Subsidioak eta beste Prestazio batzuk
Gaia: Zenbatekoa
-
Zenbatekoa
-
Nola kalkulatzen da ABE baten oinarri-arautzailea medikuaren- baja jarduera hasten deneko hilabete berean hasten denean?
Kategoria: Aldi baterako ezintasuna > Gaia: ZenbatekoaBaja izan zeneko hilabetearen kotizazio oinarria zati kotizazio horri dagokion egun kopurua.
Kontratua berria denean, enpresa berean kotizazio oinarririk izan arren, edo beste batean aurreko hilabetean, kontratu berriaren kotizazio oinarria honen kotizazio egunengatik zatituko da.
Medikuaren baja lan-jarduera hasi zeneko egun berean izanik, oinarri arautzailea langileak lanean hasi behar zueneko hilabetean jaso beharreko ordainsariak kontuan izanda kalkulatuko da.Eskura dauden ekintzak -
Nola kalkulatzen da oinarri-arautzailea lan-harremana ABE egoeran izan bitartean eteten bada?
Kategoria: Aldi baterako ezintasuna > Gaia: ZenbatekoaOinarri-arautzailea langabeziako kotizazio-oinarrien gehiketa izango da, aparteko orduak kanpo, prestazio honetarako kontratua eten aurreko 6 urteetan kotizatutako azken 180 egunei dagokiena edo, gozatu gabeko oporraldirik bada - enpresak kotizatu beharrekoa- opor horiek bukatu arte.
Langabeziako prestaziorako kotizazio-oinarrien180 eguneko epe jarraiturik ez bada, azken 6 urteetan bila ditzakegu 180 egun horiek bete arte. 180 egun bete ezean, lokalizatutako oinarriak hartuko dira eta kotizazio horri dagokion egunen zenbatekoarekin zatituko dira.
Ordainketa LI babesten duen erakundeak hartuko du bere gain (GSIN, Mutua edo enpresa), lan-harremana eten edo oporraldia amaitu hurrengo egunetik aurrera, nahiz eta bajaren 16. egunera ez ailegatu.Eskura dauden ekintzak -
Nola kalkulatzen da langileari ABE egoeran izanda, kontratua iraungitzen bazaio eta ordaindutako urteko oporrak gozatzeke baditu?
Kategoria: Aldi baterako ezintasuna > Gaia: ZenbatekoaKalkulu bikoitza egin behar da:
- Alde batetik, gozatzeke diren opor-egunak ordainketa eskuordetu erregimenean prestazioa jasotzen balego bezala.
- Beste aldetik, gozatzeke diren ordaindutako oporraldia amaitzen den egunetik aurrera, prestazioa iraungitze kasuen modu berean kalkulatuko da.
Enpresaren aldetik kontratua iraungi zen ondoren kotizaziorik bada, egoera hau altarekin parekatutakotzat joko da. Langabeziagatiko prestazioa aipatu epea amaitu arte aitortzen ez denez eta berau prestazioaren sorrera eta iraupena zehazteko aintzat hartzen denez, oinarri arautzailea kalkulatzeko opor horien kotizazioa hartuko da kontuan.
Eskura dauden ekintzak -
Langile batek langabeziako epea bukatuta ABEn jarraitzen badu, zein izango da ABEgatiko prestazioaren zenbatekoa?
Kategoria: Aldi baterako ezintasuna > Gaia: ZenbatekoaDesberdindu beharko dira:
Aurreko prozesu baten gaixoberritzea bada langilea aktibo zenean: ABEren zenbatekoa langabezian zenean jasotzen zuena bestekoa izango da. Une horretan langabeziagatiko prestazioak zuen ehuneko bera aplikatuko zaio.
Aurreko prozesu baten gaixoberritzea ez bada: Prestazioa Efektu Anitzeko Errenten Adierazle Publikoen %80 aplikatuta ordainduko da (EAEAP) ezohiko pagen zati proportzionala alde batera utzita. Langilearen oinarri arautzailea eta bere familia- egoera ez dira kontuan hartuko.
Lanaldi partzialeko langilea bada, %80 hori langabeziako prestazioaren kalkuluan EEZPk aplikatu kotizazioaren ehunekoan gutxituko da.Eskura dauden ekintzak -
ABEren prestazioaren oinarri arautzailea moldatzerik bada, subsidioa jasotzen den epean, kotizazioaren gehieneko oinarrira parekatuta eta ondoren moldatzen bada?
Kategoria: Aldi baterako ezintasuna > Gaia: ZenbatekoaABEn oinarri arautzailea aldaezina da gutxieneko kotizazio-oinarria handitzen ez bada edota atzeraeraginezko efektuko ordainsarien gehikuntzaren edo parekoen ondorioz, prestazio honen oinarri arautzailearen oinarria izan zen kotizazio-oinarria aldatzen ez bada.
Eskura dauden ekintzak
-