Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Lekuz aldatutako langileak

Arau orokortzat, desplazatutako langileak, lan-jarduera egiten duteneko herrialdeko Gizarte Segurantzako legediaren menpean dira.  Hala ere, aldi baterako lekualdaketa izanez gero, Espainiako Gizarte Segurantzaren legedia manten dezakete jarraian adierazitako baldintzetan:

Langile espainiar eta kolonbiarrei aplika daiteke baino ez.

Hasierako Lekualdaketa

Espainiako enpresa batetan lan egiten duten besteren konturako langileentzat, enpresak  Kolonbiara bidaltzen baditu beren jarduera aldi baterako burutzera, eta Espainian lan egiten duten norbere konturako langileentzat, beren jarduera aldi baterako  Kolonbian burutzen badute, orduan Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren Zuzendaritza Probintzialari edo honen Administrazioari, dagokion lekualdaketa ziurtagiria eskatuko zaie.

Bideratu beharreko inprimakia

Enpresak edo norbere konturako langileak eskaria egiteko TA.200 eredua, "Gizarte Segurantzaren Espainiako legeria mantentzeko eskaria.-Hasierako Lekualdaketa" erabiliko du, eta   E/COL.1(Cert.) beteriko ziurtagiriaren hiru ale aurkeztuko ditu.

Zuzendaritza Probintzialak edo dagokion Administrazioak luzatutako inprimakiak, langilea herrialde horretan dagoen bitartean Gizarte Segurantzaren Espainiako legeriaren menpe jarraitzen duela egiaztatzen du, eta beraz ez du kolonbiar Gizarte Segurantzari kotizaziorik egiteko beharrik.

Baimendu beharreko epea

Lekualdaketaren gehineko iraupena hiru urtekoa da.

Ohiko luzapena

Herrialde horretara besteren konturako edo norbere konturako langileak egindako lekualdaketa hasieran aurreikusitako hiru urte baino gehiagoz luzatu behar bada, aurretik aipatutako epealdia amaitu baino hiru hilabete lehenago enpresariak edo norbere konturako langileak Gizarte Segurantzaren Espainiako legeria mantentzeko luzapenaren eskaria bideratu beharko du, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren Afiliazio eta  Prozedura Berezien  Azpizuzendaritza Orokorrean.

Bideratu beharreko inprimakia

Luzapenerako eskaria TA.202 eredua,  "Gizarte Segurantzaren Espainiako legeria mantentzeko eskaria, EEE  1408/71 Araudiaren 17. artikulua eta Aldebiko Hitzarmenen beste luzapenak aplikatuz" erabiliz bideratuko da.

Luzapenerako gehieneko epealdia  hiru urtekoa da.

Bestelako lekualdaketak

Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren Zuzendaritza Probintzialak edo Administrazioak.

Lekualdaketak onartzeko organu eskudunak izango dira, honakoei:

  • Espainian egoitza duten  aireko garraio enpresetako langile ibiltariak, bi herrialdeetan jarduera burutzen dutenak.
  • Kolonbiako bandera duen ontzi batetan jarduera burutzen duten soldatapeko langileak, Espainian egoitza duen enpresa edo pertsona batek ordaina egiten duenean.
  • Espainian egoitza duten espainiar langileak, Kolonbian sortutako arrantza-enpresa misto batetan eta Kolonbiako bandera duen ontzian zerbitzu ematen dutenak.

Baimena E/COL.1(Cert.) eredua, ""Aplikagarri den legeriari buruzko ziurtagiria" delakoaren bidez luzatuko da. Enpresak, inprimaki honen hiru aleez gain, TA-200 eskaria aurkeztuko du.

Afiliazioaren eta Prozedura Berezien Azpizuzendaritza Orokorra.

Honakoen lekualdaketari dagokionez:

  • Kolonbiara bidalitako funtzionario espainiarrak, Mandatalgo Diplomatikoetako eta Kontsularretako langileak kanpo.
  • Lankidetza misioan bidalitako pertsonak,

Afiliazio eta Prozedura Berezien Azpizuzendaritza Orokorrak E/COL.1(Cert.)  inprimakia luzatuko du lekualdaketak irauten duen denborarako, Organismo Publikoak, enpresak edo langileak eskatuta. Inprimaki honen hiru aleez gain, TA-200 eskaria aurkeztuko da.

Honakoen lekualdaketari dagokionez:

  •  Kolonbiako Mandatalgo Diplomatikoetan eta bertako Espainiako Bulego Kontsularretan jarduera burutzen duten espainiarrak eta
  • Aurretik aipatutako Mandatalgo edo Bulegoetako ordazkerien zerbitzu pribaturako langileak, espainiarrak badira

Espainiako Gizarte Segurantza hautatzn badute, Diruzaintza Orokorraren Afiliazio eta  Prozedura Berezien Azpizuzendaritza Orokorrak E/COL.3(Cert.) inprimakia "Hautatzeko eskubidea" luzatuko du, lekualdaketak irauten duen denborarako, Organismo publikoak edo langileak eskatuta, hiru ale aurkeztuz.

Bestelako salbuespenak.

Bestelako salbuespenetarako eskarien bideraketa, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren Afiliazio eta Prozedura Berezien Azpizuzendaritza Orokorrak burutuko du.

Enpresak edo norbere konturako langileak eskaria TA.202 eredua, "Gizarte Segurantzaren Espainiako legeria mantentzeko eskaria EEE  1408/71 Araudiaren 17. |art  eta Aldebiko Hitzarmenen beste luzapenak aplikatuz" erabiliz bideratuko da.

Kolonbiako Gizarte Segurantzak adostasuna emandakoan, Gizarte Segurantzaren Afiliazio eta Prozedura Berezietako Diruzaintza Nagusiaren Azpizuzendaritza Nagusiak E/COL.2 (Cert.) formularioa igorriko du, baimendutako epean langileak Espainiako Gizarte Segurantzaren mende jarraitzen duela egiaztatuko duena.

Complementary Content
${loading}