BIZITZEKO GUTXIENEKO DIRU-SARRERA: ESKAERAK AURKEZTEKO EPEA 2020KO EKAINAREN 15EAN HASIKO DA
Bizitzeko gutxieneko diru-sarrera eskatzeko epea 2020ko ekainaren 15 astelehenean hasiko da.
Interesdunek beharrezko informazioa eta dokumentazioa izan dezaten eta eskubideak gal ez ditzaten, lehenengo hiru hilabeteetan (2020ko irailaren 15era arte) aurkeztutako eskaerek ondorio ekonomikoak izango dituzte 2020ko ekainaren 1etik aurrera, baldin eta baldintzak data horretan betetzen badira. Egun horretan betetzen ez badira, baldintzak bete eta hurrengo hilabeteko lehen egunean finkatuko dira ondorio ekonomikoak.
Kontuan izan, osasun-egoera dela eta, Gizarte Segurantzako Arreta eta Informazio Zentroak itxita daudela jendearentzat; beraz, eskaerak aurkezteko gomendatzen dizugu 2020ko ekainaren 15etik aurrera Gizarte Segurantzaren egoitza elektronikoko zerbitzu elektronikoak erabiltzea.