Nola erregistratu
Maila aurreratuko erregistroa
Gure egoitza elektronikoko zerbitzuak erabiltzeko, maila aurreratuko erregistroa egitea gomendatzen dizugu. Online egin dezakezu, ziurtagiria edo NAN elektronikoa baduzu, edo aurrez aurre:
Online, ziurtagiriarekin edo NAN elektronikoarekin
- Sartu Erregistratu Cl@ve-n ziurtagiriarekin edo NAN elektronikoarekin aukeran, eta sartu zure nortasun-agiriaren zenbakia.
- Identifikatu zure ziurtagiriarekin edo NAN elektronikoarekin.
- Adierazi harremanetarako datuak eta onartu baldintzak.
- Cl@ve-n alta-berrespena erakutsiko dizugu, aktibazio-kodearekin batera, Cl@ve Iraunkorra aktibatu ahal izateko.
- Gainera, sisteman alta eman izanaren PDF gordekina deskargatu ahal izango duzu.
Bertan
Garrantzitsua: Cl@ve Erregistro Bulegoetan zuzeneko arreta jasotzeko aurrez hitzordua eskatu behar da. Kontsultatu aldez aurretik.
Hautatu Cl@ve erregistro-bulegoak, eta aurkitu hurbilen duzun bulegoa. Gogoratu zure nortasun-agiria zurekin eraman behar duzula.
Oinarrizko mailako erregistroa
Online ziurtagiri elektronikorik gabe ere erregistra zaitezke, edo bideo-dei bidez. Horrek oinarrizko erregistro-maila emango dizu (1. maila), eta beraz, identifikazioan segurtasun-maila handiagoa eskatzen duten izapideak ezingo dituzu egin.
Online ziurtagiri elektronikorik gabe
- Sartu Erregistratu Cl@ve aukerara, eta sartu zure nortasun-agiriaren zenbakia eta kontraste-datua.
- Onartu gonbidapen-gutuna bidaltzea. Hamar bat eguneko epean, erregistratzeko behar duzun informazioa biltzen duen gutuna jasoko duzu zure helbide fiskalean (Ogasunean duzun helbidea).
- Gutuna duzunean, sartu berriro Erregistratu Cl@ve aukeran. Sartu zure nortasun-agiriaren zenbakia eta hautatu “Dagoeneko badaukat gonbidapen-gutuna” aukera.
- Sartu gutunean ageri den Egiaztatze Kode Segurua (CSV).
- Adierazi harremanetarako datuak eta onartu baldintzak.
- Cl@ve-n alta-berrespena erakutsiko da, kode batekin batera, oinarrizko mailako Cl@ve Iraunkorra aktibatu ahal izateko.
- Gainera, sisteman alta eman izanaren PDF gordekina deskargatu ahal izango duzu.
Online bideo-dei bidez
Bideo-dei bidez erregistratu ahal izango zara Cl@ve-n, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.
- Sartu Bideo-dei bidezko Cl@ve-n alta atalera eta probako bideo-dei bat egin ondoren, sakatu “Jarraitu”.
- Sartu zure nortasun-agiriaren zenbakia eta kontraste-datua.
- Aktibatu probako bideo-deien laukia, eta sakatu “Sartu bideo-asistentziara”.
- Zerbitzua erabilgarri badago, arreta jasotzeko zenbat denbora itxaron behar duzun jakinaraziko dizugu.
- Pertsonalki erantzungo dizugu, eta zure nortasun-agiria eskatuko dizugu zure nortasuna egiaztatzeko.
- Cl@ve-n alta-berrespena erakutsiko dizugu, aktibazio-kodearekin batera, oinarrizko mailako Cl@ve Iraunkorra aktibatu ahal izateko.
Inicio