Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Ohiko hitzarmen berezia

Prozedura

Ohiko hitzarmen berezia eskatzeko prozedura

Informazio Orokorra


Helburua:

Kontingentzia arruntek sortutako Erretiro, Ezintasun Iraunkor, Heriotza, Biziraupen, Gizarte-Zerbitzu eta Osasun-laguntzaren kotizazioak osatzea.

Onuradunak:

Zegokien Erregimenean baja hartzen duten langileek edo horien baliokideek, edo bajarik hartu gabe ere, beste zenbait baldintza betetzen dituztenek.

Informazio gehiago onuradunei buruz

Inprimakia:

Eredua: TA-0040

Dokumentazioa:

Oro har:

  • Honako jatorrizko agiri eta fotokopia hauek: Nortasun Agiri Nazionala, Atzerritar Txartela edo Pasaportea, kasuan-kasuan.
  • Bajaren aurreko 12 hilabeteetan lanean egon den enpresa edo enpresen ziurtagiria. Bertan, 12 hilabete horiei dagozkien kontingentzia arruntengatiko kotizazio-oinarriak adierazi beharko dira.
  • Pentsioa ezeztatzen duen edo ukatzen duen epai irmoaren jatorrizko agiria edo fotokopia. (Hala badagokio)
Non izapidetu:

Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorreko Zuzendaritza Probintzialean edo eskatzailearen helbideari dagokion Administrazioan. Ziurtagiri digitala baduzu, Egoitza Elektronikoan sartu eta telematikoki bidal ditzakezu eskaeraren inprimakia eta eskatzen zaizkizun bestelako dokumentuak. Horretarako, erabili Alta Hitzarmen Berezian izapidea, Gizarte Segurantzaren Egoitza Elektronikoan aurkituko duzuna.

Epeak:

Bi epe daude:

  • Uzten den unearen edo egoera erabakigarriaren ondoko 90 egunetan.
  • Urtebeteko epean, eteten denetik edo hitzarmen berezia sorrarazten duen egoera gertatzen denetik.
Eragina:

Ondorioak izango ditu, interesdunak egiten duen aukeraren arabera:

  • Eskaera aurkezten den unetik aurrera:
  • Hitzarmen berezia zehazten duen egoeraren unetik aurrera. (eskaera egoera horren ondoko 90 egunetan egiten denean)
Etetea / Iraungitzea:

Etetea:

  • Gizarte Segurantzako Sistemaren erregimenen batean sartzea zehazten duten langilearen jarduera aldietan.

Informazio gehiago kitatzeari buruz

Iraungipena:

  • Interesduna Gizarte Segurantzako Erregimen bateko aplikazio-eremuaren barnean gelditzeagatik eta dagokion kotizazio-oinarria hitzarmen bereziaren kotizazio-oinarriaren bestekoa edo handiagoa denean.
  • Interesdunak erretiro edo ezintasun iraunkorragatiko pentsiodun egoera hartzen duenean.
  • Interesduna hiltzen denean.
  • Interesdunak hala erabaki duelako.

Informazio gehiago iraungipenari buruz

Beste datu interesgarri batzuk:
Complementary Content
${loading}