Bi prestazioak bateraezinak dira.
Bizitzeko gutxieneko diru-sarrera ezartzen duen errege lege-dekretua indarrean sartzen denetik aurrera, ezin izango da beste eskaerarik aurkeztu seme-alaba edo adingabe bakoitzeko Gizarte Segurantzaren sistemaren konturako esleipen ekonomikorako, zeina iraungi egingo baita. Hala ere, seme edo alaba edo adingabe bakoitzeko esleipen ekonomikoaren eskaera alarma-egoeran zehar aurkeztu ezin izan baduzu, bizitzeko gutxieneko diru-sarrera indarrean sartu eta hurrengo hogeita hamar egun naturalen barruan aurkeztu ahal izango duzu, baldin eta agerian adierazten badiguzu zein egunetan aurkeztu nahi zenuen.
Gaur egun prestazio hori jasotzen ari bazara, baliteke INSSk, ekainaren bigarren hamabostaldian, ofizioz jakinaraztea prestazio hori bizitzeko gutxieneko diru-sarrera minimora aldatu dela. Entitate kudeatzaileak zure familia unitateari buruz dituen datuen arabera bizitzeko gutxieneko diru-sarrera berdina edo handiagoa bada, aldaketa hori egingo da da. Halere, prestazioa mantentzea aukeratu ahal izango duzu; hartara, INSSri erabaki hori jakinarazi beharko diozu, prestazio aldaketaren jakinarazpena etxean jasotzen duzunean.