Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Kuotei aplikatu ahal zaizkien errekarguak eta berandutzako interesak.

Gizarte Segurantzaren kuoten ordainketarako arauzko epea igarotakoan, ordaindu ez badira, luzamenduetarako ezarritako berezitasunei kalterik egin gabe, ondoko errekarguak sortuko dira:

  • Gizarte Segurantzaren Lege Orokorreko 29. artikuluko betebeharrak beteta

    • Zorraren %10eko errekargua, dagozkion kuotak ordainketa egiteko epea amaitu eta hurrengo lehendabiziko hilabete naturalaren barnean ordainduko balira.
    • Zorraren %20ko errekargua, dagozkion kuotak ordainketa egiteko epea amaitu eta hurrengo bigarren hilabete naturaletik aurrera ordainduko balira.

  • Gizarte Segurantzaren Lege Orokorreko 29. artikuluko betebeharrak bete gabe

    • Zorraren %20ko errekargua, zor zituen kuoten ordainketa zorraren erreklamazioan edo kitapen-aktan ezarritako ordainketa-epea bukatu aurretik eginez gero.
    • Zorraren %35eko errekargua, zor zituen kuoten ordainketa ordainketa-epe hori bukatu ondoren eginez gero.

  • Berandutzako interesak:

    Kuotak ordaintzeko legezko epea amaitu eta hurrengo egunean sortuko dira berandutzeagatiko interesak. Hala ere, premiamendu-probidentzia edo kenkari-prozeduraren hasiera jakinarazi eta hamabost egun igaro ondoren galdagarriak izango dira zorra ordaindu gabe ere.

    Era berean, interes horiek galdagarriak izango dira zorren erreklamazio edo kitapen-akten aurka aurkeztutako helegiteen ezetsitako ebazpenetan ezarritako epean zorraren zenbatekoa ordaindu ez denean, ebazpen horiek gauzatzea haien kontra aurkeztutako administrazioarekiko auzietako helegitearen izapideetan etengo balitz.

    Berandutzako interes galdagarriak zorra duen lehenengoak arauzko ordainketa-epea iraungi ondoren sortu dituenak izango dira. Era berean, ordainketaren unean, errekargu aplikagarriak sortu dituenak eta aurreko paragrafoaren arabera galdagarriak direnak ere izango dira.

    Berandutzeagatiko interes-tasa sortzapen-epearen une bakoitzean indarrean dagoen legezko diru-interesa %25ean handituta izango da, Estatuko Aurrekontu Orokorren Legeak beste bat ezartzen duenean salbu. Aurten, % 4,0625.

  • Langileen ekarpenak bereizita sartzea

    Langileen ekarpenak epean sartzen badira, langileen kuoten errekargurik ez da ezarriko. Epez kanpo egiten badute, aurreko ataletan adierazitako errekargua ezar dakieke, eta agiriak epean edo epez kanpo aurkeztearen menpe egongo dira.

    Enpresako ekarpenak likidazio bidez sartuko dira, eta langileei kendutako kuotak sartu direla justifikatu beharko da. Likidazio hori TC-1 kotizazio buletinean dagoena soilik izango da. Dagozkion errekarguak aplikatu ahal izango dira agiriak epean edo epez kanpo aurkezten badira.    

    Haien langileei deskontatutako Gizarte Segurantzako kuota okerrean, epearen barruan ordaindu gabe, atxikitzen duten enpresariek arau-hauste bat burutuko dute, oso larritzat sailkatutakoa (Gizarte Arloko Arau Hauste eta Zehapenei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako E.D.ren 23. art.). 


Complementary Content
${loading}