Valore este contenido
                            
RED Zuzenaren abantailak
RED Zuzenaren abantailak
- TGSS rekin konexio zuzena afiliazio, kotizazio eta medikuaren parteen izapideak denbora errealean burutzeko.
 - Edozein lekutatik sartu ahal izango da eta Baliabide Informatiko oso gutxi beharko dira, PC  bat, internetera konektatuta eta SILCON  Ziurtagiri Digitala edo NAN  elektronikoa besterik ez baita behar. 
 - Tresna sinplea: Informatikaren alorrean eta Gizarte Segurantzaren alorrean ezaguera berezirik ez da behar.
 - Inprimaki digital, sinple, dinamiko eta pertsonalizatua eskaintzen zaio erabiltzaileari; honek ez du akatsik onartzen eta Gizarte Segurantzari kotizatzeko betebeharra betetzea errazten du.
 - Denbora eta dirua aurrezten da, pertsonalki kudeaketarik ez delako behar TGSS ren administrazioetan kotizazioak, afiliazioak eta medikuaren parteak bideratzeko, hauek guztiak lantokitik eginez. 
 - Arautegiaren eta informazio interesgarriaren argitalpenaren oharpena (RED Berriak), gizarte segurantzaren webgunearen bidez erabiltzailearen eskura jartzen dena, www.seg-social.es
 - Besteekiko lege-balioa duten dokumentuen inprimaketa, datuen zifratu-sistemen erabileraren bidez; honela, aurkeztutako dokumentuetan TGSS  k zigilu digitala edo aztarna sartuko du, dokumentua beharrezkoa den adina aldiz inprimatu ahalko delarik.
 - RED sistemaren bitartez, zuzenean, edo SILCON Ziurtagiri Digitalarekin edo NAN elektronikoarekin egin diren kotizazio eta afiliazio tramiteak eta parte medikuak.
 
							
 Inicio