
Hemen zaude: Hasiera > Izapideak eta Kudeaketak > Familia laguntzak: > Hirugarren haur bat, edo ondorengoak, jaio edo adoptatzeagatik emandako laguntza ekonomikoa
| Helburua: |
Ordainketa bakarreko diru-laguntza da, diru-sarrera kopuru bat gainditzen ez duten familiei, hirugarren edo ondorengo haurren jaiotzak edo adopzioak dakartzan gastuak konpentsatzeko emandakoa. |
|---|---|
| Eragileak: |
Jaiotako edo adoptatutako hirugarren seme-alaba eta ondorengoak, beti ere jaiotza edo adopzioa Espainiako lurraldean eman bada (edo atzerrian , seme-alaba Espainian bizi den familia batean bat-batean integratu dela egiaztatzen denean), 2007-11-16 baino lehen. |
| Onuradunak: |
Jaiotza edo adopzioa direla-eta, hiru seme-alaba edo gehiago dituzten guraso edo adopzio-hartzaileak eta ondoko baldintza hauek betetzen dituztenak: Guraso edo adopzio-hartzaileen elkarbizitza denean, bietako edonor izango da onuradun hala adostu badute; adostasunik ez denean, ama izango da onuraduna. Elkarbizitzarik ez denean, seme-alabaren zaintza eta babespea duena izango da onuraduna. Umea guraso edo adopzio-hartzaile bien umezurtz edo utzitakoa bada ,legez umearen ardura hartzen duena izango da onuraduna, beti ere aurretiaz seme-alaba bi edo gehiago baditu ardurapean. |
| Baldintzak: |
|
| Zenbatekoak / Ordainketak / Ondorioak: |
Ordainketa bakarra da, hirugarrenetik aurrerako seme-alaba edo adoptatu bakoitzeko , beti ere urteko diru-sarrerek ezarritako muga gainditzen ez badute; gaindituz gero, baina muga honi prestazioaren zenbatekoa gehituta , diru-sarrera horiek txikiagoak badira, ordaindu beharreko zenbatekoa jasotako diru-sarreren eta adierazitako baterako zenbatekoaren arteko aldea izango da . |
| Iraupena: |
Batera ordaintzen da. |
| Epeak: |
Ebazpen ematea luzatzeko eta interedunari jakinarazteko epea 45 egunekoa da. |
| Ukapena / Iraungipena: |
Aitorpenerako eskubidea 5 urtera preskribitzen da, seme-alaba jaio osteko hurrengo egunetik zenbatzen hasita. |
| Inprimakiak: | |
| Dokumentazioa: |
Nortasuna eta eskubidea eragiten duten gertaerak egiaztatzeko beharrezkoak diren dokumentuakaurkeztuko dira. Gizarte Segurantzako Administrazioak berez jakin behar dituen gertaera, datu edo gorabeheren ziurtagiriak ezin izango zaizkio eskatzaileari inola ere eskatu. |
| Non egin izapideak: |
Beharrezkoa den eskaera eta dokumentazioa Gizarte Segurantzaren Harreman eta Argibideetarako edozein zentrotan aurkeztu beharko da. |
| Erakunde eskuduna: |
Diru-laguntzarako eskubidearen kudeaketa eta aitorpena Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalaren (GSIN) eskumena da. Gurasoetarikoren bat Gizarte Segurantzaren erregimen publikoaren batean badago, esleipen ekonomikoa erregimen horren arabera onartuko da |
| Beste datu interesgarri batzuk: |
|