Kotizazioa eta Diru-Bilketa

Resultados de la búsqueda

Sartu nahi duzun orria ez dago zuk aukeratutako hizkuntzan eskuragarri. Barkatu eragozpenak.
Eskuragarri dauden hizkuntzak: Castellano

Sartu nahi duzun orria ez dago zuk aukeratutako hizkuntzan eskuragarri. Barkatu eragozpenak.
Eskuragarri dauden hizkuntzak: Castellano

Nola egin daiteke RETA kotizazio oinarrien balioa handitzeko eskaera?

TAS/192/2002 Aginduaren hamargarren xedapenean ezartzen denaren arabera, langile autonomoek beren kotizazio oinarrien balioa automatikoko handitu dadila eska dezakete. Izapide hori kotizazio-oinarria aldatzea (autonomoak) zerbitzuaren bidez egin daiteke. Datuen Babeserako Lege Organikoak babestutako izaera pertsonaleko datuak direnez gero, aipatu zerbitzua erabiltzeko beharrezkoa da datu hauen seguritatea bermatzen duen 2CA motako ziurtagiri digitala (DZFNkoa) izatea. FNMT-RCM , datu horien segurtasuna bermatzen duena. Orri horretako Egoitza Elektronikoan eskura daiteke ziurtagiri hori lortzeko moduari buruzko informazioa.

Nola lortu enpresen kotizazio dokumentuei buruzko informazioa?

Kotizazioen dokumentuak eta haiek betetzeko dagozkien jarraibideak web orri honetan bertan daude. Gizarte Segurantzako administrazioetan daude herritarren eskura.

Era berean, kotizazio buletin ereduak egiteari dagokionez KD -1 eta KD -2, eskatzaileak  etxetik hurbilen duen Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren administraziora jo dezake haiek egin ditzaten  CALCOTIZ programaren bitartez, haren enpresak 10 langile baino gutxiago baditu. Horrez gain, edozein dela haren langile kopurua, haien nominen zerrenda RED programaren bidez bidaltzeko aukera du eta kuoten ordainketa kontura edo ordainketa elektroniko bitartez egitekoa, TC -1

Nola helbidera daiteke ordainketa bat Egoitza Elektronikoaren bidez?

Gizarte Segurantzaren kuotak ordaintzeko helbideratzea zuk aukeratutako Finantza Erakundean egin dezakezu. Zerbitzu horren bidez, bankuko kontua aldatzeko edo ordainketa modalitate hori bertan behera uzteko eskaera ere egin daiteke. Horretarako, ziurtagiri digital bat eduki beharko duzu. Izapide hori egiteko zure datuetara sartu beharko duzu, Internet bidez, Kontuko helbideratzea zerbitzua erabilita (Egoitza Elektronikoan). Ziurtagiri digitalik izan ezean, atal honetan azaltzen da berau nola lortu.

Nola zuzen daitezke kotizazio oinarrien Txosteneko akatsak?

Kotizazio oinarrien txostenean emandako informazioan arazo edo akatsen bat ikusiz gero:

Nola jakin dezaket ea nire enpresak kotizatzen duen?

Enpresa behartuta dago lan-zentroko leku nabarmen batean langileentzat eskuragarri jartzera kotizazio-agiriaren edo haren kopia baimenduaren ale bat, kuoten ordainketari dagokionaren ondorengo hilean; hori ez betetzea Gizarte Segurantzaren arloko arau-haustea izango da, diruz zigortzeko modukoa.

Ez bada burutzen, langileek hona jo dezakete gertakariari dagokion salaketa jartzeko: Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetza.
Enpresek Gizarte Segurantzarekiko dituzten betebeharrak betetzeari buruzko informazio-eskaerei, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren Unitateetan jaso daitezkeenei, dagokionez, soilik hartuko dira eskatzailea enpresaburua bera bada edo eskaera hori egiteko behar den ahalmena ziurtatzen duen pertsona bada; izan ere, informazio pertsonala da, arautegiak eskatutako konfidentzialtasunaz babestua. Langileek enpresan dituzten ordezkari legalek (langile-ordezkariak eta enpresa-batzordeak) baino ezingo dute informazio hori eskatu.

Langileei dagokienez, eskubidea izango dute beren kotizazio-oinarrien txosten bat Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiari (TGSS) eskatzeko.
Eskaera Egoitza Elektronikoaren bitartez egin daiteke, bide hauen bitartez:

  • Kotizazio-oinarrien txostena” zerbitzua, SMS bidez. Horretarako aurreikusitako inprimakia beteta; kasu horretan, beharrezkoa da autentifikazio-datuak zehatz-mehatz bat etortzea Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren datu-basean erregistratutakoekin. Kode bat jasoko duzu bide beretik, eta Gizarte Segurantzaren Sistema osatzen duten erregimen guztietan, ekitaldi jakin batean, altan egon zaren likidazio-aldiei dagozkien kotizazio-oinarriak lortu, inprimatu eta/edo kontsultatu ahal izango dituzu.
  • Kotizazio-oinarrien txostena” zerbitzua, ziurtagiri digitalik gabe. Txosten hori Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren datu-basean datorren helbidera bidaliko da. Helbidea aldatu baduzu, aurrez jakinarazi behar diozu hurbileneko Gizarte Segurantzaren Administrazioari; ziurtagiri digitala badaukazu, helbide-aldaketa eskatzeko zerbitzuaren bitartez egin dezakezu.
  • Ziurtagiri digitala badaukazu, zuzenean eskura dezakezu zure ordenagailutik. Ez badaukazu, orri honetan aurkituko duzu lortzeko moduari buruzko informazioa.

Nola eskura dezakezu egunean zaudela adierazten duen ziurtagiri edo txosten bat?

Sistema RED erabiltzen duten enpresek bertatik eskura dezakete. Era berean, Gizarte Segurantzaren Egoitza Elektronikoan edo edozein Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorraren Administraziotan eska dezakete.

Afiliazio zenbaki bat (NAF) esleituta duten pertsona fisikoek, ziurtagiri digital bat izanez gero, Gizarte Segurantzaren betebeharrak ase izanaren ziurtagiri bat eska dezake Egoitza Elektronikoaren bitartez, jarraian azaldutako bidea jarraituta:

Kotizazio Kontuko Kodea (CCC) daukan pertsona juridikoa bazara, atzitu ondorengo bideen bidez, "Enpresak" atalean daudenak:

Ziurtagiri digitalik izan ezean, Gizarte Segurantzaren betebeharrak ase izanaren txostena lor dezakezu ondorengo bideetan:

Complementary Content
${loading}