Zer da Red Zuzena?
RED Zuzena RED Sistemaren igorpen modalitate berri bat da, enpresa txikiari eta ertainari zuzendutakoa, Internet bidez TGSS betebeharrak errazteko, konexio zuzenaren denbora errealean.
Internet sare publikoa denez, TGSS eta erabiltzaileen arteko datuen igorpenaren segurtasuna bermatzeko, ziurtagiri digitala erabiltzea ezinbestekoa da.
Zerbitzu honek hartzen dituen eremuak ondoko hauek dira:
- Kotizazioa: Esparru honen jarduera nagusiak honakoak dira:
- Langileen Izen-Zerrenda (TC2) osatu eta jaso, eta Kotizazioen Likidazio Agiria (TC1 ordezten duena) automatikoki egitea.
- Ordaintzeke dauden kuoten kotizazioen Likidazio Agiriak eskuratzea.
- Langile kuotaren likidazio agiria eskatzea.
- Kuotak Ordaintzea: era ezberdinetan egin daiteke, erabiltzaileak hautatutako ordainkeraren arabera:
- Kontuan helbideratzea. Erabiltzaileak hautatutako Finantza Kudeatzailean eta bezero-kontuan helbiderapenaren bidez burutuko da kuoten abonamendua.
- Ordainketa Elektronikoa: Agiriaren abonamendua kutxazain automatikoen bidez, telefono bidezko bankaren bidez edo pentsonalki Finantza Kudeatzailean egingo da.
- Kontuan helbideratzea. Erabiltzaileak hautatutako Finantza Kudeatzailean eta bezero-kontuan helbiderapenaren bidez burutuko da kuoten abonamendua.
- Afiliazioa: Esparru honetan, langileen altak eta bajak, eta berauen afiliazioan aldaketak egin daitezke; halaber, langile eta enpresen datuak eskuratu, kontsulta eta txostenen bidez.
- Aldi Baterako Ezintasuneko medikuaren parteak aurkeztu: RED Zuzenak medikuen bajak, altak eta egiaztapenak, kontingentzia arrunten ondoriozkoak nahiz lanekoak, INSS edo Mutuak hartzen dituztenak.
- Mezuen kontsulta: RED Zuzena erabiltzen dutenek sarean ikusi ahal izango dituzte TGSS igorritako mezuak eta PDF formatuan jaitsi ahal izango dituzte. Mezuak TGSS erabiltzailearen eskura jartzen duen postontzi pertsonalean gordeko dira.
RED Zuzenaren helburua, ohiko paperaren bidezko prozeduraren bidezko kudeaketa administratiboa desagertaraztea da, enpresek TGSS rekin duten harremana erraztuz eta bizkortuz eta, ondorioz, organismo honen bulego eta administraziotara jo gabe kudeaketak enpresatik posible eginez.