Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Hitzarmenean bildutako prestazioak

Informazio orokorra:

Hitzarmena honako prestazio hauei aplikatzen zaie:

Espainiari dagokionez:

Gizarte Segurantzaren Espainiako Sistemaren ordaindutakoaren araberako prestazio hauei, funtzionario publiko, zibil eta militarren erregimenak salbu:

  • Ezgaitasun iraunkorragatiko, erretiroagatiko eta biziraupenagatiko prestazioak
  • Lan istripuagatiko edo lanbide gaixotasunagatiko prestazioak

Cabo Verderi dagokionez:

  • Besteren konturako eta beren konturako langileen gizarte aurreikuspeneko erregimen orokorrean, baliaezintasun, zahartzaro eta biziraupen gertaerei dagokienez.
  • Lan istripuen eta lanbide gaixotasunen ondoriozko aseguru erregimenean.

Prestazio horiei dagokienez, kontuan hartu behar da honako hau:

  • Hitzarmenean aurreikusitako ordaindutakoaren araberako prestazioak jasotzeko, Espainian eta Cabo Verden betetako aseguru aldiak batu daitezke.
  • Ordaindutakoaren araberako prestazio ekonomikoak jasotzeko, ez da kontuan hartuko interesduna Espainian edo Cabo Verden bizi den.
  • Herrialde bakoitzak bere prestazioak ordainduko dizkio zuzenean onuradunari.
  • Bi herrialdeetako legeriek ordaindutakoaren araberako pentsioa jasotzeko eskubidea izateko ezarritako baldintzak betetzen dituzten pertsonek ordaindutakoaren araberako pentsioa jaso ahal izango dute herrialde horietako bakoitzean.

Ezgaitasun iraunkorra, Erretiroa eta Biziraupena


Herrialde bakoitzak bereiz aztertuko du pentsio eskaera, era honetan:

  • Interesdunak prestazioa jasotzeko eskubidea duen egiaztatuko da, soilik bertako aseguru aldiak kontuan hartuta, beste herrialdekoak batu gabe.
  • Halaber, prestazioa kalkulatuko da, bertako aseguru aldiei beste herrialdean egiaztatutakoak batuta (pentsio teorikoa). Kasu honetan, prestazioaren zenbatekoa ez da osoa izango, baizik eta ematen duen herrialdean betetako aseguru aldien artean dagoen proportzioaren eta Espainiako eta Cabo Verdeko aldien baturaren araberakoa (hainbanako pentsioa).

    Salbuespen bat dago bi herrialdeetako batean egiaztatutako aseguru aldien guztizko iraupena urtebetetik beherakoa den kasuetarako eta beren aldetik herrialde horretan pentsioa jasotzeko eskubidea ematen ez duten kasuetarako. Behar izanez gero, beste herrialdeak beretzat hartuko ditu, baina "prorrata temporis" klausula aplikatu gabe.
    Bi herrialdeetako batean egiaztatutako aseguru aldiak ez badira urtebetera iristen, horiek interesdunak prestazioa jasotzeko baldintzak biltzen dituen herrialdek batuko ditu. Hori jasotzeko eskubidea bi herrialdeetan izango balu, prestazioa langileak azken aseguru aldiak egiaztatzen dituen herrialdeak bakarrik emango du. Kasu horietan ez da "prorrata temporis" klausula aplikatuko.
  • Aurreko ataletan adierazitakoaren arabera kalkulatutako prestazioak alderatuko dira, eta herrialde bakoitzak interesdunarentzat mesedegarriena den prestazioa aitortu eta ordainduko du.

Pentsioa aitortzeko eta kalkulatzeko, honako hau hartuko da kontuan:

  • Herrialdeetako bateko legeriak prestazio osoa onartzeko aseguru aldien gehienezko iraupena eskatzen badu, haren zenbatekoa aseguru aldien araberakoa dela, herrialde horretako Erakunde eskudunak, guztizkoen kasuetan, pentsio hori lortzeko behar diren beste herrialdeko kotizazio aldiak bakarrik hartuko ditu kontuan.
  • Pentsioa kalkulatzen duen Erakundeak kontuan izango du langilea bere araudiaren mendean dela, beste herrialde batean aseguratua badago edo bere aseguru aldietan oinarrituta herrialde horretako prestazio bat jasotzen badu. Biziraupenagatiko pentsioak aitortzeko, kontuan hartuko da hildakoa beste herrialdean aseguratua ote zegoen edo hango pentsioduna ote zen.
  • Prestazio bat onartzeko aseguru aldi batzuk ekintza eragilea baino lehen beteta izatea eskatzen bada, baldintza hori ere betetzat joko da interesdunak beste herrialdeko prestazioa onartu aurretik egiaztatzen baditu.
  • Herrialde sinatzaileren bateko legeriak pentsioa murrizteko, baliogabetzeko edo kentzeko klausulak baldin baditu lan jarduera bat gauzatzen duten pentsiodunentzat, klausula horiek aplikagarriak izango dira lan jarduera hori beste herrialdean gauzatu arren.
  • Espainiako pentsioa onartzeko Cabo Verdeko aseguru aldiak batu behar izan badira, pentsio horren kalkulua Espainiako Gizarte Segurantzaren azken kotizazioaren ordainketaren aurreko urteetan Espainian asegurudunak egiaztatutako benetako kotizazio oinarrien arabera egingo da. Horrela lortutako zenbatekoa gertaera eragilea gertatu arte mota bereko prestazioetarako urtero ezarritako birbalorizazioen arabera gehituko da.
  • Zenbait erregimen bereziren onurak jasotzeko (adibidez, Itsasoko langileak, Ikatz Meatzaritza), lanbide edo lan berean bete diren beste herrialdeko aldiak bakarrik hartuko dira kontuan.
  • Espainiako Gizarte Segurantzaren erretiroagatiko pentsiorako Cabo Verden egiaztatutako aseguru aldien guztizkoa zenbatu bada, guztizko zenbaketa hori erabiliko da pentsioa zein adinetan jaso ahal izango den kalkulatzeko.

Lan Istripua eta Lanbide Gaixotasuna


Istripua gertatzean edo gaixotasuna hartzean langilea arautzen zuen legediari dagokion herrialdeak zehaztuko du prestazioa.

Complementary Content
${loading}