Enpresaburuak
Web orri honek zure enpresa kudeatzeko behar duzun informazioa eskaintzen dizu Gizarte Segurantzako izen-emate, alta, baja, kotizazio/diru-bilketari, hartzekodunei egin beharreko ordainketei buruz, etab., baita Gizarte Segurantzaren edozein Bulegotan aurkez ditzakezun inprimaki eta ereduei buruz ere.
RED Sistemara (Datuen Igorpen Elektronikoa) sar zaitezke; sistema horren bidez egiten dira gestioak eta informazio eta dokumentu trukeak kotizazioari, afiliazioari eta aldi baterako ezintasunagatiko prestazio ekonomikoaren alta eta baja parteen bidalketak.
Gainera, Gizarte Segurantzak enpresen eskura jartzen du langileek jasotzen duten prestazioei buruzko komunikazio-zerbitzua.
Hemendik, Gizarte Segurantzaren Egoitza elektronikora sar zaitezke. Bertan izango dituzu eskuragarri hainbat zerbitzu, eta eskaerak, idatziak eta komunikazioak kudeatu ahal izango dituzu mugitu beharrik gabe.