Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Contenido principal

Kudeaketa- eta telefonozko arreta-zerbitzuak

Kudeaketa eta Telefonozko Arreta Zerbitzuen helburua hiritarrari Gizarte Segurantzako informazioa eta kudeaketa eskura jartzea, alferrikako lekualdatzeak eta itxaroteak saihestuz, telefonoaren bidezko komunikazioaren bitartez.

Bere diseinuarekin enpresen, norberaren konturako langileen edo autonomoen edozein kudeaketa eta informazioko premiei ase eta besteren konturako langileen informazio edo dokumentazio eskaerei aurre egin nahi zaie.

    Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorra

    TGSS kasuan, telefono bidezko arreta zenbaki bakar baten bidez eskaintzen da: 901 50 20 50, bertan, deitu ondoren, 4 aukera eskaintzen ditu. Horiek zabaldu daitezke sortuz doazen premia berrien arabera:

    • 1 aukera: Lan-bizitzako txostenak eskatzea.
    • 2 aukera: DIE sistema (Datuen Igorpen Elektronikoa).
      • 2.1. Arazoak ziurtagiri digitalarekin, softwarea instalatzean edo komunikazioekin.
      • 2.2. Arazoak Aldi baterako Ezintasuneko parteekin.
      • 2.3. Kontsultak edo informazioa.
    • 3 aukera: GSDOren informazio orokorra.
    • 4 aukera: Lan-bizitza eta Kotizazio Oinarriek Kanpainei buruzko informazioa edo kontsultak.

    Ordutegia astelehenetik ostiralera da, 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara, astelehenetik ostegunetara eta ostiraletan 9:00etatik 14:00etara. Ordutegitik kanpo egiten diren deiak edo eragileak lanez gainezka daudenean egiten direnak ahots postontzi batean biltzen dir eta ondoren itzuli eta konpondu egiten dira. Horrenbestez, hiritarrek egunaren 24 orduz deitu dezakete, urteko egun guztietan.

    Ondoren, aipatzen dira 901 50 20 50 zenbakiaren bidez eskaintzen diren zerbitzuak, telefonozko arreta zatitzen den arlo telematiko bakoitzean:

    Lan Bizitzetako eta Kotizazio Oinarrietako kanpainak
    • Urtero, Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrak langileen lan bizitzaren informazioa (Lan Bizitza eta Kotizazio Oinarriak), langile guztiei bidaltzen die, aurreko urtearen uneren batean, Gizarte Segurantzako Sistemaren Araubideetako batean alta egoeran egon bada.
    • Telefonozko arretako zerbitzu honen bidez, hiritarrek, kanpaina honi buruzko informazio orokorra jasotzeaz gain, intzidentziak planteatu eta jasotako informazioari buruzko zalantzak argitu ditzakete.
    Lan-bizitzako txostenak eskatzea.
    • Edozein hiritarrek bere Lan Bizitzaren Txostena eska dezake. Hura ohiko postaz bidaliko zaio etxera. Hiritarraren datu pertsonalak eguneratuta ez badaude, datuak eguneratzeko formulario bat bidaliko da, betetzeko eta ondoren TGSSri bidaltzeko. Azkenik, eta datuak eguneratu ondoren TGSSk dagokion Lan Bizitzako txostena igorriko dio.
    RED sistema
    • RED Sistemaren erabiltzaileei euskarria ematen die, eguneratzeei, funtzionalitateei eta sistema erabilerari buruzko gaietan.
    • Aipatutako erabiltzaileek planteatutako intzidentzia teknikoak eta informatikoak ebazten dira.
    • Aldi Baterako Ezgaitasuneko eta Gaixotasun Profesionaleko parteak izapidetzearekin lotutako zalantzak eta intzidentziak ebaztea RED Sistemaren bidez. 
    Gainerako informazioak
    • TGSSk esleituta dituen gaiei buruzko informazio orokorra.
    • Ziurtagiriak eta txostenak igortzea eta bidaltzea.
    • Honako kudeaketen tramitea erraztea:

    Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionala

    Telefono bidezko arretarako zerbitzua telefono baten bidez eskaintzen da: 901 16 65 65. Haren bidez, hiritarrek informazio orokorra eta pertsonala lortu dezakete (nortasuna egiaztatzeko dagokion protokoloa gainditu ondoren) lege nazionalen eta nazioartekoen menpeko prestazioak aitortzeari eta izapidetzeari buruz: Araudi Komunitarioak eta Alde Biko Hitzarmenak Gizarte Segurantzako alorrean. Europako osasun txartela lortzeko baldintzak. Ziurtagiriak igortzeko datuak. Aurretiko hitzordua...

    901 16 65 65 linearekin kontaktatu daiteke, lurraldeko edozein tokitik. Arreta ordutegia 9:00etatik 20:00etara arte da, astelehenetik ostiralera.

Contenido complementario
${loading}