Beste datu interesgarri batzuk
Hitzarmena indarrean sartu aurretik bi herrialdeetatik edozeinetan frogatutako aseguru aldiak kontuan hartuko dira Hitzarmen honen babesean onartzen diren prestazioetarako eskubidea zehazteko.
Hitzarmenaren aplikazioak ahalbidetzen du indarrean jarri zen dataren aurretik gertatu diren kontingentziengatiko prestazioetarako eskubidea aztertzea, hala ere, horiek ez dira inolaz ere indarrean jarri aurreko epeetan egingo.
Hitzarmena indarrean sartu aurretik herrialde batek edo biek emandako edo ukatutako laguntzak berrikusi egingo dira, interesdunek hala eskatuz gero. Dena den, ez dira berrikusiko oroharreko zenbateko bat barne hartzen duten ordaindutako prestazioak.