Desde el pasado 1 de octubre los trabajadores autónomos están obligados a realizar sus trámites por vía electrónica, incluida la recepción y firma de notificaciones
Martxoaren 1eko ESS/214/2018 Ministerio Aginduak, hots, Gizarte Segurantzako Datuen Igorpen Elektronikoaren Sistema (RED Sistema) arautzen duen ESS/484/2013 Agindua aldatzen duenak, ezartzen du norbere konturako langileak edo autonomoak aipatu Sisteman barne hartu behar direla derrigor. Hala ere, betebehar hori betetzeko, langileak aukera du Sistema honetan barne hartu eta RED baimendu baten bidez kudeatzeko bere izapideak edo zuzenean Gizarte Segurantzaren Egoitza Elektronikoak (SEDESS) eskaintzen dituen zerbitzu elektronikoak erabiltzeko. Jakinarazpenak jasotzea ere derrigorrezkoa da; eta, horiek kontsultatzeko eta sinatzeko SEDESSen zerbitzura sartu beharko da.
Administrazio Elektronikoaren eta Jakinarazpen Telematikoen triptikoa. Zerbitzu Elektronikoak Autonomoentzat
Documentos | Descarga | Fecha |
---|---|---|
230599 Administrazio Elektronikoaren eta Jakinarazpen Telematikoen triptikoa. Zerbitzu Elektronikoak Autonomoentzat |
|
23/01/2020 |
ISM -Triptico Adm Electr y Notif Telem Aut Administrazio Elektronikoa eta Jakinarazpen Telematikoak. Itsasoko Langileen Erregimen Bereziko Norberaren Konturako Langileak |
|
13/09/2018 |
Nori eragiten dio 2018ko martxoaren 1eko ESS/214/2018 Aginduak?
Ministerioaren Aginduan xedatzen denak hauei eragiten die:
- Norbere konturako langileei edo autonomoei.
- Nekazaritzako Langileen Sistema Bereziko Langileei (SETA)
- Itsasoko Langileen Erregimen Bereziko I. taldeko langileei.
Autonomoa banaiz, zeintzuk dira nire betebeharrak 2018ko martxoaren 1eko ESS/214/2018 Ministerio Aginduaren arabera?
Ministerio Aginduak ezartzen du bide elektronikoaren bidez kudeatu behar direla afiliazio, kotizazio eta kuoten bilketen inguruko izapide guztiak. Jakinarazpenak, SEDESSen aurkeztuta, eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren komunikazioak jasotzea barne.
Zein unetatik aurrera du eragina betebehar honek?
Langile autonomoek Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak eskaintzen dituen bide elektronikoak erabili behar dituzte, bai SEDESSen bidez, bai RED Sistemaren bidez, pasa den 2018ko urriaren 1az gero. Gogoratu aipatu dataz gero jakinarazpenak Gizarte Segurantzaren Egoitza Elektronikoan kontsultatu eta sinatu behar direla baita ere, Jakinarazpen telematikoen kontsulta eta sinadura zerbitzuaren bidez.
Betebehar hau ez da aurrez jakinaraziko posta elektroniko bidez.
Non kudea ditzaket Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiarekiko ditudan nire izapideak?
Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak (TGSS) bi kanal elektroniko ditu langile autonomoak kudeaketak egin ditzan:
-
RED Sistema (Datuen Igorpen Elektronikoa). Sistema honen bidez, RED baimendunak langile autonomoaren izenean jardun ahal izango du. Gizarte Segurantzaren Egoitza Elektronikoan (SEDESS) aurkituko dituzu Langile autonomoak RED baimendun bati Afiliazio Zenbakia (NAF) esleitzeko edo desesleitzeko kudeaketak egiteko zerbitzuak.
-
Gizarte Segurantzaren Egoitza Elektronikoa (SEDESS). Autonomoak zuzenean egin ahal izango ditu TGSSarekiko dituen izapideak SEDESSen dauden hainbat zerbitzu elektronikoren bidez. Zerbitzu hauetako batzuei esker, eskaerak Erregistro Elektroniko bidez (EE) aurkeztu ahal izango dira.
Zein baldintza tekniko izan behar ditu nire ekipoak SEDESSen zerbitzuetara sartzeko?
SEDESSen zerbitzuak bateragarriak dira Baldintza teknikoak izeneko atalean adierazten diren sistema eragileekin, Internet nabigatzaileekin eta makina birtualekin.
Zer behar dut SEDESSeko zerbitzuetara sartzeko?
SEDESSen zerbitzuetara sartzeko, autonomoak bere nortasuna bermatzen duen autentifikazio-sistema bat izan behar du.
SEDESSen sartzeko, eta bertako zerbitzuak erabiltzeko, hainbat autentifikazio-sistema onartzen dira.
-
Gizarte Segurantzak onartutako Ziurtagiri digitala.
Autonomoentzako zerbitzu guztietara sartzeko autentifikazio-bide hori erabil daiteke, baita Jakinarazpen Telematikoen Kontsulta eta Sinadurarako zerbitzura sartzeko ere. Gainera, eskaerak aurkeztu daitezke Erregistro Elektronikoaren bidez.
-
Autonomoentzako zerbitzu guztietara sartzeko autentifikazio-bide hori erabil daiteke, baita Jakinarazpen Telematikoen Kontsulta eta Sinadurarako zerbitzura sartzeko ere. Gainera, eskaerak aurkeztu daitezke Erregistro Elektronikoaren bidez.
-
Autonomoentzako zerbitzuetara autentifikazio-sistema honen bidez sar daiteke. Sistema erabiltzeko bi modaliate daude: PIN Cl@ve-a eta Cl@ve Permanente.
Sistema honi esker, Jakinarazpen Telematikoen Kontsulta eta Sinadurarako zerbitzura sar daiteke Cl@ve Permanente delakoaren bidez (erregistro aurreratuarekin). Horrez gainera, behin bakarrik erabiliko diren pasahitzak ere beharko dira; Gizarte Segurantzak bidaliko ditu SMS bidez herritarraren mugikorrera. Sistema honek, halaber, aukera ematen die herritarrei sinadura hodeian atzitzeko.
Lortu dezaket Ziurtagiri digital bat Gizarte Segurantzaren Bulegoetan?
Gizarte Segurantzak aukera ematen dio herritarrari, aurrez entitatearen webgunean eskatuta, hau da, https://www.sede.fnmt.gob.es/ orrian, FNMTaren ziurtagiri pertsonala eskuratzea kudeatzeko. Horretarako, bulego-sare zabala eskaintzen da, zure nortasuna egiaztatu ahal izateko, ezinbesteko urratsa izaki halakoak lortzeko prozesuetan.
Gizarte Segurantzak Interneten dituen zerbitzuetara nola sartu jakiteko Ziurtagiri digitalak lortzeko prozesuaren gida deskarga dezakezu.
Zein zerbitzu eskaintzen ditu TGSSak langile autonomoentzat SEDESSen?
Langile autonomoek zerbitzu ugari dituzte SEDESSen Gizarte Segurantzaren afiliazioari eta kotizazioari dagozkien izapideak kudeatzeko.
- Alta Ematea Norbere Konturako Langileen edo Autonomoen Erregimen Berezian.
- Baja Ematea Norbere Konturako Langileen edo Autonomoen Erregimen Berezian.
- Kotizazio Oinarriaren Aldaketa Adieraztea Norbere Konturako Langileen edo Autonomoen Erregimen Berezian.
- Jarduera Aldatzea Norbere Konturako Langileen edo Autonomoen Erregimen Berezian.
- Aldi baterako ezgaitasunen, lan-istripuen eta gaixotasun profesionalen kontingentzien estaldura-datuak eta jarduera eta Mutualitatea etetari buruzkoak, hurrengo urterako aldatzea eskatzea Norbere Konturako Langileen edo Autonomoen Erregimen Berezian.
- Datu-aldaketak Egitea Norbere Konturako Langileen edo Autonomoen Erregimen Berezian.
- Langile autonomoen Egoera aldatzea edo zuzentzea
- Jarduera-aniztasunagatiko oinarri murriztua eskatzea
Gainera, SEDESSetik langile autonomoek txosten eta ziurtagiri jakin batzuk eskatu ahal izango dituzte:
- Altaren edo bajaren ebazpenaren kopia Norbere Konturako Langileen edo Autonomoen Erregimen Berezian.
- Txostena edo kontsulta kotizazio-oinarriei eta Erregimenean ordaindutako kuotei buruz.
- Gizarte Segurantzaren betebeharrak eguneratuta izatearen ziurtagiria.
- Gizarte Segurantzaren betebeharrak eguneratuta izatearen txostena.
- Kotizazio-datuen txostena
SEDESSek langile autonomoentzat interesgarriak izan daitezkeen beste zerbitzu batzuk ere eskaintzen ditu:
- Afiliazio-agiriaren kopia
- Lan-bizitzaren txostena.
- Kotizazio-oinarrien txostena
- Kontuan helbideratzea. (Gizarte Segurantzako kuoten ordainketak helbideratzea)
- Helbidea aldatzea.
- Telefono zenbakia eta helbide elektronikoa jakinaraztea
- Erregimen eta sistema berezietako diru-sarreren itzulketa.
- Atzeratzea Gizarte Segurantzako zorren ordainketan.
- Zorren kontsulta eta diru-sarreren dokumentuak eskuratzea
- Gizarte Segurantzarekiko zorrak txartel bidez ordaintzea.
Zer dira Jakinarazpen Telematikoak?
Jakinarazpen Telematikoen Kontsulta eta Sinadurarako zerbitzuaren bidez, langile autonomoak Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorraren (TGSS) jarduera administratiboen jakinarazpenak kontsultatu eta sinatu ahal izango ditu. Zure baimendunak ere zure RED sistemara sartu eta jakinarazpenak kudeatu ahal izango ditu, eta, hala balegokio, baita zure ahaldunak ere.
Jakinarazpen Telematikoen Zerbitzuaren bidez, honako hauen berri emango da:
-
Zerga-bilketako prozedurak: zor-erreklamazioak eta premiamendu-probidentziak; premiamendu prozedurako ekintzak kuotengatik, zerga-bilketa bateratua kontzeptuengatik eta beste errekurtso batzuengatik, horiei dagozkien errekargu eta interesekin; Gizarte Segurantzari ordaintzeko zorren atzeratze administrazio-prozeduren jarduerak, eta Gizarte Segurantzari gaizki egindako diru-sarrerak itzultzeko prozeduren jarduerak.
-
Luzamendu eta atzerapenei buruzko prozeduren jarduerak.
-
Diruzaintza Nagusiaren ebazpenak likidazio-aktei, zigorrak ezartzeari eta aurkaratzeari buruz.
Jakinarazpen Telematikoen Kontsulta eta Sinadurarako zerbitzuan barne hartuko dira pixkanaka TGSSarekin lotutako beste prozedura batzuen jakinarazpenak.
Kontuan izan behar da baita ere:
- Interesdunari gehienez 10 eguneko epean helaraziko zaiola jakinarazpena. Epe horren ostean jakinarazpena ez bada kontsultatu, kontsultatu dela ulertuko dela.
- TGSSak mezu elektroniko bat bidaliko du autonomoak emandako helbidera, jakinarazteko SEDESSen jakinarazpen telematiko bat argitaratu duela. Helbide elektronikoa SEDESSen Telefonoaren eta helbide elektronikoaren jakinarazpena Zerbitzuaren bidez jakinarazi daiteke.
- Langile autonomoak RED baimendun bat izanez gero, baimendun horri ere bidaliko zaio oharra. RED baimendunak, langile autonomoak bezalaxe, jakinarazpen elektronikoa kontsultatu eta sinatu ahal izango du.
- Langile autonomoak baita ere Jakinarazpen Telematikoak jasotzeko ahaldun bat izendatu dezake. Izapide hori egiteko, langile autonomoa SEDESSen Ahalduntzen Erregistro Elektronikoa Zerbitzura sar daiteke.
Jakinarazpen Telematikoak kontsultatzeko eta sinatzeko zein sistema onartzen da?
SEDESSen Jakinarazpen Telematikoen Zerbitzura sartzeko, langile autonomoak honetarako balio duen autentifikazio-sistema bat behar du: Gizarte Segurantzak onartutako Ziurtagiri digitala, DNI elektronikoa edo Cl@ve Permanente-a (erregistro aurreratuarekin).
Itsasoko Langileak (norbere kontura)
Itsasoko autonomoa banaiz, zer-nolako eragina du ESS/214/2018 Aginduak nigan?
Norbere konturako autonomoek, nahiz lehenengo kotizazio-taldekoek, nahiz bestelako langile autonomoek, beren izapide guztiak, baita jakinarazpenak jasotzea ere, bide elektronikoaren bidez kudeatu behar dituzte derrigor 2018ko urriaren 1etik aurrera. Bigarren edo hirugarren kotizazio-taldeko norbere konturako langileek, berriz, ez dituzte zertan baliabide elektronikoak erabili, baina zerbitzu berdinak erabiltzeko aukera dute.
Non kudeatu behar ditut nire izapideak?
2018ko urriaren 1etik aurrera, zerbitzu guztiak erabili ahal izango dira RED Sisteman. RED Sistema (Datuen Igorpen Elektronikoa) erabiltzeko, baimena izan behar da. Zure kudeaketak errazago egiteko, RED baimendu batek Itsasoko langile autonomo baten izenean jardun ahal izango du sistema honetan. Gizarte Segurantzaren Egoitza Elektronikoan (SEDESS) aurkituko dituzu Langile autonomoak RED baimendun bati Afiliazio Zenbakia (NAF) esleitzeko edo desesleitzeko kudeaketak egiteko zerbitzuak.
Egun, Egoitza Elektronikoan dauden zerbitzuen bidez.
Gizarte Segurantzaren Egoitza Elektronikoan (SEDESS), Itsasoko langile autonomoak zuzenean egin ahal izango ditu bere izapideak dauden zerbitzu elektronikoen bidez, Erregistro Elektronikoan (EE) eskaerak aurkeztuz. Erregistro Elektronikora sartzeko, Ziurtagiri digitala eta DNI elektronikoa erabil daitezke.
Laster, Itsasoko Langileen Erregimen Bereziko norbere konturako langileek aukera izango dute egun beste langile autonomoentzat dauden online zerbitzu antzekoak erabiltzeko.
Nola sar naiteke nire jakinarazpenetara?
Gizarte Segurantzako Administrazioak igorritako jakinarazpenak jasotzeko eta sinatzeko, SEDESSen Jakinarazpen Telematikoen Zerbitzuak daude. Balio duen autentifikazio-sistema bat behar da: Gizarte Segurantzak onartutako Ziurtagiri digitala, DNI Elektronikoa edo Cl@ve Permanente delakoa (erregistro aurreratuarekin). Horiez gainera, behin bakarrik erabiliko diren pasahitzak ere beharko dira; Gizarte Segurantzak bidaliko ditu SMS bidez herritarraren mugikorrera. Sistema honek, halaber, aukera ematen die herritarrei sinadura hodeian atzitzeko.
Jakinarazpen Telematikoen Kontsulta eta Sinadurarako Zerbitzuaren bidez, Itsasoko norbere konturako langileak, baita RED sistemara sartzeko bere baimendunak, edo, ahaldunak, jakinarazpenak kontsultatu eta sinatu ahal izango ditu.
Laguntza eta arreta
-
Telefonoa: 901 50 20 50
-
X : @Info_TGSS