
MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL
Contenido
Langileak
Hemen zaude: Hasiera » Langileak » Langileen prestazioak / Pentsioak » Haurdunaldiko arriskua » Erregimen Bereziak
Erregimen Bereziak
Nekazaritza Erregimen Berezia Erregimen Orokorrean sartzea:
REAn barne hartutako nekazaritzako besteren konturako langileak , eta baita zerbitzuak ematen dituzten enpresaburuak ere, Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean sartuta geratuko dira 12-01-01etik, langile horientzat Sistema berezi bat ezarriz, Erregimen Orokorrean bezalako baldintzetan, legez ezartzen dire berezitasunekin (28/2011 legea, irailaren 22koa).
Etxeko Langileen Erregimen Berezia Erregimen orokorrean sartzea:
2012-01-01ean eragina izanda, Etxeko Langileen Erregimen Berezia Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean sartuta geratuko da, langile horientzat sistema berezia ezarriz. Langile horiek eskubidea izango dute Gizarte Segurantzaren prestazioak jasotzeko, Erregimen Orokorraren baldintza beretan, legez zehazten diren berezitasunekin (27/2011 legea, abuztuaren 1ekoa).
Erregimen Berezietan prestaziorako eskubidea izateko baldintza orokorrak ondoko hauek dira:
-
Dagokion Erregimenean altan izatea.
-
Langileen zuzeneko erantzukizuna diren kuoten ordainketak eginak izatea, nahiz eta prestazioa aitortu, kotizazioen elkarrekiko zenbaketaren ondorioz, besteren konturako langileen erregimenean.
Ondorio horietarako, aplikatuko den mekanismoa abuztuaren 20ko 2530/1970 Dekretuaren 28.2 |artikuluan aurreikusitako ordaintzera gonbidatzeko mekanismoa aplikatuko da, edozein dela ere interesdunaren Gizarte Segurantzako erregimena, prestazioa jasotzeko edo sorrarazteko unean.
Prestazioa ondoko berezitasunekin aitortzen da:
Babestutako egoera:
Haurdun dagoen emakumea lanbide jarduera eten den unean dagoen egoera, jarduera hori betetzeak eragin negatiboa duenean haren osasunean edo haurrarenean, eta INSSeko mediku zerbitzuek edo dagokion Laneko Istripuen (LI) eta Laneko Gaixotasunen (LG) Mutuak horrela egiaztatzen duenean.
Onuradunak:
Egoera horretan daudela eta, haien jarduera eten duten emakume langileak, eskatutako baldintzak betetzen dituztenean etena gertatu den egunean.
Laguntza ekonomikoa:
Prestazioa dagokion oinarri-arautzailearen % 100aren pareko diru-laguntza da:
-
Aldi baterako ezintasunerako (ABE) kontingentzia arruntengatik jasotzeko laguntzarako zehaztuta dagoenaren parekoa, erreferentzia gisa INSS ren medikuek igorritako ziurtagiria igorritako data hatuko da.
-
Kontingentzia arrunten ondoriozko ABEagatiko laguntzarako zehaztutakoaren parekoa, eta ekintza babeslearen eremua nahita hobetu ez denean, egoera honetan babestea edo lan kontingentziena barneratuz.
Eskubidearen sorrera eta iraupena:
Erakunde kudeatzaileko edo eskumena duen erakundeko zerbitzu medikoek ziurtagiria ematen duten egunaren biharamunean sortuko da eskubidea, nahiz eta ondorio ekonomikoak laneko jarduera egiaz eteten den egunetik zenbatzen hasita sortuko diren.
Diru-laguntza langilearen eta/edo fetoaren osasuna babesteko behar den denboran ordainduko da , hark lanean hasi ezin duen bitartean.
Iraungipena:
-
Amatasunagatiko atsedenaldiaren hasieragatik.
-
Langilearen lanbide jardueraren hasieragatik.
-
Langilea sartuta dagoen Gizarte Segurantzaren erregimen berezian baja emateagatik.
-
Haurdunaldia eteteagatik.
-
Onuraduna hiltzeagatik.
Langilea behartuta egongo da erakunde kudeatzaileari edo lankideari diru-laguntza etetea ekarriko duen edozein arrazoi edo egoera jakinaraztera.
Aldi baterako ezintasuna eta haurdunaldia bitarteko arriskua:
-
Langilea ABE egoeran dagoen bitartean, haurdunaldi bitarteko arriskuagatiko prestazioa eskatzen duenean, ez du diru-laguntza jasotzeko eskubiderik izango, ABE egoera amaitzen den arte, legeek edo erregelamenduek ezarritako edozein arrazoi dela-eta.
-
Langilea haurdunaldia bitarteko arrisku egoeran dagoenean eta egoera horretan dagoela ABE egoeragatiko laguntza eskatzen duenean, ez zaio hura jasotzeko eskubidea aitortuko haurdunaldia bitarteko arrisku egoera amaitzen ez den bitartean, une horretan ABE egoera aitortzeko beharrezko baldintzak biltzen baditu.
Jarduera-egoeraren aitorpena:
RETA duten langileek, Nekazaritzako Norberaren Konturako Langileen Sistema Berezian (SETA) eta menpekotasun ekonomikoko langileek (TRADE), Erakunde Kudeatzaileari egokia iruditzen bazaio, jardueraren egoeraren adierazpena aurkeztu beharko dute ereduofizialean, merkataritza-establezimendua, industriakoa edo bestelakoa zuzenean kudeatzen duen pertsonaren inguruan, edo burutzen den jarduera aldi baterako edo betirako itxi dela.
Aurkezteko epea:
-
Jarduera eten zen data osteko 15 egunetan.
-
Haurdunaldia bitarteko arrisku egoerak irauten duen bitartean, langileak adierazpen hori aurkeztu beharko dusei hilean behin, egoera hasten den unetik zenbatzen hasita , horrelakorik eskatzen bazaio.
Aitorpena aurkeztu ezean, ezarritako gehieneko epean, prestazioaren ordainketaren etetea eragingo du, eta ofizioz beharrezkoak diren ekintzak has daitezke prestazioaren onuraduna titularra den establezimenduaren egoera egiaztatzeko.
Administrazio-ekintzen ondorioz jasotzen hasita dagoen prestazioaren izaera bidegabea dela ondorioztatuko balitz, prestazioa itzultzeko beharrezko ekintzak burutuko dira.
Beti ere aurreko bi paragrafoetan ezarritakoa errespetatuz, aitorpena epean ez aurkezteagatik, edo, hala balegokio, prestazioa oker jasotzeagatik, dagozkien zehapen espedienteei hasiera emateko aukera izango da, aldibereko egoerak kontuan hartuz, Entitate kudeatzaileak egokiro baloratuta hala erabakiko balu.
Kudeaketa eta ordainketa:
-
Kudeaketa eta ordainketa norberaren konturako langileak kontingentzia arruntak estaltzeko aukeratu zuen Erakunde kudeatzaileak edo LI eta LG Mutuak burutuko du, derrigorrezkoa edo boluntarioa bada ere.
-
Langileak Lan arriskuak ez estaltzea aukeratu duenean, baina kontingentzia komunen ondoriozko ABE babesa estalita duenean, egoera hori estaltzen duen Erakunde kudeatzailea edo laguntzailea izango da eskudun.
-
RETA n bildutako langileen kasuetan eta kontingentzia arrunten ondoriozko ABE egoeraren babesa estalita ez dutenean, babes hori aukerazkoa bada, eta etxeko langileen Gizarte Segurantzako Erregimen Berezian bildutako langleak badira, prestazioaren kudeaketa erakunde kudeatzaileak egingo du.
-
Diru-laguntzaren eragin ekonomikoaren hasierako egunean eskuduna den erakundeak ordainduko du, arrisku egoeran kontingentzia arrunak eta lanekoak estaltzen dituen erakundea aldatzen ez bada, kasuaren arabera.
-
Diru-laguntza hilabero ordainduko da, hilabetea amaitzean.
Eskubidea onartzea
-
Prozedura langileak eskatuta hasiko da, Osasun Zerbitzu Publikoko medikuak eginiko txostenaren bitartez; bertan haurdunaldi egoera egiaztatu beharko da, baita erditzearen balizko data ere.
-
Ondoren langileak haurdunaldian zehar arriskua dagoela dioen medikuaren ziurtagiria eskatuko dio dagokion erakunde kudeatzaileari edo langideari, eta honako hau entregatuko du:
-
Osasun Zerbitzu Publikoaren txostena.
-
Egiten duen lanari buruzko langilearen aitorpena, baita jarduera horretan, etxeko langilea edo besteren konturako langilea den aldetik, berak egin dezakeen eta bere egoerarekin bateragarria den lan edo zereginik ez egoteari buruzko aitorpena ere.
Sozietate kooperatiboetan, lanekoetan edo merkataritzakoetan zerbitzuak eskaintzen dituen autonomoa denean, adierazpen hori sozietatearen administrariak egingo du.
Ekonomikoki mendekoa den langile autonomoa denean, bezeroak egin beharko du adierazpena.
-
Erakunde kudeatzaileak edo lankideak aintzat hartzen badu ez dagoela arrisku egoerarik haurdunaldian zehar, eskatutako medikuaren ziurtagiria ukatuko du, eta langileari jakinaraziko dio ez dagokiola prestazio hori lortzera bideraturiko prozedura hasterik.
-
Arriskua onartutakoan, diru-laguntza jasotzeko, langileak bere eskakizuna aurkeztu beharko du haren bizilekuari dagokion LI eta LG Mutuaren edo probintziako Erakunde kudeatzailearen Zuzendaritzaren aurrean.
-
Eskaera araututako ereduetan egingo da eta Administrazio Publikoen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen Iart. 70. artikuluak ezarritako datu eta gertaerak jasoko ditu, behar diren dokumentuekin batera.
-
Dagokion erakunde kudeatzaileko probintzia zuzendariak emango du esanbidezko ebazpena eta interesdunari jakinaraziko dio 30 eguneko epean, interesdunaren eskaera jaso zen egunetik zenbatzen hasita, besteren konturako langileen baldintza beretan.
Erregimen honi buruzko informazio gehiago:
- Prestazio gehiago.
- Oinarrizko araudia
- Erregimen honen aplikazio eremuan dauden pertsonak, afiliazioa, alta eta bajak eta kotizazioa.
Prestazioa Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorreko zehaztapen eta baldintza berberetan ematen da.
Erregimen honi buruzko informazio gehiago:
-
Prestazio gehiago.
- Inoren konturako langileak: Erregimen Orokorrean bezala.
- Euren konturako langileak: Erregimen Orokorrean bezala, baina arauz ezartzen diren baldintzekin.
- Erregimen honi buruzko informazio gehiago:
- Prestazio gehiago.
- Oinarrizko araudia.
Izapideak: Bulegoen Direktorioa
Pie
Copyright © Seguridad Social 1995. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra.





