Kategoria:
> Gaia:
Gizarte Segurantzarekiko zor bat ordaintzeko atzerapena eskatzeko aukera dago, beti ere baldintza batzuk betetzen badira. Atzerapen hau eskatzeko eskaera-eredua dago Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorraren Administrazioetan; halaber, gaiari buruzko informazioa eman eta zalantzak argituko dira bertan. Praktikoena zorra duzun Administraziora jotzea da eta bertan atzerapena kudeatzea. Zorra kitatzeko gehienez bost urteko epea dago, baina epe luzeena edo motzago bat emango da zorraren zenbatekoaren eta egoeraren arabera. Luzatzen bada, interesak sortuko dira, diruaren interes legala oinarri.
Ziurtagiri digitala baduzu, zure eskaera Gizarte Segurantzako zorren ordainketa atzeratzea izapidearekin egin dezakezu, Eskaeren Erregistro Elektronikoan, Gizarte Segurantzaren Egoitza Elektronikoan.