Kategoria:
> Gaia:
23. Zer neurri onartu ditu langile autonomoak babesteko, enplegua babesteko egiturazko mekanismoetarantz trantsizioa egiteko eta La Palma uharteko ekonomia eta gizartea berreskuratzeko premiazko neurriak hartzeko, eta egoera sozial eta ekonomikoei aurre egiteko neurri jakin batzuk luzatzeko otsailaren 22ko 2/2022 Errege Lege Dekretuak?
2. art. Langile autonomoentzat jarduera eteteagatik prestazio berezia, COVID-19 birusaren hedapenari eusteko neurri gisa eskuduntza duen agintariaren ebazpenaren ondorioz jarduera osoa aldi baterako eten badute.
EZAUGARRIAK
- Eskuduntza duen agintaritzak COVID-19 birusa hedatzeari eusteko neurri gisa hartutako ebazpen baten ondorioz beren jarduera guztiak etetera behartuta dauden langile autonomoak, edo arrazoi berberengatik 2022ko martxoaren 1a baino lehen hasitako jardueraren etetea mantendu behar dutenak.
- 2022Ko martxoaren 1etik aurrera
- Elkarlaneko kooperatibetako bazkide langileek, dagokien erregimen berezian norbere konturako langile gisa sartzea hautatu badute, aparteko prestazio hori jasotzeko eskubidea izango dute, betiere artikulu honetan ezarritako baldintzak betetzen badituzte.
BALDINTZAK
a) RETAn edo, hala badagokio, RETAMARen afiliatuta eta alta egoeran egotea, jarduera etetea erabakitzen duen ebazpenaren data baino 30 egun natural lehenago gutxienez, eta, betiere, hura hasi baino lehen, baldin eta 2022ko martxoaren 1a baino lehen xedatu bada.
b) Gizarte Segurantzako kuoten ordainketan eguneratuta egotea.
ZENBATEKOA
- Oro har: GUTXIENEKO KOTIZAZIO OINARRIAREN % 70
- Prestazio hori jasotzeko eskubidea duten bi kiderekin edo gehiagorekin odol-ahaidetasunezko edo ezkontza-ahaidetasunezko lehen mailarainoko familia-lotura edo antzeko bizikidetza-unitate bidez etxebizitza berean bizi diren pertsonak: GUTXIENEKO KOTIZAZIO OINARRIAREN % 40
KOTIZAZIOA
- Jarduera etena dagoen bitartean, dagokion erregimen berezian alta egoera mantenduko da, eta langile autonomoak ez du kotizatu beharrik izango. Kuotak ordaintzeko salbuespen-epeak iraungo du jarduera eteteko neurria hartzen den hileko lehen egunetik (edo 2022ko martxoaren 1etik, baldin eta data hori baino lehen hasitako jarduera-etendurari eusten bazaio), neurri hori kendu eta hurrengo hileko azken egunera arte (edo 2022ko ekainaren 30era arte, azken egun hori aurrekoa bada).
- Ezohiko prestazio hori jasotzen den aldiari aplikagarria izango den kotizazio-oinarria, edonola ere, prestazio horren hasieran ezartzen dena izango da.
ESKATZEKO EPEA
ESKUBIDEAREN SORRERA ETA IRAUPENA
Prestazioaren onarpena eska daiteke jarduera eteteko erabakia edo ebazpena indarrean sartu eta hurrengo hogeita bat egun naturalen barruan (edo martxoaren 21a baino lehen, jarduera etetea 22022ko martxoaren 1a baino lehen erabaki bada) eta irailaren 28ko 18/2021 Errege Lege Dekretuaren 9. artikuluan ezarritako aparteko prestazioa jasotzen ez bada.
Eskuduntza duen agintaritzak jarduera eteteko neurria indarrean jartzen den egunetik hasiko da prestazioa jasotzeko eskubidea (edo 2022ko martxoaren 1etik, data hori baino lehen hasitako jardueraren etetea mantentzen bada).
Eskaera ezarritako epetik kanpo aurkeztuz gero, eskaera aurkeztu eta hurrengo hilabeteko lehen egunean hasiko da prestazioa jasotzeko eskubidea. Kasu horietan, langileak ez du kotizatu beharrik izanen prestazioa jasotzeko eskubidea duen egunetik.
Prestazioak gehienez ere lau hilabeteko iraupena izango du; neurriak kentzea erabakitzen den hilabeteko azken egunean bukatuko da prestazioa jasotzeko eskubidea, edo 2022ko ekainaren 30ean, azken egun hori aurrekoa bada.
BATERAEZINTASUNAK
- Prestazioa ez da bateragarria izango 2/2022 ELDren 1. artikuluan kotizaziorako aurreikusten den salbuespenarekin.
- Prestazioa ez da bateragarria izango besteren kontura egindako lanagatik ordainsaria jasotzearekin, besteren konturako lanarengatiko diru-sarrerak LGSren baino 1,25 gutxiago direnean izan ezik.
- Norbere konturako beste jarduera bat burutzearekin;
- Bere jarduerari itxierak eragin dion sozietate batetik eratorritako etekinak jasotzearekin;
- Gizarte Segurantzatik prestazio bat jasotzearekin, salbu eta onuraduna hori jasotzen ari bazen burutzen duen jarduerarekin bateragarria izateagatik.
- Itsasoko Langileen Erregimen Berezian sartzen diren norbere konturako langileen kasuan, jarduera etetegatiko prestazioa ez da bateragarria izango ontzidia gelditzeagatik jasotzen diren laguntzekin ere. Hala ere, laguntza horiek jasoz gero, eta hori egiaztatu ondoren, langile autonomoak ere salbuetsita geratuko dira kotizatzeko betebeharretik, prestazio honetarako adierazitako baldintzetan.
Solicitud art. 2 R-D Ley 2/2022
Declaración responsable art 2 R-D Ley 2/2022.pdf