Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Lekuz aldatutako langileak

Oro har, haien lana burutzen ari diren herrialdeko Gizarte Segurantzaren legeria jarraituko dute lekualdatutako langileek. Dena den, aldi baterako lekualdatzeen kasuan, Gizarte Segurantzaren Espainiako legeriari eutsi ahal izango diote, jarraian zehaztutako baldintzetan.

Edozein nazionalitateko besteren konturako eta norbere konturako langileei aplikatuko zaie

Hasierako Lekualdaketa (Hitzarmenaren 8.1 artikulua, a) eta c) letrak).

Espainiako enpresa batetan lan egiten duten besteren konturako langileentzat, enpresak Perura bidaltzen baditu beren jarduera aldi baterako burutzera, eta normalean Espainian lan egiten duten norbere konturako langileentzat, beren lana aldi baterako Perun burutzen badute,  orduan Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren Zuzendaritza Probintzialari edo honen Administrazioari, dagokion lekualdaketa ziurtagiria eskatuko zaie.

Izapidetu beharreko inprimakia

Enpresek edo norbere konturako langileek eskaria egiteko  TA.300 eredua erabiliko dute: "Gizarte Segurantzaren Espainiako legeria mantentzeko eskaria.-Hasierako Lekualdaketa”. Halaber, E/PE.1  inprimakiaren hiru ale aurkeztuko dituzte, “Legedi aplikagarriaren ziurtagiria.

Zuzendaritza Probintzialak edo dagokion Administrazioak luzatutako E/PE.1 inprimakiak,   langilea herrialde horretan dagoen bitartean Gizarte Segurantzaren Espainiako legeriaren menpe jarraitzen duela egiaztatzen du, eta beraz ez du Peruko Gizarte Segurantzari kotizaziorik egiteko beharrik.

Baimendu beharreko epea

 Lekualdaketaren gehieneko iraupena hiru urtekoa da, bai besteren konturako langileentzat, bai norbere konturako langileentzat.

Ohiko luzapena (Hitzarmenaren 8.1 artikulua, b) eta d) letrak).

Herrialde horretara egindako lekualdaketa hiru urte baino gehiagoz luzatu behar bada, baimendutako epealdia amaitu baino lehen enpresariak edo norbere  konturako langileak luzapenaren eskaria bideratu beharko du, Afiliazio, Kotizazio eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren  REDSistemaren Kudeaketako Zuzendariordetza Orokorrean.

Izapidetu beharreko inprimakia

Luzapen eskaera TA.300 ereduan   egin beharko da ("Gizarte Segurantzaren legeria aplikagarriari buruzko informazio eskaera"); horrekin batera, E/PE.2   formularioaren lau ale aurkeztu beharko dira ("Lekualdatzearen luzapena"), beste herrialdera igor daitezen.

Peruko Gizarte Segurantzak inprimaki hau luzatu izanak, bertan adierazitako epean langilea Espainiako Gizarte Segurantzaren legeriaren menpe dagoela egiaztatzen du.

Baimendu beharreko epea

Luzapenaren gehieneko iraupena urte batekoa da, bai besteren konturako langileentzat, baita norbere konturako langileentzat ere.

Bestelako lekualdaketak  
          Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorreko Zuzendaritza Probintzialak edo Administrazioak.

              Erakunde eskudunek langile hauek baimenduko dituzte lekualdaketetarako:

    • Bi herrialdeetan beren jarduera burutzen duten aireko garraioko enpresetako langile ibiltariak. (Hitzarmenaren 8.1 artikulua, e) letra)

Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren Zuzendaritza Probintzialean edo honen Administrazioetan bideratuko da eskaria, E/PE.1 inprimakiaren hiru ale aurkeztuz.

Enpresak TA-300 ereduaren bidez egingo du eskaera ("Gizarte Segurantzaren legeria aplikagarriari buruzko informazio eskaera"). 

Afiliazio, Kotizazio eta RED Sistemaren Kudeaketarako Zuzendariordetza Nagusia.

Honakoen lekualdaketarako:

    • Espainian funtzionario diren langileak, Perura bidaltzen direnean (Hitzarmenaren 8.1 artikulua, j) letra).
    • Lankidetzarako misiotara bidalitako pertsonak  (Hitzarmenaren 8.1 artikulua, k) letra)

Organismo Publikoak nahiz langileak eskatuta, Afiliazio, Kotizazio eta RED Sistemaren Zuzendariordetza Nagusiak E/PE.1 "Aplikagarri den legeriaren ziurtagiria" inprimakia luzatuko du. Eskaera TA 300 ereduaren bidez bideratuko da.

Honakoen lekualdaketarako: (Hitzarmenaren 8.1 artikulua, e) letra)

    • Peruko Mandatalgo Diplomatikoen eta Bulego Kontsularretako Administrariak eta teknikariak eta zerbitzu-langileak, espainiarrak badira edo Espainiako Gizarte Segurantzaren legeriaren menpe badaude edo egon badira
    • Horietarikoren  baten zerbitzu pribaturako langileak , espainiarrak badira edo Espainiako Gizarte Segurantzaren legeriaren menpe egon badira

espainiar Gizarte Segurantzaren legedia aukeratzen dutenak, Afiliazio, Kotizazio eta RED Sistemaren Kudeaketaren Zuzendariordetza Orokorrak E/PE-3 eredua luzatuko dio (|Ziurt. ) “Aplika daitekeen legediaren Ziurtagiria.- Aukeratzeko eskubidea" lekualdaketa osoan zehar, Erakunde Publikoak edo langileak berak eskatuta.

Complementary Content
${loading}