Kategoria:
> Gaia:
Oro har, ekitaldi bakoitzean, banaka edo bazkide gisa egindako jarduera ekonomiko, enpresarial edo profesional guztietatik lortutako etekinak hartuko dira kontuan.
Etekin konputagarriak PFEZren arauen arabera kalkulatuko dira:
- Zuzeneko zenbatespena:
- Etekin garbia + Gizarte Segurantzako kuoten zenbatekoa.
- Zenbatespen objektiboa:
- Aurretiazko etekin garbia.
- Aurretiazkoo etekin garbia, gutxitua (nekazaritza, basogintza eta abeltzaintzako jarduerak).
- Merkataritza-bazkideak:
- Sozietatearen jardueraren ondoriozko lan etekinak.
- Sozietatearen partaidetzetatik eratorritako kapitalaren etekinak (diruzkoak edo gauzazkoak).
- Kooperatibak:
- Kooperatibari zerbitzuak ematearen ondoriozko lan etekinak.
- Bazkide langile izatetik datozen etekinak.
- Bazkide zibilak, kolektiboak, komanditarioak, lanekoak eta erkidegokoak:
- Jarduera ekonomikoaren etekinak (errenten esleipena).
- Bazkide langile izatetik datozen etekinak.
Errendimendu horietatik abiatuta, hileko batez bestekoa kalkulatzen da, hau da, urteko etekin garbiak benetako alta-egunekin zatitzen dira (ez dira zenbatzen Gizarte Segurantzaren prestazio ekonomikoa baliatzen den egunak, ezta prestazio horren oinarri arautzailea kalkulatzeko kontuan hartu direnak ere), gastu orokor gisa % 7 kenduta, oro har, eta % 3 merkataritza- eta lan-bazkideen kasuan.
Eragiketa horren emaitza 30ekin biderkatzen da, eta, horrela, etekin garbi errealen hileko batez bestekoa lortzen da.