Kotizazioa
Dokumentuak paperean aurkeztu beharrean, TC2 dokumentuak Interneten bidez bete eta aurkeztu ahalako dira, eta TC1 ordezten duen Kotizazioen Likidazio Agiria jaso. Dirua biltzeko epeko egun guztietan erabili ahal izango da zerbitzua, eta diru-bilketaren epeko azken egunaren arratsaldeko 8etan itxiko da. Kotizazioen Likidazio Agiriaren abonamendua era ezberdinetan egin daiteke, erabiltzaileak hautatutako ordainkeraren arabera:
- Kontuan Helbideratzea: Erabiltzaileak hautatutako Finantza Kudeatzailean eta bezero-kontuan helbiderapenaren bidez burutuko da kuoten abonamendua.
- Ordainketa Elektronikoa: Agiriaren abonamendua kutxazain automatikoen bidez, telefono bidezko bankaren bidez edo pentsonalki Finantza Kudeatzailean egingo da.
Kuoten likidazioa erabiltzailearen aldekoa bada, RED Zuzena kotizazio-dokumentuen aurkezpen soila Saldo Hartzekodunaren Eskaritzat hartuko da, eta dagokion zenbatekoa itzuliko zaio banku-kontuaren datuak emanda.
Kotizazioaren eremuan eskainitako beste zerbitzu batzuk honakoak dira
- TC2ren zirriborroa eta Likidazio Agiria jaso
- Hautatutako ordainkera eta banku-kontuaren datuak aldatu
- Aurkeztutako dokumentuen kontsulta eta kopien inprimaketa
- Ordaintzeke dauden kuoten Likidazio Agiriak eskuratzea.
- Dokumentuak deuseztatu
- Langile kuotaren likidazio agiria eskatzea
Kotizazio funtzionaltasuna Erregimen Orokorreko Kotizazio Kontuen Kodeetarako (0111) eta hurrengo likidazio motetarako bakarrik dago erabilgarri gaur egun:
- L00 Likidazio Arruntak
- L02 Likidazio Osagarriak (osagarriak izapide arrunteko soldatengatik)
- L03 Likidazio Osagarriak (osagarria soldatak atzeraeraginez ordaintzeagatik)
- L09 Likidazio Osagarriak (beste osagarri batzuk)
- L13 Likidazio Osagarriak (opor ordinduak eta baliatu gabeak)
Kotizazio-prozesuak RED Zuzenan ondoko urratsak ditu:
- Internetekin konexioa. Era ezberdinean sartuko da, lan egiteko erabiliko den Ziurtagiri Digitalaren arabera:
- Silcon Ziurtagiriaren bidez, www.seg-social.es webgunearen bidez sartuko da RED Zuzenean, "Sarrera Interesgarriak" ataleko "RED Sistema On Line" ikonotik. Erabiltzaileari Ziurtagiri Digitala eta pasahitza eskatuko zaio.. Hau zuzena bada, Gizarte Segurantzaren zerbitzuetara joko du erabiltzaileak. “Servicios RED” aukeraren bitartez Online Kotizazio zerbitzuetara joko dugu.
- NAN elektronikoarekin, ondorengo helbidetik sar daiteke zuzenean RED Directo zerbitzuan:
https://w2,seg-social.es/fs/indexframes7w.html
NAN elektronikoarentzat pasahitza eskatuko da eta zuzena bada, erabiltzailea Gizarte Segurantzaren zerbitzuetan sartuko da. "RED Zerbitzuak" aukeraren bidez Kotizazio Online zerbitzuetara joko da.
- Silcon Ziurtagiriaren bidez, www.seg-social.es webgunearen bidez sartuko da RED Zuzenean, "Sarrera Interesgarriak" ataleko "RED Sistema On Line" ikonotik. Erabiltzaileari Ziurtagiri Digitala eta pasahitza eskatuko zaio.. Hau zuzena bada, Gizarte Segurantzaren zerbitzuetara joko du erabiltzaileak. “Servicios RED” aukeraren bitartez Online Kotizazio zerbitzuetara joko dugu.
- Ziurtagiri Digitalaren Sarrera (SILCON edo NANe). RED Zuzenean sartzerakoan, erabiltzailearen Ziurtagiri Digitala eta pasahitza eskatuko da. Hau zuzena bada, Gizarte Segurantzaren zerbitzuetara joko du erabiltzaileak. “Servicios RED” aukeraren bitartez Online Kotizazio zerbitzuetara joko dugu.
- "TC2 Prestatu" hauta ezazu TC2 aurkezteko.
- Aurkezpena eta izapidetu beharreko likidazio mota egin nahi den KKK sartzea.
- Erabiltzaileak likidazioan bildutako langileen kotizazio oinarriak eta, lanaldi partzialeko kontratua duten langileak izanez gero, lan egindako orduak adierazi beharko ditu, baita kotizazioari eragiten dion beste edozein datu ere: aparteko orduak, etengabeko prestakuntzagatiko hobaria, etab. Dagokien langileentzat Egoera Bereziak sartu beharko dira (Aldi Baterako Ezintasunagatik bajak, adibidez).
- Ondoren, Langileen Izen-Zerrendaren (TC2) zirriborroa eta Kotizazioen Likidazio Agiria jasoko da, eta langile bakoitzeko egindako kalkularen datuak kontsultatzeko aukera.
- Erabiltzaileak aurretik ordainkera hautatuz gero, Kotizazioen Likidazio Agiria onartzen da eta behin-betiko Langileen Izen-Zerrenda (TC2) eta Likidazio Agiria jasotzen da.
- L00 likidazio arrunten kasuan, hurrengo hilabetean zirriborro gisa erakutsiko da aurreko hilbetean onarturiko T2 dokumentua, eta FGA langileen aldaketarik egon ez bada, nahikoa izango da hori berrestea TC2a eta Likidazio Agiria lortzeko.