Kategoria:
> Gaia:
Bateragarria da 21 urtetik beherako umezurtz baten edo adinez nagusi baten lanarekin, baldin eta lanerako gaitasuna ezintasun iraunkor absolutuaren edo baliaezintasun handiaren graduan baloratutako portzentaje batean murriztuta badu.
Umezurtzak 21 urtetik gorakoak eta 25 urtetik beherakoak badira eta ezinduak ez badira, zurztasun-pentsioa bateragarria izango da norberaren edo besteren konturako irabazizko lan batekin, baldin eta lortzen dituen diru-sarrerek ez badute gainditzen, urteko zenbatekoan, LGSaren % 100, aparteko bi pagak barne.
Umezurtzak % 33ko edo hortik gorako ezgaitasuna badu, 25 urte arteko onuraduna izan daiteke, baldin eta lanik egiten ez badu, edo, lan eginez gero, indarreko LGSaren urteko zenbatekoa baino txikiagoak badira diru-sarrerak.
Urte naturalean jardun eta jardun gabeko epeak txandakatzen badira, eskubidea mantenduko da ezarritako muga gainditzen ez den bitartean.