Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Seme-alaba baten jaiotza edo adopzioarengatiko prestazio ekonomikoa, familia ugarien, guraso bakarreko familien eta minusbaliotasuna duten amen kasuan

Prozedura

[D]

Procedimiento de prestación económica por nacimiento o adopción de hijo, en supuestos de familias numerosas, monoparentales y en los casos de madres o padres con discapacidad

Informazio Orokorra

Helburua:

Ordainketa bakarreko laguntza mailako prestazioa da, izandako seme-alabaren jaiotzak edo adopzioak eragindako gastuak neurri batean konpentsatzeko aitortzen dena, familia-ugari, guraso bakarreko familia edota erditzen duenean amak %65 edo gehiagoko ezintasunen bat duen kasuetan.

Kausatzaileak

2007-11-16 ondoren jaio edo adoptatutako seme-alabak, familia-ugari, guraso bakarreko familia edo amak %65 edo gehiagoko ezintasuna duen kasuetan, betiere jaiotza Espainiako lurraldean gertatu bada edo adopzioa Espainiako autoritate eskudun batek eratu edo aitortu badu.

Onuradunak:

Seme-alaba izan edo adoptatu duten guraso edo adopzio-hartzaileak, familia-ugari, guraso bakarreko familia edo amak edo aitak % 65 edo gehiagoko ezintasuna duen kasuetan, eta ezarritako baldintzak betetzen dituztenak.

Gurasoen edo adopzio-hartzaileen elkarbizitzarik bada, onuraduna euren artean adosten dutena izango da; adostasunik ez bada, ama izango da. Elkarbizitzarik ez bada, seme-alaben zaintzaren ardura duena izango da onuraduna.

Seme-alabak guraso edo adopzio-hartzaileen umezurtz geratzen badira edo utziak badira, legalki euren ardura duena izango da onuraduna.


Informazio gehiago onuradunei buruz

Onuradunak:

Seme-alaba izan edo adoptatu duten guraso edo adopzio-hartzaileak, familia-ugari, guraso bakarreko familia edo amak edo aitak % 65 edo gehiagoko ezintasuna duen kasuetan, eta ezarritako baldintzak betetzen dituztenak.

Gurasoen edo adopzio-hartzaileen elkarbizitzarik bada, onuraduna euren artean adosten dutena izango da; adostasunik ez bada, ama izango da. Elkarbizitzarik ez bada, seme-alaben zaintzaren ardura duena izango da onuraduna.

Seme-alabak guraso edo adopzio-hartzaileen umezurtz geratzen badira edo utziak badira, legalki euren ardura duena izango da onuraduna.


Informazio gehiago onuradunei buruz

Baldintzak:
  • Legez Espainian bizitzea.
  • Ezarritako mugak baino handiagoak diren inolako urteko diru-sarrerak ez izatea.
  • Izaera honetako prestazioetarako eskubiderik ez izatea babes-ekintzako beste edozein erregimenetan.
Zenbatekoak / Ordainketak / Ondorioak:

Ordainketa bakarrean 1.000 euro ordainduko dira, ezarritako diru-sarrera muga gainditzen ez denean; gainditzen bada, muga horri prestazioaren zenbatekoa gehituta lortutako zenbatekoa baino txikiagoa denean, ordaindu beharreko zenbatekoa jasotako diru-sarrera eta aipatutako zenbateko osoaren arteko desberdintasunaren parekoa izango da.

Informazio gehiago zenbatekoei, ordainketei eta ondorioei buruz

Iraupena:

Batera ordaintzen da.

Epeak:

Ebazpen enatea luzatzeko eta interedunari jakinarazteko epea 45 egunekoa da.

Ukatzea / Iraungitzea:

Eskubidearen aitorpena 5 urtera preskribatuko da, seme-alabaren jaiotza edo adopzioa osteko hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Inprimakiak:

Eskaera-inprimakia.

Dokumentazioa:

Nortasuna eta eskubidea eragiten duten geraterak egiaztatzeko beharrezko dokumentuak aurkeztu beharko dira.

Ez zaizkio eskatzaileari eskatuko Gizarte Segurantzaren Administrazioak berez ezagutu behar dituen ekintzak, datuk edo geraterak.

Informazio gehiago dokumentazioari buruz

Non izapidetu:

Eskaera eta eskatutako dokumentazioa Gizarte Segurantzaren egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu ahal izango dira, baldin eta ziurtagiri digitala edo cl@ve iraunkorra badute. Identifikazio elektronikorako sistemarik ez baduzu, Gizarte Segurantzaren Prestazioen Eskaera eta Izapideak plataformaren bidez, posta arruntaren bidez edo Gizarte Segurantzaren Arreta eta Informazio Zentro (CAISS) baten bidez egin dezakezu izapidea.

Erakunde eskuduna:

Diru-laguntzarako eskubidearen onarpena GSINren eskumena da .

Beste datu interesgarri batzuk:

Ohiko galderak

Complementary Content
${loading}