Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Hitzarmenean bildutako prestazioak

Informazio orokorra:

Hitzarmenaren ezarpena:

Espainiari dagokionez

Gizarte Segurantzaren Espainiako Sistemaren ordaindutakoaren araberako prestazio hauei:

  • Aldi baterako ezgaitasunagatiko, gaixotasun arruntagatiko edo lanekoa ez den istripuagatiko prestazioak
  • Amatasunagatiko prestazio ekonomikoak
  • Baliaezintasunagatiko, zahartzaroagatiko, heriotzagatiko eta biziraupenagatiko prestazio ekonomikoak
  • Familia-babesagatiko prestazio ekonomikoak
  • Lan istriputik eta lanbide gaixotasunetik eratorritako prestazio ekonomikoak

Paraguairi dagokionez:

Gizarte Segurantza arautzen duten legeak, ondokoei dagokienean:

  • Aldi baterako ezgaitasunagatiko, gaixotasun arruntagatiko edo lanekoa ez den istripuagatiko prestazioak
  • Amatasunagatiko prestazio ekonomikoak
  • Baliaezintasunagatiko, zahartzaroagatiko, heriotzagatiko eta biziraupenagatiko prestazio ekonomikoak
  • Lan istripuaren edo lanbide gaixotasunaren ondoriozko prestazio ekonomikoak.

Prestazio hauei dagokienez kontuan izan beharrekoak

  • Hitzarmenean aurreikusitako ordaindutakoaren araberako prestazioak jasotzeko, Espainian eta Paraguain betetako aseguru aldiak batu daitezke, aldi berean egindakoak ez badira behintzat.
  • Ordaindutakoaren araberako prestazio ekonomikoak, gaixotasun arrunten edo lanbide gaixotasunen edo lanekoa zein lanekoa ez den istripu batek eragindako aldi baterako ezgaitasunengatikoak salbu, interesduna Espainian edo Paraguain bizi den kontuan hartu barik ordainduko dira.
  • Herrialde bakoitzak bere prestazioak ordainduko dizkio zuzenean onuradunari. Hala ere, emango zaion pentsioaren lehen ordainketetatik beste herrialdeko  Gizarte Segurantzak zor diona baino zenbateko handiagoko kopuruan egindako izaera bereko prestazioen ordainketei dagokien zenbatekoa kendu ahal izango da.
  • Bi herrialdeetako legeriek ordaindutakoaren araberako pentsioa jasotzeko eskubidea izateko ezarritako baldintzak betetzen dituzten pertsonek ordaindutakoaren araberako pentsioa jaso ahal izango dute herrialde horietako bakoitzean.

Aldi baterako ezgaitasuna eta amatasuna

Kontingentzia hauetatik eratorritako prestazio ekonomikoak onuraduna aseguratua dagoen herrialdeak onartzen ditu, beharrezkoa bada beste herrialdeko aseguru aldia kontuan izanda, gainjartzen ez diren bitartean.

Baliaezintasuna, zahartzaroa eta heriotza eta biziraupena

Herrialde bakoitzak bere aldetik prestaziorako eskaria aztertuko du, era honetan:

• Interesdunak prestazioa jasotzeko eskubidea duen egiaztatuko da, soilik bertako aseguru aldiak kontuan hartuta, beste herrialdekoak batu gabe.

• Halaber, prestazioa kalkulatuko da, bertako aseguru aldiei beste herrialdean egiaztatutakoak batuta (pentsio teorikoa). Kasu honetan, prestazioaren zenbatekoa ez da osoa izango, baizik eta ematen duen herrialdean betetako aseguru aldien eta Espainia eta Paraguaiko aldien baturaren arteko proportzioaren araberakoa (hainbanako pentsioa).

Salbuespen bat dago bi herrialdeetako batean egiaztatutako  aseguru aldien guztizko iraupena urtebetetik beherakoa den kasuetarako eta beren aldetik herrialde horretan pentsioa jasotzeko eskubidea ematen ez duten kasuetarako. Beste herrialdeak beretzat hartuko ditu, baina "prorrata temporis" klausula aplikatu gabe.

• Aurreko ataletan adierazitakoaren arabera kalkulatutako prestazioak alderatuko dira, eta herrialde bakoitzak interesdunarentzat mesedegarriena den prestazioa aitortu eta ordainduko du.

Pentsioa aitortzeko eta kalkulatzeko, honako hau hartuko da kontuan:

• Pentsioa kalkulatzen duen Erakundeak kontuan izango du langilea bere araudiaren mendean dela, beste herrialde batean aseguratuta badago edo herrialde horretako prestazioren bat jasotzen badu, izaera berekoa edo desberdina, baina onuradunak berak eragindakoa. Biziraupenagatiko pentsioak aitortzeko kontuan izango da hildakoa beste herrialdean erretiroa hartutakoa edota pentsioduna zen.

• Prestazioren bat aitortzeko aseguru aldi batzuk gertaera eragilea baino lehen bete izana eskatzen bada, baldintza hori ere betetzat joko da interesdunak beste herrialdeko prestazioa aitortu baino lehen egiaztatzen baditu.

• Herrialde sinatzaileren bateko legeriak pentsioa murrizteko, baliogabetzeko edo kentzeko klausulak baldin baditu lan jarduera bat gauzatzen duten pentsiodunentzat, klausula horiek aplikagarriak izango dira lan jarduera hori beste herrialdean gauzatu arren.

• Espainiako pentsioa onartzeko Paraguaiko aseguru aldiak batu behar izan badira, pentsio horren kalkulua Espainiako Gizarte Segurantzaren azken kotizazioaren ordainketaren aurreko urteetan Espainian asegurudunak egiaztatutako benetako kotizazio oinarrien arabera egingo da. Horrela lortutako zenbatekoa gertaera eragilea gertatu arte mota bereko prestazioetarako urtero ezarritako birbalorizazioen arabera gehituko da.

• Zenbait erregimen bereziren onurak jasotzeko (esaterako, Itsasoko langileak, Ikatz Meatzaritza), lanbide edo lan berean bete diren beste herrialdeko aldiak bakarrik hartuko dira kontuan.

• Espainiako Gizarte Segurantzaren erretiroagatiko pentsiorako Paraguain egiaztatutako aseguru aldien guztizkoa zenbatu bada, guztizko zenbaketa hori erabiliko da pentsioa zein adinetan jaso ahal izango den kalkulatzeko.

Lan istripua eta lanbide gaixotasuna

Istripua gertatzean edo gaixotasuna hartzean langilea arautzen zuen legediari dagokion herrialdeak zehaztuko du prestazioa.

Complementary Content
${loading}