Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Lekuz aldatutako langileak

Oro har,  haien lana burutzen ari diren herrialdeko Gizarte Segurantzaren legedia jarraituko dute langileek. Hori bai,  aldi baterako desplazamendua bada Espainiako Gizarte Segurantzako araudia manten dezakete, ondoren aipatutako termino eta baldintzetan

Edozein nazionalitateko lagileei aplikatzen zaie

Hasierako lekualdaketa

Espainiako enpresa batean jarduera  egiten duten eta enpresak aldi batez jarduera Andorran egitera bidaltzen dituen besteren konturako langileentzat, Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiaren Probintziako Zuzendaritzan edo haren Administrazioetan dagokion lekualdaketaren ziurtagiria eskatuko da.

Jarduera garatzera aldi baterako Andorrara joaten diren norbere konturako langileek Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorraren Probintziako Zuzendaritzan edo haren Administrazioetan lekualdaketari dagokion ziurtagiria eskatuko dute.

Bideratu beharreko inprimakia

Norbere konturako langileak edo enpresak eskaera TA.200 ereduan   egingo du  "Gizarte Segurantzako Espainiako legedia mantentzeko eskaera.-Hasierako lekualdaketak", E/AND.101 inprimakia   erantsiz "Legedi aplikagarriari dagokion ziurtagiria", eta ale hirukoitza bete beharko du.

Probintziako Zuzendaritzak edo dagokion Administrazioak igorritako formularioak langilea (norbere konturakoa edo besteren konturakoa) herrialde horretarako lekualdaketan Gizarte Segurantzako Espainiako legediaren mende dagoela egiaztatzen du, eta ondorioz, Andorrako Gizarte Segurantzan kotizatzeaz salbuetsita dagoela.

E/AND.101 inprimakiaz gain, E/AND.28 inprimakia ere izango dute, aldi baterako egonaldien kasuetan osasun laguntzaren prestaziorako eskubidea betetzeko; hori Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak igortzen du.  

Baimendu beharreko epea

Besteren konturako langileentzat hasierako lekualdaketaren gehieneko epea bi urtekoa da.

Norbere konturako langileentzat hasierako lekualdaketaren gehieneko epea urtebetekoa da

Ohiko luzapena

Besteren konturako edo norbere konturako langileek herrialde horretako egonaldia hasierako lekualdaketarako araututakoa baino gehiago luzatu behar badute, enpresarioak edo norbere konturako langileak baimendutako epea amaitu baino hiru hilabete lehenagoko epean eskatu behar du Espainiako Gizarte Segurantzaren legedia mantentzeko luzapena  Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren Borondatezko Epeko Izen-emate, Afiliazio eta Bilketaren Azpizuzendaritza Nagusian.

Bideratu beharreko inprimakia

Luzapenaren eskaera TA.202 ereduan   egingo da "Iart 17 CEE  1408/71 eta bi aldeen arteko hitzarmenen luzapenekoak" eta behar bezala beteta dauden   E/AND-2  "Desplazamenduaren luzapena" inprimakiaren lau kopia igorriko dira, beste herrialdera ere bidaltzeko.

Andorrako Gizarte Segurantzak igorritako formulario horrek baimendutako epean langileak Espainiako Gizarte Segurantzaren mende jarraitzen duela egiaztatuko du.

E/AND.102 inprimakiaz gain, E/AND.28 inprimakia ere izango dute, aldi baterako egonaldien kasuetan osasun laguntzaren prestaziorako eskubidea betetzeko; hori Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak igortzen du. 

Baimendu beharreko epea

Besteren konturako langileentzat,  luzapenaren gehieneko epeak ezingo du bost urte baino gehiagokoa izan lekualdaketaren hasierako datatik hasita.

Norbere konturako langileentzat epe horrek ezingo du  urtebete baino gehiagokoa izan.

Bestelako lekualdaketak

Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren Zuzendaritza Probintzialak edo Administrazioak.

Egoitza Espainian duten aireko eta lurreko garraio enpresetako langile ibiltariei eta Espainian bizi eta jarduera bi herrialdeetan egiten duten norbere konturako garraiolariei dagozkien lekualdaketak baimentzeko erakunde eskudunak izango dira.

Norbere konturako langileak edo enpresak E/AND.101 inprimakia   eskatuko du "Legedi aplikagarriari dagokion ziurtagiria".  Ale hirukoitzean betetako inprimaki horrekin batera  TA.201 inprimakia     aurkeztuko du "Gizarte Segurantzaren Espainiako legedia mantentzeko eskatzea jarduera profesionala beste herrialderen batean egiten denean"

Afiliazioaren eta Prozedura Berezien Azpizuzendaritza Orokorra.

Honakoen lekualdaketari dagokionez:

    • Andorrara bideratutako funtzionario espainiarrak, Misio Diplomatiko eta Kontsuletako langileak salbu.

      Afiliazio eta Prozedura Berezietako Azpizuzendaritza Nagusiak   E/AND.101 inprimakia  igorriko du lekualdaketak irauten duen epe osorako, Erakunde Publikoak edo langileak hala eskatuta. Inprimaki honen hiru aleez gain, TA-200 eskaria aurkeztuko da.

Honakoen lekualdaketari dagokionez:

    • Andorran Espainiako Kontsul Bulego edo Misio Diplomatikoetan jarduera burutzen duten espainiarrak
    • Aurrez aipatutako Bulego edo Misioetako ordezkarien zerbitzu pribaturako langileak,

Espainiako Gizarte Segurantzako araudia aukeratzen dutenentzat, Diruzaintza Nagusiko Afiliazio eta Pprozedura Berezietako Zuzendaritzaordeak E-AND.103  inprimakia luzatuko du, "Aukeraketako eskubidea", desplazamenuaren iraupen osorako, Erakunde Publikoak edo langileak eskatuta, hiru kopiatan aurkeztu beharko duena.

Bestelako salbuespenak.

Bestelako salbuespenetarako eskarien bideraketa, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren Afiliazio eta Prozedura Berezien Azpizuzendaritza Orokorrak burutuko du.

Enpresak edo norbere konturako langileak eskaria TA.202 eredua, "Gizarte Segurantzaren Espainiako legeria mantentzeko eskaria EEE |art  eta Aldebiko Hitzarmenen beste luzapenak aplikatuz" erabiliz bideratuko da.

Andorrako Gizarte Segurantzak adostasuna ematen duen unean, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren Afiliazio eta Prozedura Berezien Azpizuzendaritza Orokorrak E/AND.101 inprimakia luzatuko du, langilea baimendutako epealdirako Espainiako Gizarte Segurantzaren menpe jarraitzen duela egiaztatzen duena.

     
Complementary Content
${loading}