Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Subsidioak eta beste Prestazio batzuk

Gaia: Kudeaketa /Ordainketa

  • Kudeaketa /Ordainketa

    • Nori dagokio ABEren ordainketa gaixoberritzea denean, une horretako aseguratzailea eta hasierako istripua babestu zuen aseguratzailea berbera ez denean?
      Kategoria: Aldi baterako ezintasuna > Gaia: Kudeaketa /Ordainketa
      • Gaixotasun arruntaren zein lanez kanpoko istripuaren kasuan:

        ABE berriz gaixotze-unean babesten duen erakundeak hartzen du bere gain prestazioaren ordainketa, subsidioa berriz gaixotze-uneko kotizazio-oinarrien arabera kalkulatuta,  lehenengo prozesuan babesa nork egin duen kontuan hartu gabe.

      • LI  edota GP denean:

        • LIren oinarri arautzailea berriz gaixotze-unekoa bezalakoa edota hori baino handiagoa izanez gero: lehenengo aseguratzaileak ordainduko du berriz gaixotzea, oinarri arautzailetzat berriz gaixotze-unekoa hartuta. Bigarrenak ez du ordainketarik egin beharko.

        • Hasierako LIren oinarri arautzailea berriz gaixotze-unekoa baino txikiagoa izanez gero: lehenengo aseguratzaileak ordainduko du hasierako LIn aseguratutako oinarriari dagokion zenbatekoa eta bigarrenak ordainduko du lehenengo oinarri arautzailearen eta berriz gaixotze-unekoaren arteko desberdintasuna.            

      Irizpide horri eutsiko zaio lan-jarduerarik gabeko 180 egun baino gehiago tartean egonda ere; dena dela, prozesua ez da metagarria ABEren gehienezko iraupenaren xederako. 

      Berriz gaixotze-unean langilea langabezian egonez gero, lehenengo aseguratzaileak hartuko du bere gain ABE, lehenengo prozesuko edo, une hartan medikuaren baja gertatu izan ez bazen, istripu-uneko soldaten oinarri arautzailearen arabera. Hala ere, ordainketari LGSSren 222 Art.-an jasotako mugak ezarriko zaizkio.

      Eskura dauden ekintzak
    • Zer agiri aurkeztu behar dira Autonomoen aldi baterako ezintasuna izapidatzeko?
      Kategoria: Aldi baterako ezintasuna > Gaia: Kudeaketa /Ordainketa

      Arriskua hitzartuta duen erakundean,  GSIN edo Mutuan, aldi baterako ezintasunagatiko prestazioen ordainketa-zuzenaren, eskaera , baja partea, Gizarte Segurantzako kuoten ordainketan egunean dela egiaztatzen duen agiria eta jardueraren aitorpena aurkeztu beharko dira.

      Eskura dauden ekintzak
    • Zein epe du langile autonomoak jardueraren egoeraren aitorpena aurkezteko? Zein ondorio ditu hau ez aurkezteak?
      Kategoria: Aldi baterako ezintasuna > Gaia: Kudeaketa /Ordainketa

      Norbere konturako edo langile autonomoek ABE egoera hasi zenetik 15 eguneko epeanGSIN-naurkeztu beharko dute: merkataritza, industria edo bestelako establezimendua zuzenean kudeatzen duenaren gaineko aitorpena, edo jardueraren aldi baterako edo behin betiko etetea Administrazioak era honetan ABE egoeran izanda, titularra deneko establezimendua zein egoeratan geratzen den egiaztatzeko.       
         
      Hala ere, aitorpena medikuaren bajatik 45 egunera aurkezten denean baino ezingo zaio zehapen-espedienteari ekin.    
             
      Aitorpena edo epez kanpoko aitorpena ez aurkeztea, arau-hauste arintzat jotzen da eta ondorioz, prestazioa hilabete batez galtzearekin zigortzen da.

      Ez da nahitaezko agiria, derrigorrezkoa baizik; beraz, aitorpena izan gabe ere izapidetu ahal izango da espedientea. Langileak baldintza guztiak betetzen baditu, espedientea onartuko da baina ez da subsidioa ordainduko eta ez da ordainduko aitorpena aurkeztu arte.

      Eskura dauden ekintzak
    • Ordainketa zuzeneko aldi baterako ezgaitasun egoeran banago, berrespen agiriak aurkezten jarraitu behar al dut GSIN edo IGIn nire prestazioa jaso ahal izateko?
      Kategoria: Aldi baterako ezintasuna > Gaia: Kudeaketa /Ordainketa
      • Osasun Zerbitzu Publikoak dagokizun berrespen-agiria igorri badu edo, kasuak kasu, alta-agiria, GSINak edo IGIak automatikoki ordainduko dizu aldi baterako ezgaitasunagatiko prestazioa zuk berrespen eta/edo alta-agiririk aurkeztu beharrik gabe.   
      • Aipatu berrespen- eta/edo alta-agirietan adierazten den aldia hileko nomina zentralizatuarekin ordainduko da, COVID-19a transmititzea ekiditeko ezohiko neurriek eragindako egoera baino lehenago egin ohi zen bezala.
      • Hala ere, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak ordaindu ahal izateko, kasu bakoitzari dagokion berrespen- eta/edo alta-agiria igorri beharko da aurretik.
      • Ordainketarik jasotzen ez baduzu, Osasun Zerbitzu Publikoarekin (OZP) jarri beharko zara harremanetan berrespen- eta/edo alta-agiriak igorri diren kontsultatzeko, eta igorri badira, horiek ebazteko; izan ere, OZPa da berrespen- eta/edo alta-agiriak igortzeko erakunde eskuduna.
      Eskura dauden ekintzak
    • Zein entitateri dagokio aldi baterako ezgaitasuna ordaintzea kasu hauetan?
      Kategoria: Aldi baterako ezintasuna > Gaia: Kudeaketa /Ordainketa
      • ABE kontingentzia arruntetatik datorrenean,  ordainketa erakunde kudeatzaileari (GSIN edo IGI) dagokio, edo mutualitateari, enpresak prestazioaren ordainketa haien gain hartzea erabaki badu.
      • Kontingentzia profesionalen ondoriozko ABE-en kasuan, ordainketa erakunde kudeatzaileari (GSIN edo IGI) dagokio, edo enpresak kontingentzia profesionalak estaltzeko erabiltzen duen mutualitateari, edo kontingentzia profesionalen ondoriozko AEB kudeatzen borondatez laguntzen duen enpresari. 
      Eskura dauden ekintzak
    • Nork emango du osasun-laguntza eta nork agirien kontrola kasu hauetan?
      Kategoria: Aldi baterako ezintasuna > Gaia: Kudeaketa /Ordainketa
      • Osasun-laguntza eta alderdien kontrola, 365 egun baino gutxiagoko ABEren kasuan, Osasun Zerbitzu Publikoari, GSINri, IGIri eta, hala badagokio, mutualitate laguntzaileari edo borondatezko lankidetza bere gain hartzen duen  enpresari dagokie, kontingentzia profesionalen ondoriozko ABEa beteta duten kasuetan.
      • 365. egunetik aurrera, osasun-laguntza eta prozesuaren kontrola GSINeri edo IGIri dagozkio.
      Eskura dauden ekintzak
    • Langile autonomoa banaiz eta Mutualitate bat aukeratu badut jarduera eteteagatik aparteko prestazioa jasotzeko eskubidea izateko, GSINren zuzeneko ordainketako aldi baterako ezgaitasunean nagoela, nori dagokio aldi baterako ezgaitasuna ordaintzea?
      Kategoria: Aldi baterako ezintasuna > Gaia: Kudeaketa /Ordainketa
      • Aldi baterako ezgaitasunaren ordainketaren erantzukizuna GSINari badagokio Mutualitateak aukera egiten duen unean, aukeraren ondoren ordainketa GSINari dagokio.
      • Aldi baterako ezgaitasuna mutualitatea aukeratu ondoren gertatzen bada edo aurreko aldi baterako ezgaitasuna pairatzen badu, mutualitateak hartuko du bere gain aldi baterako ezgaitasun horren kudeaketa eta ordainketa.
      Eskura dauden ekintzak
Complementary Content
${loading}