Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Prestazioen eta pentsioen onuradunentzako gutunak, bankuko datuak eskatzeko.

Iruzurrezko gutuna

Gizarte Segurantzaren prestazioen eta pentsioen onuradunei gutunak bidaltzeko kanpaina bat detektatu da (ikus aurreko irudia).

Nola gauzatzen dira?

Dokumentazio pertsonala eskatuz (NANa, banku-laburpenaren argazkia), eta baieztatuz eraso informatiko baten ondorioz datuak galdu direla eta beharrezkoak direla pentsiodunaren kontu korrontean zenbateko jakin bat sartzeko, prestazioa edo pentsioa handitu zaiolako.

Norentzat dira?

Hartzaileak Gizarte Segurantzaren pentsio bat edo beste edozein prestazio ekonomiko jasotzen duten pertsonak izan ohi dira.

Zertarako?

Egileek onuradunei buruzko dokumentazioa lortzen dute, eta banku-kontuetan edo beste erakunde batzuetan iruzurrezko mugimenduak egin ditzakete.

Zer gomendatzen dugu?

Gizarte Segurantzak ez dizu inoiz eskatuko informazioa edo dokumentazioa posta elektroniko batera bidaltzeko; beraz, ez fidatu eskakizun horiekin.

Nola identifika ditzakegu iruzurrezkoak diren?

Ortografia-akatsak izaten dituzte, amaitu gabeko edo gaizki idatzitako esaldiak, oso epe laburrak, presaz jardutera bultzatzen dutenak, etab. Kasu horretan, gainera, logoa Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiarena bada ere, ustezko sinadura «GSINeko zuzendari nagusia»rena dela egiazta daiteke.

Gomendioak eta baliabideak

Zalantzarik izanez gero, Gizarte Segurantzaren telefono-zenbaki ofizialetara deitzea gomendatzen da, komunikazioa benetakoa den ala ez egiaztatzeko. Eskuragarri dago, halaber, Zibersegurtasun Institutu Nazionalaren webgunea (INCIBE), informazio gehiagorekin.

Complementary Content
${loading}