Gizarte Segurantzaren Kontuhartzailetza Orokorra
|C/ Valenzuela, 5 – 28014 – MADRID.
Telefonoa: 91 363 26 05.
Faxa: 91 363 26 90.
Zer da Gizarte Segurantzaren Kontu-hartzailetza Orokorra?
Gizarte Segurantzaren Kontu-hartzailetza Orokorrak zuzendaritza orokorraren maila du, eta Estatuko Administrazioaren Kontu-hartzailetza Orokorraren mendetasun funtzionala du. Gizarte Segurantzaren sistema osatzen duten erakundeen kontabilitatearen zuzendaritzaz eta kudeaketaz arduratzen den barne-kontroleko organoa da.
Gizarte Segurantzaren Kontu-hartzailetza orokorrak berariazko arautegian eta han ezarritako egituran xedatutakoaren arabera garatuko ditu bere eginkizunak.
Zer eskumen eta eginkizun ditu?
Gizarte Segurantzaren Kontu-hartzailetzak honen gaineko funtzioak eta eskumena izango du:
-
Barne kontrola, Gizarte Segurantzaren Kontu-hartzailetza Orokorrak egindako barne kontrolaren erregimena garatzen duen Maiatzaren 16ko 706/1997 Errege Dekretuan ezartzen denaren arabera, funtzio kontu-hartzailea burutuz eta finantza-kontrolaren jarduketak burutuz.
-
Gizarte Segurantzaren esparruan kontabilitate publikoaren Zuzendatiza, irailaren 23ko 1091/1988 legegintzako Errege Dekretuak onartutako Aurrekontuen Lege Orokorraren testu bateragineren 151 artikuluan ezartzen denaren arabera, abenduaren 30eko 13/1996 Legearen 74 artikuluak honi emandako idazketaren arabera, Estatuko Administrazioaren Esku-hartzailetza Orokorrak kontabilitatearen gainean izan dezakeen eskumenaren kalterik gabe, eta Erakunde Kudeatzaileen eta Gizarte Segurantzaren Zerbitzu Komunen kontabilitate kudeaketaren kalterik gabe, Errege Dekretu honetan ezarritakoaren arabera.
- Kudeaketa organuen aholkularitza, bere kontrol funtzioetatik eratorrita.
-
Gizarte Segurantzaren Kontu-hartzailetza Orokorrak, Erakunde Kudeatzaileetan eta Gizarte Segurantzaren Zerbitzu Komunetan Eskuordetutako Kontu-hartzailetza guztien goi-buruzagitza izanda, hauen koordinaketa burutuko du, beharrezkotzat hartzen dituen beren funtzioak garatzeko beharrezkoak diren jarraibideak emanez eta hauek dituzten zalantzak ebatziz.
Gizarte Segurantzaren Kontu-hartzailetza Orokorrak ere honakoa egingo du:
-
Indarrean dagoen arautegiaren arabera, ordezkaritza izan behar duen organo bilduetan hitzez eta botuz parte hartzea.
-
Gizarte Segurantzaren Aurrekontuen lantzean jarraitu beharreko arauak, osatzen duten erakunde ezberdinen zuzendaritza eta bebes organuek eman beharrekoak, ezagutzera eman.
-
Diputatuen Kongresuko eta Senatuko Aurrekontuen Komisioei, hiruhilabetero, Gizarte Segurantzaren sistema osatzen duten erakundeen aurrekontuen betearazpenari buruzko informazioa igortzea.
-
Indarrean dagoen arautegiak eman ahal dion beste edozein funtzio edo eskumenen betearazpena.