Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Lekuz aldatutako langileak

Lekuz aldatutako langileak

Oro har,  haien lana burutzen ari diren herrialdeko Gizarte Segurantzaren legedia jarraituko dute langileek. Dena den, aldi baterako lekualdatzeen kasuan, Gizarte Segurantzaren Espainiako legeriari eutsi ahal izango diote, jarraian zehaztutako baldintzetan:

Espainiako eta Mexikoko langileentzat baino ez.

Hasierako lekualdatzea

Inoren konturako langileentzat, Espainiako enpresa batean jarduten dutenak eta enpresak berak desplazatzen dituenak aldi baterako Mexikon lan egiteko eta norbere kontura lan egin eta aldi baterako Mexikora joaten diren langileentzat, Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiko Zuzendaritza Probintzialean edo Administrazioren batean, desplazamenduko ziurtagiria eskatuko da.

Izapidetu beharreko inprimakia

Enpresak edo norbere konturako langileak TA.300 ereduaren  bidez, "Gizarte Segurantzako araudi aplikagarriari buruzko informazio eskaera", egingo du eskaera, eta, horrekin batera, ESP/MEX.1  ziurtagiria aurkeztuko du, hiru aletan sinatuta.

Zuzendaritza Probintzialak edo Administrazioak luzatutako inprimakiak, langileak, desplazamendu horretan, Espainiako Gizarte Segurantzako legediaren menpean jarraitzen duela egiaztatzen du, eta ondorioz, Kanadako Gizarte Segurantzara kotizatzetik salbuetsita dago.

Baimendu beharreko epea

Lekualdaketaren gehineko iraupena bi urtekoa da.

Ohiko luzapena

Besteren konturako edo beren konturako langileek herrialde horretan hasiera batean ezarritako bi urteko aldia baino denbora gehiago igaro behar duten kasuetan, enpresariek edo beren konturako langileek Espainiako Gizarte Segurantzaren legeriarekin jarraitzeko luzapena eskatu beharko dute, dagokien aurrerapenarekin, Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorraren Afiliazio, Kotizazio eta RED Sistemaren Kudeaketarako Zuzendariordetza Nagusian.

Izapidetu beharreko inprimakia

Luzapen eskaera TA.300 ereduan  egin beharko da ("Gizarte Segurantzaren legeria aplikagarriari buruzko informazio eskaera") eta ESP/MEX.2 formularioarekin, "Lekualdatzearen luzapena", batera aurkeztuko da, lau aletan beteta, beste herrialdera igor dadin. Mexikoko Gizarte Segurantzak luzatutako inprimaki horrek, baimendutako epealdian langilea Espainiako Gizarte Segurantzako araudiaren mendean dela egiaztatzen da.

Baimendu beharreko epea

Luzapenerako gehieneko epealdia bi urtekoa da.

Bestelako Lekualdaketak

Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorreko Zuzendaritza Probintzialak edo Administrazioak.

Erakunde eskudunak izango dira hauen inguruko lekualdaketak baimentzeko:

  • Espainian egoitza duten aireko-garraioko pertsonal ibiltaria.
  • Espainiako bandera duten ontzien tripulazioa.

Baimena ESP/MEX 1 ereduaren bidez luzatuko da, "Araudi aplikagarriari buruzko ziurtagiria". Enpresak eskaera TA 300 ereduaren bidez egingo du.

Afiliazio, Kotizazio eta RED Sistemaren  Kudeaketaren Zuzendariordetza Nagusia.

Bestelako lekualdaketetarako, izapideak Hitzarmen Administratiboan agertzen ez direnean, Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorraren Afiliazio, Kotizazio eta RED Sistemaren Kudeaketarako Zuzendariordetza Nagusiak ESP/MEX.1  formularioa, "Araudi aplikagarriari buruzko ziurtagiria", igorriko du.

Beste salbuespen batzuk

Beste salbuespenezko kasu batzuen eskaeren izapideak Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren Afiliaziorako, Kotizaziorako eta RED Sistemaren Kudeaketarako Zuzendariordetza Nagusian egin behar dira.

Enpresak edo beren konturako langileek TA.300 ereduaren bidez egingo dute eskaera ("Gizarte Segurantzaren legeria aplikagarriari buruzko informazio eskaera").

Mexikoko Gizarte Segurantzak baimena emanda, Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorraren Afiliazio, Kotizazio eta RED Sistemaren Kudeaketarako Zuzendariordetza Nagusiak ESP/MEX.1  formularioa, "Araudi aplikagarriari buruzko ziurtagiria", igorriko du, baimendutako epean langilea Espainiako Gizarte Segurantzako legeriaren menpe egongo dela egiaztatzen duena.

Complementary Content
${loading}