Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Prestakuntzarako hitzarmen berezia. 1493/2011 Errege Dekretua, urriaren 24koa.

Prozedura

Prestakuntzarako hitzarmen berezia eskatzeko prozedura. 1493/2011 Errege Dekretua, urriaren 24koa.

Informazio orokorra

Helburua:

Hitzarmen berezi honen helburua, gehienez, 24 hiletan alta asimilatzea da.

Onuradunak:

  • Errege Dekretua indarrean sartu aurretik prestakuntza-programetan parte hartu duten pertsonak, unibertsitate-ikasketak dituztenak, edo lanbide heziketa dutenak, ordainsari ekonomikoa duten prestakuntza-praktikak eginda.
  • Errege Dekretua indarrean sartzean, prestakuntza-programetan parte hartzen ari diren pertsonak, unibertsitate-ikasketak dituztenak, edo lanbide-heziketa dutenak, ordainsari ekonomikoa duten prestakuntza-praktikak eginda.
  • Ikerketa arloko prestakuntza-programetan parte hartu duten pertsonak, partaidetza hori, 2003ko azaroaren 4 baino lehen izan bada.
Inprimakia:

TA-0040 Formación eredua

Dokumentazioa:

Prestakuntza-programak finantzatzen dituzten erakundeek egindako agiria, edo zuzenbidean baliozkoa den beste edozein frogagiri, agiri hori ezin badu lortu.

Non izapidetu:

Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorreko Zuzendaritza Probintzialean edo dagokion Administrazioan. Ziurtagiri digitala baduzu, Egoitza Elektronikoan sartu eta telematikoki bidal ditzakezu eskaeraren inprimakia eta eskatzen zaizkizun bestelako dokumentuak. Horretarako, erabili Alta Hitzarmen Berezian izapidea, Gizarte Segurantzaren Egoitza Elektronikoan aurkituko duzuna.

Epeak:

Eskaerak 2011ko azaroaren 1a eta 2014ko abenduaren 31 artean aurkeztu ahal izango dira.

Eragina:

Altan dauden alditzat hartuko dira 2011ko azaroaren 1 baino lehen egindako prestakuntza-aldia, eta, gehienez, 2 urte arte.

Baldintzak:

Eskatzaileak, prestakuntza-programetan parte hartu duela egiaztatzea, finantzatzen duten erakundeek emandako ziurtagiriaren bidez. Horrela, prestakuntza-programak, eskatutako baldintzak betetzen dituela eta haren iraupena jaso beharko dira.

Programak bi erakundek edo erakunde gehiagok finantzatzen badituzte, aipatutako ziurtagiria, kontraprestazio ekonomikoa egitea dagokionak egingo du.

Eskaera epe egokietan aurkeztea.

Iraungipena:

Hitzarmena eten egingo da ondorengo baldintzaren batzuk betez gero:

  • Interesduna hiltzeagatik.
  • Interesdunak Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrera idatziz jakinarazitako erabakiarengatik.
  • Elkarren segidako hiru hileko kuota edo aldizkako bost ez ordaintzeagatik.
Complementary Content
${loading}