Subsidioak eta beste Prestazio batzuk
Gaia: Iraupena / Luzapena / Gaixoberritzeak
-
Iraupena / Luzapena / Gaixoberritzeak
-
ABEren iraupenaren gehieneko epea zenbatzeko, gaixoberritzetzat hartzen da, osatu delako alta jaso eta enpresara bueltatuta, aurreko baja eragin zuten minak direla eta atzera ere baja bada?
Kategoria: Aldi baterako ezintasuna > Gaia: Iraupena / Luzapena / GaixoberritzeakKasu horretan, medikuaren alta jaso denetik berriro medikuaren baja jaso arte 180 egun baino gehiago igaro ez badira bakarrik hartuko da aintzat aurreko aldia.
Aurreko prozesutik 180 egun baino gehiago igaroz gero, lesio berberak izan zein ez izan, beste aitorpen bat izango litzateke eta, gaixotasun arruntaren kasuan, azken 5 urteetan 180 kotizazio-egun egiaztatu beharko lirateke.
Lesio desberdinak izanez gero, nahiz eta 180 egun igaro ez, beste aitorpen bat izango litzateke eta esandako betekizunak bete beharko lirateke.Eskura dauden ekintzak -
ABEren iraupenaren gehieneko epea agortuta eta aldi baterako ezintasunagatiko prestazioa ukatuta, langilea lanera bueltatzen bada eta egun berean ere beste medikuaren baja bat luzatzen bada, ABEren prozesua jarriko da abian?
Kategoria: Aldi baterako ezintasuna > Gaia: Iraupena / Luzapena / GaixoberritzeakBeste baja horrek aldi baterako ezintasuneko beste prozesu bat eragingo luke, honako kasu hauetan subsidio-eskubidea sortuko lukeena:
-
Patologia horrek berak edo antzekoak eragin badu baja medikoa eta lanean hasi eta 180 egun igaro ez badira, ezgaitasun iraunkorraren egoera ukatu ondorengo baja dagoenean bakarrik aitortuko da eskubidea. Baja berria Osasun Zerbitzu Publikoak (SPS) igorri behar du kontingentzia arruntak badira; kontingentzia profesionalak badira, aldiz, SPSk edo Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaileak.
-
Beste patologia batek sortzen badu, prestazioa jasotzeko eskubidea edukiko da, baldin eta prestazio honen betekizun orokorrak biltzen badira (alta-egoera edota altarekin parekatutako egoera eta 180 eguneko kotizazio-aldia azken 5 urteetan gaixotasun arruntak eragin badu).
Eskura dauden ekintzak -
-
Zer gertatzen da aldi baterako ezintasunaren prozesua abian jartzen bada INSSko zerbitzu medikuek kudeatutako medikuaren altaren ondoren?
Kategoria: Aldi baterako ezintasuna > Gaia: Iraupena / Luzapena / GaixoberritzeakINSSko ikuskari medikuek emandako medikuaren altaren dataren hurrengo 180 egunetan sor daitezkeen prozesu berrien bajak INSSko ikuskari medikoek soilik igorri ahal izango dituzte, betiere medikuaren alta hori sortu zuen prozesuarekin lotuta badaude.
Eskura dauden ekintzak
-