Zenbatekoa
Oinarri arautzailea
Arau orokorra:
Kontingentzia arrunten kasuan:
Honela kalkulatzen da: ezgaitasuna hasi aurreko hilean langileak izandako kontingentzia arrunten kotizazio-oinarriaren zenbatekoa zati kotizazio horrek hartzen dituen egunak (zatitzaile hori 30 izango da langileak hileroko soldata badu; eta 28, 29, 30 edo 31, eguneroko soldata badu).
Hala ere, langilea ezgaitasuna hasten den hilabete berean sartzen bada enpresan, hilabete horretako kotizazio-oinarria hartuko da OA gisa, benetan kotizatutako egunekin zatituta. Era berean, benetan kotizatutako egunak hartuko dira zatitzailetzat, baldin eta langilea aurreko hilabete natural osoan altan egon ez bada.
Lan istripu edo lanbide gaixotasun kasuetan:
OA bi batugai gehituz lortzen da:
-
Aurreko hileko kontingentzia profesionalengatiko kotizazio-oinarria, aparteko ordurik gabe, kotizazio horri dagokion egun-kopuruaz zatituta.
-
Aurreko urte naturaleko aparteko orduengatiko kotizazioa zati 365 egun, langileak enpresan duen antzinatasuna txikiagoa bada izan ezik; halakoetan, enpresako laneko altaren egunak jakinaraziko dira, baja-hilabetekoak izan ezik.
Enplegu-aniztasunaren kasuan:
Kotizazio-oinarri guztiak enpresa desberdinetan zenbatuz kalkulatzen da, kotizaziorako indarrean dagoen gehieneko muga aplikatuz.
Lanaldi partzialeko kontratua duten langileen kasuan, zerbitzu-ematearen iraupena eta kontingentzia edozein direla ere: Eguneko OA honela kalkulatuko da azken lan-altaz geroztik egiaztatuta dauden lanaldi partzialeko kotizazio-oinarrien batura zati denboraldi horretako egun naturalen kopurua (gertaera eragilearen aurreko 3 hilabeteak, gehienez ere).
Prestazioa langilea aldi baterako ezgaitasun-egoeran dagoen egun natural guztietan ordainduko da.
Aurrekoak ez du eraginik izango aldi baterako ezgaitasun (ABE) egoeraren gehieneko iraupen-aldian, egoera horretan egoteko egun natural kopuruari erreferentzia eginez gauzatuko dena.
Aldizkako lan-kontratu finkoak direnean
Aldizkako kontratu finkoa duten pertsonen kasuan, aldi baterako ezgaitasunagatiko prestazioaren eguneko oinarri arautzailea zatiketa honen emaitza izango da: azken deialdiak eragindako zerbitzuak ematen hastearen ondorioz, dagokion araubidean alta eman zutenetik egiaztatutako kotizazio-oinarrien batura, egitate eragilearen aurreko hilaren aurreko hiru hilabeteko gehieneko mugarekin, aldi horretako egun naturalen kopuruarekin zatituta.
Txandakako prestakuntzarako eta praktika profesionala lortzeko kontratuen kasuan, OA Erregimen Orokorreko gutxieneko kotizazio-oinarria izango da kontingentzia guztietarako, baldin eta txandakako prestakuntza-kontratua duen langilea bada, eta praktika profesionala lortzeko, kotizazio-oinarria handiagoa denean izan ezik; kasu horretan, azken hori aplikatuko da.
Prestakuntza-programetan sartutako kanpoko praktikak edo praktika akademikoak egiten dituzten pertsonak:
- Ordaindu gabeko praktiken kasuan, baztertu egingo da kontingentzia arrunten ondoriozko aldi baterako ezgaitasunaren prestazioagatiko babesa.
- Gertakari arruntek edo profesionalek eragindako aldi baterako ezgaitasunari dagozkion prestazioak ordainketa eskuordetu bidez ordainduko dira beti.
- Prestazioetarako kotizazio-oinarria hau izango da:
- Ordaindutako praktikak: 7. kotizazio taldeko gutxieneko kotizazio-oinarria hartuko da, alta hilabete osora luzatzen ez den hilabeteetan izan ezik; kasu horretan, hainbanaketa hartuko da.
- Ordaindu gabeko praktikak: 8. kotizazio taldearekiko une bakoitzean indarrean dagoen gutxieneko kotizazio-oinarria hilabete naturalean egindako prestakuntza-praktiken egun-kopuruarekin biderkatzearen emaitza izango da; nolanahi ere, 7. kotizazio taldeari dagokion hileko gutxieneko kotizazio-oinarriaren zenbatekoa izango da muga. Gainera, prestazioei dagokienez, ordaindu gabeko prestakuntza-praktiketako egun bakoitza 1,61 egun kotizatutzat hartuko da, eta ezin izango da inolaz ere gainditu dagokion hileko egun-kopurua. Aurreko koefizientetik ateratzen diren egun zatiak egun oso baten gisa kontatuko dira.
Artisten eta zezenketako profesionalen sektoreetako langileen kasuan, haien jatorri den kontingentzia edozein dela ere:
Artisten kasuan, oinarri arautzailea gertaera eragilearen aurreko 12 hilabeteetako kotizazio-oinarrien batez bestekoa da; eta toreatzaileen kasuan, egitate eragilearen aurreko urteko kotizazio osoa zati 365 egitearen emaitza, edo egiaztatzen den kotizazio-aldiaren eguneko batez bestekoa, azken hori urtebetekoa baino txikiagoa bada.
Besteren konturako nekazaritzako langileentzako Sistema berezian dauden langileen kasuan:
-
Langileak benetako lanaldiengatik kotizatzen badu eta lanaldi horietatik 22 baino gutxiago egiten baditu hilean:
Parekatuta daude lanaldi partzialeko langileak eta aldizkako langile finkoak. Kontingentzia arrunten eta profesionalen aldi baterako ezgaitasuna arautzen duen OA bera da.
OA kalkulatzeko, gertaera eragilea gertatu den enpresaren benetako lanaldien kotizazio-oinarria hartzen da.
- Langileak hilean 22 lanaldi edo gehiago egiten baditu, hileko oinarrien araberako kotizazioa dakar:
-
ABE Kontingentzia profesionalak:
Baja medikoaren aurreko hilabeteko kontingentzia profesionalen kotizazio-oinarria.
Alde batera uzten dira aldizkakoak ez diren ordainsari kontzeptuak (aparteko orduak), edo hilean behin baino gehiagotan egiten direnak. Kontzeptu horiei dagozkien kotizazio-oinarrien batezbestekoa ere sartzen da prestazioa hasi aurreko hamabi hilabete naturaletan, edo, txikiagoa bada, langilearen enpresan alta emateko epea. - ABE Kontingentzia arruntak:
Oro har ezarritako arauak aplikatuko dira.
Etxeko langileen sistema berezian dauden langileen kasuan:
-
Kontingentzia arruntetatik eratorritako ABE bada
Baja medikoaren aurreko hileko kotizazio-oinarria zati 30 da OA, hilabete horretako egunak edozein direla ere.
-
ABE kontingentzia profesionalen ondoriozkoa bada:
Lanaldi osoko langileak:
Etxeko langilearen OA medikuaren baja hartu aurreko hileko kotizazio-oinarria zati 30 izango da.
Lanaldi partzialeko langileak:
Gertaera eragilearen dataren aurreko hilabetearen segidako aurreko 3 hilabeteetako kotizazio-oinarrien batezbestekoa izango da OA, eta ez da egingo aparteko orduen batezbestekoa. 3/2012 Errege Lege-Dekretuaren arabera, kasu horretan, langile horiek ezin dute aparteko ordurik egin.
-
Enplegu-aniztasuna eta lanaldi partziala
Etxeko langile batek lanaldi partzialeko kontratu bat baino gehiago baditu eta haren kotizazio-oinarrien batura lanaldi osoko langile baten berdina bada, lanaldi osoko langileekin parekatzen dira lan egindako egunak zenbatzeko eta prestazioa sortzeko, eta lanaldi partzialarekin, eskubidea aintzatesteko eta diru-laguntzak kalkulatzeko.
OA kalkulatzeko, enpresen kotizazio-oinarriak zenbatzen dira, eta kotizazio oinarriaren gehieneko muga aplikatzen da.
-
Enplegu-aniztasuna, lanaldi partzialarekin eta lanaldi osoarekin
Etxeko langileak aldi berean lanaldi osoan lan egiten badu enplegatzaile batentzat eta lanaldi partzialean beste batentzat, eguneroko OA zati bat enplegu bakoitzean zehaztuko da, bere erregimenaren arabera, eta oinarriak ezin izango du gehienezko kotizazio-muga gainditu.
Ehunekoa
- % 60, 4tik 20ra, biak barne.
- % 75, 21etik aurrera.
- %75 eskubidea jaio den egunetik aurrera.
Aldi baterako ezgaitasun egoera bereziak emakumezko langileentzat:
- Bigarren mailako ezgaitasuna eragiten duen hilekoa:
- Lehenbiziko egunetik hogeigarrenera: oinarri arautzailearen % 60. Hogeita batgarrenetik aurrera: oinarri arautzailearen % 75.
- Haurdunaldia etetea, borondatezkoa izan ala ez, eta haurdunaldiko hogeita hemeretzigarren asteko lehen egunetik aurrera:
- Lehen eguna: soldata.
- Bigarren egunetik hogeigarren egunera: oinarri arautzailearen % 60.
- Hogeita batgarren egunetik aurrera: oinarri arautzailearen % 75.
Aldi baterako ezgaitasunaren egoera berezia, organoak edo ehunak transplantatzeko emateagatik:
- oinarri arautzailearen % 100, bajaren lehenengo egunetik hasita.
Aldi baterako ezgaitasuna/langabezia
Langilea kontingentzia arruntek eragindako aldi baterako ezgaitasun (ABE) egoeran denean eta egoera hori bitartean kontratua iraungitzen bada:
-
ABEgatik prestazioa jasotzen jarraituko du, dagokion langabeziaren prestazioaren kopuruan, egoera agortu arte. Orduan, kontratua egoera horretara legez daramatzan arrazoiren baten ondorioz iraungi denean, langabeziako lege-egoera izango du eta, beharrezko baldintzak betetzen baditu, langabeziarengatik dagokion prestazioa jasotzekoa, laneko kontratua agortu denean, edo langabeziarengatiko subsidioa jasotzekoa. Kasu horretan, jada agortutako langabeziagatiko prestazioa jasotzeko epealditik deskontatuko da, lan-kontratua iraungitzen den dataren ostean ABE egoeran izandako epealdia.
-
SPEEk egingo ditu Gizarte Segurantzaren kotizazioak eta langileari dagozkion kotizazioak osotasunean hartuko ditu bere gain kontsumitu duen aldiarengatik, langabeziagatiko prestazioa eskatu ez denean ere bai, eta jarraitasun-egoerarik gabe, ezgaitasun iraunkorreko edo erretiro egoerengatik, heriotza eta biziraupeneko prestazioa jasotzeko eskubidea ematen duen langilea hiltzen denean.
Langilea kontingentzia profesionalek eragindako aldi baterako ezgaitasun (ABE) egoeran dagoenean eta egoera hori bitartean kontratua iraungitzen bada:
-
ABEgatiko prestazioa jasotzen jarraituko du, dagokion kopuru berean, egoera agortu arte. Orduan, langabeziaren lege-egoera izango du eta langabeziarengatik dagokion prestazioa jasotzen hasiko da beharrezko baldintzak betetzen baditu. Kasu horretan, kontratua edo langabeziagatiko subsidioa bukatutakoan ABE egoeran egon den denbora ez dago zertan kendu langabeziagatiko prestazioaren epealditik.
Langabezia/Aldi baterako ezgaitasuna
Langilea langabeziagatiko prestazio osoa jasotzen ari denean eta aldi baterako ezgaitasun (ABE) egoerara pasatzen bada, ezberdindu beharra dago:
-
Aldi baterako ezgaitasuna lan-kontratu baten indarraldian hasitako aurreko prozesu baten berreritzea denean:
-
ABEgatiko prestazioa jasoko du, hain zuzen ere, langabeziagatik jasotzen den kopuruaren parekoa.
-
Kasu horretan eta, behin langabezia aldia amaitu ondoren, ABE egoeran jarraitzen badu, ABEgatik laguntza jasotzen jarraituko du, langabeziagatik zegokion kopuruaren parekoa.
-
-
Aldi baterako ezgaitasuna lan-kontratu baten indarraldian hasitako aurreko prozesu baten berreritzea ez denean, baizik eta prozesu berri bat:
-
Laguntza kontingentzia honengatik jasoko du, hain zuzen ere, langabeziagatik jasotzen den kopuruaren parekoa.
-
Kasu horretan, eta langabezia aldia amaitu ondoren, ABE egoeran jarraituz gero, ABEgatik laguntza jasotzen jarraituko du, EAEAParen %80a hilean, aparteko ordainsariei dagokien zati proportzionala kenduta.
-
-
Langabezia aldia ez da luzatuko.
-
Langabeziagatiko prestazioen Erakunde kudeatzaileak Gizarte Segurantzako kotizazioak ordaintzen jarraituko du (enpresaren ekarpena eta langilearen aportazioa murrizten deneko %35eko osagarria).
Zenbatekoa
Prestazioa, oinarri arautzailearen (OA) eta hari aplikatu ahal zaizkion ehunekoen arabera dagoen laguntza da.