Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido
Cerrar

Lan bat egiteko xedearekin Frantziara lekualdatzen diren langileentzako, 1408/1971 Erregelamenduaren 17. artikulua edota 883/2004 Erregelamenduaren 16. artikulua aplikagarriak direnean, "CLEISS galdetegia" gehitu beharko da, osorik beteta.

TA.300 eskaera eredua

TA 300 :

Eredu hau bete beharko da enpresari batek langilea aldi baterako beste herrialde batera bidaltzen duenean lan egiteko, betiere, Gizarte Segurantzaren nazioarteko arauak aplikatuta, Espainiako Gizarte Segurantzaren legeria aplikatu daitekeenean. Halaber, norbere konturako langile bat lanera beste herrialde batera joaten denean eredu hori betetzea beharrezkoa izango da, aplikatu behar den nazioarteko araudiaren arabera Norbere Konturako Langileen Erregimen Berezian alta emanda jarraitu badezake. Bestalde, besteren edo norbere kontura lan egiteko, aldi berean zein bata bestearen ondoren, Europar Batasuneko, Europako Eremu Ekonomikoko eta Suitzako hainbat herrialdetara joanez gero ere bete egin beharko da.

Ziurtagiri digitala edo Cl@ve permanente baduzu, Egoitza Elektronikoko zerbitzua atzi dezakezu Lekuz aldatutako Langileen Eskaera. TA 300 eredua eskaera telematikoki kudeatzeko, erregistro elektroniko bidez.

Aldebiko Hitzarmenak, Hitzarmen Aldeaniztun Iberoamerikarra edo Europako Hitzarmena aplikatzen denean, Hitzarmen bakoitzari dagokion inprimakia erantsi beharko da, hiru edo lau kopiarekin, inprimakiaren jarraibideek zehaztu bezala.

En la siguiente tabla podrá descargarse los siguientes Documentos.
Documentos Descarga Fecha
TA.300 Descargar documento TA.300. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. Descargar documento TA.300. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. (PDF,626 KB) 23/04/2014
Complementary Content
${loading}