Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Cuestiones de interés

  • 2024ko martxoaren 31n bukatuko da urtarrilaren 1etik martxoaren 20ra bitartean ordaindu gabeko praktiken altak eta bajak jakinarazteko epea. Egun horretatik aurrera, altak eta bajak jakinarazteko epea 10 egun naturalekoa da, praktikak hasi edo amaitzen direnetik, hurrenez hurren.
  • Ordaindu gabeko praktikei dagozkien kuotak hiruhileko natural bakoitza bukatu eta hurrengo hilabetean ordainduko dira. Hala, urtarrileko, otsaileko eta martxoko kuotak apirilean likidatuko dira, apirileko, maiatzeko eta ekaineko kuotak uztailean, uztaileko, abuztuko eta iraileko kuotak urrian, eta urriko, azaroko eta abenduko kuotak hurrengo urteko urtarrilean.
  • Gogorarazten da ordaindu gabeko prestakuntza praktikak hilabete jakin batean zenbat egunez egin diren jakinarazi behar dela, baita ikaslea dagokion hilabetean alta emanda egon praktikak egin ez dituela. Jakinarazpen hori egiteko, Gizarte Segurantzaren kuotak ordaintzeko arauzko epearen azken-aurreko egun naturalera arteko epea egongo da.
    Horren arabera, urtarrilaren 1etik martxoaren 31ra bitartean ordaindu gabeko praktikak egin diren egunen berri emateko epea apirilaren 29an bukatuko da.
    Jakinarazpen hori egiten ez bada, dagokion hilabetean sartutako alta egun guztiengatik dagokion likidazio zorduna sortuko da Gizarte Segurantzaren Sisteman.
Complementary Content
${loading}