Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Nola erregistratu

Maila aurreratuko erregistroa

Gure egoitza elektronikoko zerbitzuak erabiltzeko, maila aurreratuko erregistroa egitea gomendatzen dizugu. Online egin dezakezu, ziurtagiria edo NAN elektronikoa baduzu, edo aurrez aurre:

Online, ziurtagiriarekin edo NAN elektronikoarekin

Bertan

Garrantzitsua: Cl@ve Erregistro Bulegoetan zuzeneko arreta jasotzeko aurrez hitzordua eskatu behar da. Kontsultatu aldez aurretik.

Hautatu Cl@ve erregistro-bulegoak, eta aurkitu hurbilen duzun bulegoa. Gogoratu zure nortasun-agiria zurekin eraman behar duzula.

Oinarrizko mailako erregistroa

Online ziurtagiri elektronikorik gabe ere erregistra zaitezke, edo bideo-dei bidez. Horrek oinarrizko erregistro-maila emango dizu (1. maila), eta beraz, identifikazioan segurtasun-maila handiagoa eskatzen duten izapideak ezingo dituzu egin.

Online ziurtagiri elektronikorik gabe

  1. Sartu Erregistratu Cl@ve aukerara, eta sartu zure nortasun-agiriaren zenbakia eta kontraste-datua.
  2. Onartu gonbidapen-gutuna bidaltzea. Hamar bat eguneko epean, erregistratzeko behar duzun informazioa biltzen duen gutuna jasoko duzu zure helbide fiskalean (Ogasunean duzun helbidea).
  3. Gutuna duzunean, sartu berriro Erregistratu Cl@ve aukeran. Sartu zure nortasun-agiriaren zenbakia eta hautatu “Dagoeneko badaukat gonbidapen-gutuna” aukera.
  4. Sartu gutunean ageri den Egiaztatze Kode Segurua (CSV).
  5. Adierazi harremanetarako datuak eta onartu baldintzak.
  6. Cl@ve-n alta-berrespena erakutsiko da, kode batekin batera, oinarrizko mailako Cl@ve Iraunkorra aktibatu ahal izateko.
  7. Gainera, sisteman alta eman izanaren PDF gordekina deskargatu ahal izango duzu.

Online bideo-dei bidez

Bideo-dei bidez erregistratu ahal izango zara Cl@ve-n, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.

  1. Sartu Bideo-dei bidezko Cl@ve-n alta atalera eta probako bideo-dei bat egin ondoren, sakatu “Jarraitu”.
  2. Sartu zure nortasun-agiriaren zenbakia eta kontraste-datua.
  3. Aktibatu probako bideo-deien laukia, eta sakatu “Sartu bideo-asistentziara”.
  4. Zerbitzua erabilgarri badago, arreta jasotzeko zenbat denbora itxaron behar duzun jakinaraziko dizugu.
  5. Pertsonalki erantzungo dizugu, eta zure nortasun-agiria eskatuko dizugu zure nortasuna egiaztatzeko.
  6. Cl@ve-n alta-berrespena erakutsiko dizugu, aktibazio-kodearekin batera, oinarrizko mailako Cl@ve Iraunkorra aktibatu ahal izateko.
  7. Aurrerantzean, Cl@ve PIN-arekin identifikatu ahal izango zara, edo Cl@ve Iraunkorra aktibatzea eskatu.
Complementary Content
${loading}