Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Hitzarmenean dauden prestazioak

Informazio orokorra:

Hitzarmena honako prestazio hauei aplikatzen zaie:

Espainiari dagokionez:

Gizarte Segurantzaren espainiar sistemaren honako prestazioei:

    • Amatasunagatiko prestazio ekonomikoak.
    • Ezgaitasun iraunkorragatiko, zahartzaroagatiko, heriotzagatiko eta biziraupenagatiko prestazioak.
    • Familia babesagatiko prestazioak.
    • Lan istripuagatiko edo lanbide gaixotasunagatiko prestazio ekonomikoak.
Uruguairi dagokionez:

Gizarte Segurantzaren honako prestazioei:

    • Erregimena amatasunagatiko prestazioen alorrean.
    • Banaketa sisteman edo kapitalizazio indibidualean oinarritutako erretiro eta pentsioen erregimenak.
    • Erregimena lan istripuen eta lanbide gaixotasunen alorrean.
Prestazio horiei dagokienez, kontuan hartu behar da honako hau:
    • Hitzarmenean ordaindutakoaren araberako prestazioak jasotzeko, Espainian eta Uruguain betetako aseguru aldiak batu daitezke.
    • Ordaindutakoaren araberako prestazio ekonomikoak, lan istriputik eta lanbide gaixotasunetik eratorritako aldi baterako ezgaitasuna salbu, Espainian nahiz Uruguain biziz jaso ahalko dira.
    • Herrialde bakoitzak bere prestazioak ordainduko dizkio zuzenean onuradunari.
    • Bi herrialdeetako legeriek ordaindutakoaren araberako pentsioa jasotzeko eskubidea izateko ezarritako baldintzak betetzen dituzten pertsonek ordaindutakoaren araberako pentsioa jaso ahal izango dute herrialde horietako bakoitzean.

Amatasuna

Onuraduna aseguratuta dagoen herrialdeak onartzen du, beharrezkoa bada beste herrialdeko aseguru aldiak kontuan izanda.

Baliaezintasuna, Zahartzaroa eta Biziraupena


1.- Espainiako Gizarte Segurantzaren pentsioak eta Uruguaiko banaketa sistemaren erretiro eta pentsioak.

Herrialde bakoitzak bere aldetik prestaziorako eskaria aztertuko du, era honetan:

  • Interesdunak prestazioa jasotzeko eskubidea duen egiaztatuko da, soilik bertako aseguru aldiak kontuan hartuta, beste herrialdekoak batu gabe.
  • Era berean, aseguru aldi propioei, beste herrialdean ziurtatutakoak gehituko zaizkie eta prestazioa kalkulatuko da. Kasu honetan, prestazioaren zenbatekoa ez da osoa izango, ematen duen herrialdean betetako aseguru aldien eta Espainia eta Uruguaiko aldien baturaren arteko proportzioaren arabera baizik.
  • Aurreko ataletan adierazitakoaren arabera kalkulatutako prestazioak alderatuko dira, eta herrialde bakoitzak interesdunarentzat mesedegarriena den prestazioa aitortu eta ordainduko du.
  • Espainiako Gizarte Segurantzaren erretiroagatiko pentsiorako Uruguain egiaztatutako aseguru aldien guztizkoa zenbatu bada, guztizko zenbaketa hori erabiliko da pentsioa zein adinetan jaso ahal izango den kalkulatzeko.
2.- Kapitalizazio indibidualeko sistema uruguaitarraren erretiroak eta pentsioak.
  • Aurrezki Aurreikuspen Funtsen Administratzaile bati afiliatutako langileek, beren kapitalizazio indibidualeko kontuetan metatutako zenbatekoari kargura prestazioetarako eskubidea izango dute.
  • Prestazio hauek, banaketa erregimen uruguaitarraren kargura prestazioei gehituko zaizkie, Uruguaiko legerian ezarritako baldintzak betetzen baditu.

Lan Istripua eta Lanbide Gaixotasuna:

Prestazioa zein herrialdek erabakiko duen jakiteko, lan istripuaren unean edo gaixo jarritakoan langilea zein legeriren menpe zegoen begiratu beharko da.

Complementary Content
${loading}