Edukia

Osasun Sistema Nazionaleko (OSN) zerbitzu komunen zorroaren edukia maiatzaren 28ko 16/2003 Legean eta irailaren 15eko   1030/2006 EDren 2. artikuluan araututa dago.

Osasun Sistema Nazionalaren (OSN) zerbitzu komunen kartera hainbat teknika, telnologia eta prozeduraz dago osatuta, horien artean daudela ezagutza eta esperimentazio zientifikoan oinarritutako metodoak, jarduerak eta baliabideak, zeinen bitartez osasun prestazioak gauzatzen diren. Modalitate hauek ditu:

a) SNSren laguntza-zerbitzuen oiarrizko zorro komunak barne hartzen ditu osasun-zentroetan edo soziosanitarioetan egiten diren prebentzio, diagnostiko, tratamendu eta errehabilitazio jarduera guztiak, eta baita premiazko osasun-garraioa ere. Finantzazio publikoak osorik estaltzen ditu.

Zerbitzu horiek ematean, laguntzaren jarraitutasuna bermatuko da, diziplina anitzeko ikuspegi baten arabera, pazienteari arreta jarriz, kalitaterik eta segurtasunik handiena bermatuz ematean, eta estalita dauden biztanle guztien baldintza berdinekin.

b) SNSren zorro komun osagarriak barne hartzen ditu hornidura anbulatorioen bidez egiten dituzten prestazioak, eta erabiltzailearen ekarpenaren mende daudenak: prestazio farmazeutikoa, prestazio ortoprotesikoa, produktu dietekikoekin egindako prestazioa eta premiazkoa ez den osasun-garraioa, medikuak eskatutakoa, arrazoi klinikoengatik, eta erabiltzailearen ekarpena prestazio farmazeutikorako zehaztutareko araberakoa dela.

Erabiltzailearen ekarpenaren ehunekoak prestazio farmazeutikoa arautzen duten arau berei jarraituko die, eta horretarako kalkulatzeko oinarri moduan, produktuaren azken prezioa hartuko da kontuan. Ez zaio muga bera aplikatuko ekarpen horri.

c) SNSren zerbitzu osagarrien zorro komunak barne hartzen ditu funtsezkotzat edota laguntzailekidetzat jotzen ez diren jarduerak, zerbitzuak edo teknikak, patologia kroniko bat hobetzeko. Erabiltzailearen ekarpena edota itzulketa eskatzen dute.

Erabiltzailearen ekarpenak, edo, hala badagokio, itzulketak, pretazio farmazeutikoa arautzen duten arau berei jarraituko die, eta erreferentzia moduan, SNSrako erabakitzen den azken fakturazio-prezioa hartuko da.

Autonomia-erkidegoetako zerbitzuen zorro osagarria:

Autonomia Erkidegoek, beraien ahalmenen barruan, zerbitzuen eskaintza onartuko dute eta, gutxienez, SNSren zerbitzuen eskaintza komuna onartuko dute, osasun-zerbitzuen oinarrizko modalitateetan, osagarria eta zerbitzuen osagarri moduan, eta haren erabiltzaile guztiei bermatuko zaie.

Autonomia-erkidegoek SNSren zerbitzu komunetan ez datorren teknika, teknologia edo prozedura bat ere barneratu ahal izango dute eta, horretarako, beharrezkoak diren baliabide osagarriak ere zehaztuko dira.

Edonola ere, zerbitzu osagarri hauek ez dira SNSren prestazioen finantzazio orokorrean sartuko. Autonomia-erkidegoek, aseguratuaren edo haren onuradunaren izaera duten pertsonei zerbitzu osagarrien zorroaren aplikatzeko kostu guztiak hartuko dituzte beren gain, beren aurrekontuen kontura.

Osasun publikoa

Osasun publikoko prestazioa herri administrazioek herritarren osasuna zaintzeko, babesteko eta sustatzekoo antolatutako ekimenen multzoa da. Zientziak, gaitasunak eta jarduerak konbinatzen ditu, pertsona guztien osasuna zaintzeko eta hobetzeko, talde edo gizarte ekintzen bidez.

Osasun publikoko prestazioak osotasunean gauzatuko dira, administrazioen osasun publikoko egituretatik eta NOSren lehen mailako arreta azpiegituratik abiatuta.

Osasun publikoaren prestazioak jarduera hauek barne hartzen ditu:

  • Informazioa eta zaintza osasun publikoan eta alerta epidemiologikoko sistemak eta erantzun azkarra osasun publikoaren larrialdien aurrean.
  • Osasun publikoaren xedeak eta helburuak defendatzea, banakako eta gizarte jarduerak konbinatzea dela, konpromiso politikoak lortzeko, osasun-politikoei laguntzeko, gizartean onartzeko eta osasun-helburu eta -programa jakin batzuk babestea.
  • Osasuna babestea, sektore arteko eta zeharkako programen bidez.
  • Gaixotasunak, ezgaitasunak eta lesioak prebenitzea.
  • Osasuna babestea, inguruko zenbait elementuk pertsonen osasunean eta ongizatean izan ditzaketen eragin negatiboak saihestuz.
  • Ingurumen osasunaren babesa eta sustapena.
  • Elikagaien segurtasunaren babesa eta sustapena.
  • Laneko osasunaren babesa eta sustapena.
  • Osasunean izan dezakeen eragina ebaluatzea.
  • Ondasunak inportatzeak, esportatzeak edo garraiatzeak eta bidaiarien nazioarteko igarotzeak ekar ditzaketen arriskuak zaintzea eta kontrolatzea.
  • Gaixotasun arraroak prebenitzea eta goiz detektatzea, eta horiek dituzten pertsonei eta haien senideei laguntzea.
  • Osasun publikoaren prestazioak, halaber, osasun publikoaren arloan, Administrazi Publikoetako osasun-agintariek parte hartzea eskatzen duten jarduera edo neurri bereziak barne hartuko ditu, bere eskumenen barruan, osasun-egoera bereziek edo larrialdi bereziko egoerek edo beharrek hala eskatzen badute, eta ebidentzia zientifikoak ere hala eskatzen badu.

Laguntza primarioa

Arreta primarioa arretaren oinarrizko eta hasierako maila da, orokortasuna eta jarraitutasuna bermatzen duena gaixoaren bizitza osoan zehar, eta kasuen kudeatzailea eta koordinatzailea, fluxuen erregulatzailea izateaz gain, dena. Osasuna sustatzea, osasun heziketa, gaixotasunak prebenitzea, osasuna zaintzea eta berreskuratzea, eta baita errehabilitazio fisikoa eta gizarte lana, besteak beste, hartzen ditu.

Arreta primarioak, osasun arazoak nola tratatu, eta faktore zein jarrera arriskutsuak nola tratatu barne, ondorengo prestazioak hartzen ditu:

  • Osasun arreta eskaeraren arabera, programatua eta larrialdikoa, bai kontsultan bai gaixoaren etxean.
  • Diagnosi-prozedurak eta terapeutikoak adieraztea edo agintzea eta haiek burutzea.
  • Prebentzioko, osasun sustapeneko, familia arretako eta arreta komunitarioko jarduerak.
  • Osasunaren babesaren inguruko informazio eta zaintza jarduerak.
  • Oinarrizko errehabilitazioa.
  • Emakumeentzako arreta eta berariazko zerbitzuak, hauek barne hartzen dituztenak: genero-indarkeriazko egoeren tratamendua, haurtzaroa, nerabezaroa, helduak, hirugarren adina, arrisku-taldeak eta gaixo kronikoak.
  • Gaixo terminalei arreta aringarriak.
  • Buru-osasunaren arreta arreta espezializatuko zerbitzuekin elkarlanean.
  • Aho-hortzen osasunari arreta.

Laguntza espezializatua

Arreta espezializatuak laguntza-jarduerak, diagnostikoak, terapeutikoak eta errehabilitazioko eta zaintzakoak hartzen ditu, eta baita osasuna sustatzekoak, osasun hezkuntzakoak eta gaixotasunen prebentziokoak ere, maila honetan egitea komenigarriak direnean. Arreta espezializatuak gaixoari arreta bateratua modu jarraituan ematea ahalbidetuko du, lehen mailako arreta ahalmenak gaindituta eta maila horretan berriro barneratzea posible den arte.

Arreta espezializatua gaixoen baldintzek posible egiten dutenean eskainiko da, kanpo-kontsultetan edo eguneko ospitalean.

  • Laguntza espezializatua kontsultetan.
  • Eguneko ospitaletan, medikua eta kirurgikoa, ematen den arreta espezializatua.
  • Barneratze-erregimenean ospitaleratzea.
  • Alta goiztiarrean arreta primarioan laguntzea eta, beharrezkoa denean, etxean ospitaleratzea.
  • Diagnosi-prozedurak eta terapeutikoak adieraztea edo agintzea eta haiek burutzea.
  • Gaixo terminalei arreta aringarriak.
  • Buru-osasunaren arreta.
  • Berreskura daitekeen funtzio-defizita duten gaixoen errehabilitazioa.

Larrialdietarako arreta

Larrialdiko arreta berehalako osasun arreta beharrezkoa duen egoera klinikoko kasuan dagoen gaixoari ematen zaiona da. Osasun zentroetan zein haietatik kanpo emango da, gaixoaren etxean barne eta eguneko 24 orduetan, medikuen eta erizainen bitartez, beste profesionalen laguntzarekin.

Larrialdietako arretak eskaintzen dituen zerbitzu komunak hauek dira:

  • Telefono bidezko arreta, osasun larrialdietako zentro koordinatzaileen bitartez, zeinek osasun erregulazioa ere hartzen duten, eta osasun larrialdi bakoitzari egokitutako arreta ematen dien; eta baita informazioa eta orientazioa edo iritzia.
  • Gaixoen berehalako ebaluazioa, berehalakoa, osasunaren arriskuak eta bizitzaren arriskuak zehazteko eta, beharrezkoa denean, haien sailkapena arretaren lehentasunak ezartzeko. Beharrezkoa denean arreta zentrora eraman beharko dira gaixoak ebaluatzeko, han azterketak egiteko eta diagnosia egiteko prozesuaren izaera eta norainokoa zehazteko eta larrialdi egoera horri aurre egiteko beharrezkoak diren ekintzak zehazteko.
  • Beharrezkoak diren diagnosi-prozedurak eta prozedura terapeutiko mediko-kirurgikoak osasun larrialdi bakoitzari behar bezala erantzuteko.
  • Gaixoen monitorizazioa, behaketa eta azterketa, egoerak beharrezkoa duenean.
  • Osasun garraioa, lurretik, airetik edo itsasotik, lagundua edo ez, gaixoen egoera klinikoak beharrezkoa duenean, osasun zentrora eramatea beharrezkoa denean, larrialdi egoera hobeto tratatzeko.
  • Gaixoei informatzea eta aholkuak ematea, edo laguntzaileei ere, emandako arretari buruzkoa eta arreta hori bukatutakoan hartu beharreko neurriak, indarrean dagoen legediaren arabera.
  • Larrialdiari arreta eman eta gero, gaixoei alta emango zaie edo lekurik egokienera eramango dira eta, egoera oso larria denean, ospitalean sartuko da, arreta hartzen jarraitzeko beharrezkoak diren txosten klinikoekin.
  • Agintari eskudunei beharrezkoak diren egoerei buruz informatzea, genero-indarkeria edo adin txikikoen, adinduen edo ezinduen aurkakoa gertatu izanaren susmoa dagoenean bereziki.

Prestazio farmazeutikoak

Onuradunen Ekarpena prestazio farmazeutiko anbulatorioan:

Prestazio farmazeutiko anbulatoriotzat hartzen da pazienteari errezeta medikoaren edo ospitalaren agindu baten bidez, bulego edo farmazia-zerbitzuen bidez ematen dena.

Prestazio farmazeutiko anbulatorioak erabiltzailearen ekarpenaren mende egongo da, eta sendagaia edo osasun-produktua ematen den unean gauzatuko da, eta gehienez, urtero eguneratuk oden errenta-mailaren proportzionala izango da.

Oro har, erabiltzailearen ekarpenaren ehunekoak eskema honi jarraituko dio:

  1. Erabiltzaileen eta haien onuradunen PSPren %60, oinarri likidagarri orokorraren eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren (IRPF) aitorpenaren aurrezkiaren laukian idatzitako errenta 100.000 eurokoa edo hortik gorakoa bada.
  2. PSPren %50, aseguratu aktiboaren izaera duten pertsonentzat eta haien onuradunentzat, errenta 18.000 eurokoa edo hortik gorakoa edo 100.000 eurotik beherakoa bada, oinarri likidagarri orokorreko eta IRPFren aitorpenaren aurrezkiaren laukian idatzitakoa laukian.
  3. %40, aseguratu aktiboaren izaera duten pertsonentzat eta haien onuradunentzat, aurreko a. edo b. ataletan ez badaude.
  4. PSPren %10, Gizarte Segurantzaren pentsiodin moduan aseguratuaren izaera badute, a. ataleko pertsonak izan ezik.

Tratamendu kronikoen jarraitutasuna bermatzeko eta iraupen luzeko tratamenduak dituzten pazienteen ekitate-maila handia bermatzeko, ehuneko orokorrek ekarpen-muga maximoak izango dituzte kasu hauetan:

  1. PSPren %10 ekarpen murriztua duten ATC taldeetako medikamentuak (urriaren 31ko 1348/2003 |R.D.-ko III. eranskina), ontzi bakoitzeko gehienez 4,24 euroko ekarpena egiten denean, 2015-01-01etik aurrera. Gehienezko ekarpen hori automatikoki eguneratuko da urtarrilean, KPIaren bilakaeraren arabera.

    2013-10-01etik aurrera, gutxieneko ekarpena ezartzen da 2013-09-10eko Ebazpenaren 1. eranskinean jasotako medikamentuentzako. Horiek ospitalean ez dauden pazienteen artean bakarrik banatu ahal izango dira ospitaleetako farmazia-zerbitzuaren bitartez. Ordainketa murriztua aurreko paragrafoan zehaztutakoa izango da; hala ere, ospitaletako farmazien zerbitzuak emandako sendagaiek ontzi komertzialekin bat egiten ez badute, ordainketaren kalkulua emandako sendagaien proportzioan kalkulatuko da, dagokion ordainketaren gainean.
  2. Gizarte Segurantzaren pentsiodun moduan asegurudun diren pertsonak eta haien onuradunak oinarri likidagarri orokorraren eta IRPF aitorpenaren aurrezkiaren laukian 18.000 eurotik beherako errenta aitortu badute, edo c. edo d. atalean ez daudenak, gehienez ere 8,23 euroko ekarpena hilean, 2015-01-01etik aurrera.
  3. Gizarte Segurantzaren pentsiodun moduan asegurudun diren pertsonak eta haien onuradunak, oinarri likidagarri orokorraren eta IRPF aitorpenaren aurrezkiaren laukian 18.000 eurotik gorako eta 100.000 eurotik beherako errenta aitortu badute, gehienez ere 18,52 euroko ekarpena hilean, 2015-01-01etik aurrera.
  4. Gizarte Segurantzaren pentsiodun moduan asegurudun diren pertsonak eta haien onuradunak, oinarri likidagarri orokorraren eta IRPF aitorpenaren aurrezkiaren laukian 100.000 eurotik gorako errenta aitortu badute, gehienez ere 61,75 euroko ekarpena hilean, 2015-01-01etik aurrera.

Kantitate horiek gainditzen dituzten ekarpenak itzuliko ditu dagokion autonomia-erkidegoak, gehienez, sei hilez behin.

Ez dute ekarpenik egin beharko kategoria hauetako batean dauden erabiltzaileak eta haien onuradunak:

  1. Sindrome toxikoa dutenak eta ezgaitasunen bat duten pertsonak, beraraizko arautegian jasotako kasuetan.
  2. Gizarteratzeko errentak jasotzen dituzten pertsonak.
  3. Kotizaziorik gabeko pentsioak jasotzen dituzten pertsonak.
  4. Langabezia-laguntza jasotzeko eskubidea galdu duten langabeak, egoera horretan jarraitzen duten bitartean.
  5. Lan istriputik edo lan gaixotasun profesionaletik eratorritako tratamenduak.

Mutualisten eta Estatuko Administrazio Zibileko Funtzionarioen Mutualitateko, Indar Armatuen Gizarte Institutuaren eta Mutualitate Orokor Judizialaren klase pasiboen ekarpena % 30ekoa izango da.

Prestazio ortoprotesikoa

Prestazio ortroprotesikoa inplantatu daitezkeen edo ezin diren osasun produktuak erabiltzean datza, haien helburua gorputzaren egitura bat osorik edo haren zati bat ordezkatzeko edo haren funtzioa aldatzea, zuzentzea edo erraztea denean. Gaixoaren bizi-kalitatea eta autonomia hobetzeko beharrezkoak diren elementuak sartzen dira.

|SPSk ordainduko dute prestazio hau, edo diru-laguntzak emango dira, osasun-erakunde eskudunek ezarritako kasuetan eta bertan ezarritakoari jarraiki.

Inplante kirurgikoak, kanpo-protesiak, gurpildun aulkiak, ortesi eta ortoprotesi bereziak sartzen dira prestazio ortoprotesikoan.

Erabiltzailearen ekarpena:

  1. Oro har, prestazio ortoprotesikoaren zorro osagarriak erabiltzailearen ekarpena behar du, prestazio farmazeutikoaren antzeko eskemarekin, eta kalkulatzeko oinarri moduan, produktuaren Eskaintza-prezioa hartzen du. 
  2. Erabiltzailearen ekarpenaren ehunekoak prestazio farmazeutikoa arautzen duten arau berek jarraituko dituzte,  ekarpen horretan zenbateko-muga bera aplikatu gabe, hau izango da:
    1. Produktuaren Eskaintza-prezioaren % 60 erabiltzaileentzako eta haien onuradunentzako, oinarri likidagarri orokorraren eta IRPFren aitorpenaren aurrezkiaren laukian idatzitako errenta 100.000 eurokoa edo hortik gorakoa bada.
    2. Produktuaren eskaintza-prezioaren % 50, aseguratu aktiboaren izaera duten pertsonentzat eta haien onuradunentzat, errenta 18.000 eurokoa edo hortik gorakoa edo 100.000 eurotik beherakoa bada, oinarri likidagarri orokorreko eta IRPFren aitorpenaren aurrezkiaren laukian idatzitakoa laukian.
    3. Produktuaren Eskaintza-prezioaren % 40, aseguratu aktiboaren izaera duten pertsonentzat eta haien onuradunentzat, aurreko a) edo b) ataletan ez badaude.
    4. Produktuaren Eskaintza-prezioaren % 10, Gizarte Segurantzaren pentsiodun moduan aseguratuaren eta haren onuradunen izaera badute, a) ataleko pertsonak izan ezik.
    5. Produktuaren Eskaintza-prezioaren % 10, azaroaren 2ko 1506/2012 RDren eranskinean agertzen diren ekarpen murriztuko azpitaldeetan dauden produktuetan.
  3. Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioaren titularrak aginduta, Lurralde Arteko Batzordeak aurrez txostena eginda, aurreko b), c), d) eta e) ataletan aipatzen diren erabiltzaileek ordaindu beharko dute ekarpenaren gehieneko muga ezarriko da.
  4. Ez dute ekarpenik egin beharko, banaketa egiten den unean, kategoria hauetako batean dauden erabiltzaileak eta haien onuradunak:
    1. Sindrome toxikoak eragindakoak.
    2. Ezgaitasuna duten pertsonen gizarteratzeari buruzko apirilaren 7ko 13/1982 Legearen 12. artikuluan aurreikusitako gizarte- eta ekonomia-prestazioen sistema bereziko onuradunak diren pertsona ezgaituak, eta berariazko arautegian jasotzen diren salbuespen-kasuetan dauden bestelako pertsona ezgaituak.
    3. Gizarteratzeko errentak jasotzen dituzten pertsonak.
    4. Kotizaziorik gabeko pentsioak jasotzen dituzten pertsonak.
    5. Langabezia-laguntza jasotzeko eskubidea galdu duten langabeak, egoera horretan jarraitzen duten bitartean.
    6. Lan-istripua edo lanbide-gaixotasuna dela eta, tratamenduren bat behar duten pertsonak. Finantzaketa hori Gizarte Segurantzako dagokion Mutualitate Laguntzailearen, INSSren edo ISMren kargu izango da.
  5. Funtzionarioen mutualitateek kudeatutako Gizarte Segurantzaren erregimen berezietako titularrek edo onuradunek % 30 ekarriko dute, 2. c) ataleko erabiltzaileentzat finkatzen den mugarekin, ekarpen murriztuko azpitaldeen produktuetarako izan ezik. Kasu horretan, 2. e) atalean xedatutakoa aplikatuko da. bestalde, jardunean izandako istripuek edo laneko gaixotasunek eragindako tratamenduen kasuan, ez dute ekarpenik egin beharko.

Produktu dietetikoak

 Produktu dietetikoentzako prestazioak sortzetiko hainbat arazo metaboliko dituzten pertsonei tratamendu dietoterapikoak emateko produktu dietetikoak hartzen ditu eta baita haien egoera klinikoaren ondorioz, ohiko elikagaiekinberaien elikadura beharrei erantzutea ezinezkoa zaien gaixoen kasuan, elikadura enterala behar dutenentzat ere.

Osasun zerbitzuek eskainiko dute prestazioa edo beste diru-laguntzak, araututako kasuetan eta arauak jarraituz.

Osasun garraioa

Osasun garraioa, ezinduentzat erabilerraza beharko duena izan, gaixotasunak arrazoi klinikoak direla eta, garraiobide ohikoetan desplazatzea ezinezkoa dutenetan erabiliko dena. Prestazio hori emango da:

  • Osasun-garraioa premiazkoa bada, finantzazio publikoaren bidez estaliko da osorik.
  • Ez bada premiazkoa, medikuaren agindua beharko du, arrazoi klinikoengatik, eta erabiltzailearen ekarpenaren maila prestazio farmazeutikoarekin bat etorriko da. 

Osasun garraioaren zerbitzu komunek laguntzarik gabekoak hartzen dituzte, bidean laguntza behar duten osasun laguntza teknikoa beharrezkoa duten gaixoen edo istripua eduki dutenen garraio berezia burutzeko hasten dena, hain zuzen.


|AE batetik bestera eramatea gaixoak:

Autonomia Erkidego batek gaixo bat beste batera garraiatu behar duenean haien baliabideak direla eta osasun arreta bestean emateko, beharrezkoa duen osasun garraioa emango dio eta etxera itzultzekoa ere, prestazioa beharrezkoa egiten duten arrazoiek jarraitzen badute. Airez edo itsasoz garraiatu beharra dagoenean, hartzen duen erkidegoak jasoko du gaixoa aireportuan, heliportuan edo portuan eta osasun zentrora eramango du. Gero, aireportura, heliportura edo portura eramango du berriro osasun garraioa beharrezkoa egiten duten arrazoiek jarraitzen badute.

Aldikako tratamenduak jaso behar dituzten gaixoen kasuan, dialisia edo errehabilitazioa kasu, aldi baterako beste autonomia erkidego batera joan behar dutenak, erkidego hori izango da inguruko osasun garraioari baimena emateko irizpideak aplikatuz, prestazio hori emango diona tratamenduak jasotzeko arrazoi medikuengatik.

Aldi baterako desplazatu den gaixo bat beste autonomia erkidego batera doanean eta larrialdiko osasun arreta jaso badu, gaixoaren jatorrizko erkidegoa da osasun garraioaz arduratuko dena, jatorrizko erkidegotik garraiatzea arrazoi medikuengatik, bai etxera bai osasun zentrora.

Informazio zerbitzuak eta osasun dokumentazioa

 Zerbitzu komunen eskaintzatik  prestazioak jasoko dituzten pertsonek osasun eta arretaren inguruko informazioa eta dokumentazioa jasotzeko eskubdea izango dute, azaroaren 14ko 41/2002 Legearen arabera, gaixoaren autonomia arautzen duen oinarrizkoa, eta informazio zein dokumentazio kliniko arloan dituen eskubideen eta betebeharren ingurukoa, eta baita abenduaren 13ko nortasun datuak babesteko 15/1999 Lege Organikoaren arabera.

Aldi berean, ONSren erabiltzaileek honako eskubideak izango dituzte:

  • Osasun arretarekin jarraitzeko beharrezkoa den informazioa eta administrazio-prozeduren tramitazioa, beharrezkoa denean.
  • Baja, egiaztatze, alta eta gainerako txosten edo dokumentu klinikoak igortzea, ezintasuna edo beste eraginak baloratzeko.
  • Jaiotza, heriotza eta gainerakoak Erregistro Zibilerako dokumentatzea edo ziurtatzea.

Lan-istripuak eta laneko gaixotasunak

Kontingentzia profesionalen kasuan emango diren osasun-prestazioak ahalik eta modu osoenean emango dira, eta arrazoi ez-profesionalen eduki berbera izango dute eta, gainera, (art.  11 2766/1967 Dekretua, azaroaren 16koa):

  • Beharrezkoak diren protesi eta ortopedia aparatuen eta elbarrientzako ibilgailuen hornidura eta berritzea.
  • Kirurgia plastiko eta konpontzaile egokia, laneko istripuek eragindako lesioak sendatutakoan istripua izan duen pertsonaren itxura fisikoan aldaketa handia eragiten duten edo lanean jarraitzeko osatze funtzionala oztopatzen duten itxuragabetasunak edo ebaketak geratu bazaizkio.
  • Osasun-laguntza jasotzen duen bitartean, laguntza horren parte gisa, errehabilitazio tratamendua egin beharko du, osatze ahalik eta osoena epe ahalik eta laburrenean lortzeko, edo, lanerako gaitasun handiagoa lortzeko.
  • Tratamendu hori alta jaso ondoren ere egin ahal izango da, kontingentziaren arrastoak izanda edo ez, betiere, lanerako gaitasun ahalik eta handiena berreskuratzeko aukera ematen badu, dagozkion gizarte zerbitzuekin.
  • Botika-laguntza doakoa izango da.
  • Enpresei botikinak emango zaizkie, lan istripuetan lehenengo laguntza emateko material gisa, betiere, langileen lan kontingentzien babesa beren gain hartzen baldin badute.

INSS  kontingentzia profesional horiek estaltzen dituenean, Institutu horrek SPS horiek AAEEei ordainduko die, osasun prestazioak, farmazeutikoak eta berreskuratzekoak, kontingentzia horrek erakunde kudeatzaile honetan duten afiliatuek jasandako kontingentzia profesionalen ondorioz (abenduaren 29ko 30/2005 Legearen 59. xedapen osagarria), 2006ko Estatuko Aurrekontu Orokorren ingurukoa, urtarrilaren 26ko 131/2006 Aginduak, TAS garatzen duena.

Complementary Content
${loading}