Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Zenbatekoa

Gaia:

  • Zenbatekoa

    • Nola kalkulatzen da oinarri arautzailea lanaldi partzialeko lanak direnean?
      Kategoria: > Gaia:

      Lan egindako orduen araberako egin kotizazioak baino ez dira zenbatuko (ohikoak edo osagarriak), parekotasuna kotizazio egun teorikoetan kalkulatuta. Honetarako benetako lanorduak zati 5 egingo da. 
       
       Kotizazio egun teorikoak = Lanorduak (ohikoak eta osagarriak)/ 5

      Kotizazioko 500 egunak egiaztatu behar direneko 5 urteko epea dagokion jarduerako lanaldiarekiko benetako lanaldiaren murrizketaren hein berean goitituko da.

      Eskura dauden ekintzak
    • Noiz da oinarri arautzailearen %70eko ehunekorako eskubidea alarguntza-pentsioetan?
      Kategoria: > Gaia:

      Ehuneko honetarako eskubidea izango da, betiere jasotzen den epe osoan , aldiberean ondoko baldintzak betetzen badira: 

      • Pentsiodunak familia kargak izatea. Hau da:
        • 26 urte baino gutxiagoko seme-alabekin, adineko ezinduekin (%33 gorako minusbaliotasun graduarekin) edo atotsitako adingabekoekin elkarbizi denean.
        • Familia-unitatearen diru-sarrerek, pentsiodunarenaz gain, osatzen duten kideen zenbatekoarekin zatituta, ez dutenean gainditzen, urteko zenbatekoan, indarrean den LGS  %75, aparteko pagen zati proportzionala  kontuan izan gabe.
      • Alarguntza-pentsioa diru-sarrera nagusia edo  bakarra denean, baldintza hau betetzen dela kontuan hartuko da pentsioaren zenbatekoa pentsiodunaren diru-sarrera guztien %50 baino handiagoa denean.
      • Pentsiodunaren urteko diru sarrerek ezarri muga gainditzen ez dutenean; hau da, ekitaldi bakoitzean kotizaziopeko pentsioen gutxienekoak aitortzeko aurreikusitako mugari, ekitaldi bakoitzean pentsiodunaren adinaren araberako gutxieneko alarguntza-pentsioaren urteko zenbatekoa gehituta, aipatu muga ganditzen dutenean. 

      Alarguntza-pentsioek urteko zenbatekoan, gehi pentsiodunaren urteko diru-sarrerek ezingo dute ezarritako diru-sarreren muga  gainditu. Bestela, alarguntza-pentsioaren zenbatekoa gutxitu egingo da aipatu muga ez gainditzeko.

      Baldintzaren bat ez betetzeak %52ko ehunekoaren aplikazioa dakar, baldintza betetzeari utzi zion osteko hilabeteko 1go egunetik aurrera.

      Eskura dauden ekintzak
    • Nola kalkulatzen da alarguntza-pentsioa banantze judiziala, dibortzioa edo nulitatea denean?
      Kategoria: > Gaia:

      Onuradun bakarra:

      • Legez bananduta edo dibortziatuta dagoenean: pentsioaren osotasuna jasotzea dagokio.
      • Ezkontza nulua dela onartu diotenean: hil denarekin batera bizi izandako denborarekiko proportzionala den pentsioa jasoko du.

      Hainbat Onuradun:

      • Dibortzioa edo nulitatea egon denean, pentsioa jasotzeko eskubidea duten onuradun bat baino gehiago dagoenean, horietako bakoitzarentzat onartuko da kausatzailearekin bizi izandako denboraren proportzioan.
      • Kasu guztietan, bizirik dirauen ezkontideari (nahiz eta bananduta egon) edo, ezkondu gabe, baina kausatzailearekin hil denean bizi zen eta alarguntasun pentsioaren onuraduna izango denari %40 emango zaio. Dibortziatutakoak berme honetatik kanpo daude. 
      Eskura dauden ekintzak
    • Nola kalkulatzen da oinarri arautzailea hildakoa erretiro partzialekoa bazen?
      Kategoria: > Gaia:

      Betiere erretiro-partziala txandako-kontratuarekin partekatu denean, lanaldi partzialean egindako lanei dagokien kotizazio-oinarriak hartuko dira kontuan, epe horretan lanaldi osoan lan egiteagatik zegokion zenbatekoaren %100era gehituta.

      Ez dira gehituko erretiro-partziala eta txandako-kontratua aldiberetu ez direnean, nahiz eta egoera enpresak txandako-langilea ez mantentzearen ondorio izan.

      Eskura dauden ekintzak
    • Eragilea hildakoan ez bada ezkontide bizirik edo berau ondoren hiltzen bada, gehitu egiten al da zurztasun-pentsioa?
      Kategoria: > Gaia:

      Bai, eragilea hildakoan ezkontide bizirik geratzen ez bada zein berau pentsioa jaso bitartean hiltzen bada, alarguntza-pentsioaren %52a pentsiorako eskubidea duten umezurtzen artean hainbanatuko da. Ezkontide bizirik ez izatera parekatuko da.

      • Gurasoen erregistro eza.
      • Epaiketaren bidez aitortu seme-alaba uztea.


      Ez da goititzerik, bizi den ezkontideak alarguntza-pentsiorik eragiten ez duenean edo onuraduna berriz ezkontzean prestazioa eteten denean, ez baita erabateko zurztasun egoerarik.

      Eskura dauden ekintzak
    • Bada mugarik zurztasun-pentsioaren oinarri arautzaileari aplika dakiokeen ehunekoan, umezurtz batzuk direnean?
      Kategoria: > Gaia:

      Eragile berak eragindako alarguntza eta zurztasun pentsioen zenbatekoen gehiketak ezingo du dagokion oinarri arautzailearen %100 gainditu.

      Oinarri arautzailearen mugak zurztasun-pentsioetan izango du eragina, haren gertaera eragilea 2002-1-1etik aurrera gertatu bada.

      Oinarri arautzailearen % 100aren eta alarguntzaren ehunekoaren arteko aldea zati berdinetan banatuko da zurztasun-pentsioa jasotzeko eskubidea duten zurtz guztien artean.

      Eskura dauden ekintzak
    • Nola kalkulatzen da zurztasun-pentsioa alarguntza eta zurzatasun pentsioetan onuradun batzuk direnean?
      Kategoria: > Gaia:
      • Alarguntza bakoitzari aplika dakiokeen ehunekoa elkarbizitza epearekin biderkatuko da (%52 edo %70  elkarbizitza epeko).
      • Atera ehunekoak gehituko dira.
      • Atera ehunekoen ezberdintasuna eta %100 umezurtzen artean hainbanatuko da.
      Eskura dauden ekintzak
    • Alarguntza-pentsioaren titularra hiltzen denean, gehitzen al da umezurtzen edo beste familiartekoen pentsioa?
      Kategoria: > Gaia:

      Alarguntza-pentsioaren titularra hiltzen denean, berau umezurtzen artean hainbanaturik gehiagotuko da. Umezurtzik ez denean baina bai familia-aldeko hartzaileak, eskubidea hainbanaturik ondoko ordenean gehiagotuko da:

      • Eragilearen ilobak eta neba-arrebak.
      • Erretiro edo ezintasun iraunkorreko pentsiodunaren aurreko ahaide, seme-alaba eta neba-arrebak.
      Eskura dauden ekintzak
    • Zein zenbateko dagokio familiartekoen aldeko subsidioari?
      Kategoria: > Gaia:

      Zenbatekoa oinarri arautzaleari %20ko ehunekoa aplikatuta lortuko da (alarguntza kalkulatzeko era berean). 12 hilabetetan eta aparteko bi pagatan ordainduko da.

      Eskura dauden ekintzak
    • Eragile berak badu lagun ezberdinetan alarguntza, zurztasun eta familiartekoen aldeko petsioak sortzerik?
      Kategoria: > Gaia:

      Bai, muga batekin: onuradun batzuk direnean, heriotza eta biziraupenagatiko prestazioen zenbatekoen gehiketak ezingo du dagokion oinarri arautzailearen %100 gainditu. Muga hau aipatu zenbatekoen hasierako zehaztapenerako aplikatuko da, baina ez du eraginik izango ondoren izan daitezkeen aldizkako errebalorizazioetan.

      Zurztasun-pentsioekbeste familiartekoen aldeko pentsioen aldean lehentasuna dute. Hala ere, muga honek ez du familiartekoen aldeko aldi baterako subsidioaren aitorpena ukatuko, ez baitago muga honen eraginpean.

      Eskura dauden ekintzak
Complementary Content
${loading}