MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL

Gizarte Segurantza

Espainiako ezkutua Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren logotipoaren ondoan, web-orrirako estekarekin. Esteka leiho berri batekin. Gizarte Segurantzaren logotipoa, hasiera orrira esteka duena
Informazio linguistikoa

Langileak

Erregimen Bereziak

Nekazaritza Erregimen Berezia Erregimen Orokorrean sartzea:

REAn barne hartutako nekazaritzako besteren konturako langileak , eta baita zerbitzuak ematen dituzten enpresaburuak ere, Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean sartuta geratuko dira 12-01-01etik, langile horientzat Sistema berezi bat ezarriz, Erregimen Orokorrean bezalako baldintzetan, legez ezartzen diren berezitasunekin (28/2011 legea, irailaren 22koa).

Etxeko Langileen Erregimen Berezia Erregimen orokorrean sartzea:

2012-01-01ean eragina izanda, Etxeko Langileen Erregimen Berezia Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean sartuta geratuko da, langile horientzat sistema berezia ezarriz. Langile horiek eskubidea izango dute Gizarte Segurantzaren prestazioak jasotzeko, Erregimen Orokorraren baldintza beretan, legez zehazten diren berezitasunekin (27/2011 legea, abuztuaren 1ekoa). 



Erregimen Berezietan prestaziorako eskubidea izateko baldintza orokorrak ondoko hauek dira:

  • Dagokion Erregimenean altan izatea.

  • Kuoten ordainketan egunean izatea, langileak erantzule zuzenak direnekoetan, nahiz etaprestazioa aitortua izan, kotizazioen alde biko zenbatekoaren ondorioz, inoren konturako langileen erregimenean.

    Horretarako, ordaintzera gonbidatzeko abuztuaren 20ko 2530/1970 Dekretuaren 28.2 Iart. jarraituko da, prestaziorako sarbidea izan zuen unean edo berau gauzatzen denean, edozein zelarik ere interesduna zegoen Gizarte Segurantzako erregimena.

IGO



Prestazioa ondoko berezitasunekin aitortzen da:

Babestutako egoera:

Edozkitze naturaleko aldian lan jarduera eteteko aldia, hura gauzatzeak langilearen edo seme-alabaren osasunean eragin kaltegarria badu, eta INSS edo hari dagokion Lan Istripuen (LI) eta Lan Gaixotasunen (LG) Mutuetako sendagileek hala ziurtatzen dutenean.

Onuradunak:

Egoera horretan  daudela eta, haien jarduera eten duten emakume langileak, eskatutako baldintzak betetzen dituztenean  etena gertatu den egunean.

Laguntza ekonomikoa:

Prestazioa dagokion oinarri-arautzailearen %100aren pareko diru-laguntza da.

  • Aldi baterako ezintasunerako (ABE) kontingentzia arruntengatik jasotzeko laguntzarako zehaztuta dagoenaren parekoa, erreferentzia gisa INSS ren medikuek igorritako ziurtagiria igorritako data hatuko da.
  • Kontingentzia arrunten ondoriozko ABEagatiko laguntzarako zehaztutakoaren parekoa, eta ekintza babeslearen eremua nahita hobetu ez denean, egoera honetan babestea edo lan kontingentziena barneratuz.
Eskubidearen sorrera eta iraupena:
  • Erakunde kudeatzaileko mediku zerbitzuek egiaztagiria eman eta hurrengo egunean jartzen da  martxan eskubidea,  nahiz eta  lan jarduera modu eraginkor batean utzi arte, ondorio ekonomikorik izan ez.
  • Langilearen eta haren seme-alabaren babeserako aldian ordainduko da (9 hile betetzen dituen arte asko jota)   onuraduna lanera itzuli denean edo antzerako egoera batean ezik. 
Iraungipena:
  • Seme-alabak 9 hile bete dituelako.
  • Langilea bere lanera itzuli delako.
  • Dagokion Gizarte Segurantzaren erregimen berezian  baja  eman duelako.
  • Edoskitzea eten duelako
  • Onuraduna hiltzea.
Kudeaketa / Ordainketa:
  • Kudeaketa eta ordainketa norberaren konturako langileak kontingentzia arruntak estaltzeko aukeratu zuen Erakunde kudeatzaileak edo LI eta LG Mutuak burutuko du, derrigorrezkoa edo boluntarioa bada ere.
  • Langileak  Lan arriskuak ez estaltzea aukeratu duenean, baina kontingentzia komunen ondoriozko ABE babesa estalita duenean, egoera hori estaltzen duen Erakunde kudeatzailea edo laguntzailea izango da eskudun.
  • Kontingentzia arrunten ondoriozko ABE babesa ez duten RETA n dauden langileen kasuetan, babes hori aukerazkoa denean,  Erakunde kudeatzaileak kudeatuko du laguntza.
  • Diru-laguntzaren eragin ekonomikoaren hasierako egunean eskuduna den erakundeak ordainduko du, arrisku egoeran kontingentzia arrunak eta lanekoak estaltzen dituen erakundea aldatzen ez bada, kasuaren arabera.
Jarduera-egoeraren aitorpena:

RETA duten langileek, Nekazaritzako Norberaren Konturako Langileen Sistema Berezian (SETA) eta menpekotasun ekonomikoko langileek (TRADE), Erakunde Kudeatzaileari egokia iruditzen bazaio, jardueraren egoeraren adierazpena aurkeztu beharko dute eredu ofizialean, merkataritza-establezimendua, industriakoa edo bestelakoa zuzenean kudeatzen duen pertsonaren inguruan, edo burutzen den jarduera aldi baterako edo betirako itxi dela.

Aurkezteko epea:

  • Jarduera eten zen data osteko 15 egunetan.
  • Haurdunaldia bitarteko arriskua den artean, lagileak aitorpen hau  sei hilabeterik behin  aurkeztu beharko du,  egoera hasi datatik zenbatzen hasita, hau eskatuko balitzaio. 

Aitorpena aurkeztu ezean, ezarritako gehieneko epean, prestazioaren ordainketaren etetea eragingo du, eta ofizioz beharrezkoak diren ekintzak has daitezke prestazioaren onuraduna titularra den establezimenduaren egoera egiaztatzeko.

Administrazio-ekintzen ondorioz jasotzen hasita dagoen prestazioaren izaera bidegabea dela ondorioztatuko balitz, prestazioa itzultzeko beharrezko ekintzak burutuko dira.

Beti ere aurreko bi paragrafoetan ezarritakoa errespetatuz, aitorpena epean ez aurkezteagatik, edo, hala balegokio, prestazioa oker jasotzeagatik, dagozkien zehapen espedienteei hasiera emateko aukera izango da, aldibereko egoerak kontuan hartuz, Entitate kudeatzaileak egokiro baloratuta hala erabakiko balu.

Eskubidea onartzea
  • Prozedura langileak eskatuta hasiko da Osasun Herri Zerbitzuko sendagile bati eskatu beharko dion txosten medikuarekin, non edoskitze naturalaren egoera egiaztatuko den.
  • Gero, edoskitzean langileak arriskuan dagoenaren ziurtagiri medikoa igortzea eskatuko dio Erakunde kudeatzaileari edo dagokion laguntzaileari, eta honakoa ekarriko du:
    • Osasun Zerbitzu Publikoaren txostena.
    • Burutzen duen jardueraren inguruko langilearen adierazpena, eta berak egin dezakeen bere egoerarekin bateragarria den lanik edo funtziorik ez dagoenaren adierazpena, norberaren kontura lan egiten duen langile bezala.
Sozietate kooperatiboetan, lanekoetan edo merkataritzakoetan zerbitzuak eskaintzen dituen autonomoa denean, adierazpen hori sozietatearen administrariak egingo du.
 
Ekonomikoki menpekoa den langile autonomoa denean, bezeroak egin beharko du adierazpena.
  • Erakunde kudeatzaileak edo laguntzaileak edoskitzean arriskurik ez dagoela erabakitzen badu, eskatutako ziurtagiri medikua ez dio emango, eta langileari  jakinaraziko dio diru-laguntza hori lortzeko prozedura hasterik ez dagoela.
  • Arriskua onartutakoan, diru-laguntza jasotzeko, langileak bere eskakizuna aurkeztu beharko du haren bizilekuari dagokion LI eta LG Mutuaren edo probintziako Erakunde kudeatzailearen Zuzendaritzaren aurrean.
  • Eskaera araututako ereduetan egingo da eta Administrazio Publikoen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen Iart.  70. artikuluak ezarritako datu eta gertaerak jasoko ditu, behar diren dokumentuekin batera.
  • Interesatuaren bizilekuari dagokion probintziako Erakunde Kudeatzailearen Probintzi Zuzendariak ebatziko du eta, 30 eguneko epean, interesatuaren eskaera jaso denetik, jakinaraziko dio hura interesatuari, besteentzat lan egiten dutenen kasuan.

Erregimen honi buruzko informazio gehiago: 

 


IGO



Prestazioa Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorreko  zehaztapen eta baldintza berberetan ematen da.

Erregimen honi buruzko informazio gehiago: 

IGO



Prestazio hori Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorreko hedapen, forma eta termino berberetan aitortzen da.

Erregimen honi buruzko informazio gehiago:


IGO



Copyright © Seguridad Social 1995. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra.

AA estandarren adostasun-ikonoa HTML 4.0. estandarren adostasun-ikonoa CSS estandarren adostasun-ikonoa