Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Glosarioa

Pertsona bat jaio zenetik egun jakin batera arte iragan den denbora, eragina duena pertsona hori Sistemaren erregimenak aplikatu beharreko esparruan sartzean, baita ezintasun iraunkorrean, erretiroan, zurztasunean, familia babesean |eta abarretan ere .

Kotizazio urteen kopurua zehazteko eta erretiro pentsioaren kantitatearen baitan dagoen ehunekoa aplikatzeko, lan bizitzan kotizatutako egunei langileari dagokion urte kopurua eta urte zatien kopurua gehitu behar zaie, 1967ko urtarrilaren 1ean zuen adinaren arabera, ezarritako eskalaren arabera. Eskala horrek 250 egun ezartzen dizkie data horretan 21 urte zituztenei eta adin horretatik abiatuta,  proportzio berean –250 egun– igotzen doa urte bakoitzeko.

Hainbat lan espezializatutan (arriskugarritasunagatik, toxikotasunagatik, osasunerako kaltegarri izateagatik, Ietab.) eta kategoriatan benetan lan egindako aldia aplikatzean ateratako epearen baliokidea den epean jaisten da erretiro adina, ezarritako eskalen araberako koefizientea. (adibidez, meatzeetako harri-pikatzaile gisa 10 urtez lan eginez gero, 5 urteko murriztea ekar lezake, -0,50eko koefizientea-, erretiroa hartzeko 65eko adina, eta beraz, langileak 60 urteko adin errealean edo fikziozko 65eko adinean hartuko luke pentsioa). Gainera, langilearen erretiro adina jaitsi den aldia, pentsioaren oinarri arautzailea aplika daitekeen ehunekoa zehazteko kotizatutzat hartzen da.

Interesdunek administrazioaren aurrean iradokitako galderak erabakitzen dituen administrazio egintza.

Legeak araututako izapideak eta ekintzak, Administrazio Publikoen ekintzen adierazpenera zuzenduta daudenak, bere eskumenekoa diren materiak.

Adingabe baten  guraso agintea esleitzen den jarduera juridikoa da; horren bidez, filiazioaren antzeko ahaidetasunen lotura juridikoak sortzen dira.

Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak babestutako pertsona bakoitzari ematen diona Gizarte Segurantzaren sisteman sartzen denean eta bazkide izaera egiaztatzen duena. Erakunde kudeatzaile guztien aurrean eraginkorra da eta gainera iraunkorra da. Bazkidearen datu pertsonalez gain, haren NAN zenbakia eta Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusik bizitza osorako eta herrialde osoan berarentzat bakarrik ematen dion kide zenbakia biltzen ditu.

Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren administrazioaren ekintza, babestutako norbait Gizarte Segurantzan barneratzekoa, haren eskubideak eta betebeharrak lortzeko. Oro har, besteentzat lan egiten duten langileen enplegatzaileak edo norberaren kontura lanean dagoen langileak berak eskatzen du. Afiliazio-zenbaki berri bat esleitzen zaio, bizi osorakoa eta Sistema osorako bakarra.

Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak langile bakoitzari esleitzen diona, besteren kontura zein norberaren kontura, Gizarte Segurantzan hasierako alta ematen duenean. Lurralde nazional osoan Gizarte Segurantzaren Sistemarako izaera bakarra eta biziartekoa du.

Babestutako banakoak Gizarte Segurantzarekin duen loturak aldaketaren bat baldin badu, uzten baldin badu edo lotura hori hasi nahi baldin badu, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiari jakinarazi behar dio. Horretarako erabiltzen dira alta agiria, baja agiria edo aldaketa agiria. Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak editatu eta finkatutako eredu ofizialean egiten da beti.

Laneko baimena (besteren konturako lana) edo lana eteteagatikoa (norbere konturako lana); erditze, adoptatzeko helburua duen zaintza eta harreragatik babestutako egoera eragiten du (azken kasu horretan, urtebete baino gutxiago iraun dezake). Legeak tasatutako iraupena izango du, oinarri arautzailearen % 100aren baliokidea den subsidioa jasotzeko eskubidea dagoelarik.

Gizarte Segurantzaren prestazio eskubidea eta dagokion zenbatekoa ematen dituen egoera zibila.

Alarguntasun-pentsioaren bezainbesteko pentsioa, bi urtekoa, ezkondu ondoren hartu ez zuen gaixotasun arruntarengatik hil denean ezkontidea, urte betez harekin ezkonduta egon dela ziurtatu ez izanagatik alarguntasun-pentsioa jasotzerik ez duenean, edo haiek seme-alabak elkarrekin eduki dituztela ziurtatu ez izanagatik.

Aldi baterako ezgaitasunaren iraungipena medikuaren altaren edo legez finkatutako gehienezko epearen barnean gertatzen denean (ezgaitasun iraunkorreko adierazpenarekin), aldi baterako ezgaitasun egoeraren ondorioak ezgaitasun iraunkortzat kalifikatu arte luzaten dira. Ezgaitasun iraunkorraren garaian hasten dira laguntza ekonomikoak, laguntza horiek langilea jasotzen ari zena baino handiagoak ez diren kasuetan, behintzat; hori gertatuz gero, aldi baterako ezgaitasuna amaitzen den unera egingo dute atzera.

Hala ere, langilearen hobekuntza espero denean tratamendu medikuaren beharrak jarraitzen duenean, interesdunaren egoera klinikoak sailkapena atzera dezakenean, nahi hainbat atzeratu ahal izango da, aldi baterako ezgaitasuna hasi zenetik 730 eguneko mugarekin.

 

Gaixotasun arrunt edo profesionala eta istripua izanez gero, lanekoa izan edo ez, eta lanerako ezindua gertatuz gero Gizarte Segurantzako osasun laguntza jasotzen den bitartean subsiodioa jasotzeko eskubidea du, gehienez ere 12 hilabetez, 6 hilabeteko luzapena izan dezake 6 hilabete horietan sendatzeagatiko medikuaren alta lortu daitekeela uste baldin bada. Aldi baterako ezintasun egoera erabaki dezaketenak dira baita ere, gaixotasun profesionalagatiko ikuskatze aldiak, baja lanean emanez gero, gehienez ere 6 hilabeteko iraupenarekin, beste 6 hilabetez luza daitekeelarik, gaixotasunaren ikerketa eta diagnostikorako beharrezkoa ikusten bada. Lan kontratuaren esekitzearen arrazoietako bat izan ohi da aldi baterako ezintasuna.

Denbora-mugarik gabeko aldizkako kontratu finkoa duen langilea noizbehinkako edo aldian aldiko lanak egiteko kontrataturikoa da, zehaztutako datatan errepikatzen ez dena, enpresaren ohiko jardueraren barruan. Data zehatzetan errepikatuko diren ustezko aldizkako lanei denbora mugarik gabeko lanaldi partzialeko kontratuaren erregulazioa ezarriko zaie. Aldizkako langile finkoei dagokien hitzarmen kolektiboak zehaztutako ordena eta moduan deituko zaie. Ez betetzeak langileak kaleratzeko prozedurari erreklamazioa jarri ahal izatea ekarriko du..

Greba kasuetan, nagusien itxialdiak eta gerta daitezkeen beste egoera batzuetan, halako alta kasuetan zehaztutako arauak dioen eragina duena.

Aldi baterako ezintasun kasuetan, Mutua batek egindako alta-proposamena horretarako zehaztutako epeetan ebazten ez denean, Mutuak Osasun Herri Zerbitzuari aurkez diezaioke edo alta medikoko ekimena planteatu INSSren medikuei. Era berean, Osasun Herri Zerbitzuari hasierako proposamena berriro aurkeztea aukeratzen badu eta berriz ere erantzuten ez badiote, alta eskatu ahal izango die INSSko medikuei.

Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiari jakinaraztea Gizarte Segurantzaren  Sistemak  babestutako subjektu bihurtu dela langile bat jarduera bat egiten hasi delako.

Aldi baterako ezintasun kasuetan, erakunde kudeatzaileak edo mutuak, azken kasuan, kontingentzia arrunten ondoriozko aldi baterako ezintasun egoerei dagokienez, alta medikoko proposamenak formulatu ahal izango dituzte, batari zein besteari atxikitako zerbitzu medikoen bitartez, bajako parteak edo bajaren konfirmazioaren parteak, txosten osagarriak eta horretarako egingo dituzten azterketa medikuak ikusita, langilea lan egiteko gai dela ikusiko balute.

Babestutako pertsonena, lan jardueran egon ez badaude ere, legean zehaztutako zenbait baldintza betetzen dutenean Gizarte Segurantzaren ekintza babesle osoan edo zati batean berehala edo nahi denean sartzeko osoari edo haren zati bati.
Prestazioak jaso ahal izateko, beharrezkoa da, salbuezpenak salbuezpen, afiliatua eta altan egotea. Hala eta guztiz ere, hainbat legezko xedapenek langilearen egoera bereziarengatik onartutako egoerak finkatzen ditu, hots, langabezia, enpresak hala eskatuta langilea Espainiatik kanpo dagoen eskualdera joatea Ietab.

Laneko baimena (besteren konturako lana) edo lana eteteagatikoa (norbere konturako lana); erditze, adoptatzeko helburua duen zaintza eta harreragatik babestutako egoera eragiten du (azken kasu horretan, urtebete baino gutxiago iraun dezake). Legeak tasatutako iraupena izango du, oinarri arautzailearen % 100aren baliokidea den subsidioa jasotzeko eskubidea dagoelarik, edota ordaindutakoaren araberakoa ez den subsidio bat, IPREMaren % 100aren baliokidea, oinarri arautzailea hura baino txikiagoa denean izan ezik. Txikiagoa bada, hori izango da zenbatekoa. Aitak atseden hori goza dezake, aldi berekoa edo elkarren segidan, arauz ezarritako baldintzetan.

Lanegun arruntaren iraupenaren gainean borondatez egindako lan orduak. Aukera egin daiteke, hitzarmen kolektibo edo banako kontratu bidez erabaki daiteke, diruz ordainduta edo ordaindutako atsedenaldi baliokideen bidez egitea. Urteko 80 baino gehiagokoa ezin du izan kopuru horrek; larrialdietako eta ohiz kanpoko kalteak eta ezbeharrak konpontzeko edo aurrea hartzeko direnean salbu.

Gizarte Segurantzaren Sistema zabaltzen den alor subjektiboa da. Konstituzioaren 41. artikuluak xedatzen duen helburuarekin («... herritar guztientzako Gizarte Segurantzaren erregimen publikoa...», egungo Gizarte Segurantzaren Sistemak Erregimen multzo batean laneko jardueraren bat egiten dutenen aplikazio alorra mugatzen du.

Erregimen Orokorrak beren konturako edo jarduera ekonomikoaren hainbat alorretako beste antzeko langile batzuk biltzen ditu, aldi baterakoak, sasoikoak edo finkoak izan; lan etena dutenak eta etxeetan lan egiten dutenak ere biltzen ditu, edozein lan kategoria eta jasotzen duten ordaina eta modua edozein delarik ere, Erregimen Berezi hauek biltzen dituzten jardueraren bat egiten dutenak izan ezik (baita langile autonomoak ere):  Itsasoko Langileak;  Ikatzaren Meatzaritza;  bere konturako langileak edo autonomoak. 2008ko urtarrilaren 1ean eragina izanda, Bere konturako Nekazaritzako Langileen Sistema Berezi bat ezarri da LAABren barruan. Horrela, haren barruan geratu dira bere konturako nekazaritzako langileak, 18 urtetik gorakoak, baldintza jakin batzuk betetzen badituzte.

2012ko urtarrilaren 1ean eragina izanda, Etxeko eta Nekazaritzako besteren konturako langileen antzinako erregimen bereziak Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean sartu dira, Sistema Berezi moduan.

Halaber, esparru subjektiboa lurralde nazionalean bizi diren espainol guztiei hedatzen zaie, kotizazio gabeko modalitatean.

Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzak zigo-prozedura abiarazteko erabiltzen duen dokumentua. Bertan, laneko arauak edo gizarte segurantzako arauak nola bete ez diren (gertaerak) deskribatu eta zigorra ezartzeko zuzenbidearen oinarriak ageri dira. Zigorraren zenbatekoa ere adierazten da. Arau-hausteen Aktak legezkotzat jotzen dira. Hortaz, horien aurka egiten duenak frogak aurkeztu behar ditu, frogatu beharraren karga inbertitzen baita.

Familientzako prestazioa, ordaindutakoaren araberakoa ez dena, izaera ekonomikokoa, zenbait baldintzatan ematen dena, onuradunaren ardurapeko 18 urte baino gutxiagoko seme-alaba bakoitzeko, edo, 18 urte baino gehiago izanda ere, desgaitasunen bat duen seme-alaba bakoitzeko, desgaitasuna % 65ekoa edo gehiagokoa bada; hori guztia, onuradunaren filiazioaren legezko izaera edozein dela ere. Familia-harrera iraunkorraren erregimenean edo adoptatzeko nahia duen zaintzaile gisa ardurapeko adingabeak izateagatik ere ematen da.

Kontratuaren etena edo jardueraren amaiera, zeinak oinarri arautzailearen ehuneko 100aren baliokidea den diru-laguntza ematen duena, lan kontingentzien ondoriozko aldi baterako ezintasun prestaziorako zehaztutakoa izango dena, langile haurdunaren edo haren seme-alabaren osasuna babestekoa lan-kontratuaren etenaldian, edo emakume langileak bere egoerarekin bateragarria den beste lanpostu batera aldatu nahiean, aldaketa hori teknikoki edo objektiboki posible ez denean, edo arrazoizko arrazoirik eskatzerik ez dagoenean. Haurdunaldiko arriskuarengatiko prestazioaren baldintza eta termino berberetan ematen dira, baina haurrak bederatzi hile dituenean bukatuko da. Arrisku profesionalak dira, lana eta edoskitze naturalaren izaera biologikoa bateraezinak direlako.

Komunitateko zuzenbidean, kotizazio edo enplegu aldiak, estaliak izan diren legediak hala onartu edo zehaztutako aseguru aldiak dira, baita legediak, aseguru aldien baliokide gisa, onartzen dituen heinean parekatutako aldi guztiak ere.

Zuzenbide printzipioa, horren arabera legeek ez dute eraginik euren promulgazioaren aurreko gertaeretan, kontrakorik zehazki adierazi ezean. Arau berria ezingo da aplikatu indargabetuko den beste bat indarrean dagoen bitartean, eraginak indarrean sartu ondoren bakarrik izango ditu. Konstituzioak banakoaren eskubide murriztaile edo kontrako disposizio zigortzaileetan atzeraeraginik ezaren printzipioa ziurtatzen du.

Lege berria< indarrean sartu aurreko egoeretan aplikatzea, interesdunarentzat onuragarriagoa izateagatik.

Legalki bateraezinak diren bi laguntzen artean aukeratzeko eskubidea.

Langileak bere lan jarduerari (Gizarte Segurantzaren Sisteman sartzera behartzen duen lana) berriz ekiten dionean gertatzen dena.

Auzibidera (joan) aurretik, Gizarte Segurantzaren Administrazioaren aurrean aurkeztutako idatzia; bertan, administrazio-jarduera baten aldaketa edo baliogabetzea eskatzen da.

Epaien edo Auzitegien ebazpena, epailearen erabakien aurkako helegiteak, gorabeherak, prozesu aurrekontuak edo prozesuen deuseztasuna onartu edo ez onartuerabakitzen duena edo hori ezartzen duten prozedurako legeak ezartzen dituena. Bereizitako pragrafoetan oinarrituta egongo dira eta paragrafo horietan izango dituzte zuzenbideko oinarriak, gertaerak eta xedapenak, zenbakituta; gainera, hori ematen duen Epaileak edo Magistratuak edo Magistratuek sinatu beharko dute.

Irabazizko jarduera ekonomikoa modu ohiko, pertsonal eta zuzenean, eta lurralde nazionalean, burutzen duen norberaren konturako langilea, 18 urtetik gorakoa, lan-kontraturik gabe eta nahiz eta beste pertsonen soldatapeko zerbitzua erabili, enpresaren titularra izan ala ez. Jarduera horrek behartzen du sartzera Gizarte Segurantzako Norbere Konturako Langile edo Autonomen Erregimen Berezian Sisteman.

Epaiketa edo prozedura batean bere burua babesteko eta entzuna izateko eskubidearen zatikako ukatze edo ukatze osoak eragindako egoera; jasaten duenarentzat benetako kaltea eragingo diona. Arrazoitu gabe defentsarako aukerak murrizten edo ezabatzend ira, zati batean kontrakoarekin erlazioan, alegazio edo froga tramiteetan.

ezintasun iraunkorra izan gabe, lan istripuek edo gaixotasun profesionaek eragindako betiko izaera duten lesioek, mozketek eta itxuragabetasunek langilearen osotasun fisikoa eraldatzea edo gutxiagotzea ekartzen badute eta Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren garapeneko xedapenei erantsitako baremoan jasotzen badira, ordainduak izango dira, behin, bertan adierazten diren kopuruekin. Ordainketa ezintasun iraunkorraren prestazioak ordaintzera behartuta dagoen erakundeak egingo du, beti ere, langilearei enpresaren zerbitzura jarraitzeko eskubidean eragozpenik sortu gabe.

Anatomia edo funtzio galeren eraginezko ezintasun iraunkorra. Beste pertsona baten laguntza behar da bizitzako jarduera oinarrizkoenak egiteko, hala nola, janzteko, mugitzeko, jateko edo antzeko gauzetarako. Ezintasun iraunkor absolutuko pentsioa jasotzeko eskubidea izango du, gertaeraren unean indarrean dagoen gutxieneko kotizazio-oinarriaren %45 eta ezintasunak ekarritako kontingentziari dagokion langilearen azken kotizazio-oinarriaren %30 arteko batuketaren emaitzaren osagarri baliokide batekin gehituta, ezinduak artatzen duen pertsonari ordaindu ahal izateko.

Osagarri hori ezin daiteke izan langileak osagarririk gabe jasotzen duen pentsioaren %45 baino txikiagoa.

Elbarritasun handiko pentsiodunari ematen zaion zenbatekoa, artatzen duen pertsona ordaindu ahal izateko. Zenbatekoa ondokoa izango da: egintza-eragilearen unean indarrean zen kotizazioaren gutxieneko oinarriaren %45 eta langilearen azken kotizazio-oinarriaren %30 gehituta lortutakoa, ezintasuna eragiten duen kontingentziaren arabera. Osagarri hori ez da izango osagarririk gabeko pentsionaren %45 baino txikiagoa.

Egoera hori eragin dezakete printzipioz iraunkorrak diruditen gabezia fisiko zein psikikoek, sortzetikoak izan zein ez, baldin eta gabezia duen pertsonaren gaitasun fisiko, psikiko edo sentsorialean eragiten badute (hura baliogabetuz edo murriztuz), eta pentsio bat jasotzeko eskubidea sortzen badute (haren zenbatekoa dagokion urteko Estatuko Aurrekontu Orokorren Legean zehazten da), betiere, errentarik jasotzen ez badu edo diru-sarrera propioak ez baditu, bizikidetzako ekonomia-unitatearen arabera, aipatutako Legean adierazten diren baldintzak kontuan hartuz, eta aldi zehatz batez lurralde nazionalean bizi izan bada.

Gizarte Segurantzako finantzaketa sistema; horren arabera, sistemaren afiliatu guztien kotizazioek eta diru-sarrerek onuradunen laguntza eta subsidio guztiak estaltzen dituzte, urteko zikloetan.

Ezkontza-bizitza bertan behera uztea; hala ere, ez du dibortzioak bezala ezkontza suntsitzen; alarguntze-pentsiorako eskubidea ematen du,  zehaztutako baldintzak betetzen badira .

Aldi baterako edo zehaztugabeko luzaroan ematen den konpentsazioa, edo baita ordainketa bakarrean ere, hitzarmen arautzailearen edo ebazpenaren arabera, banaketak edo dibortzioak desoreka ekonomikoa eragiten dionean bestearen egoerarekiko, eta ezkondu aurretik zuen egoera baino okerragoa eragiten duena.

Bi prestazioen kobrantza aldi berean egiteko aukera legala (alarguntza eta erretiroa, esate baterako) edo besteren kontuko lana edo norberaren konturakoa, prestazio batekin (pentsiodun lana eta alarguntza, adibidez).

Batzorde Nagusiaren itunak nola aplikatzen diren ikuskatu eta kontrolatzen dute. Bederatzi kidek osatzen dute: (3) Administrazio Publikokoak, (3) Sindikatuetakoak eta (beste 3) Enpresen Erakundetakoak.

Zahartzaroko, ezintasuneko eta osasun arretarako prestazio ekonomikoak hartzen dituen babeseko mekanismoak, atzerrian bizi diren eta lan, diru edo beste arrazoiengatik atzerrira joan diren eta 65 urte bete edo lanerako ezinduak diren eta baliabide nahikoak ez dituzten espainiarrei zuzenduritakoa.

Araudiak afiliazioa eskatzeko, altak eta bajak komunikatzeko eta Gizarte Segurantzaren  Sistemari ekarpenak egiteko obligazioak ezartzen dizkion pertsona natural edo juridikoa

Gizarte Segurantzarekin dagoen eta epe barruan ordaindu ez den zor baten zenbatekoari (zorra gehi errekarguak) aplikatzen zaion portzentajea. Epe hori bukatzen denetik aurrera sortuko da eta premiamendu-erabakia edo kenkari-prozeduraren hasiera jakinarazten denetik hamabost egun igaro direnean eskatu ahal izango da. Okerreko diru-sarreren itzulketei ere aplikatzen zaie, berandutze interesak gehituz ordainketa proposamena bitartean. Unean indarrean dagoen diruaren legezko interesa izango da tasa, ehuneko 25ean areagotua, Estatuko Aurrekontu Orokorren Legak kontrakoa adierazten ez badu.

Besteen kontura eta beste norbaiten, pertsona fisikoa edo juridikoa, enpleatzaile edo enpresari deritzona, erakundean eta aginte pean lan egiteagatik ordainsariaren truke bere zerbitzua eskaintzen duen pertsona fisiko oro.

Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorra bilketaren kudeaketaren gai diren errekurtsoen ordainketaren arduradun den pertsonak, ordainketa edonoiz egin dela eta ordainketa egiteko arrazoia edozein izan dela ere, eskubidea izango du oker ordaindutako zenbatekoak osorik edo partzialki berreskuratzeko, ordainketa egitean Gizarte Segurantzarekin zorrak bazituen edo geroapen edo luzamendu bat onartu zitzaionean izan ezik; kasu horretan, ordaintzeko edo amortizatzeko zain dagoen zorrari aplikatuko zaio oker ordaindutako zenbatekoa, eskatzen den zorra abal orokor bidez bermatuta dagoen kasuan izan ezik. Okerreko diru-sarreren itzulketek aurreikusitako berandutze interesa izango dute, ordainketa proposamena bitartean. Maleziaz ordaindutako kuotak edo bestelako errekurtsoak ez dira itzuliko. Ebazpen judizial irmo bidez ordainketak okerreko-diru sarreratzat adierazten badira, ebazpen judizial horretan zehaztutako baldintzei jarraiki egingo da itzulketa.

Beste lagun batekin bizitzea. Zenbait prestaziotan eskubideak esleitu edo horien zenbatekoa handitu dezake. Langileen sailkapen Erregimenean ere izan dezake eragina (bazkide langileek sozietatearen gainean kontrol eragingarria presumitzea).

Hildako pertsona zendu ostean, bizirik jarraitzen duten familiartekoak; heriotzagatik eta biziraupenagatik Legeak zehaztutako laguntzak jaso ditzakete, horretarako eskatutako baldintzak betez gero, behintzat.

Kenkariak dira, gizarte-kotizazioengatik egindako ekarpenetan. Ehuneko bat aplikatuz kalkulatzen dira, oinarriak, tasak zein kuotak beherantz zuzentzeko (gutxiagotzeak). Desberdintasun hauek dituzte:
Murrizketak: orokortze eraginkorra edo bateratze progresiboaren aldeko neurriak dira edo Gizarte Segurantzaren Sistemaren iraunkortasuna eta helburuen aldeko sustapenak ezarri nahi dituztenak. Finantzaketari dagokionez, murrizketak direla eta, diru-sarrera gutxiago ditu Gizarte Segurantzaren Sistemak, eta ez dago haiek biltzeko edo konpentsatzeko aurrekontuen erabilerarik.
Hobariak: enplegua sustatzeko neurriak dira, jarduera ekonomikoa eta enplegua sustatzeko helburua dutenak, modu orokorrean zein sektore zehatz batzuetan, edota kolektibo zehatzen kontratazioa (adib. disgaitasudun pertsonak), Gizarte Segurantzaren funtzioak eta helburuak edozein direla ere. Finantzaketari dagokionez, kuoten hobariek badute kontrapartida Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren Gastuen Aurrekontuaren kontu-sail batean, edo Estatuko Aurrekontu Orokorretako beste kontu-sail batzuetan

kotizazioen edo gizarte prestazioen borondatezko igoera, Erregimen Orokorreko edo Gizarte Segurantzako erregimen berezietako arau arautzaileak aukera ematen duten baldintza eta egoeran.

Finantza entitateak eta beste erakunde edo eragile dira, Lan Ministerioak eta Gizarte Segurantzak, Gizarte Segurantzako Sistemaren baliabideak biltzeko eta ondoren Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrean sartzeko baimendutakoak.. Batez ere, bankuetan eta aurrezki-kutxetan, kuotak biltzeko.

Babes judiziala eskatzeko idatzia, erakunde jurisdikzional baten aurrean eskaera zehatz bat eginez, eta dagokion prozedura abian jarriz.

Egunean, astean, hilabetean edo urtean ordu kopuru jakin batean, lanaldi oso konparagarriko langile baten lanaldia baino gutxiagokoan, lanaldi osoko langilea zerbitzuak ematea adosten duena da. Azken langile hori enpresa berekoa eta lan zentro berekoa izan beharko du, lan kontratu bera duena eta antzeko edo lan berdina egiten duena. Lan kontratua mugagabea zein iraupen jakin batekoa hitzartu daiteke.

Laneko zein lanez kanpoko istripuetan desagertutako langileak, hil direla aurrekikusten denean, eta istripua izan osteko 90 egunetan euren berri izan gabe, heriotza-pentsioak eta biziraupen-pentsioak hartzeko eskubidea izango dute, heriotza subsidioak salbu, istripuaren datan atzeraeragineko ondorioak izango ditu.

Sektorez aldatu beharko luketen pertsonen proportzioa emakumeak eta gizonezkoak sektore desberdinetan proportzio berberetan banatuta egoteko. Europako Batasunak proposatu du indize hori, sexuak lanetan eta sektore ekonomikoetan nola banatzen diren alderatzeko.

Gaixotasuna kalifikatzeko orduan egindako akatsa, ezintasun iraunkorrari bide ematen diona. Berrikustea edozein momentutan gerta daiteke, beti ere interesdunak erretiro pentsioa jasotzeko beharrezko gutxieneko adina bete ez badu.

Ezkontza-lotura azkentzea, nahiz eta horrek, Gizarte Segurantzaren ondorioetarako, alarguntzagatiko pentsioa jasotzeko eskubidea desagerrarazten ez duen, baldin eta bizirik dirauen ezkontideak konpentsazio-pentsioa hartzen badu eta kausatzailea hiltzean hartarako eskubidea desagertzen bada. Dibortzioa izan bada, onuradun batek baino gehiagok badu pentsiorako eskubidea, alarguntzagatiko prestazioa hainbanatuko da, elkarrekin bizitako aldiaren arabera; nolanahi ere, %40 eman beharko zaio bizirik dirauen ezkontideari edo izatezko bikotekideari.

Indarrean dagoen araudiak Gizarte Segurantzaren kuoten diru-sarrerak egitera behartzen duen pertsona natural edo juridikoa. Besteren konturako erregimenetan enpresa da diru-sarreraren arduraduna.

Estatuko Aurrekontu Orokorren Legeak ezarritako korritu edo mozkina. Zorraren printzipala, beraren gaineko errekarguak eta atzeratutako prozeduraren kostuak interesa ekarriko dute, emandako momentutik ordaindutako data arte eskatu ahal izango da, atzerapen aldian zehar diruak duen momentuko interesaren arabera. Halaber, Autonomoen Erregimen Berezian, alta eman ondorengo aldiei dagokien kotizazio galdagarriak, interesen sortzapenari bide ematen diotenak, sartuak izan behar zuten dagokion datatik izango dira galdagarriak, ordainketako unean indarrean dagoen diruak duen interes legal tipoaren adostasunean.

Onuradunek modu desegokian jasotako laguntzen zenbatekoa itzultzeko duten obligazioa. Obligazio hori 4 urtetan preskribatzen da, kobratutako unetik zenbatzen hasita edo itzultzeko eskatzeko ekintzari hasiera eman zitzaino unetik.

Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak baimendutako Bulegoetan dirua jasotzeko finantza-jarduera, kotizazio-dokumentuak aurkeztuz eta zorraren zenbatekoa ordainduz.

Diru bilketa boluntarioa dela esaten da araututako epean egiten denean, edo epetik kanpo baina bide betearazlea abian jarri aurrekoa.

Diru bilketa betearazlea da dirurik jaso gabe dagokion epean igaro denean bide betearazlea abian jarri denean.

Langileek, onuradunek, erakunde kudeatzaileek eta beste lagun batzuek lan arloko eta Gizarte Segurantzako auzietan doan parte hartzeko eskubidea izatea, legeek onartutako baldintzetan.

Izaera aparteko helegitea; horren bidez, Justiziako Auzitegi Gorenetako Lan Arloko Sailetako erregutze moduan emandako auziak bateratzen dira, gai beraren inguruan epai ezberdinak eman dituztenean.

Drogazaletasun ohitura galtzeko tratamendua amaitu duten pertsonak eta langabeziagatik laguntzarik izateko eskubiderik ez dutenek Gizarte Segurantzaren Lege Nagusiak zehazten duen kasuetan, langabeziagatiko onuradunak izan daitezke.

Prozesuan emandako auzitegi eta epaileen egintza; epailearen erabakiak, autoak eta epaiak izenez ezagutzen direnak.

Gizarte Segurantzaren edozein erregimeneko erretiroko edo ezintasun iraunkorreko pentsio kontributiboentzat, pentsioa eskatu duen langilearen alde, 112 egun osoko kotizazioa gehituko da seme bakarraren erditze bakoitzarengatik, eta 14 egun gehiago seme bakoitzarengatik, hau barne, bigarren semearengatik. Erditze anitza izango balitz, erditzeko unean langilea edo funtzionarioa izanagatik hamasei aste osoetan kotizatu duenean ezik, edo erditze anitza balitz, dagokion denboran.

Gizarte Segurantzaren Sistemak zehazten duen prestazioen zenbatekoa da, dirutan zein espezietan; horien helburua Legeak zehaztutako gertaeretatik edo Legeak babestutako pertsonek jasandako egoeretatik eratorritako edo horietatik sortutako egoerak aurrez ikustea, konpontzea edo gainditzea da.

Irabazizko jarduera ekonomiko edo profesionala modu ohiko, pertsonal eta zuzenean nagusiki pertsona fisiko edo juridiko batentzat, hots, bezeroarentzat, burutzen duten langileak. Ekonomikoki bezero horren menpe daudenak, beregandik laneko etekinen edo jarduera ekonomiko edo profesionalen gutxienez %75 jasotzeagatik.

Nahikoa diru-sarreren edo errenten gabeziaren betebeharra zehazteko, laguntza modalitatearen baliazintasun eta erretiro pentsioetara iriste aldera, beharrezkoa da frogatzea onuraduna beste familiartekoekin bizi den ala ez frogatzea. Onuraduna beste batzuekin bizi den kasu guztietan, onuradunak izan edo ez, berarekin ezkontzaz lotuta egon edo odolez harremana bigarren maila arte dutenekin elkarbizitzaren unitate ekonomikoa egon ohi da.

Komunitateko zuzenbidean, estaliak izan diren legediak hala onartutako edo zehaztutako aldiak dira, baita legediak, enplegu aldien baliokide gisa, onartzen dituen heinean parekatutako aldi guztiak ere.

Jarduera Erregimen bereko bi enpresa edo gehiagotan garatzen duen langilearen egoera. Egoera hori Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiari jakinarazi behar zaio, gero, Diruzaintzak, egokia bada, eragina jasotako enpresen arteko kotizazio mugen banaketa egin ahala izateko.

Gizarte Segurantzaren Sistemaren aplikazio eremuan dauden pertsonak ezingo dira derrigorrezko izaera duen lan beraren barnean egon, hau da, Sistema horrek barne hartzen dutenetatik desberdinak diren Gizarte Segurantzaren beste Erregimenetan.

Langile batek lan egindako epea eta kotizazaioak egiaztatzen dituen ziurtagiria, enpresaburuak emandakoa.

Bere jarduera irabazteko asmorik gabe izan arren zerbitzua eskaintzen dioten pertsona fisiko edo juridiko orori, besteren konturako langile izaerarekin Gizarte Segurantzako edozein erregimen aplikazio alorretan sartutako pertsonek

Enpresek, modu boluntarioan, gizarte eta ingurumen kezkak haien enpresen eragiketetan eta haiekin tratatzen dutenekin duten harremanetan barneratzea, Enpresen Gizarte Erantzukizuneko Estatuko Kontseiluak sustatuta.

Gizarte Segurantzaren Diru-Zaintza Orokorrak, enpresari batek hala eskatuta, Gizarte Segurantzaren Sisteman izena ematen duenean, pertsona naturala edo juridikoa bizirik dirauen bitartean baliozkoa izango dena, edo eskaera egin duen enplegatzailek dirauen bitartean. Enpresaren izen ematearen ondorioz, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak "Kotizazioko Kontuaren Kodea" esleitzen du zenbakiz identifikatzeko.

Lege prozesalen arabera modu hori estali behar denean, auziak zehatz-mehatz erabakiko duen ebazpena. Irmoa izan daiteke, edo baliteke organo nagusiago batek berrikusi behar izatea.

Eskaera Organo Judizialari, deklarazio-prozesuan ebatzitakoa burutu dezan.

Erakunde jurisdikzional nazional batek (Batasuneko araudi bat ezartzea eskatzen duen auzia bideraten duenak) Europako Batasuneko Auzitegiari mahaigaineratzen dion gaia, arau horren interpretazioari edo baliotasunari buruzkoa.

Oinarri juridikorik eskatzen ez duen izapidezko gaien ebazpen judiziala.

Zenbait prestazioren kopurua zehazteko balio duen errentaren maila erreferentzia edo adierazgarri gisa erabili ohi da edo zenbait onura, prestazio edo zerbitzu publikotara sarbidea izateko, erabilera horretan lanbide arteko gutxieneko soldata ordezkatuz, Estatuko arauen kasuan derrigorrez eta Autonomia Erkidegoen, Ceuta eta Melillako hirien eta toki administrazioa osatzen duten erakundeen kasuan hautazko moduan.

Dagokien ministerioko departamentuaren zuzendaritza eta turtoretzapean dauden izaera juridikoko erakunde publikoak Gizarte Segurantzaren eskumena diren prestazio eta zerbitzuen kudeaketaz eta administrazioaz arduratzen dira. Izaera hori dute Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak (GSIN), eta Migrazio eta Gizarte Zerbitzuen Institutuak (IMSERSO). Itsasoko Gizarte Institutuak (ISM), juridikoki erakunde kudeatzailea ez den arren, Itsasoko Langileen Gizare Segurantzako Erregimen Bereziaren kudeaketari dagozkion funtzio eta zerbitzuak egiten ditu.

Langilearekin bizi den pertsona eta ekonomikoki langile horren edo prestakuntzaren onuradunaren beharra duena eta aipatutako prestazioa baino gehiagoren beharrean legokeena (estaterako: erretiroko eta alarguntza-pentsioetan gutxieneko osagarriak).

Erditze edo adopzio multipleek (bi haur edo gehiago) familiatan sortzen duen gastu kopuru ugariak nolabait orekatzeko helburua duen ordainketa bakarreko laguntza ekonomiko familiarra. Jaiotako edo adoptatutako haur kopuruaren arabera (2,3,4 eta gehiago), laguntza kopurua lanbide arteko gutxieneko soldata baino 4,8 eta 12 (hurrenez hurren) altuagokoa da.

(Ikus“Amatasun atsedena”)

Justiziaren Auzitegi Gorenen Lan arloko Aretoaren aurrean bere barrutiko lan arloko Epaitegiek emandako epai zehatzen aurka aurkezten dena da Erregutze-errekurtsoa.

Arrisku profesionaletik eratorritako laguntza ekonomikoen gaineko igoeraren ehunekoa da (%30 eta %50 artean), lan-arloko arauetan, arrisku profesionaletan prebentzioa neurririk ez izateagatik. Enpresaburu arau-hauslea da errekarguaren arduraduna

Ebazpen bat diktatu zuen Administrazio erakunde, epaile edo auzitegi baten aurrean edo beste gorengo baterean ebazpen horrekin ados ez egoteagatik egindako erreklamazioa, aldatu edo baliogatzeko helburuarekin.

Errenta edo diru sarrera maila. Legeak ezarritako maila horrek pertsona batek diru sarrera edo errenta nahikorik eza izatearen baldintza betetzen duen edo ez ikusiko du, laguntzarako ezintasun edo erretiro pentsioa jaso dezakeen edo ez erabakitzeko. Errenta edo diru sarrerak nahikoak ez direla onartuko da urte guztikoen gehiketa urte guztiko prestazioaren zenbatekoaren azpitik baldin badago.

Errekurtsoen pilaketa mugak, unitate ekonomikoaren kasuan, pentsioaren urteko neurketa eta %70a bizikideen kopuruari bat kenduta %70a biderkatu eta ateratzen dena gehituta emandakoa baliokideak izango dira. Bizikidetza, unitate ekonomiko beraren barruan, eskatzailearen eta bere ondorengoetako baten edo lehen mailan aurrekoren bateren artean gertatzen denean, errekurtsoen pilaketa muga lehen esandakoa aplikatu eta ateratzen denaren %250aren baliokidea izango da.

Enpresak langabezian dagoen langile batekin edo enpresarekin iraupen zehatzeko kontratu bat hitzartua duen langile batekin egin beharrekoa da (partzialki erretiroa hartuko duen pertsona batekin egindako lanaldi partzialekoaren aldi berean), partzialki erretiroa hartuko duen langileak hutsik utzitako lanaldia betetzeko. Errelebo kontratua nahitaezkoa da kasu bakoitzean aplikagarria eta aukerakoa den adina bete aurretik partzialki erretiroa hartu duten langileak ordezteko. Gainera, kontratuak lege berezitasun batzuk bete behar ditu.

Pentsioen eta Gizarte Segurantzaren gainerako aldizkako diru-laguntzen (kontingentzia arruntengatik zein lan-istripuen eta lanbide-gaixotasunengatik) zenbateko aktuariala, Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioak onetsitako oinarri teknikoei jarraiki kalkulatuta. Zenbatekoa Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrean sartu beharko dute Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaileek, edota erakunde zein enpresari erantzuleek.

Erretiro pentsioa. Behin sortuz gero, lanaldi partzialeko lanarekin bateragarri izango da, ondorioz pentsiodunaren lan egunari aplika dakiokeen murriztearen kontrako proportzioan gutxitzea ekar dezake.

Erretiro pentsiorako eskubidea izateko kasu bakoitzean aplikagarri den gutxieneko adina da. Hala ere, kasu batzuetan adin hori aurreratu egin daiteke pentsioaren zenbatekoa murrizteko portzentajeak aplikatuta (adina murrizteko koefizienteak), jarduera profesional nekagarri, toxiko, arriskutsu edo osasunerako kaltegarriak egin direlako (itsasoko langileak, aireko lanetako hegaldietako langileak, meatzariak eta bestelakoak), edo langile minusbaliatuak direlako; bestalde, baldintza zehatz batzuetan, adina aurreratu egin daiteke erretiro partzialeko kasuetan, mutualista erretiroen kasuan edo borondatezko edo behartutako erretiro aurreratuen kasuan.

Zenbait kasutan kasu bakoitzean aplikagarri den legezko adina bete aurretik ematen dena, zenbatekoaren murrizketa portzentajeak aplikatuta edo aplikatu gabe. Horrela,  erretiro  adina  jaitsi edo aurreratu egin daiteke zenbait talde edo jarduera profesionalen kasuan, lanak bereziki nekagarriak, arriskutsuak, toxikoak eta osasunerako kaltegarriak badira eta aplikagarri den araudiak hala aitortzen badu. Gutxieneko adina ere murriztu egin daiteke ehuneko 65eko edo gehiagoko minusbaliotasuna duten pertsonen kasuan. Halaber, erretiro pentsioa eragin dezakete, zuzenbide iragankorreko arauei jarraiki, 60 urtetik aurrera, koefiziente murriztaileak aplikatuta, 1967ko urtarrilaren 1ean (edo baliokide den datan) edo lehenago mutualistak ziren langileek. Azkenik, pentsioa aitortu daiteke, beren erretiroa kasu bakoitzean aplikagarri den adinetik gehienez lau urte aurreratzen duten besteren konturako langileei koefiziente murriztaileak aplikatuta, betiere, gutxienez 33 urte kotizatu dituztela eta 6 hilabetez enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egon direla eta lana beraiei egotz ezin dakiekeen arrazoiren batengatik utzi dutela egiaztatzen badute. Borondatez ere aurreratu ahal izango da erretiroa, gehienez bi urte, koefizienteak aplikatuta, 63 urte baino gehiago dituzten eta gutxienez 35 urte kotizatu dituztela egiaztatzen duten langileen kasuan.

Erretiroaren esparru juridikoak, ordaindutakoaren araberako modalitatearen baitan, erretiro pentsioak eragiteko hainbat klase, mota eta aukera jasotzen ditu. Honela: erretiro partziala; erretiro aurreratua, jarduera profesionalarengatik edo minusbaliotasunarengatik; erretiro aurreratua, mutualista izateagatik; erretiro aurreratua, mutualista izan gabe, borondatezkoa nahiz behartua; arrunta, mailakakoa eta malgua.

Gertaera eragilearen unean kotizatutako aldien arabera eskatutako adina bete ondoren edo 60 urte bete ondoren hasitakoa, 1967ko urtarrilaren 1a baino lehenagoko langile mutualisten kasuan, aldi berean lanaldi partzialeko eta langabezian dagoen edo enpresarekin iraupen zehatzeko kontratu bat hitzartua duen langile batekin eginiko errelebo kontratu bati lotutako lan kontratu batekin. Horrez gain, enpresan 6 urteko antzinatasuna izan behar da, gutxienez 33 urte kotizatuta izan behar dira, eta lanaldi murrizketak % 25etik % 75era bitartekoa izan behar du.

Errelebo kontratua ez da beharrezkoa erretirodunak kasu bakoitzean aplikagarri den adina bete badu, eta kasu horretan murrizketa lanaldiaren % 25etik % 50era bitartekoa izango da.

Kasu zehatz batzuetan, erretiro pentsioaren zenbatekoaren murrizketa portzentajea, langileek, kasu bakoitzean aplikagarri den erretiro adin arruntetik beherako adina duten langileek erretiroa aurreratzen duten hiruhileko bakoitzeko; gehienez ere bi urte borondatezko erretiroaren kasuan eta gehienez ere lau urte, nahitaezko erretiroaren kasuan. Portzentaje hori aldatu egiten da lan bizitzan zehar kotizatutako urte kopuruaren eta aurrerapen hiruhileko kopuruaren arabera.

Langile mutualisten kasuan, aurrerapena urteen arabera zenbatzen da, eta 60 urte betetzen direnetik aurrera aplikatzen da.

Langileari aitortutako biziarteko pentsioa, legezko adinera iritsitakoan lana utzi duena (edo utzi zuena), eskatutako baldintzak beteta.  Erretiro klase edo mota desberdinak daude.

1953an Legearen bidez sortua eta Gizarte Segurantzaren Lege Orokorrean ikasleentzako Erregimen Berezi gisa dago aurreikusita. Hala eta guztiz ere, ez da guztiz garatzea lortu. Zentro ofizialetan bigarren hezkuntzatik hasi, eta unibertsitateraino matrikulatutakoentzat dago zuzenduta, eta gehienez, 28 urte arte. Kouta eskasa matrikularekin batera ordaintzen da eta balio urriko osasun laguntzak eta laguntza ekonomikoak ematen ditu.

Besteentzat lan egiten dutenak eta antzerakoak, Gizarte Segurantzaren Sistemaren erregimenen areagotze-eremuetan daudenak, eskubide osokotzat emango dira, haien alta egoeran, lan istripuei eta lan gaixotasunei dagokienez, eta baita langabeziari ere, nahiz eta enpresariak bere betebeharrak bete dituen horri dagokionez. Gaixotasun arruntarengatik, amatasunagatik, haurdunaldiko arriskuarengatik eta lanekoa ez den istripuarengatik direnean ere osasun-arretarako ere apikatzen da. Horri "ustezko alta" ere esaten zaio.

Gizarte Segurantzako Legeak sagaratutako printzipio orokorra. Horren arabera, baliogabea da aipatutako Legeak emandako eskubideei langileak uko egiteko banakako edo hitzarmen kolektiboa egitea.

Edozein pertsona edo erakunde izendatzen du, zeinari legeak gai zehatz batean eskumena ematen dion, edozein Estatu-kiderako: ministroa, ministroak edo dagokion bestelako agintaritza, zeinen menpe egongo den Estatuko lurralde osoan, Gizarte Segurantzako erregimenei dagokienez.

Komunitateko zuzenbidean, prestazioen eskaera garaian interesduna afiliatua dagoen erakundea da; edo interesdunak erakundea dagoen Estatu kidearen eskualderen baten bera edo familiartekoren bat biziko balitz prestazioetarako eskubidea izango luke; edo dagokion Estatu kidearen eskuduntza duen autoritateak izendatutako erakundea.

Estatuak emandako baliabide ekonomikoak, legean aurreikusitakoak eta ariketa bakoitzeko aurrekontu orokorretan jaso direnak, legeak horrela ezarritako gastuak finantzatzera bideratuko direnak.

Estatuko Enpleguaren Zerbitzu Publikoa Erakunde Autonomoa da, bere helburuak betetzeko berezko nortasun juridikoaz hornituta eta Lan eta Gizarte Gaietarako Ministerioari atxikita, Lan Arloko Idazkaritza Nagusiaren bidez. Hauek dira bere eskumen nagusiak: langabeziagatik diren laguntzen kontrola eta kudeaketa; eskaintzen, eskaeren eta kontratuen erregistro publikoa bermatuko duten datuen oinarriak mantentzea, lanbideen behaketa mantentzea eta lan arloko estatistikak osatzea Estatu mailan; lan-merkatuaren egoeraren gaineko ikerketak, azterketak eta analisiak eta hori hobetzeko tresnak burutzea, bakoitzak bere Autonomia Erkidegoarekin kolaborazioan eta Autonomia Erkidegoekin kolaboratzea enplegurako jardueraren Plan nazionalaren egiteko; Plana Enpleguaren Europako Estrategiari eta Enpleguaren Sistema Nazionalaren laneko urteko programari estu lotuta.

Herrialdean bertan, familia buru bati edo gehiagori horien bizilekuan etxe-zerbitzua ematen dioten langileak, horren truke ordaina jasotzen dutenean eta horregatik, Etxeko Langileen Erregimen Bereziaren aplikazio alorrean bilduta geratzen dira.

Europako 3 komunitateetariko bat, garrantzitsuena, Erromako Hitzarmenak 1957ko martxoaren 25ean sortu zuena, Europako Komunitate Ekonomikoaren hasierako izenarekin; Espainia 1986an sartu zen eta Maastrichteko Itunaren ondoren, Europako Komunitate izena eman zitzaion eta, gaur egun, Europako Batasuna, 28 herrialdek osatzen dutena.

Europako Batasuna (EB) Europako herrialde demokratikoen familia da, eta bakearen eta oparotasunaren alde lanean aritzeko konpromisoa hartu dute. Ez da egungo Estatuak ordezkatzea helburu duen Estatua baina beste edozein nazioarteko erakunde baino gehiago da. Errealitatean, EB  alderaezina da. Batasuneko Estatu kideek euren subiranotasunaren atal bat eskuordetzen dituzten erakunde komunak sortu dituzte Europako eskalan, interes komuneko gai zehatz batzuen gainean modu demokratikoan erabakiak hartzeko helburuarekin. Subiranotasunen batasun hori "Europako kide izatea" izenez ere ezagutzen da.

EBak bost erakunde ditu, bakoitzak bere funtzioa duena: Europako Parlamentua (Estatu kideen herritarrek hautatuta); Europako Batasuneko Kontseilua (Estatu kideetako Gobernuak ordezkatzen ditu); Europako Batzordea (exekuzio erakundea eta motorra); Justizia Auzitegia (legea betetzea bermatzen du); Kontu Auzitegia (legezkotasunaren kontrola eta EBren aurrekontuen kudeaketaren erregulartasuna bere ardura dira).

Erakunde horiei izen handiko beste bost erakunde garrantzitsuk laguntzen die: Europako Gizarte eta Ekonomia Batzordeak (gizarte zibil antolatuaren iritzia adierazten du, gai ekonomikoei eta sozialei dagokienez); Eskualdeetako Lantaldea (eskualdeetako eta tokian tokiko agintarien iritziak adierazten ditu); Europako Banku Zentrala (moneta politikaren eta euroaren kudeaketaren arduraduna); Europako Arartekoa (EBko edozein erakundek egin duen kudeaketa txarraren inguruan herritarrek egindako salaketez arduratzen da); Inbertsioen Europako Bankua (EBk dituen helburuak betetzen laguntzen du, inbertsio proiektuak finantzatuz).

Eskubidearen Egoera funtsezkoa da EBn. EBren erabaki eta prozedura guztien oinarria Hitzarmenak dira. Hitzarmen horiek, era berean, EBko herrialde guztiek adostu ohi dituzte.

Hasiera batean, EB sei herrialdek osatzen zuten. Belgikak, Alemaniak, Frantziak, Italiak, Luxenburgok eta Herbehereek. 1973an Danimarka, Irlanda eta Erresuma Batua bihurtu ziren EBko kide; 1981an Grezia ere sartu zen; 1986an, berriz, Espainia eta Portugal; eta 1995ean Austria, Finlandia eta Suedia gehitu ziren. 2004ean, areagotze handiena gertatu zen, eta Txekiar Errepublika, Txipre, Eslovakia, Eslovenia, Estonia, Hungaria, Letonia, Lituania, Malta eta Polonia elkartu ziren orduan. Azkenik, 2007an, Errumania eta Bulgaria sartu ziren.

Lehenengo urteetan, EBko herrialdeen arteko lankidetzarik gehiena merkataritza eta ekonomia alorretakoa zen, baina gaur egun, EBk gure eguneroko bizitzan eragin zuzena duten beste hainbat gai ere landu ohi du, askatasunaren bermea, segurtasuna eta justizia, besteak beste; horrez gain, lanpostu berriak sortzea, eskualde mailako garapena; ingurumenaren babesa; eta guztion mesederako globalizazioa sortzea ere oinarrizko gaiak dira.

INSS edo ISMk jaulkitzen duten dokumentua da, Gizarte Segurantzaren Erkidegoko Arautegiak aplikatuz. Izaera independentea du (pertsonala eta besterezina) eta titularrei euren egonaldiko Estatu kidean (lan kontuak direla eta, ikasketak, turismoa |etab.) osasun sare publikoaren osasun zerbitzuetarako sarbidea ahalbidetzen die.  Hala eta guztiz ere, aseguramendutik desberdina den herrialde batera egindako lekualdaketa mediku tratamenduagatik egiten denean, E112 galdera orria lortu behar da (baimendutako gaixoaren kasuan).

Langilea ohiko lanbidean funtsezko jarduerak edo guztiak egitea ezintzen duena, beti ere beste lanbideren bat egin dezakeelarik. Oinarri arautzailearen %55eko laguntza izateko eskubidea ematen du, beti ere, egoera jakinetan, %20 igo daiteke, 55 urtetatik aurrera.

Totalaren gradura iritsi gabe, langileari lanbidean funtsezko jarduerak egitea erabat eragozten ez diona, ohiko eraginkortasunaren %33 baino gutxiagoko ezintasuna eragiten diona. Laguntza oroharreko prezioa izango da.

Euren ohiko lanbiderako ezintasun iraunkor totala dutela onartutako langileen pentsioaren %20 igotzea, 55 urte edo gehiago dituztenean, prestakuntza orokor edo espezializatuaren falta, bizilekuko gizarte eta lan egoerak, lehengo ohiko jardueratik aparteko enplegua lortzeko zailtasunak ikusiz gero.

Langilearen egoera. Emandako tratamendua egin eta medikuaren alta jaso ondoren anatomia gutxitze edo funtzional larriak dituena, erabaki objektibo bat eta azkenekoa izan daitekeen erabakia ekar dezakeena, lanerako ezintasuna eman diezaiokena edo gutxitu. Ezintasun mailaren arabera (partziala, totala, absolutua edo elbarritasun handia) kopurua alda daitekeen laguntza jasotzeko eskubidea ekar dezake. Lan erlazioen ezabatzearen ondorioa da, ezintasun iraunkor partziala denean salbu eta, ezintasun iraunkor totala denean, lan erlazioen esekitea ebazten denean, lanpostua gordez (2 urtez).

Ezintasun iraunkor egoeraren aitorpena, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak egindakoa, bere erakundeen bidez, eta Ezintasunen Baloraziorako Taldeen nahitaezko txostenean oinarrituta, prestazio ekonomikoak onartzeko helburuarekin. Ezintasun iraunkorra ohiko lanbidearen partzialtasun graduen arabera balioetsi ohi da; totala ohiko lanbidearentzat, absolutua edozein lanentzat eta elbarritasun handia.

Ezintasun iraunkorraren kalifikazioaren atzeratzea, langilearen egoera klinikoak hori gomendagarri eginda, mediku tratamenduaren beharrak jarraitzen duenean, sustapena posiblea delako edo langilearen egoeraren hobekuntzagatik, lan-jardueran berriro aritzeari begira. Ateratze hori ez da luzatuko hurrengo 24 hilabeteetan baino gehiago ezintasun iraunkorra hasten denetik zenbatuta.

Ezindu iraunkorrak 65 bete arte, (baldin eta ezgaitasuna lan gaixotasun batetik eratorria ez bada), Administrazioak, interesdunak, erakunde laguntzaileek edo zerbitzuen enpresario arduradunek, egoera ezgaitzailearen larriagotzea dela eta, berrazterketa susta dezakete.

Interesdunaren lanerako gaitasunaren murriztapen egoerak, behin betiko ezintasun partziala, osoa, absolutua eta elbarritasun handia izan daitezke eta hainbat zenbateko eskuratzeko eskubidea eman dezakete.

Ezintasun maila zehazteko irizpide teknikoak jarraitzen dira; irizpide horiek ezintasunak eragindako pertsonen ezintasun maila neurtzeaz gain, pertsona horien gizarteratzea oztopatzen duten gizarte faktore osagarriak ere aztertzen dituzte, hala nola haren familia ingurua, lan egoerari eta hezkuntza eta kultura maila.

Pertsona baten osasun baldintzetan mina, sufrimendua edo eguneroko jarduerekiko interferentzia eragin dezakeen edozein aldaketa. Ezintasunak ez ditu pertsonaren baldintza fisikoak bakarrik lermatzen, kanpoko ingurumen faktoreek ere eragiten eta baldintzatzen dute bizi-kalitatea pertsonaren eta haren ingurunearen arteko harremana zuzena baita.

GSINren Zuzendaritza Probintzial bakoitzean (Kataluniakoan izan ezik) dagoen hainbat profesionalek osatutako kide anitzeko organoa. Besteak beste, langilearen ezintasun egoera aztertzea du helburu eta diktamen-proposamen derrigorrezko eta ez loteslea egitea, lanerako ahalmen gutxitze edo ezabatzeari dagokionez, berrikustea egin behar den edo ez, gaixotasunaren izaera arrunt edo profesionala den zehazteko, Ietab.

Ezintasun iraunkorraren kalifikazioa eta azterketa berria, egoera baliogabetzailearen diagnosiaren akatsengatik, hobetzeagatik edo areagotzeagatik INSSk bultzatuta, edo interesdunak berak, erakunde laguntzaileak, laguntzetarako arduradunak diren enpresaburuak, supsidio arduradunek edo solidarioek sustatuta, ezgaituak 65 urte bete ez dituen arte.

Beste pertsonarekiko ezkon harremana –baliozkoa Espainian- daukan pertsona, prestazioetarako eskubidea eman dezakeena edo euren zenbatekoa igo dezakeena. 

Legedi zibilaren arabera, ezkontza deuseztatu denean, ekintza oneko ezkontideak jasotzeko eskubidea duen indemnizazioa, ezkontide gisa bizi izan badira. Heriotza gertatuz gero, alarguntasun-pentsioa jasotzeko eskubidea indemnizazio hori jasotzeko eskubide duenari dagokio, berriz ezkondu ez bazen, edo izatezko bikotea eratu ez bazuen.

Gizarte Segurantzan barne hartutako edo barne hartu gabeko pertsonak izan daitezke premia ekonomikoko egoerei edo familia erantzukizunengatiko nahiz seme-alaben jaiotzagatiko gehiegizko gastu egoerei aurre egiteko esleipen edo prestazio hauen onuradun, kasu zehatz batzuetan. Honako hauek izan daitezke: ardurapeko seme-alaba edo harrerako adingabe bakoitzagatiko esleipen ekonomikoa, seme-alabaren jaiotzagatiko edo adopzioagatiko prestazio ekonomikoa familia ugarien, guraso bakarreko familien eta ama minusbaliatuen kasuan, erditze edo adopzio anitzagatiko prestazio ekonomikoa eta ardurapeko seme-alaba edo harrerako adingabea zaintzeagatiko edo beste familiarteko batzuk zaintzeagatiko prestazio ez ekonomikoa (kotizatutako eszedentzia alditzat hartzen da).

Lan eta famili erantzukizunen harmonizazioa gizon eta emakumeen artean; horrek sortutako harreman sozial berriak biltzen dituen sistema sortzen du (emakumea lan mundura sartzea, bestea beste) eta gizon-emakumeen arteko kooperazio eta konpromiso modu berria, lan bizitzako eta pribatuko erantzukizunak modu orekatuan banatzea ahalbidetu dezan. Legegintzako erreforma ugari biltzen du (amatasun, aitatasuna, lan utzialdia, lanaldia murriztea, Ietab.) eta, horrez gain, pertsonei ematen zaien arreta sustatzeko beharra, familiako politikagintza testuinguruaren baitan.

Orokorrean, familia ugaritzat hartzen da guraso batek edo bik hiru seme alaba edo gehiago dituenean, guztiak bienak izan ala ez. Nolanahi ere, legeak parekatu egiten ditu familia ugariak eta bestela osaturikoak, beste batzuen artean eta duela gutxi eratutako kasu bat aipatzeko, bi seme-alaba dituzten aitak edo amak osaturikoak, beste gurasoa hil egin denean, eta horiek familia ugaritzat hartzeko eta eskubide horri eusteko baldintzak ezartzen ditu, eta seme-alaba kopuruaren arabera, edo bestelako baldintzen arabera, kategoria berezian edo orokorrean jartzen ditu.

Hildako pentsiodun edo langilearekin edo bere dependentzia ekonomikoan bizi izan diren senitartekoen mesedetan ezarritako prestazioa (pentsioa edo subsidioa).

Administrazio Publikoaren jarduera eta enpresaburuen eta langileen harremanak arautu behar dituen Zuzenbideko printzipio orokorra. Orokorrean, eskubideak fede onaren eskakizunen arabera erabili behar dira.

Eskatutako gutxieneko kotizazio epea, salbuespenak izan ezik, beste baldintza batzuez gain, Gizarte Segurantzako prestazioak lortzeko eskubidea izateko.

Justizia Epaitegien eta Auzitegien aurrean prozesuko egintzetan aurkezteko, parte hartzeko eta esku hartzeko gaitasuna. Gaitasun hori duena prozesuan modu eragingarrian jarduteko gaitzen du.

Lanez kanpoko istripu, laneko istripu edo gaixotasun profesional izaera ez duen osasun alterazioa.

Ergaile fisiko, psikiko edo sentsorialen balorazio koadroa, ezintasuaren edo gaixotasun kronikoaren gradua zehazteko, ezintasun pentsioa (laguntza modalitatea), bere kargu duen seme-alaba adingabeko bakoitzeko laguntza ekonomikoa eta beste babes neurri batzuk erabakitzeko.

Lan eta Gizarte Segurantzako Ministerioak onetsitako Lan gaixotasunen ezaugarrietan eragile gisa agertzen den besteren konturako jardueretan hartutakoa eta lan gaixotasun bakoitzeko aipatutako ezaugarrietan adierazten diren elementu edo substantziek eragindakoa.

Autonomoen eta Itsasoko Langileen Erregimen Berezietako norbere konturako lanetan, laneko gaixotasuntzat joko da egindako lanaren ondorio zuzena edo berehalakoa dena eta erregimen berezian sartzea zehazten duena.

Laneko gaixotasuna, sarritan, langileak bere lana egiten duten ingurunean dagoen eta inkubazio-aldi luze bat behar duen elementu kaltegarri batek eragiten du, eta hortaz, hura azaltzeko eta lana egitea eragozteko egoera kaltea eragin eta handik denbora askora gerta daiteke, baita hura sortu zuen jarduera utzi ondoren ere.

Gehieneko laguntzak, laguntzen gehieneko kopurua edo zenbatekoaren muga, eta inola ere ezingo da oinarri arautzailearen %100etik pasatu, segurtasun neurriak, baliaezintasun maila handia eta ekintza terroristak direla eta sortutako ezohiko pentsioegatiko errekarguak izaten direnean salbu. Terminoa Estatuaren Aurrekontu Orokorren Legeak urtero finkatzen duen gehieneko estalduri edo gehieneko zenbatekoari erreferentzia egiteko ere erabiltzen da.

Baztertzearen, desberdintasun egoeraren eta gizonezkoek emakumezkoen gaineko podere erlazioen ondorioz emakumeengan ezkontideak edo afektibotasunezko harremanen bidez haiekin erlazionaturikoek, elkarrekin bizi izan ez direnean ere, egindako indarkeria.

Indarkeria fisiko eta psikologiko mota guztiak hartzen ditu, sexu-askatasuna, mehatxuak, koakzioak edo askatasunaren eragozpen arbitrarioa barne.

Genero indarkeriaren biktima dela eta lanpostua utzi beharra duen langile emakumeak hala eskatuta, lan kontratua eteteko epea altaren bezalako egoeratzat hartuko da, eta kotizazio eraginkorreko aldiarena erretiroko, ezintasun iraunkorreko, heriotzako edo bizirauteko, amatasuneko eta langabeziko siru-laguntzei dagokienez. Lan etenaren aldi horrek 6 hile baino gehiago ezingo ditu iraun, printzipioz, 3 hile gehiagoko aldietan luza daitezkeenak, gehienez 18 hilera arte.

Gizarte babes integrala jaso ahal izateko beraien jarduera eten behar duten genero indarkeriaren biktimak diren norberaren konturako langileek kotizatzeko beharra 6 hiletan etengo zaie, eta Gizarte Segurantzaren diru-laguntzei dagokienez, kotizazio eraginkorrekotzat emango dira hauek. Era berean, altaren bezalako egoera izango da.

Sententzia sendoarekin giza hilketarengatik, edozein gradutan, kondenatua izan denak, edo baita kalteak eragiteagatik, hari dagokion alarguntasun pentsioa jasotzeko baldintzak galduko ditu, pentsio hori jasotzeko kausatzailea denean delitu horien kausatzailea, beraien artean errekontziliazioa gertatu denean ezik.

Kasu horietan, onartu behar izango litzatekeen alarguntasun pentsioak zurztasun pentsioak, egonez gero, areagotzeko erabiliko dira, beti ere dagokion Gizarte Segurantzaren erregimen arautzaileko legeak jarraituz.

Sententzia sendoz, giza hilketa dolozko delituarengatik kondenatua denak, edozein modutakoa, edo lesioengatik, delituaren kaltetua ezkontidea edo ezkontide ohia denean, edo antzerako afektibotasun harreman batez hari lotuta zegoenean, elkarrekin bizi izan ez baziren ere, ezingo zaio ordaindu, inola ere ez, haren seme-alabek jasoko zuten zurztasun pentsioa, bien artean errekontziliazioa gertatzen denean ezik.

Prestazio baten gertaera eragiletzat gertaeraren edo babestutako egoera baten jazoera bideratzen duen hura dela eta legeak edo arautegiak data zehatzean (adibidez, heriotza alarguntza pentsioetarako, adinaren betetzea eta lana uztea erretiro pentsioetarako, Ietab.) finkatua izan den hura dela ulertzen da.

Gizarte Segurantzako sistemaren osagarri diren eta borondatezko izaera duten aseguru-modalitateko aseguru-erakundeak dira. Mutualisten, pertsona fisiko edo juridikoen, edo beste erakunde edo pertsona babesleen sari finko edo aldakorreko ekarpenen bitartez asegura dezakete. Haietako batzuk RETA erregimenekoak izan daitezke, adibidez, Abokatutza Aurreikuspeneko Mutualitatea.

Estaldura aldetik, pertsonenganako arriskuen aurreikuspenean, estal ditzakeen gertaerak heriotza, alarguntzea, zurztasuna eta erretiroa izan daitezke, kapital edo errenta prestazio ekonomikoak bermatuz. Halaber, prestazioak eskain ditzakete ezkontzagatik, amatasunagatik, seme alabengatik eta heriotzagatik. Eta istripu- eta ezgaitasun-seguru eragiketak egin ditzakete lanerako, gaixotasun, defentsa juridiko eta asistentziarako, hala nola, lanbidea burutzeko aldi baterako ezintasuna ekar dezaketen gertaera juridikoek eragindako beharrak asetzeko familiartekoei laguntzarako.

Bateratutako erregistroa, horren kudeaketa eta funtzionamendua INSSri dagokio; eta bertan sartzen dira izaera ekonomikoa duten gizarte laguntza publikoak, pertsonei edo familiartekoei zuzendutakoak (Estatuaren klase pasiboei, Gizarte Segurantzari, entitate ordezkatzaileei, Autonomia Erkidegoen aurreikuspen erregimenari, Tokiko Korporazioei, eta orokorrean, baliabide publikoekin, guztiz edo erdizka finantzatzen diren erakundeei), betiere, bateraezintasuna eta gehieneko mugen finkapena zehazte aldera. Urtero, erakundeen, entitateen eta Erregistroaren barnean dauden enpresen katalogoa argitaratzen da.

Langile batek enpresa uzten duenean, zein enpresaburuak edo norbere kontuko langileak lan jarduera uzten duenean nahitaez egin beharreko komunikazioa.

Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrean eratuta dago ordaindutakoaren araberako prestazioaren arloan Gizarte Segurantzak etorkizunean zian ditzakeen premiak asetzeko. Ordaindutakoaren araberako prestazioak finantzatzen dituzten diru-sarreren soberakinak eta ekitaldi bakoitzeko aurrekontu kontsignazioaren edo haren aurrekontu likidazioaren ondoriozko kudeatzeko beharrezko gainerako gastuak, Erreserba Fondo hori hornitzera bideratuko dira, lehentasunez eta ia osotasunean, betiere Gizarte Segurantzako Sistemaren finantza egoera eta baliabide ekonomikoek ahalbidetzen badute.

Gizarte Segurantzako Zerbitzu Orokorraren izaerarekin, Gizarte Segurantzaren Antolamendu Orokorraren, Gizarte Segurantzaren Erakunde Kudeatzailearen, Gizarte Segurantzaren Interbentzio Orokorraren eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren baitan dago funtzionalki bakoitzari dagokion eskuduntzaren proiektu eta programen arabera.

Gizarte Segurantzaren komunikazio eta informazio teknologietako Kontseilu nagusiak zehaztutakoaren araberakoak izango dira jokaerak. Besteak beste, esleituak ditu ondorengo betebeharrak: telekomunikazioetako eta informazio teknologietako sistemen zuzentze planak proposatzea eta lantzea; informazio sistemen sorrera, garapena eta aldaketa proposatzea; sistemaren datu base korporatiboak administratzea eta zaintzea, hala nola segurtasun eta isilpekotasun sistemena, eta abar.

Enpresarien erakunde pribatuak dira, Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioaren baimenarekin eratutakoak eta horren menpeko Erregistro berezian inskribatuta daudenak. Beren helburua Gizarte Segurantzako kudeaketan laguntzea da, erakunde horren agindupean, irabazteko asmorik gabe. Kideek erantzukizun bateratua hartuko dute horiek arautzen dituen legean ezarritako egoeretan eta adierazitako irismenarekin.

Eratu direnean, izaera juridikoa dute Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaileek. Hortaz, beren helburuak lortzeko jarduteko baimena dute. Estatu osoan jardun dezakete.

Gizarte Segurantzako kudeaketan lankidetzan aritzea ondokoetan gauzatuko da: lan-istripuei eta lanbide-gaixotasunei lotutako kontingentziak babesteko prestazio ekonomikoen eta osasun-laguntzaren kudeaketa; baita kontingentzia horiek ekiditeko jarduerak ere; kontingentzia arrunten ondorioz gertatutako aldi baterako ezgaitasunagatiko prestazio ekonomikoaren kudeaketa, baita haurdunaldian edo edoskitzean egon litezkeen arriskuengatiko prestazioak ere; langile autonomoek lana uzteagatiko prestazio ekonomikoen kudeaketa; minbizia edo beste edozein gaixotasun larria duten adingabeak zaintzeagatiko prestazioen kudeaketa; baita legez esleitzen zaizkien Gizarte Segurantzako jarduerak ere.

Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorra izaera juridikoa duen Gizarte Segurantzaren Zerbitzu Komun bat da, zeinari dagokion sistemaren baliabide ekonomikoen eta finantza administrazioa kudeatzea, finantza-elkartasuneko eta kutxa bakarreko printzipioak aplikatzeko.

Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrari dagozkion betebeharren artean, ondorengoak dira aipagarrienak: enpresen izen ematea; langileen afiliazioa, alta eta baja; kotizazioaren kudeaketa eta kontrola eta baita Gizarte Segurantzaren Sistemaren diru-bilketa eta gainerako finantza-baliabideena; Gizarte Segurantzaren hondare bakarra eratzen duten gaien eta eskubideen titulartasuna eta kudeaketa; Gizarte Segurantzaren betebeharren ordainketa agintzea eta betebehar horiek asetzea kontuak doitzeko; Gizarte Segurantzaren funtsak kokatzeko finantza erakundeetan kontuak irekitzeko baimena ematea; aurreikuspen boluntarioko erregimenen kudeaketa; langabeziko kuoten bilketa, soldata bermatzeko funtsena eta lanbide heziketakoa, Gizarte Segurantzaren kuotekin batera egiten denean; iruzurraren aurkako programak garatzea eta, azkenik, Gizarte Segurantzaren Erreserba-funtsaren kudeaketa.

 

Gizarte Segurantzaren Sistema egitura Erregimen Orokorraz eta Erregimen Bereziez osatuta dago; Erregimen Berezi horiek denbora eta leku aldetik edo ekoizte-prozesu motagatik bitxiak diren lanbide-jarduera batzuentzako daude finkatuta. Gaur egun, Erregimen Bereziak dira Itsasoko Langileenak, Ikatz meatzagintzarenak eta Norberaren konturako langileenak edo Autonomoenak. Azken horren barruan, norberaren kontura lan egiten duten nekazaritzako zenbait langilek Sistema Berezia dute.

2012ko urtarrilaren 1ean eragina izanda, Sistema Berezi moduan sartu dira Erregimen Orokorrera aurreko besteren konturako nekazaritzako Langileen eta Etxeko Langileen Erregimen Bereziak.

Gizarte Segurantzaren eta Pentsioen Estatuko Idazkaritza (GSPEI) Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazioen Ministerioaren menpeko goi mailako organo bat da. Hari honako zereginak dagozkio: Sailari atxikitako Erakunde Kudeatzaileak eta Gizarte Segurantzako Zerbitzu Komunak zuzentzea eta babestea, beste ministerio batzuen eskumenekoak dienei kalterik egin gabe; Gizarte Segurantzaren sistema juridikoko antolamendua sustatzea eta zuzentzea; Gizarte Segurantzako finantza baliabideen eta gastuen kudeaketa zuzentzea eta koordinatzea eta Gizarte Segurantzaren entitate kolaboratzaileek burututako kudeaketa antolatzea eta babestea; eta legez edo araudien arabera esleitzen zaizkion beste edozein eskumen.

Gizarte Segurantzaren helburua langileari eta bere kargu leudekeen familiarteko edo antzekoei legeak aurreikusitako egoera eta gertaeren aurrean babes egokia eskaintzea da.

Batasuneko Zuzenbidean, kide diren bi Estatu edo gehiago bakarrik lot dit ditzakeen edozein bi aldeko edo alde anitzeko edozein instrumentuk, zein edozein alde bakarreko edozein instrumentu lotzen duena edo bi Estatu kide lot ditzakeenak Gizarte Segurantzaren alorrean, adarren zatiren batentzat edo osoarentzat, zein aipatutako instrumentuen testuinguruan bildutako edozein ezaugarritako hitzarmenak.

Orokorrean, bi edo Estatu gehiagoren arteko hitzarmena da (eta nazioarteko zuzenbideko beste pertsona batzuk). Itun hori beste herrialdean abian dauden eskubideak mantentzeko edo lortzeko da, gehienetan, horietariko bakoitzean dauden aseguru epeak guztira izanez, eta prestazioen karga guztia hainbanako formulapean banatuz prestazioak, herrialde bakoitzean kotizatutako denboraren proportzioaren arabera.

Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionala (INSS) berezko nortasun juridikoa duen Erakunde Kudeatzaile bat da, Gizarte Segurantzaren Estatu Idazkaritzaren bitartez Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioari atxikia, eta bere eskumen generikoa Gizarte Segurantzaren Sistemaren prestazio ekonomikoen kudeaketan eta administrazioan datza, honako hauena izan ezik: kudeaketa Adinduen eta Gizarte Zerbitzuen Institutuari edo Autonomia Erkidegoetako zerbitzu eskudunei esleituta duten prestazioak.

Zehazki, Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalari dagozkio, besteak beste, honako eskumen hauek: Gizarte Segurantzaren Sistemaren prestazio ekonomikoetarako eskubidearen aitorpena eta kontrola, ordaindutakoaren araberako modalitatean, Estatuko Enpleguaren Zerbitzu Publikoak langabeziagatiko prestazioei dagokienez dituen eskumenen kaltetan izan gabe eta Itsasoko Gizarte Institutuak Itsasoko Langileen Erregimen Bereziari dagokionez dituen eskumenen kaltetan izan gabe; ardurapeko seme-alabarengatiko prestazio ekonomikorako eskubidearen aitorpena eta kontrola, eta seme-alabaren jaiotzagatiko edo adopzioagatiko ordainketa bakarrak familia ugarien, guraso bakarreko familien eta ama minusbaliatuen kasuan, edo erditze edo adopzio anitzeko kasuetan; osasun laguntzarako eskubidearen aitorpena; erakundeen nazioarteko harremanak eta Gizarte Segurantzaren Nazioarteko Hitzarmenen negoziazioa eta gauzapena; Gizarte Prestazio Publikoen Erregistroaren kudeaketa eta funtzionamendua; sindrome toxikoaren prestazio ekonomiko eta sozialen kudeaketa, |etab. 

Estatu eta probintzia mailan dauden kide anitzeko organoek kudeatutako Erakunde Kudeatzaileen kontrolean eta zainketan sindikatuen eta enpresarien elkartearen parte hartzea. (Ikus INSS  Kontseilu Orokorra eta ISM  eta Batzorde Betearazleak).

Estatuaren Administrazioaren Parte Hartze Orokorraren dependentzia funtzionalpean, Gizarte Segurantzako sistema osatzen duten erakundeen kontabilitatearen kudeaketa eta zuzendaritza eta barne kontroleko erakundea da..

Ezinduak berriro hezteko eta bizkortzeko laguntzak, adinduentzako laguntzak, gizarte zerbitzuak eta IMSERSOren beste eskumen batzuk.

Gizarte Segurantzako Mutualitate laguntzaile bakoitzak ordaintzen duena Gizarte Segurantzako Gizarte Zerbitzuak eta Zerbitzu Erkideak mantentzeko eta Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrak deduzitzen duena Mutualitate bakoitzari hilean dagokion kuoten bilketa transferitzean. Urtero Lan eta Inmigrazioko Gizarte Segurantzako Ministerioak kuota horiei ezarritako koefiziente batekin zehazten da.
Enpresa-laguntzaileek diru-sarrera horiek bestelako kuotekin batera ordaintzen dituzte.

Langileen oinarrizko eskubidea. Lan kontratua etetea ekarri ohi du horrek; ondorioz, hala lan egiteko beharrak eta ordainsaria jasotzeko eskubidea, nola kotizatzeko betebeharra galduko du. Langilea alta bereziko egoeran egongo da.

Goi mailako kide anitzeko organoa, hori bilduta dauden Erakunde Kudeatzaileen kudeaketaren kontrolean eta azterketan parte hartzeko eta 39 kide disuena, guztiak kopuru beretan (13): Osasun Publikoko, Sindikatuetako eta Enpresa Erakundeetako ordezkariek osatzen dute.

Familientzako prestazioei dagokienez, guraso bakarra eta jaiotako edo adoptatutako semeak edo alabak osaturikoa denean, eta guraso hori familiaren sostengatzaile bakarra denean.

Batasuneko Zuzenbidean, norbanakoaren eskubidea - eta, hasiera batean, eskualdagarria ez dena - langile guztiek dutena, gizon zein emakumeek, seme-alabaren jaiotza edo adopzioagatik lanera ez joateko.

Gutxieneko diru-sarrerak bermatzeko subsidioak kendu egin zituen 26/1990 Legeak (Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren Testu Bategina onartzen duen 1/1994 Legegintzako Errege Dekretuaren egungo Hamaikagarren Xedapen Iragankorra), eta jada subsidio horiek aitortuta zituzten onuradunen eskubideari eutsi zion, horiek arautzen dituen legeria espezifikoan ezarritako baldintzetan. Baina, jakina, ez dago beste aitorpenik, baizik eta subsidio hauek kendu haurretik jada aitortuta dituztenek soilik jarrai dezakete subsidio hauek jasotzen.

Aldizkako prestazio ekonomiko bat da, adinez nagusiak diren, ehuneko 65eko edo gehiagoko minusbaliotasuna duten eta enplegu egoki bat lortzeko ezintasuna duten pertsona minusbaliatuei zuzendua, betiere, baliabide ekonomikorik ez badute eta Estatuaren, Autonomia Erkidegoen, Tokiko Korporazioen edo Gizarte Segurantzaren diru prestaziorik jasotzen ez badute. Prestazio ekonomiko bat jasotzen badute, subsidioari prestazioari dagokion zenbatekoa kenduko zaio.

Eskatutako kotizazio epe orokorra, salbuespenak izan ezik, beste baldintza batzuez gain, Gizarte Segurantzako prestazioak lortzeko eskubidea izateko. Horri "karentzia aldi" ere esaten zaio.

Babesgabetasun egoeran dauden adingabeak, edo gurasoek edo tutoreek hori eskatuta, egoera larriak direla eta, adin txikikoak zaintzeko beharrezko babesa ematea helburu duen entitatea da. Babestutako egoeretako bat da, amatasunagatiko eta aitatasunagatiko subsidio bidez, langileek harrera-egoera dela-eta hartzen dituzten atsedenaldietan. Oinarri arautzailearen % 100aren baliokidea ordaintzen da. Bai adoptatzeko nahia dagoenean egiten den zaintza bai familia-harrera iraunkorra babesten dira eta, zenbait kasutan, aldi baterakoa ere bai (azken kasu horretarako, urtebete baino gutxiagokoa izan behar da), nahiz eta harrera horiek aldi baterako izan.

Gizarte Segurantzaren Sistemarekin langileak duen lehen harremana ezartzen duena.

Kontratuaren etena edo jardueraren amaiera, zeinak oinarri arautzailearen ehuneko 100aren baliokidea den diru-laguntza ematen duena, lan kontingentzien ondoriozko aldi baterako ezintasun prestaziorako zehaztutakoa izango dena, langile haurdunaren edo haren fetuaren osasuna babestekoa lan-kontratuaren etenaldian, edo emakume langileak bere egoerarekin bateragarria den beste lanpostu batera aldatu nahiean, aldaketa hori teknikoki edo objektiboki posible ez denean, edo arrazoizko arrazoirik eskatzerik ez dagoenean. Arrisku profesionalak dira, lana eta haurdunaldiaren izaera biologikoa bateraezinak direlako.

Alta egoeran dauden langileek, zenbait kasutan ez-altan, subsiodiodunek, pentsionistek hiltzean, eskubidea izan dezakete honako laguntzak jasotzeko euren babespean dauden familiartekoentzat:

 a) laguntza heriotzarengatik;

b) alarguntasuneko bizi osorako pentsioa;

c) alarguntasunagatik aldi baterako prestazioa;

d) umezurztasun pentsioak;

e) indemnizazio berezia oroharreko prezioan, heriotza lan istripuaren edo lan gaixotasunaren ondorioz izan denean;

f) bizi osorako pentsioa edo, dagokionean, senideentzako aldi baterako diru-laguntza.

 

Heriotza- eta biziraupen-prestazioetako bat da. Oroharreko zenbatekoa da, eta 2012. urterako 45,10 eurokoa da. Urte horretatik aurrera eguneratuko da, kontsumoko prezioen indizearen (KPI) arabera, jasan dituenari ehortze-gastuei aurre egiteko. Aurkakoa frogatu ezean, gastu horiek ordena honen arabera ordaindu direla aurreikusten da: bizirik iraun duen ezkonlagunak, izatezko bikotean bizirik dirauena, hildakoarekin bizi izan diren seme-alabek eta senideek.

Hirugarren pertsonei laguntzeko subsidioak kendu egin zituen 26/1990 Legeak (Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren Testu Bategina onartzen duen 1/1994 Legegintzako Errege Dekretuaren egungo Hamaikagarren Xedapen Iragankorra), eta jada subsidio horiek aitortuta zituzten onuradunen eskubideari eutsi zion, horiek arautzen dituen legeria espezifikoan ezarritako baldintzetan. Baina, jakina, ez dago beste aitorpenik, baizik eta subsidio hauek kendu haurretik jada aitortuta dituztenek soilik jarrai dezakete subsidio hauek jasotzen.

Adinez nagusiak diren eta baliabide ekonomikorik ez duten eta, galera anatomiko edo funtzionalen ondorioz bizitzako funtsezko ekintzak egiteko (jantzi, ibili, jan edo antzekoak) beste pertsona baten laguntza behar dute pertsona minusbaliatuei (ehuneko 75eko edo gehiagoko minusbaliotasuna dutenei) zuzendutako aldizkako prestazio ekonomiko bat da.

Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak (edo, hala badagokio, Itsasoko Gizarte Institutuak) eta Gizarte Segurantzaren Erregimenean baja hartzen duten eta harekin kotizazioen elkarrekiko zenbaketa ezarrita ez duen Sistemaren beste edozeinen barruan geratzen ez diren langileek sinatutako akordioa. Hitzarmen Bereziko titularrek altaren baliokidea den egoeran daude, kotizazioa haren kontura dagoela eta koefiziente murriztailea dutela, gaixotasun arruntek edo lanekoak ez diren istripuek, erretiroak eta gizarte-zerbitzuek ekarritako Ezintasun iraunkorreko eta Heriotza eta Biziraupen prestazioak estaltzeko bakarrik balio duelako egoera horrek.

Erakunde publikoek edo pribatuek eskainitako Osasun Laguntza, Gizarte Segurantzaren Administrazioko Erakundeekin egindako hitzarmenaren arabera eta eskuduntza duten Ministerio Sailek onartutakoak.

Erretiro pentsioak eta gaixotasun arrunten baten edo alta gabeko egoeretako lanez kanpoko istripuren baten ondoriozko ezintasun iraunkorragatiko pentsioak arautzen dituen oinarria kalkulatzeko kontuan hartu beharreko aldian, besteren konturako langileen kasuan, hilabete batzuetan ez bada kotizatzeko betebeharrik izan, lehenengo berrogeita zortzi hilak une bakoitzean dauden guztien arteko gutxieneko oinarriarekin integratuko dira, eta gainerako hilak gutxieneko oinarri horren ehuneko 50ekin. Oinarri arautzailea kalkulatzeko kontuan hartu beharreko hilabeteren batean soilik hilaren zati batean badago kotizatzeko betebeharra, kotizatzeko betebeharrik gabeko zatia integratuko da, betiere, lehenengo aldiari dagokion kotizazio oinarria adierazitako hileko gutxieneko oinarriaren zenbatekora iristen ez bada. Kasu horretan, integrazioa azken zenbateko horretaraino iritsiko da.

Araututako ikatz meatzaritza ustiapenen jarduera, zenbait alderdi zehatzetan Ikatz Meatzaritzarako Gizarte Segurantzaren Erregimen Bereziak arautuko duena.

Latinezko esaera; besteren konturako langileak lanera joaten edo lanetik itzultzen jasan duen lan istripua adierazteko erabiltzen dena. Norberarentzat lan egiten duten Langileen Arautegi Berezian edo Autonomoenean, lan istriputzat ematen da, ekonomikoki menpekoak diren langile autonomoen kasuan ezik.

Interesdunen eta interes pertsonal eta zuzenekoa adierazten duten pertsonen eskubidea, Administrazio Erakundeek informazioa ematekoa, euren inguruko datuei dagokionez.

Administrazioak derrigorrez baimena eman behar dio interesdunari bere defentsarako alegazioak egiteko. Prozeduraren izapideak egin ondoren, eta ebazpenaren proposamena idatzi aurretik, interesdunari espedientea jakinarazten zaio, bere alegazioak egin eta bere ustez egokiak diren ziurtagiriak eta agiriak aurkez ditzan, hamarretik hamabost egunerako epean. Zenbaitetan, espedientean agertzen diren zenbait informazioren edo datuen eskubidea ezin daiteke erabili. Izapidea egin dela ulertuko da interesdunak, epea amaitu aurretik, alegazioak egiteko edo agiri eta ziurtagiri berriak aurkezteko asmorik ez duela jainarazten badu, eta, gainera, entzunaldiaren irizpidea alde batera utzi ahalko da prozeduran agertzen ez direnean, eta ebazpenean interesdunak emandako beste alegazio eta proba batzuk eta beste jarduera batzuk kontuan hartzen ez badira.

Izen hori dute onuradunari ordaindu ez zaizkion onartutako prestazio horiek; horretarako hainbat arrazoi izan daitezke: onuraduna hil delako, edo eraginkor egiteko aginduak eman ez delako. Lehen kasuan, onuradunei zuzenbide zibil bidez egiten zaie ordainketa, orokorrean, INSSren Zuzendaritza Probintzialean jarraitutako prozedura baten bidez. Bigarren kasuan, jasotakoaren eskubidea epemugaren urtean iraungitzen da.

a) Horretara aurreikusitako epean prestazioak jasotzeko eskubidea galtzea edo indargabetzea (oroharreko zenbatekoan dauden prestazioen esleipena jakinarazi denetik urte beteko epean eta hilerokotasunaren epemugatik aldian aldiko prestazioak). Epe horrek ez du etenik onartzen.
b) Kuoten itzulerari dagokionez: lau urteko iraungitze-epea, ordainketa eskatzeko eskubidearena, okerreko diru-sarreren itzulketa eskatzeko eskubidea aintzaetsi eta gero (RGRSSko 44.3 artikulua).

Itsasoko Gizarte Erakundeek garatzen dituzten jarduerak, itsasoko langileen ongizateari eta bere onuradunei zuzendutakoak, baita langile horiek nazioko portuetan eta atzerriko portuetan daudenean eman beharreko laguntza ere.

Itsasoko Gizarte Institutua (IGI) eskubide publikoko nortasun juridiko propioa duen nazio mailako Erakundea da, Lan eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren zuzendaritzapean eta babesean jarduten duena, eta bi mailatan da eskuduna: batetik, itsas-arrantza sektorearen gizarte problematikaz arduratzen den erakundea da; bestetik, Itsasoko Langileen Gizarte Segurantzaren Erregimen Bereziaren kudeaketa burutzen duena.

Itsasoko langileei zuzendutako prebentzio eta laguntza osasun jardueraren programa da, batez ere, honakoak dira: osasun-azterketa, ontziratu baino lehenagokoak, osasun trebakuntza, Zentro Radio-Medikoa, atzerriko Laguntza Zentroak eta Osasun Ontziak.

Heriotzeko eta bizirauteko prestazioei dagokienez, ezkontideen erlazio berarekin, ezkontzea baduten, beste batekin ezkonduta ez dauden eta, gutxienez, hil aurretik bost urtez elkarrekin bizi izana, etenik gabe, errolda ziurtagiri bidez harekin bizi izan direla egiaztatzen dutenak. Izatezko bikotea erkidegoko erregistro zehatzetan edo bizilekuaren udaletxeetakoetan eskatuko den inskripzio ziurtagiri bidez ziurtatuko da, edo bikotea sortu dela egiaztatzen duen dokumentu publikoaren bidez. Aipaturiko inskripzioa zein dokumentu publiko horri dagokion formalizazioa gutxienez eragilea hil baino bi urte lehenago egin behar izana dago.

Interesdunari bere eskubideengan eta interesengan eragina duten ebazpen eta jarduera adiministratibo guztiak jakinarazi behar diren jarduera, Legeak xedatutako baldintzen eta zehaztapenen arabera.

Langabezi prestazioen eskatzaileak edo onuradunak lortzen duena da; hau da, lana modu aktiboan bilatzea, lan egokia onartzea eta bere lan jarduera handitzeko sarrera, birmoldaketa, trebakuntza, orientazioa, informazioa eta motibazioa sustatzeko jarduera espezifikoak hartzen parte hartzea.

Komunitateko Zuzenbidean, talde zehatz bati zuzendutako neurriak, baztertze egoera aurrez ikusi eta bertan behera utzi nahi dena, edo aurretik dauden jardueretatik, portaeretatik eta egituretatik eratorritako desabantailak orekatu nahi dituenak (zenbaitetan, "diskriminazio positibo" deitzen zaio horri).

(Konstituzio Auzitegiaren 28/1992. epaiak neurri babesleen ekintza positiboak argitu nahi ditu, haiei buruz honakoa esanez: "sexuaren arabera baztertzearen debekuak emakumearen aldeko neurri bereziak onartzen ditu, hasierako desberdintasun egoera zuzentzekoak, ekintza positibokoak edo antzerakoak, esaterako, baina, aldi berean, printzipioz, emakumeen lanaren neurri babesleak kentzea beharrezkoa du, emakumeen eta gizonezkoek lanean barneratzeko baldintza berdinetan oztopoa izan daiteke eta". Horrela, berdintasun eraginkorra lortzeko arrazoizko tratamendu desberdinen kontzeptua barneratzen da, formazkoa dagoeneko lortu dela uste baita).

Eskubide subjektibo publiko bat erabiltzeko aukera, prozesu aurrekoa, jurisdikzio tutoretza espezifikoa izatekoa, eta interes juridiko zehatz baten ingurukoa, Botere Judizialaren eskuduntza duten organoen parte-hartzea eskatzen duten legeek esleitzen dutena.

Langile autonomoak egon daitezkeen egoera, eta berariazko babes-sistema izan dutenak, jarduerari uzteagatiko prestazioaren bidez. Prestazio horri borondatez atxiki diezaiokete langileek, eta laguntza, solidaritate eta finantza-iraunkortasunaren printzipioak bermatuta daude.

Bi jarduera edo gehiagotan lan egiten duen langilearen egoera eta horrek behartzen du langilea GIzarte Segurantzako hainbat erregimenetan egotea; hori dela eta, Erregimen bakoitzak finkatuta dituen betebeharrak biltzen dituen hartu behar da kontuan.

Lan istripu edo gaixotasun profesionalak eragindako eta betiko izaera duten baina ezintasun iraunkorra izatera iritsi gabe langilearen osotasun fisikoaren aldaketa edo murriztapena ekartzen duten deformazio, mozketa eta lesioak jasotzen dituen kuadroa, hala nola, bakoitzari dagokion oroharreko prezioan kalte-ordainak.

Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaileek eta Gizarte Segurantzaren aldian aldiko pentsioak zein beste erako diru-laguntzak (kontingentzia arruntengatik zein lan-istripuen eta lanbide gaixotasunengatik) ordaintzeko ardura duten enpresek duten betebeharra: horien zenbatekoa Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrari ordaindu, dagozkion kapitalizazio interesak eta errekarguak barne.

Bereziki horretarako aurrez ikusitako eta legeak horrela xedatutako ebazpenen aurkako aparteko helegitea; horren helburua Auzialdiko Auzitegiek egindako legea ondo aplikatzen dela kontrolatzea eta jurisprudentziako doktrina sortzea da, irizpide desberdinak bateratuz, eta prozesuak izapidetzeko unean Konstituzio bermeak betetzen direla zaintzea.
Auzitegi Gorenak ezagutzen du Kasazio-errekurtsoa doktrina bateratzeko. Justizia Auzitegi Nagusiak Kasazio errekurtso sinplea ezagut dezake, gaia foru-zuzenbidea denean.

63/06/25eko ekainaren 25eko Aginduan bilduta dagoen ebazpena, data horretan 1963ko urtarrilaren 17ko 56/1963 Dekretuan (EAO Izb. ) ezarritako Kotizazio Taldeen Lan Ordenantzetan zeuden kategoria profesionalak parekatu zituena. 17). Hitzarmen kolektiboz edo arauz kategoria profesional bat sortzen denean, Diruzaintza Nagusitik eskatu eta beharrezko asimilazioa lortzen da.

Edozein titulu dela eta, beste norbaiten eskubidean ordezkatu duen edo subrogatu duen pertsona.

Norbaitek duen eskubidetik eratorritako pertsona (eskubideduna edo kausatzailea)

Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzak likidazio-espedienteak bideratzeko erabiltzen duen dokumentua, Gizarte Segurantzarekin dauden zorrak direla eta, legeak ezartzen dituen kasuetan. Likidazio-aktak legezkotzat jotzen dira. Hortaz, horien aurka egiten duenak frogak aurkeztu behar ditu, frogatu beharraren karga inbertitzen baita.

Kotizazio ehunekoari edo tasari aplikatuta, Gizarte Segurantzan sartu beharreko kuota murrizten du. Araudiaren arabera zehaztutako egoeraren edo gertakizunen batetik edo batzuetatik kanpo geratu diren enpresen edo Osasun Languntzan eta Aldi Baterako Ezintasunaren (gaixotasun arruntetik edo lan arlokoa ez den istriputik eratorritakoak) kudeaketan euren borondatez lan egiteko baimen duten enpresen guztizko kuotari edo Hitzarmen Berezia izenpetzen duten langileei aplikatu ohi zaizkio.

Orokorrean, langileak eskatutako lanbidea eta bere ohiko lanbideari edo bere gaitasun fisikoaren eta trebakuntzakoen araberakoa den beste edozein ogibide da. Edonola ere, kokamendu egokia izan ohi da langileak egin duen azken lan jardueraren bera den edozein, horren luera hiru hilabetekoa edo gehiagokoa denean.

Denentzako moduko araua, derrigorrezkoa, nolanahi ere, eta Estatu kide bakoitzean zuzenean aplika daitekeena. Aginte nazionalen parte hartzerik gabeko ondorioak sortzen ditu eta partikularrek, harreman juridikoetan, alega dezakete

Kide diren estatuetan 1000 langile edo gehiago eta gutxienez kide diren bi estatutan bakoitzeko 150 langile edo gehiago dituen enpresa oro.

a) Behartutako pertsonek Sistemarekin dituzten zorrak partzialki edo erabat kitatzeko modua da, borondatezko zerga-bilketa epean daudenak. Horretarako, eman, likidatu eta jakinarazi zaizkien kredituak erabiltzen dira, legez ezarrita dauden eskubideetatik abiatuta sortu direnak.
b) Gizarte Segurantzarekin dauden zorrak erabat edo partzialki kitatzeko modua da, kuotak nahiz zerga-bilketa bateratuko bestelako zenbatekoak. Horretarako, Gizarte Segurantzako Administrazioak zordunari eman, likidatu eta jakinarazi dizkion kredituak erabiltzen dira. Ezinbestekoa da Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorreko Zuzendari Nagusiaren ebazpena egon dadin

Kontingentziatzat har daiteke beharra eragiten duen arriskua, dagokion Gizarte Segurantzaren prestazioak haren aurrean babesten duena.

Kontingentzia arruntak dira lan jarduera burutzearekin erlaziorik ez dutenak; eta lan kontingentziak lanaren ondoriozkoak direnak, zuzenean edo modu zeihar batean. Beraz, gaixotasun arrunta edo lanekoa ez den istripua kontingentzia arruntak dira, lanarekin zerikusirik ez dutelako. Lan gaixotasuna eta lan istripua lan kontingentzien barruan sartzen dira, lana edo jarduera burutzearekin zerikusia dutelako. Emakumeen eta gizonen arteko Berdintasun eraginkorreko Legearen ondorioz, lan kontingentzien artean sartzen dira haurdunaldian edo edoskitze naturalean arriskuarengatiko lan kontingentziak, lanpostu zehatz bati lotuta daudelako eta, hartatik kanpo, arriskurik ez zelako egongo.

Prestazioa gauzatzen duen ezintasunaren edo heriotzaren zergatiaren kalifikazioa, bere aitorpenarako eta kontuan edukita kalifikazio horretatik suertatzen diren ondorioak, emandako babesaren kudeaketaren mugei, edukiari eta erregimenari buruzkoak direnak. Eskumen hori Erakunde Kudeatzaileari dagokio, edozein delarik ere kontingentzia estaltzen duen entitatea.

Demandatuak auzi-jartzailearen aurka finkatutako pretentsioa, auzi-jartzaileak hasitako prozesuaren aukera aprobetxatuz. Salaketari erantzutekoan jartzen da, baina ekintza independentea da, demandatua hasierako auzi-jartzailearen aurkako demandatzaile izatera igarotzen da.

Termino horiek prestazioei aplikatu ohi zaizkie, Gizarte Segurantzako Sistemak egindako kotizazioei buruzko zenbatekoa kalkulatu edo ez. Kontribuzio modalitateak izaera nagusiki profesionala du, langileen babesari zuzendua. Laguntza modalitatea, aldiz, errekurtso gabezia edo eskasia egoera ziurtatuz, Gizarte Segurantzaren Sisteman inoiz kotizatu ez dutenentzat edo kontribuzio mailako prestazioetarako eskubidea izateko adina kotizatu ez dutenentzat izango da. Laguntza modalitateko pentsio eta esleipenak Estatuko Aurrekontu Orokorretako Legean ezartzen dira.

Gizarte Segurantzaren Sistemak emandako babesak bi maila ditu, ordaindutakoaren araberakoa (profesionala) eta ordaindutakoaren araberakoa ez dena (laguntzakoa), 1978ko Espainiako Konstituzioaren 41. artikuluan ezartzen den unibertsaltasun-printzipioa betez.

Familia prestazioa, langileek seme-alaba edo harrerako adingabe bakoitza zaintzeko hartzen dituzten lehenengo hiru eszedentzia urteetan datzana, familia harrerako kasuetan (iraunkorrak nahiz adopzio aurrekoak), behin-behinekoak izan arren. Kotizatutako alditzat hartuko da Gizarte Segurantzaren erretiro, ezintasun iraunkor, heriotza eta biziraute, amatasun eta aitatasun prestazioen ondorioetarako.

Aipatu prestazioetarako kotizatutakotzat hartuko den aldia urtebetekoa izango da beste familiarteko batzuk zaintzeko eszedentziaren kasuan.

 

Lan Istripuentzat eta Lan Gaixotasunentzat kotizazioaren oinarriak haien artean egon behar duen gehienezkoa eta gutxienezkoa. Gaindituz gero, gehienezko muga hartuko da oinarritzat eta, horretara iristen ez bada, gutxieneko muga hartuko da.

Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak editaturiko inprimakiak Gizarte Segurantzaren kuoten   zorra zehaztu eta ingresatzeko balio dutenak  eta horien inguruan emandako jarraibideen arabera bete behar direnak.

Gertakizun arruntetarako kotizazio oinarriek, dena den, gutxieneko eta gehieneko zenbatekoen artean egon behar dute, langilearen kategoria profesionalari dagokion kotizazio taldearen arabera.

Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak esleitzen duen zenbakizko kodea enpresaburuei eta bestelako subjektu batzuei, Gizarte Segurantzaren Sistemari ordaintzearen arduradunak direnei. Ugazaben eta izen emate zenbaki zaharren baliokidea da.

Gaur egun dauden hamaika taldeak, urtarrilaren 17ko 56/1963 Dekretuan ezarritako hamabi taldeetatik (horietan  Gizarte Segurantzari dagokionez Laneko Erregelamenduetan dauden lanbide kategoriak ezartzen dira, 1963ko ekainaren 25eko Aginduaren bitartez eginiko parekatzean). Batetik zazpirako taldeek hilabeteko kotizazio oinarriak biltzen dituzte, eta zortzitik hamaikarako taldeek eguneko kotizazio oinarriak.

Gizarte Segurantzaren kuotak kalkulatzeko kotizazio-oinarriei aplikatzen zaien portzentajea, urtean behin legez zehazten dena. Besteentzako lanean, kotizazio-tasa enplegatzailearen eta langilearen artean banatzen da, Lan Istripuetan eta Lan Gaixotasunetan ezik, non enpresariaren kargura doazen (Soldata Bermatzeko Funtsa).

Enpresaburuei eta langileei ezarritako kontribuzio betebeharra, Gizarte Segurantzaren karga ekonomikoak mantentzeko. Finantza-jarduera horren ondorioz, behartutako subjektuak Gizarte Segurantzako Sistemara baliabide ekonomikoak ematera behartuta daude.

Alderdi formalago batean, behartutako subjektuek zorra ezartzean datza, Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorraz kanpoko ekintzen eta kalkuloen bidez, nahiz eta horrek editatu eta egin Lan eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren araudiaren arabera. Bere oinarrizko elementuak kotizazio oinarriak, kotizazio tasak eta kuota dira.

Kantitate horiei ezartzen zaizkie Gizarte Segurantzaren kuotak lortzeko balio dituzten kotizazio-tasak. Kuota horiek Sisteman sartzen dituzte subjektu erantzungileek eta euren baliabide ekonomikorik nagusiena dira.

Ordaindua izateko lehentasuna dutenak dira, beste batzuek baino lehen, zordun komunaren ondasunekin. Enpresaburuaren kargu dauden prestazioek Gizarte Segurantzako kuoten eta zenbait soldata kredituren izaera hori dute.

Zordun bakarraren hainbat hartzekodunen kredituak ordaindu behar diren lehentasun-ordena.

Kudeaketa Sanitarioko Institutu Nazionala (KSIN) Gizarte Segurantzako Erakunde Kudeatzailea da, berezko izaera juridikoa du eta Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasunerako Ministerioari atxikita dago, Osasun eta Kontsumo Idazkaritza Nagusiaren bitartez; azken horri egozten zaio Ceuta eta Melillako hirien alorreko Gizarte Segurantzako osasun prestazioen kudeaketa. Osasun asistentziaren kasuan eskuduntzeak, desagertutako Osasun Institutu Nazionalari izendatzen zitzaizkionak lehen, Autonomia Erkidegoetara pasatu dira.

Konstituzioaren arabera, Estatuak bakarrik du eskuduntza kanpo osasunaren, Osasungoaren oinarri eta koordinazio orokorraren, farmazia produktuen arloan, hala nola, Gizarte Segurantzako erregimen ekonomiko eta oinarrizko legediaren gainean, Autonomia Erkidegoen zerbitzuen burutzean kalterik eragin gabe.

Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiak hainbat probintziatan lan zentruak dituzten enpresei ematen dien baimena, bakar batean kotizazio-bilketarekin erlazionatutako kudeaketa administratiboak egin ditzaten.

Enpresariek derrigorrez, esaterako, zenbait prestazioren ordainketa eskuordetuko ordainketa (Aldi Baterako Ezgaitasuna, Langabezia partziala |etab.),  edo gogoz (Lan Istripuen eta Lanbide Gaixotasunen kasuan, Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaileek egin ohi duten moduan) onartutako kudeaketako parte-hartzea; edo Osasun Laguntza eta Aldi Baterako Ezgaitasuna bere gain hartzea eskatzen duten enpresariek egindakoa (horretarako baimena badute, ezarritako baldintzak betetzen dituztelako).

Behartutako subjektuek hilero sartzen duten zenbatekoa Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiari laguntzeko baimena daukaten finanzta erakundeetan. Kuota suertatzen da kotizazio-baseari kotizazio-tasa ezartzetik, orduan indarrean dagoen araudiaren arabera.

Erregimen Orokorrean eta besteren konturako lana barruan hartzen duten beste erregimenetan, normalean enpresaburuen eta langileen ekarpenak osatzen du kuota. Norberaren kontura lan egiten duten langileen kasuan, horien ardura da kuota osoa.

Bi nahitaezko aparteko haborokini dagozkion egunak, kotizatutzat jotzen direnak, hainbat prestazio jasotzeko eskubidea baliatu ahal izateko eskatzen den gutxieneko kotizazio epea osatzeko, erretiroa izan ezik.

Gizarte Segurantzako kuota abonuen betebeharra ezabatzeko beharrezko epea. Iraupena lau urtekoa izanik.

Zenbait Gizarte Segurantzako erregimenetan eta Klase Pasiboetan egindako kotizazio epe guztien batura, baldin eta gainjartzen ez badira, prestazioak eskuratzeko eskubidea izateko eta mantentzeko. Orokorrean, Gizarte Segurantzaren Erregimen publiko ugariei egindako kotizazio multzoa da, prestazioak eskuratzeko eskubidea onartzeko.
Europar Batasuneko herrialde desberdinetan lan egindako eta kotizatutako epeak ere zenba daitezke, "pro rata temporis" erregelaz baliatuz.

Administrazioaren aukerazko ebazpena, arduradun batek premiatutakoa, zeinaren bidez Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak Erakunde Kudeatzaileekin edo Gizarte Segurantzaren Zerbitzu Komunekin dituen zorren ordainketa atzeratzeko edo zatikatzeko baimena ematen duen, Lan Istripuen eta Lan Gaixotasunen kuotak ezik, kasuak kasu, eta langileek ekarritakoak, dirua sartzeko arduraduna enpresaria denean.

Atzerapen arrunta da arauzko epearen lehenengo hogei egunetan eskatutakoa, arduradunak epe horretan ordaindu ezin duenean. Apartekoa, beste egoera guztietan izango da.

a) Besteren konturako enpresaburuak eta Itsasoko Langileen eta Langile Autonomoen Erregimen Berezietako norberaren konturako langileak kontingentzia komunengatik Gizarte Segurantzari kotizatzetik salbuetsita daude, kontingentzia komunen ondoriozko (besteren kontura) aldi baterako ezintasunagatik izan ezik eta kontingentzia profesionalengatik izan ezik (norberaren kontura, hala badagokio), langileek baldintza hauek betetzean: 65 urte beteta izatea eta 38 urte eta 6 hilabete Gizarte Segurantzari kotizatu izana egiaztatzea, edo 67 urte izan eta 37 urte kotizatuta izatea egiaztatzea. Dagokion adina betetzean langileak behar beste urte kotizatu izan ez balitu, kasu bakoitzean eskatzen den urte-kopurua kotizatu izana egiaztatu ondoren aplikatuko da salbuespena.
b) Lege maila duen arauren bat dagoela kuotak eta bilketa bateratuko bestelako zenbatekoak ordaintzetik salbuestea erabakitzen denean, aipatutako arauak zehazten duen irismenarekin. Oro har, ezbehar kasuetan gertatzen da. Halaber, Itsasoko Langileen eta Autonomoen Erregimen Berezietan sartzen diren enpresarientzako, besteren konturako langileentzako eta norbere konturako langileentzako ezartzen da, baldin eta adina eta kotizazio-epeari buruzko zenbait baldintza betetzen badituzte, babestutako kontingentzia batzuei dagokienez.

Gizarte Segurantzaren sistemaren oinarrizko printzipioa, legez aitortutakoa, baliabideen diru-bilketaren kudeaketa, sistemako obligazioen ordainketa eta funtsen, baloreen eta kredituen zainketa Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrean zentralizatzen dituena.

Menpekotasun egoeran dagoen norbaiten eguneroko bizitzako lanetan laguntzen dion edo haiek egiten dizkion laguntzaileak eskainitako zerbitzua, haren autonomia areagotzeko.

Erregimen juridikoa; horren bidez zehazten da kasu bakoitzean laguntza jakin bat ordaintzera behartuta dagoen pertsona. Oro har, eskatutako betebeharrak bete ez direnean, Erakunde Kudeatzaileak, Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaileak edo enpresa laguntzaileak izan ohi du ardura osoa. Hala eta guztiz ere, betebehar horiek ez direnean betetzen (afiliazio falta, alta eta kotizazioa), araua bete ez duen enpresaburuari ere egotz dakioke ardura.

Jurisdikzio ordena. Lan arloko epaitegiari esleitutako materialari buruzko zuzeneko ezagutza izateko, goragoko erakunderen bati esleituak ez daudenean (lehenik Auzitegi Nazionalari eta Auzitegi Nagusiari esleitutakoak direnak). Lan arloko Epaitegian instantzia zein exekuzioa aztertuko dira.

Jurisdikzio ordena. Botere Judizialaren Lege Organikoak eskumenak eman ohi dizkio eta Gizarte Segurantzako zein Lan Zuzenbideko arauak funts material gisa dituzten eta sor daitezkeen pretentsioetatik ezagutzeko.

Kasu bakoitzean erretiroa hartzeko aplikagarri den ohiko adina bete ondoren lan jardueran jarraitzea, erretiro pentsioa kalkulatzeko edo kotizazioan zenbait kontzeptu salbuesteko oinarri arautzaileari aplikatzen zaion portzentajea gehitzea bezalako neurrien bitartez sustatzen dena.

Helburua ezintasunak dituzten pertsonak lan-merkatu arruntean hobeto integratzea lortzea da. Lan-merkatu arrunteko enpresa baten eta enplegu zentro berezi baten artean egiten den kontratua da, enpresaren ohiko jarduerarekin harreman zuzena duten obrak eta zerbitzuak egiteko ezintasuna duten langile talde bat kontratatzeko, enplegu zentro berezikoa, hain zuzen. Langile talde hori, denbora tarte baterako, enpresa lankidearen egoitzara joango da.

Lan istripua izango da langileak besteren konturako edozein lanetan edo horren ondorioz jasandako gorputzeko lesio oro. Langile autonomoen eta itsasoko langileen erregimen berezien norberaren konturako lanetan  lan istriputzat hartuko da bere kontura egiten duen lanaren ondorio zuzena eta berehalakoaren emaitza dena eta erregimen bereziaren alorrean bera sartzea xedatzen duena Gainera, legeak hainbat presuntzio eta iritzi xedatzen du lan istripu kontzeptua zehazteko.

Lan-istripuengatiko Primak. Aditzera ematen da:" Enpresek ordaindu behar dituzten kuotak lan-istripuen eta lanbide-gaixotasunen arriskuak estaltzeko, jardueraren arabera. CNAE izenekoan daude definituta, Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionalean, alegia.

Antolaketa berezia duen ekoizpen unitatea, horrelako gisa alta emandakoa lan-administrazioko agintaritzaren aurrean. Itsasoan garatzen denean lan-jarduera, itsasontzia joko da lantokitzat, bere portu-basea dagoen probintzian badago kokatuta.

Nekazaritzako Sistema Berezirako kotizazioa, nekazaritza lanetan besteren konturako langileak enplegatzen dituzten enpresaburuek egiten dutena, lanegun bakoitzeko kotizazio oinarriari portzentaje edo tasa bat aplikatuta (urtero finkatzen da).

Lan kontratu bat egin duen pertsona, eta kontratu horretan, egunean, astean, hilabetean edo lanaldi osoko langile baten lan jardunaldiaz azpiko urtea (enpresa eta laneko gune bera, lan kontratu mota berarekin eta lan berbera edo antzekoa). Lan kontratu mugagabea edo edo iraupen jakineko lana ados daiteke.

Lan Arloko Epaitegi eta Auzitegien aurreko izapide eta ekintza judizialak, aldeen arteko auzien ebazpenetara zuzendutako (langilea, enpresaburua, Gizarte Segurantzako Erakundeak |etab.), salaketaren aurkezpenetik epaia eman arte.

TGSSk alta egoeran egon beharko lukeen (baldintzak betetzen dituelako) baina alta eginda ez duen pertsona bat dagoela ohartzen duenean egiten den alta.

Lan-bizitza osoan izandako pertsona baten alta eta baja egoerak biltzen ditu, Gizarte Segurantzaren sistema desberdinetan.

Lan harremanaren amaiera eta horiek dokumentu bidez justifikatzea. Beste batzuekin batera, derrigorrezko baldintza da Gizarte Segurantzako zenbait prestazio eskuratzeko eskubidea izateko.

Administrazio-prozeduretan, epeak egunez egun adierazten direnean, horiek lanegunak direla ulertzen da, zenbaketatik igandeak eta jaiegun izendatutakoak baztertuz. Prozesu judizialetan, abuztuko egunak ez dira lanegun gisa hartzen, lege prozesalen bidez premiazkotzat jotzen diren jarduera judizialetarako izan ezik.

Istriputik eratorritako lesioa edo osasun asaldura, baldin eta ez bada egindako lanaren ondorio. Babes ekintza dagokio, gaixotasun arrunta izango balitz bezalaxe, kotizazioko aurre epea beharrezko izan gabe, erabateko ezintasun iraunkorreko edo elbarritasun handiko, edo heriotzako edo biziraupeneko pentsioetara sarbidea izatea izan ezik, ez-alta egoeretatik abiatuta.

Lan egin dezaketenek eta lan egin nahi dutenek beren lanpostua galtzen dutenean edo lan jardunaldia murrizten zaienean babestutako egoera, eta laguntza ekonomiko posible bat emateko eskubidea dutenean, bai diru-laguntza gisa, baita subsidio gisa ere.

Norberaren edo besteren konturako lan egiten duen pertsona fisiko oro, Gizarte Segurantzaren Sistema osatzen duten erregimenen aplikazio eremuko parte izatea zehazten duena.

Derrigorrezko Gizarte Asegurua, 1919an sortu zena eta egun iraungita dagoena, 16 eta 65 urte arteko soldatapekoentzat pentsatuta, hots, ordainsariaren muga jakin bat gainditzen ez duten soldatapekoentzat; bertan, zahartzaroa adinagaren ondorioa den baliazintasun gisa hartzen da. Arau iragankorrak jarraiki, Langilearen Derrigorrezko Erretiroaren afiliatu gisa agertuko liratekeenek Zahartzaroko eta Baliaezintasuneko Derrigorrezko Aseguruaren (ZBDA) laguntzak jasotzeko eskubidea dute, betiere, aseguru horren legediak eskatutako baldintzen arabera, eta interesdunek Gizarte Segurantzaren Sistema osatzen duten Erregimenen kargurako diren pentsioetarako ez dute eskubiderik izan behar.

Onuradunak duen eskubidea araudiek ezarritako kasuetan osasun zerbitzu publikoetako medikua hautatzeko.

Aldi baterako ezgaitasun-egoeretan, medikuaren mediakuaren adierazpena, medikuaren alta-agiriaren bidez; langilearen mediku-azterketa egin ondoren, langileak lan egiteko gaitasun osoa duela aitortu edo alta baliaezintasun-proposamenarekin igortzen da. Medikuaren alta-agiria Osasun Zerbitzu Publikoko, INSSko edo Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaileko (kontingentzia profesionalak direnean) medikuak igortzen du. Aldi baterako ezgaitasunen prozesuak duen 365 eguneko gehienezko epea bete arte, INSSk zein ISMk alta-agiria igorri ahal izango dute, eragin osoarekin. Behin aldi baterako ezgaitasunaren iraupenaren gehieneko epea agortuta (365 egun), INSS eta ISM dira medikuaren alta egiteko, luzapen-egoera aitortzeko (180 egun gehiagoko mugarekin) edo ezgaitasun iraunkorreko espediente bat hasteko eskumena duten bakarrak.

Medikuaren adierazpena, medikuaren baja-agiriaren bitartez, Osasun Zerbitzu Publikoko medikuak egina, edo Gizarte Segurantzako Mutualitate laguntzailekoak. Horren bitartez, laneko baja adieraziko da eta, hala dagokionean, aldi baterako ezgaitasunagatik laguntza ekonomiko baterako eskubidea ere bai. Ekintza horren bidez, subsidiorako eskubidearen aitorpenerako edo ukaziorako balio duten jarduerei ematen zaio hasiera

Egoera horretan pertsonek eguneroko bizitzaren oinarrizko jarduerak egiteko laguntza handia behar dute, autonomia fisikoa, psikikoa edo intelektualaren faltagatik edo galeragatik (Europako Kontseilua). Orokorrean, beste lagun baten laguntza beharreko egoera, bizitzako oinarrizko jardueretarako eta gainerakoekin harremanak izateko.

 

Gurasoentzako, adopzio-hartzaileentzako, adoptatzeko nahia duten zaintzaileentzako edo hartzaile iraunkorrentzako prestazio ekonomikoa, biek lan egiten badute eta ardurapean duten adingabeak zaintzeko, minbizia duelako edo iraupen luzeko ospitaleratzea eskatzen duen beste edozein gaixotasun larri duelako. Lanaldia, gutxienez, ehuneko 50 murriztea eskatzen du, adingabea zuzenean, modu jarraitu eta iraunkorrean zaintzeko. Prestazio hau da: kontingentzia profesionalengatiko aldi baterako ezintasunaren oinarri arautzailearen ehuneko 100, lanaldiaren murrizketarekin proportzioan.

Gurasoei, adopzio-hartzaileei edo adopzio aurreko hartzaileei edo adopzio iraunkorreko hartzaileei onartzen zaien prestazioa, lan egiten duten kasuetan, beren ardurapean dauden eta minbizia edo bestelako gaixotasun larriren bat duten adingabeak zaintzeko, iraupen luzeko ospitaleratzea eskatzen badu, ospitaleratuta dagoen bitartean, eta gaixotasunaren tratamendu jarraitua behar badu, Osasun Zerbitzu Publikoaren edo dagokion Autonomia Erkidegoko osasun-organo administratiboaren txostenaren bidez egiaztatuta.

Bere bizilekukoko Estatua ez den beste Estatu kide bateko eskualdean lanean diharduen langile oro, bere bizilekura egunero edo gutxienez, astean behin itzultzen dena; hala eta guztiz ere, Estatu kide bereko eskualdean edo beste Estatu kide batean, enpresaren buruan dagoen mugaz gaindiko langileak mugaz gaindiko langilearen kalitatea mantenduko du lau hilabete baino gehiagokoa ez den denboran, baita buru gisa iraungo duen denboraldian egunero edo gutxienez, astean behin, bere egoitza lekura itzuli ezin duenean ere.

Aldizkako prestazio ekonomikoa, ehuneko 33ko edo gehiagoko galera anatomiko edo funtzionalen eraginpeko 3 urtetik gorako pertsona minusbaliatuen ohiko bizilekutik kanporako joan-etorrien ondoriozko gastuei erantzutera bideratua, halako joan-etorriak egiteko ezintasunik ez badute.

Pentsiora sartzen denean, kasu bakoitzean aplikagarria den adina bete ondoren, langileak osagarri gehigarri bat jaso ahal izango du lan-bizitza luzatzen duen urte bakoitzeko. Bi aukera izango ditu: pentsioaren gehikuntza-portzentaje bat, oroharreko zenbatekoa edo bi aukeren konbinazio bat.

Istripua denean, lanekoa bada edo ez bada ere, istripua izan zuenean langilearen ohiko jarduera hartuko da ohiko jardueratzat.

Gaixotasuna denean, arrunta edo lanekoa, ezintasun iraunkorra eragin zuen aldi baterako ezintasuna hasi dataren aurreko 12 hilabeteetan langilearen ohiko jarduera hartuko da kontuan.

Besteen konturako langileei dagokienez, ohiko lanbidetzat hartuko da interesdunak aurretik egindako azken jarduera, zeinarengatik altan zegoen norberaren konturako edo autonomoen Erregimen Berezian hark babestutako ezintasun iraunkorra gertatu zenean.

Gizarte Segurantzako laguntza ekonomikoen kalkuluan sartzen diren eragileetako bat da. Zenbateko bat ezarri edo kalkulu formula baten bidez ateratzean datza (laguntza bakoitzeko zehazten diren epean kotizatutako oinarrien arabera zehaztua). Horri eransten zaizkio laguntza ekonomiko bakoitzean zehaztutako ehunekoak, onuradunak jaso beharreko azken zenbatekoa lortzeko.

Ordainketan datzan nahitaez laguntzeko modua, aldi baterako ezgaitasunari dagozkien prestakuntzen Entitate kudeatzailearen eskuordetze bidez.

Komunitateko Zuzenbidean, balio bera esleitzen zaion lan batentzat edo batzuentzat, elementuetan edo ordainketa baldintzetan, edozein baztertze egoera (arrazagatikoa edo genero arrazoiengatik egindakoa) bertan behera uztea esan nahi du.

Kotizazioak langileek ordaintzen dituztenean, Gizarte Segurantzaren diru-laguntza horiek onartzeko, beharrezkoa da Gizarte Segurantzaren kotizazioen ordainketa egunean edukitzea, haiei dagokien prestazioa onartuta badago ere, kotizazioen bata bestearekiko zenbaketaren ondorioz, besteentzat lan egiten duten langileen araudian. Baina, prestazioa jasotzeko eskubidea edukitzeko kotizatu beharreko gutxieneko aldian, hauxe eskatuko da, eta interesatuak, haren Gizarte Segurantzako Erregimena nahi dena izanda ere, prestazioa kausatutzat ematen den egunean eska daitezkeen gainerako kuoten ordainketa egunean ez badu, Erakunde kudeatzaileak gonbidapena egin eta 30 eguneko epean ordaindu behar dituen kuotak ordaintzera gonbidatuko dio.

Interesatuak, gonbidapenari jarraituz, zor dituen kuotak aipaturiko epean ordainduko balitu, eskatutako prestazioari dagokionez, egunean dagoela onartuko da. Dirua epe horretatik kanpo ordainduko balitz, prestazioari ehuneko 20 kenduko zaio, ordainketa bakarrean egingo balitz edo aldi baterako subsidioak balira; pentsioak balira, hurrengo hilaren lehenengo egunetik emango zaio zor diren kuotak ordaindu zirenetik eragiteko.

 

Burutzeko aukera erabakia izan diren haiek lanaldi partzialeko kontratuan hitzartutako ordu arrunten gehigarri gisa Langileen Estatutuan ezarritako erregimen juridikoaren arabera egingo da, eta dagokionean, hitzarmen kolektibo sektorialaren arabera edo hauek izan ezean, behe alorrekoaren arabera. Arau bereziei lotuta daude.

Aldizkakoa ez den prestazio ekonomikoa, aldi bakarrean ordaintzen dena, arauak hala xedatutako gertakizunen eta behar egoeren truke (baliaezintasunik gabeko lesio iraunkorrak, ezintasun iraunkor partziala, kalte ordain berezia oroharreko zenbatekoan lan istripuen ondorio izan den heriotzagatik edo gaixotasun profesionalen ondorio, Ietab. ).

Emakumeen eta gizonen presntziaren parekotasuna, dagokion taldean sexu bakoitzeko pertsonak %60 baino gehiago eta %40 baino gutxiago ez diren heinean.

Pentsioaren zenbatekoari gehitzen zaion zenbateko osagarria, bere kontribuzio modalitatean, legez ezarritako gutxieneko zenbatekora iristen ez denean, onuradunak kapital edo lan errenta pertsonala eskuratzen ez badu, edo jasota, Estatuaren Aurrekontuen Legean urtero ezartzen den zenbatekoa baino handiagoa ez denean.

Osasun Administrazio Autonomikoek eta Osasun Kudeaketaren Institutu Nazionalak eskualdean bizi diren (Ceuta eta Melilla)  eta osasun laguntza publikoaren eskubidea bermatua duen pertsonei igorritako administrazio dokumentua, informatika euskarria duen. Osasun txartel indibidualak, eskumeneko edozein osasun administraziok igorritakoak, Osasuneko Sistema Nazional osorako balioko du, eta indarrean dagoen legediak aurreikusitako terminoetan sistemaren osasun zerbitzu eta osasun zentroetarako sarbiderako aukera emango du. Baliotasuna eta erabilgarritasuna lurralde nazionalera soilik mugatuko da.

Bakoitzaren datu normalizatuak edukitzeko asmoz, Osasunaren Sistema Nazionalaren erabiltzaile gisa, osasun laguntza eskubidera eta osasun administrazio igorlera sartzeko titulua aparte utzita, osasun txartel orok oinarrizko datu komunak dituzte eta Osasunaren Sistema Nazionalean herritar bakoitzarentzako indentifikazio kode pertsonal bakarra izango dute.

Osasun txartel indibidualak, modu normalizatuan eta ikusgarrian, honako datuak izango ditu: Txartelaren osasun administrazio igorlea; txartelaren titularraren izen-abizenak; txartela igortzen duen osasun administrazioak izendatutako indentifikazio kode pertsona; farmazia laguntzaren modalitatea eta Osasunaren Sistema Nazional osoan baliagarritasuna adierazten duen legenda.

 

 Osasun-laguntza bermatuko zaie funts publikoen kontura, Osasun Sistema Nazionalaren bidez, aseguratu edo onuradun diren pertsonei. Aseguratutzat hartuko dira kasu hauetako batean dauden pertsonak:

- Bere konturako edo besteren konturako langileak izatea, Gizarte Segurantzako afiliatua eta alta-egoeran edo antzekoan egotea

- Gizarte Segurantzaren sistemaren pentsiodunaren izaera izatea

- Aldizkako prestazioak jasotzea, langabezia-prestazioa eta -laguntza barne

- Langabezia-prestazioa edo -laguntza agortuta izatea eta langabezia  egoeran egotea, aseguratuaren edo beste baten izaera egiaztatu gabe.

 

 Kasu horiek bete ez arren, Espainiako edo Europar Batasuneko Estatu kide baten, Europako Esparru Ekonomikoko edo Suitzako nazionalitatea dute pertsonek, Espainian bizi badira, eta Espainiako lurraldean bizitzeko baimen bat duten atzerritarrek, aseguratu ere izan daitezke, urtean 100.000 euro baino handiagoko diru-sarrerak ez dituztela egiaztatzen badute.

 

 Bestalde, aseguratu baten onuradunak izango dira, Espainian bizi badira, ezkontidea edo antzeko afektibitate-harremana duen pertsona (dagokion inskripzio ofiziala egiaztatu beharko dute), aseguratuaren ardurapeko ezkontide ohia, 26 urtetik beherako edo % 65eko ezgaitasuna edo hortik gorakoa duten haren ondorengoak eta antzeko pertsonak.

 

 Horrez gain, Espainiako egoiliar moduan erregistratuta edo baimenduta ez dauden atzerritarrek osasun-laguntza jasoko dute, modalitate hauetan:

a) Premiaz, gaixotasun larri edo istripu bat izateagatik, edozein dela arrazoia, medikuaren alta jaso arte.

b) Haurdunaldian, erditzean edo erditu ostean laguntzekoa.

 

 Hala ere, hamazortzi urtetik beherako atzerritarrek espainolen baldintza beretan jasoko dute osasun-laguntza.

Borondatezko aurreikuspena eta aurreikuspen askea duten erakunde gisa agertzen dira, pertsonen eskubidea zehazten dutenak, eta euren aldera, erretiro garaiko, biziraupenerako, zurtasunerako edo baliaezintasunerako kapitalak edo errentak hartzen dituzte; izaera pribatukoa; derrigorrezko Gizarte Segurantzaren sistema halabeharrezkoaren osagarria izan daitezke ala ez, baina derrigorrezko Gizarte Segurantza ez dute inoiz ordezkatzen. Arauak diskriminazioarik ezaren printzipioa finkatzen du, kontratazio ahalmena edo lotura baldintzak betetzen dituen edozein pertsona fisiko planaren parte hartzailea izan daitekeela bermatuz.

Gizarte Segurantzaren laguntza ekonomikoak dira, aldizkako ordainketakoak eta orokorrean, bizitza osoko iraupena izan ohi dute edo onuraduna aurretik erabakitako adinera iristen den artekoak izan ohi dira. Kontribuzio modalitatekoak (egindako kotizazioen aldeko eskubidea onartzen denean) edo kontribuziorik gabeko modalitatekoak izan daitezke (errentarik ez denean edo nahikoa diru-sarrerarik ez denean eta legeak finkatutako gainerako baldintzak betetzen direnean).

Kontribuzio modalitatean, urtearen hasieran, Gizarte Segurantzaren pentsioak eguneratzea, urte horretarako aurreikusitako kontsumorako prezioen indizearen arabera.

Onuradun bakoitzeko kontribuzio pentsioen hasierako zenbatekoak Estatuko Aurrekontu Orokorren Legeak urtero ezartzen duen hilabeteko soldata osoa ezingo du gainditu. Halaber, kontribuzio pentsioen urteroko berbalorazioaren zenbatekoak ezingo du zehaztu horientzat, behin berbaloratuta, dagokion Estatuko Aurrekontu Orokorraren Legeak ezartzen duen urteko soldata osoa, dagokionean, dagoeneko berbaloratuta, titularrak jasotako beste pentsio publikoen urteko zenbateko osoari gehituta.

Gizarte Segurantzako prestazioen osagarri diren borondatezko aurreikuspen tresnen bidez, pertsona batek onartutako hainbat erakunde aseguratzaile eta/edo finantza-erakundeekin egiten du kontratua erretiroagatik, bizirauteagatik, alarguntzeagatik eta zurztasunagatik bizian zehar egindako ekarpenen kapitalizazio bidez errenta edo kapitala jasotzeko eskubidea izateko. Pentsio Funtsak Pentsio Planak betetzeko helburu hutsa duten ondareak dira. Horien kudeaketa, zainketa eta kontrola legearen arabera egiten da.

Gizarte Segurantzaren eremuan egonik, Estatuak, horren bidez, kontribuzio modalitatean eta laguntzako modalitatean eskatutako baldintzak betetzeagatik berari eta bere familartekoei edo bere ardurapean dauzkan antzekoei Legean dauden egoeren eta gertakizunen aurrean babes egokia ematen zaion pertsona.

Administrazio-ekintzak nahitaez burutzeko bidea, ekintza horiek burutzearen ondoriozko  Administrazioaren eskumena dakarrena. Kantitate likidoa ordaindu beharra dagoenean, Gizarte Segurantzaren Administrazioari bide eraginkorrean dirua biltzeko prozesurari ekitea ahalbidetzen zaio.

Ordaintzeko araututako epea igarotakoan, eta zorraren erreklamazioa edo kitatzeko akta bide administratiboan sendotzen direnean, beharrezkoak diren kasuetan, zorrik ordaindu ez bada, premiamendu-prozedurari ekingo zaio, non zorra identifikatzen den hari dagokion errekarguarekin.

Premiamenduzko probidentzia, eskudun organuak igorritakoa, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak premiazko prozedurari ekiteko ahalmena du, eta zorraren ordainketari lotuta dauden gaien eta eskubideen aurka ekiteko ebazpide judizialen bezainbesteko indar betearazlea dute.

Premiamenduzko probidentziaren jakinarazpenean, arduradunari ohartarazten zaio oharra jaso edo argitaratu eta hurrengo 15 egunetan dirua sartzen ez badu, eragindako atzerapeneko interesak eska ditzakeela eta haren hondasunak enbargatuko zaizkiola.

 

Jubilazio pentsioak onartzeko eskubidea, hala nola, heriotza eta bizirauteagatiko prestazioetan, salbuezpenekin, ez baita denboraren joanarekin ezabatzen. Onartzea eskaera aurkeztu denetik hiru hilabete lehenago gertatu izanak eraginik ez duelarik.

Baliozko etenik gabe igarotako denbora tartea, gauzatu gabeko eskubideak eta ekintzak iraungi egiten dira.

Onuradunari dagozkion diru-eskubideak lorpenerako bete behar diren baldintzak biltzen direnean.

Erakunde kudeatzaileek, Gizarte Segurantzako Mutualitate laguntzaileek edo, hala dagokionean, Zerbitzu erkideek, bakoitzari dagozkion eskumenen arabera, prestazioa ordainduko diete onuradunei; afiliazioaren, alten, bajen eta kotizazioen inguruan ezarritako baldintzak betetzen ez direnean, onuradun horien eskubide eta jarduerak subrogatuko dira; aipatutako ordainketa desagertutako enpresak direnean edo beren izaera berezia dela eta premiamendu-prozedurapean jar ezin daitezkeen enpresak direnean ere egingo da. Era berean, aipatutako Erakundeek, Mutualitateek eta Zerbitzuek prestazioen ordainketa beren gain hartzen dute, ordainketa horren gainean enpresaburuek duten erantzukizunaren garrantzia arintzen den neurrian.

Prestazioen aurreratutako diruak ezingo du izan gertaera eragilea jazo den unean indarrean dagoen eragin anitzeko errenta adierazle publikoaren zenbatekoari dagokiona baino %250 handiagoa, edo bere kasuan, aurrez ordaintzeko beharrezko kostu-kapitalaren zenbatekoa baino handiagoa, Erakunde kudeatzaileek, Mutualitateek edo Zerbitzuek ezarritako mugarekin.

Legeak ezarritako printzipio orokorra. Horren arabera, prestazioak bateraezinak dira elkarren artean hartzaile bat eta bera baldin bada, legalki eta arauz, kontrakorik adierazi ezean; kasu horietan bietako baten alde aukera egin beharko da. Bateraezintasuna gerta daiteke prestazioaren eta norbere edo besteren kontuko lan baten artean ere, kasu horretan prestazioa ezingo da hartu Gizarte Segurantzako erregimenen batean sartzeko aukera emango duen jarduera edo lanen bat egin bitartean.

Gizarte Segurantzako prestazio bat egokitzen zaien langileak, familiartekoak, edo Legean zein lege arautzaileetan adierazitako beste pertsonak.

Prestazioen eskubideari emandako eskubideak prestazioaren gertaera eragilea jazo den unetik hasita, bost urte bitartean agintzen du, legean zehaztutako salbuespenek eta onespen horien ondorioak eskaera aurkezten den unetik hiru hilabeteko epean gertatzeari kalterik egin gabe. Erretiro eskubidea eta heriotzagatik eta biziraupenagatik laguntzetarako eskubidea, salbuezpenak ezik, preskribaezina da.

 

Familiakideek edo inguruko norbaitek, arreta profesionalizatuaren serbitzukoa ez dena, etxean emandako arreta menpeko pertsonei.

Osasun laguntza gisa eskain daitekeen edo araudian ezarrita dauden baremoen araberako kasuetan, laguntzea ahalbidetzen duen kirurgia edo ortopedia gailua edo aparatua.

Datuen Igorpen Elektronikoa; horren bidez, enpresen izen emateen, afiliazioen, langileen alta eta bajen inguruko datuen igorpena ahalbidetzen du, baita horretarako finkatutako xedapenekin bat datorren bitarteko elektronikoen, informatikoen eta telematikoen diru-bilketa eta kotizazioa ere.

Gobernuak Langileen Estatutuarekin bat eginda, urtero adierazten duena. Jarduera guztientzat aplikatzen da, sexuan eta langileen adinean bereizketarik egin gabe. Seiren bat areagotuta, hilekoa baino altuagoak diren epemugen pertzepzioen hainbanaketarekin igoz, Gizarte Segurantzaren gutxieneko kotizazioaren oinarria osatzen du.

Gizarte Segurantzarekin duen zorra ordaintzera behartuta dagoen pertsonak betebehar hori betetzen hasi behar du berandutzan erori gabe. Bilketaren boluntario aldiaren zatia da.

Komunitate Zuzenbidean, langilea bizi den herrialdetik beste Estatu kideko eskualdera lekualdatzen den besteren konturako langileari esaten zaio; bertan, Estatu kide horretan, enpresa eta enpresaburu batek eskatuta, eta lanak irauten duen bitartean Estatu horretan egoten bada, urte-sasoiko enplegua izango da eta lanaren iraupena inola ere ez da zortzi hilabetekoa baino gehiagokoa izango. Urte-sasoien erretimoaren araberako lana eta urte bakoitzean automatikoki errepikatzen dena da urte-sasoiko lanpostua.

Langileen (emakume edo gizonezko) banako eskubidea, gehienez hiru urte iraun ditzakeena, seme-alaba (naturala zein adoptatua) bakoitza zaintzeko, adoptatzeko xedearekin zaintzeagatik edo familia-harreragatik, haurra jaiotzen denetik hasita edo, hala badagokio, ebazpen judizial edo administratiboa ematen denetik. Familiartekoak zaintzeko eszedentzia gehienez bi urtekoa izango da, eta bigarren graduko odolkidetasuneko edo ezkontza-ahaidetasuneko familiartekoenganaino iristen da, adinagatik, istripuren batengatik, gaixotasunen batengatik edo desgaitasunen batengatik beren kabuz moldatu ezin badira eta ordainpeko jarduerarik egiten ez badute. Etxean hartutako seme-alaba adingabea zaintzeko hartutako eszedentziaren lehenengo hiru urteak kotizazio-aldi efektibotzat hartuko dira, Gizarte Segurantzaren erretiroagatiko, ezgaitasun iraunkorragatiko, heriotza eta biziraupenagatiko eta amatasun edo aitatasunagatiko prestazioei begira. Era berean, efektiboki kotizatutzat joko da, adierazitako prestazioei begira, beste senitarteko batzuk zaintzeko lehenengo eszedentzia urtea.

Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren hirurogeigarren xedapen gehigarrian jasotako onura hori honetan datza: ondorio guztietarako, ezarritako gutxieneko kotizazio aldia betetzeko izan ezik, kotizatutakotzat hartuko da jaiotzaren aurreko bederatzi hilabeteen edo adopzio edo harrera iraunkorraren aurreko hiru hilabeteen eta egoera horren ondorengo seigarren urtea amaitu bitartean lan harremana iraungitzearen edo langabezia prestazioen kobrantza amaitzearen ondoriozko kotizazio etete aldia. Zenbaketa horren iraupena 112 egunekoa izango da seme-alaba edo adoptatutako nahiz harreran hartutako adingabe bakoitzeko. Aldi hori urtero gehituko da, 2019. urtean seme-alaba bakoitzeko 270 egunera iritsi arte. Guraso bakar bati aitortuko zaio

Erregimen Orokorrean edo Langile Autonomoen Erregimen Berezian afiliazio, kotizazio, diru-bilketa eta babes-ekintzako arau komunetan burututako aldaketak izendatzeko erabiltzen den adierazpena (zenbait enpresen kasuan), haien jarduera ekonomikoak bereziak direla eta(Fruitak eta Barazkiak, Erretsina Industria, Ostalaritzako Zerbitzu Bereziak, Landare-kontserben Industria eta Tomate freskuaren manipulazioa eta bilketa, Merkatuaren eta herri iritziaren azterketak, etab.).

2012ko urtarrilaren 1ean eragina izanda, nekazaritzako besteren konturako langileen eta etxeko langileen Sistema Bereziak Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean sartu dira.

Erakunde Autonomoa, Lan eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren mendekoa, nortasun juridikoa eta jarduteko gaitasuna duena, bere helburuen artean ondoko kasuetan langileei ordaindu gabe geratu diren soldatak ordaintzea da: enpresarien kaudimen gabezia edo hartzekodunen konkurtsoa.

Terrorismo ekintzek bultzatutako pentsioek (baliaezintasuna edo heriotza eta biziraupena) ezohikoak izateko joera dute eta erregulazio antzekoa izan ohi dute.

Oinarrizko arlo politiko guztietan aukera berdintasuna barneratzeko estrategia. Agindu juridikoaren adar guztietan genero dimentsioa barneratzea ere bada.

Berdintasun printzipiotzat ulertzen da sexuan oinarritutako bazterketarik eza, zuzenean edo zeiharrean, egoera zehatz batean bereziki (ezkontideen artean, familian, Ieta abarren.)

Langabezia arrazoiengatik izan ohi den babes-jarduera, finantza erregimena duena eta Gizarte Segurantzaren Lege Orokorrak zehaztutako kudeaketa duena; txertatze errenta aktiboa izeneko laguntza zehatza finkatu da, behar ekonomiko handia duten langabetuei eta lana topatzeko zailtasunak dituztenei zuzendutakoa, baina aurretik, langabetu horiek lanean txertatzen direnean jarduera mesedegarriak egingo dituztela zin egin beharko dute.

Eskubide horri esker, enpresaburuak lan zentroa itxi eta lan kontratua eten dezake; hori dela eta, gainera, lan egiteko eta soldata eskuratzeko elkarrenganako betebeharrak eteten ditu. Bestalde, Gizarte Segurantzan kotizazioa izateko eskubidea ere bertan behera uzten du, beste eskubide batzuez gain. Ugazaben itxiera garaian, langileak alta berezi egoeran egon ohi dira.

Haurrek, edozein delarik ere euren seme-alabatasuna, gurasoak hiltzean edo bietako bat, zurztasun pentsioa jasotzeko eskubidea dute legez zehazten diren adin eta baldintzak betetzen dituztenean.

18 urte baino gutxiago dutenak, edo %65eko edo gehiagoko ezintasuna duten adinduak, eta euren gurasoek bakarrik utzi dituztenak, baldin eta ez badaude famili harrera erregimenaren barnean, bere ardurapeko adingabeagatik edo seme-alabarengatik diru kopuruaren onuradunak izan daitezke.

Adinduen eta Gizarte Zerbitzuen Institutua (IMSERSO) Gizarte Segurantzaren Erakunde Kudeatzailea da, Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioan barne hartuta eta Gizarte Zerbitzuen eta Berdintasunaren Estatu Idazkaritzari atxikia; nortasun juridikoa du, eta berari dagokion ordaindutakoaren araberakoak ez diren pentsioen kudeaketa eta funtsean hirugarren adineko kolektiboei, pertsona minusbaliatuei eta bestelakoei zuzendutako Gizarte Segurantzaren Sistemaren prestazioen zerbitzu osagarrien kudeaketa.

IMSERSOk Autonomia Erkidego guztietara transferitu ditu bere eskumenak, Ceuta eta Melilla hiri autonomoetara izan ezik.

1939. urtean, Langilearen Erretiroa zahartzaroko subsidio bilakatu zen; handik zortzi urtera (1947an), subsidio hori (ZBDA) bilakatu zen, eta azkenik, 1955ean, alarguntza-babesa gehitu zen. Egun, trantsizio arauari jarraiki, 1967ko urtarrilaren 1ean edozein adin zutelarik ere, aseguru horrek eskatutako kotizazio aldia estalita zutenentzat edo hori izan ezean, jada deuseztatutako Derrigorrezko Langilearen Erretiroaren Erregimenean afiliatuta agertzen zirenentzat, aipatutako aseguru horien lehenengoaren laguntzak jasotzeko eskubidea kontserbatuz, horren legediaren eskatutako baldintzen arabera, eta betiere, interesdunek Gizarte Segurantza barneko Erregimenen karguko inongo pentsiorako eskubiderik izan ezean, alarguntza-pentsioak izan ezik; pentsio horiek Sistema horretako erakunde ordezkatzaileei dagozkienak dira.

Helburuetako bat menpeko pertsonei artatzea, bere etxean edo zentro batean, duen erakunde publiko edo entitate batek, irabazasmoz ala ez, edo profesional autonomo batek emandakoak.

Adopzio aurreko egoera ohiaren pareko egoera. 26/2015 Legean sartu zen, haurrak eta nerabeak babesteko sistema aldatzekoan. Lege horretako bigarren xedapen gehigarrian zera ezartzen da: legeetan eta edozein xedapenetan «adopzio aurreko harrera» agertzen denean, «adopzio aurreko bizikidetzarako eskuordetutako zaintzaz» ari dela ulertu beharko da, Kode Zibileko 176 bis artikuluan jasotzen dena.

Tratu berdintasunaren printzipioari dagokionez, zeharkako bazterkeria egongo da, itxuraz neutrala den xedapen, irizpide edo ekintza batek kalte egiten dionean sexu bateko pertsona kopuru garrantzitsu bati, batez ere, bikote edo familia egoerarekin lotuta, salbu eta xedapen, irizpide edo ekintza hori aplikatuta bilatzen den helburua justifikatuta badago, eta hori lortzeko bitartekoak egokiak eta premiazkoak badira.

Pertsona bati egindako deialdia, Gizarte Segurantzara edo beste edozein Erakunde zein agintaritzara joan dadin, izapide edo egintza zehatza burutzeko.

Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzak igortzen duen dokumentua, legeak aurreikusten dituen kasuetan, kuotak edo sistemako beste baliabideren bat erreklamatzeko. Erreklamatzen diren zorren zenbatekoari errekarguak aplikatuko zaizkio, hala badagokio.

Dirua arauzko epean sartu ez denean, Gizarte Segurantzarekin zorren balioek gora egiten duten ehunekoa. Gainordainketaren ehunekoa bi baldintzen araberakoa izango da: arduradunek zorraren sarrera noiz egin duten eta pertsona horiek arauzko epearen barnean kotizazioko dokumentuak aurkeztu dituzten edo ez.

Hildako kausatzailearen seme-alabek (legezko filiazioa edozein dela ere) eta bizi den ezkontideak ekarritakoek (eskatutako beste baldintzak betetzen badituzte) jasotzen duten pentsioa, baldin eta, kausatzailea hiltzean, hogeita bat urtetik beherakoak badira edo lan egitea eragozten dien desgaitasunen bat badute, eta eragilea alta edo altarekin parekatutako egoeran bazegoen. Kausatzailea alta-egoeran ez bazegoen, hiltzean gutxienez 15 urteko epean kotizatu izana eskatuko da. Eragilearen seme alabak irabazia duen norbere edo besteren kontuko lanik egiten ez duen kasuetan, edo eginda ere, urteko neurketan dituen sarrerak momenturo ezartzen den Lanbide arteko Gutxieneko Soldatara iristen ez badira, urteko neurketan zurztasun pentsioa jaso dezake beti ere, eragilearen heriotza datan, 25 urtez azpikoa balitz. Umezurtza ikasten ari bada eta ikasturtean zehar hogeita bost urte beteko balitu, zurztasunagatiko pentsioa mantendu egingo da, hurrengo ikasturtea hasi eta hurrengo hilabeteko lehenengo egunera arte.

Europako Parlamentuan, Kontseiluan edo Batzordean jatorria duen ekimena, Estatu kide jasotzailea lortu behar den emaitzaren gainean behartzen du, agintari nazionalei moduaren eta bitartekoen hautagaitza utziz.

Gizarte Segurantzaren Antolaketako Zuzendaritza Orokorra (DGOSS) Gizarte Segurantzaren Estatu Idazkaritzaren menpeko zuzendaritza organo bat da. Horri dagokio, besteak beste, Gizarte Segurantzaren antolamendu juridikoko zereginak eta ekonomia eta finantza zereginak garatzea, ekonomia eta finantza eta demografiako azterketak antolatzea eta burutzea, Gizarte Segurantzako aurrekontuen aurreproiektua osatzea, Entitate Kudeatzaileen eta Zerbitzu Komunen ekonomiaren eta aurrekontuen jarraipena egitea, eta Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaileen kudeaketa eta ekonomia eta finantza egoera ebaluatzea.

Complementary Content
${loading}