Iradokizunak eta kexak

Iradokizunak eta kexak egiteko inprimakien helburua kalitatea hobetzeko egiten diren ekimenak jasotzea da, baita herritarrak Gizarte Segurantzaren Administrazioak emandako zerbitzuekin gustura ez dauden kasuak ere.

Araudia

Kexen eta Iradokizunen inprimakiak arautzen dituen oinarrizko araudia 2016/679 Erregelamenduan (UE) eta Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko  3/2018 Lege Organikoan jasotzen da.

Kokapena

Webgune honek inprimaki elektronikoa jartzen du herritarren eskura, beren iradokizunak eta kexak bidali ahal ditzaten. Hura erabiltzeko, DNI Elektronikoa edo onartutako ziurtagirien zerrendan ageri den aintzatetsitako beste edozein ziurtagiri digital (pertsona fisikoa/ pertsona juridikoa edo erakundea) behar duzu. Halaber, gainerako eskakizun teknikoak bete behar dituzu, eta nabigatzailea behar bezala konfiguratuta izan sinadura elektronikoa erabili ahal izateko.

Gainera, ziurtagiri hau Gizarte Segurantzaren bulego batean jaso ez bada, ziurtagiri digitalaren datu identifikatzaileek (pertsona fisikoa/ pertsona juridikoa edo erakundea) Gizarte Segurantzaren datu-baseak dituenekin bat egin beharko dute.


Horrez gain, herritarrek iradokizunak eta kexak egiteko formularioak eskura ditzakete publiko guztiarentzako Gizarte Segurantzaren Bulego eta Arreta Zentroetan, eta baita Zerbitzu Zentraletako, Probintzia Zuzendaritzetako eta Gizarte Segurantzaren Erakundeen unitate periferikoetako harrera edo irteera erregistro orokorretan eta osagarrietan ere. Inprimaki horiek daudela erakusteko seinaleak jarriko dira, eta herritarrek erraz aurkitu eta erabiltzeko moduko lekuan kokatuta egongo dira. Halaber, orri honen bukaeran ere deskargatu daiteke aipatutako lekuetan entregatu behar den inprimakia.

Aurkezteko moduak

Iradokizunak eta kexak aurkezteko bide hauetako bat erabili daiteke:

  • Telematikoki, eskuragarri duzun inprimaki elektronikoaren bitartez, DNI Elektronikoa edo onartutako beste edozein ziurtagiri digital (pertsona fisikoa/ pertsona juridikoa edo erakundea) erabiliz.
  • Aurrez aurre, dagokion inprimakia beteta; orri honen amaieran aurkitu daiteke inprimakia.
  • Postaz, izen-abizenak eta helbidea zehaztuta, kopia eta erantzuna bueltan jaso ahal izateko.

Erantzuna

Inprimakia jaso ondoren, dagokion Unitate Arduradunak herritarrari jakinarazpen bat helarazi beharko dio 20 egun baliodunen epean. Epe hori aldatu egin ahalko da iradokizuna edo kexa behar bezala izapidetzeko interesdunak 10 egun balioduneko epean ezer argitu beharko balu.

Epea igaro ondoren erantzunik jaso ez bada, interesdunak iradokizuna edo kexa bidali zuen Erakundeko Zerbitzuen Ikuskaritza Nagusira jo ahalko du, erantzunik zergatik jaso ez duen jakiteko eta, hala balegokio, Ikuskaritzak eskumendun erakundeei beharrezko neurriak har daitezen eskatzeko.


Oharrak

Formulatutako kexek ez dute errekurtso administratiboko izaera izango eta berauek aurkezteak ez ditu indarrean den araudian ezarritako epealdiak geldiaraziko.
Kexa bat aurkezteak ez du inola ere baldintzatzen bertan interesdun direnek gainontzeko ekintzak edo eskubideak egikaritzea, prozedura bakoitzaren araudiari jarraiki.
Orrialde honen amaieran dagoen inprimakia aurrez-aurre entregatu nahi bada, behar beste kopia zuri lor daitezke eskuz betetzeko edo eskatutako datuak idatzi eta berehala nahi beste kopia lortu ahal izango dira (4 kopia hartzea gomendatzen da, hauetako bat aurkeztuko den bulegoan zigilatzeko).

En la siguiente tabla podrá descargarse los siguientes Documentos.
Documentos Descarga Fecha
Kexa eta Iradokizun inprimakia Descargar documento Kexa eta Iradokizun inprimakia. Dokumentua leiho berri batean irekiko da.(PDF,90 KB) 13/12/2019
Complementary Content
${loading}