
MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL
Contenido
Langileak
Hemen zaude: Hasiera » Langileak » Langileen prestazioak / Pentsioak » Haurdunaldiko arriskua » Erregimen Orokorra
Erregimen Orokorra
- Babestutako egoera
- Onuradunak / Betekizunak
- Prestazio ekonomikoa / Zenbatekoa
- Eskubidearen sorrera eta iraupena
- Ukatzea, baliogabetzea, etetea
- Iraungipena
- Aldi baterako ezintasuna eta haurdunaldia bitarteko arriskua
- Kudeaketa / Ordainketa
- Kuoten hobaria
- Eskubidearen aitorpena
- Arriskuaren izateari buruzko ziurtagiri medikoa
- Eskariarekin batera aurkeztu beharreko agiriak
- Eskaera-inprimakia
- Oinarrizko araudia
Babestutako egoeratzat hartzen da haurdun dagoen langilea dagoena laneko kontratuaren etenaldian, baldin eta langileak lanpostuz aldatu beharreko kasuetan bere egoerarekin bateragarria den bat betetzeko eta azaroaren 8ko 31/1995 Legearen 26.2 eta 3 artikuluetan aurreikusitako baldintzetan, aldaketa hori egin ezin denean, ez teknikoki ez objektiboki, eta ezin denean eskatu justifikatutako arrazoiak direla-eta.
Adierazitako 26. artikuluak aipaturiko egoerek Erregimen Orokorrean sartuta eta EBEP en aplikazio eremuan dagoen funtzionario publiko bati eragiten diotenean, egoera babestutzat hartuko da haurdunaldiko arriskuagatiko baimena, Gizarte Segurantzako prestazio ekonomikoari begira.
Ez dira babestutzat joko langilearen edo fetuaren osasunean kalte eragin dezaketen arrisku edo patologiek sortutakoak, baldin eta lanpostuko edo egindako jardueretako agente, prozedura edo baldintzekin harremanik ez badute.
Besteren konturako langileak eta laneko sozietateetako edo sozietate kooperatiboetako langileak kontratua edo baimena etenga badute haurdunaldi bitarteko arriskua dela-eta, betiere, honako baldintza hauek betetzen badituzte:
-
Gizarte Segurantzako sitemako erregimenetako batean izena emanda izatea eta altan egotea etetea hasten den unean.
-
Afiliatu eta alta egoeratzat joko dira, nahiz eta enpresariak beren betebeharrak ez bete.
-
Zezenketetako profesionalentzat, aktiboen-erroldan izatea alta egoeran izatearen parekoa da.
-
Alta egoera berezitzat joko da legezko greba edo ugazaben itxiera.
-
-
Merkataritzako ordezkarien kasuan, honetaz gain, gertaera berehalakoan gertatuko den datan kuoten ordainketan egunean izatea eskatzen da. Kuoten ordainketa egunean izan ezean, ordainketan eguneratzeko ohartaraziko zaie, eta prestazioaren ordainketa, behar horren baldintzapean izango da.
-
Artisten eta Zezenketetako profesionalen kasuan, ordaindugabeko kuotaren bat badute ekitaldi ekonomikoa amaitzean, aurreko parrafoan azaldutakoa aplikatuko zaie.
-
Jaruera anitzeko egoeretan:
-
Arrisku egoerak egindako jarduera guztiei eragiten dienean, erregimen guztietan diru-laguntza jasotzeko eskubidea izango du bakoitzean, modu independentean, eskatutako baldintzak betetzen baditu.
-
Arrisku egoerak langileak eginiko jarduera bati edo batzuei eragiten dienean, baina ez guztiei, arrisku hori dagoen jarduerak bildutako erregimenetan bkarrik izango du diru-laguntze jasotzeko eskubidea.
-
Diru-laguntza jasotzea bateragarria izango da langileak lehendik egiten zituen lanei eustearekin, edo etorkizunean egin ditzakeenik ez badiote arriskurik eragiten haurdunaldian.
-
Ez da gutxieneko kotizazio aldirik eskatzen 2007ko martxoaren 24tik aurrerako laneko kontingentzien ondorioak direnean.
Prestazioa dagokion oinarri-arautzailearen % 100aren pareko diru-laguntza da.
-
Oinarri arautzailea laneko kontingentzien ondoriozko ABE egoeragatiko prestazioarentzat ezarritakoaren baliokidea izango da , erreferentzia gisa kontratuaren etetea hartuta.
-
Erregimenak ez duenean laneko kontingentzien estaldura barnean hartzen oinarri arautzailea kontingentzia arrunten ondoriozko Aldi Baterako Ezintasunaren prestaziorako ezarritakoaren baliokidea izango da.
Enplegu-aniztasuneko egoeretan:
-
Haurdunaldia bitarteko arrisku egoera dela-eta laneko kontratua eteten denean langileak aldi berean giten dituen jarduera guztietan, oinarri arautzailea kalkulatzeko enpresa guztietako kotizazio oinarri guztiak zenbatuko dira, eta kotizazioari begira ezarritako gehieneko muga aplikatuko da.
-
Haurdunaldia bitarteko arriskuagatik laneko kontratua langileak egiten duen jarduera batean edo batzuetan aitortzen bada, baina ez guztietan, oinarri arautzailea kalkulatzeko kontratuaren etetea egiten den enpresei dagokien kotizazio oinarriak hartuko dira aintzat bakarrik, eta horri begira, haiek esleituta duten gehieneko mugaren frakzioari edo frakzioari dagokien muga aplikatuko da.
Lanaldi mugatuko langileak:
-
Diru-laguntzaren eguneko oinarri arautzailea lanaren etenaldia hasi aurreko ondoko hiru hilabeteetan izandako kotizazio oinarrien batura denbora-tarte horretako egun naturalen kopuruarekin zatitzearen emaitza izango da.
- Langilearen antzinatasuna enpresan txikiagoa bada, oinarri arautzailea egiaztatutako kotizazio oinarrien gehiketa zati hauei dagokien egun naturalen zenbatekoa izango da.
Trebakuntzarako kontrataturiko langileak:
- Oinarri arautzailea indarreko gutxieneko oinarriaren % 75aren baliokidea izango da.
Artistena eta zezenketetako profesionalena:
- Oinarri arautzailea 365 gertakari kausatzailearen aurreko hamabi hilabeteetako kotizazio oinarrien baturarekin zatikatzearen eguneko batez bestekoa izango da, edo egiaztatzen den kotizazio aldiko eguneko batez bestekoa, aldi hori urte betetik beherakoa bada.
Inolaz ere ez da izango ondoriozko eguneko batez bestekoa langilearen laneko kategoriari dagokion kotizazio oinarri minimoa baino txikiagoa, hilabeteko zenbaketan.
-
Diru-laguntzarako eskubidea haurdunaldia bitarteko arriskua dela-eta, lan-kontratua eteten den egun beretik sortuko da.
-
Haurdun dagoen langilearen eta/edo fetuaren segurtasuna edo osasuna babesteko beharrezkoa den etenaldian edo baimen aldian ordainduko da eta amatasunagatik lan-kontratuaren etenaldia hasi aurreko egunean edo langilea bere lanpostura edo bere egoerarekin bateragarria den beste batera itzuli aurreko egunean amaituko da.
-
Lanaldi partzialera kontratatutako langileen kasuan, haurdunaldian arriskua dela eta, lan-kontratuaren etendurak dirauen egun natural guztietan ordainduko da, aurreko paragrafoan aipatu salbuespenean izan ezik.
Subsidiorako eskubidea ukatu, deuseztatu edo eten daiteke, onuradunak:
-
Iruzurrez jokatzen badu subsidioa lortu edo mantentzeko.
-
Edozein lan edo jarduera egiten duela, dela besteren konturakoa edo norberaren konturakoa, jarduera anitzeko kasuetan aurreikusitakoa alde batera utzita.
Diru-laguntza jasotzeko eskubidea eten egingo da sasoien arteko aldietan aldizkako langile finkoen kasuan, deialdi berri bat egiten ez den bitartean.
Diru-laguntzarako eskubidea iraungiko da:
-
Amatasunagatiik lan-kontratua etetean.
-
Langilea bere lanpostura edo bere egoerarekin bateragarria den beste lanpostu batera itzuli aurreko egunean.
-
Lan-kontratua iraungi delako legez ezarritako arrazoiak direla-eta.
-
Haurdunaldia etetea.
-
Onuradunaren heriotza.
Langilea behartuta egongo da erakunde kudeatzaileari edo lankideari diru-laguntza etetea ekarriko duen edozein arrazoi edo egoera jakinaraztera.
-
Langilea ABE egoeran dagoen bitartean haurdunaldia bitarteko arriskuagatiko prestazioa eskatzen duenean, ez du diru-laguntza jasotzeko eskubiderik izango, ABE egoera amaitzen den arte, legeek edo erregelamenduek ezarritako edozein arrazoi dela-eta.
-
Langilea haurdunaldia bitarteko arrisku egoeran dagoenean eta egoera horretan dagoela ABE egoeragatiko laguntza eskatzen duenean, ez zaio hura jasotzeko eskubidea aitortuko haurdunaldia bitarteko arrisku egoera amaitzen ez den bitartean, une horretan ABE egoera aitortzeko beharrezko baldintzak biltzen baditu.
-
Langilea haurdunaldia bitarteko arrisku egoeran dagoela bere kontratua amaitzen bada, Gizarte Segurantzako Lege Orokorreko 208.1 artikuluan aurreikusitako arrazoietako bat dela-eta, haurdunaldia bitarteko arriskuaren prestazioa iraungi egingo zaio, eta orduan, langabezia egoera hasiko da, eta beharrezko baldintzak betetzen baditu, egoera horri dagokion prestazioa jasoko du.
-
Erakunde kudeatzaileari edo enpresak kontratua eteteko unean laneko arriskuen estaldura kontratatua duen Gizarte Segurantzako Laneko Istripuen (LI) eta Laneko Gaixotasunen (LG) Mutuari dagokion prestazioaren kudeaketa edo ordainketa , egoera horretan erakundean aldaketa bat gertatzen den gorabehera.
-
Diru-laguntzaren ordainketaz erakunde kudeatzailea edo lankidea arduratuko da eta hilabetean behin egingo du, hilabetea amaitzean.
-
Diru-laguntza jasotzerakoan, haren zenbatekoari hauxe kenduko zaio:
-
Gizarte Segurantzari, langabeziari eta lanbide heziketari kotizatu denaren langilearen ekarpenen batura, dagokienean, TGSS an sartzeko. Enpresaburuak Gizarte Segurantzan bere kargurako egindako kotizazioari dagozkion ekarpenak eta hala izanez gero bilketa bateratuaren kontzeptuak baino ez ditu ordaindu beharko.
-
IRPFrekin atxikitua.
- Erakunde kudeatzaileak prestazioen gaineko enpresaren erantzukizuna aitortu ahal izango du, baita haiek aurreratu behar dituen erakundearena ere.
Diru-laguntza jasotzeko eskubidearen aitorpena enpresak laneko kontingentzien estaldura hitzartuta duen erakunde kudeatzaileari edo Gizarte Segurantzako laneko istripuen edo laneko gaixotasunen Mutuari dagokio.
Prozeduraren hasiera:
-
Prozedura langileak eskatuta hasiko da, Osasun Zerbitzu Publikoko medikuak eginiko txostenaren bitartez; bertan haurdunaldi egoera egiaztatu beharko da, baita erditzearen balizko data ere.
-
Txosten horrekin enpresaren ziurtagiri bat aurkeztu beharko du langileak, non garatzen duen jardueraren eta lanpostuaren baldintzen berri emango duen, eta haurdunaldia bitartean arriskua dagoela ziurtatzen duen medikuaren agiria aurkezuko du dagokion erakunde kudeatzailaren edo lankidearen aurrean.
Erakunde kudeatzaileak edo lankideak aintzat hartzen badu ez dagoela arrisku egoearik haurdunaldian zehar, eskatutako medikuaren ziurtagiria ukatuko du, eta langileari jakinaraziko dio ez dagokiola prestazi hori lortzera bideraturiko prozedura hasterik.
-
Arriskua ziurtatu denean, ezin izan bada langilea lanpostuz aldatu, enpresak eraginpeko langilea kontratua eteteko egoeran dagoela aitortuko du, hardunaldia bitarteko arrisku egoeragatik.
Prestazio-eskaera:
-
Diru-laguntza jasotzeko, langileak bere eskakizuna aurkeztu beharko duharen bizilekuari dagokion LI eta LG Mutuaren edo probintziako Erakunde kudeatzailearen Zuzendaritzaren aurrean.
-
Eskaera araututako ereduetan egingo da eta Administrazio Publikoen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen Iart. 70. artikuluak ezarritako datu eta gertaerak jasoko ditu, behar diren dokumentuekin batera.
Ebazpena eta jakinarazpena:
Dagokion erakunde kudeatzaileko probintziako zuzendari eskudunak emango du berariazko ebazpena eta interesdunari jakinaraziko dio 30 eguneko epean, interesdunaren eskaera jasotzen denetik zenbaten hasita.
Diru-laguntza ekonomikoa jasotzeko eskubidea hasieran onartzen ez denean, egoera babestua ez delako, interesatuari, horrela badagokio, diru-laguntza noiztik aurrera onartu ahal izango den jakinaraziko zaio, arriskua dagoela adierazten duen ziurtagiri medikua kontuan izanik, eta haren gestazio-egoeraren eboluzioa kontuan harturik, lanpostuaren ondoriozko arriskuari dagokionez. Ondorioz, kasu horietan, eskakizun berri batez gain, eskatzen den sokumentazioa ekartzea ere beharrezkoa izango da.
Eskakizunarekin batera aurkeztuko diren adierazpenen eta ziurtagirien artean kontraesanak badaude, edo diru-laguntza jasotzeko elkar hartzearen frogarik badago, txostena eskatu ahal izango da Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzan, enpresak hartutako erabakiekin haren adostasuna edo ezadostasuna adierazteko, diru-laguntza jasotzeko eskubidea zehazten lagun dezaketenean. Txostenaren eskaera aurkeztutako dokumentazioarekin batera joan beharko du.
Txostena 15 eguneko epean igorriko da. Epe hori igarotakoan, ebazpena igorri ahal izango da, hura kontuan izan gabe, diru-laguntza onartzeko edo ukatzeko. Kasuak kasu, 30 eguneko epean, Erakunde kudeatzailearen txostena jaso arte balio gabe geldituko da.
Preskripzioa:
Prestazioak jasotzeko eskubidea 5 urteko epean preskribatuko da, prestazioa eragin duen gertaera jazo ondorengo egunetik aurrera zenbatuta, alde batera utzi gabe aitorpenaren ondorioak eskaera egin aurreko 3 hilabeteetatik aurrera ematen badira.
Berezko zerbitzu medikorik ez duten |ZZPP etan (GSIN enak) arriskua dagoela dioen ziurtagiria Osasun Zerbitzuen Ikuskaritzak igorriko du, edo asistentzia sanitarioaren arloan transferentzia horiek beren gain hartu dituzten Autonomia Erkidegoetako organo baliokideek.
Itsasoko Langileen Gizarte Segurantzako errefimen bereziaren aplikzio eremuan, ISM k berezko zerbitzu medikuak ez dituen Zuzendaritza Probintzialetan, ziurtagiri mediko hori GSINeko zerbitzu medikoek igorriko dute, edo, hala badagokio, Osasun Zerbitzu Publikoko Ikuskaritzak, edo Autonomia Erkidegoetako organo baliokideak.
Ziurtagiri hori igortzeko prozesua, haurdunaldia edo edoskitze naturala bitarteko arrisku egoera aitortzea egokia bada, lehentasunez izapidetuko da eta jatorrizko dokumentuaz gain bi kopia ere izango ditu:
- Langileari originala, eta enpresarentzat edo etxeko arduradunarentzat kopia bana emango zaizkio
- Beste kopiarekin mediku zerbitzua geldituko da.
Haurdunaldia edo edoskitze naturala bitarteko arriskuagatiko diru-laguntzaren kudeaketaren eta ordainketaren arduraduna den erakunde kudeatzaileak edo lankideak, langilearen lanpostuaren arriskuari buruzko ebaluazioa aurkeztea eskatu ahal izango du, baita arriskurik ez duten lanpostuen zerrenda bat ere.
ONDOKO DOKUMENTUEN JATORRIZKOA ETA INDARREAN DENA AURKEZTU
1. Eskatzailearen (emakumezkoa) nortasunaren akreditazioa indarrean den ondoko dokumentazioaren bidez:
- Espainiarrek: Nortasun Agiri Nazionala (NAN )
- Atzerritarrek:
- Atzerritarren Identifikazio Zenbakia (AIZ) eta jatorrizko herrialdeko pasaportea edota dokumentua/karta (EB , EEE eta Suitza.
- Atzerritarren Identifikazio Txartela (AIT), gainontzeko herrialdetakoek.
ONDOKO DOKUMENTUEN JATORRIZKOA ETA INDARREAN DENA ETA KONPULTSATUTAKO FOTOKOPIAK EDO ONDOREN KONPULTSATZEKO KOPIAK AURKEZTU:
2. Kotizazioari dagokion dokumentazioa:
- Erregimen Orokorreko inoren konturako langileak: enpresaren ziurtagiria, behar bezala beteta.
- Nekazaritzako Erregimen Bereziko inoren konturako langileak: enpresa ziurtagiriaTC ko lan kontratua eten aurreko hilabeteko 2/8-aren arabera eta azken hiru hilabeteetako ordainketa ziurtagiriak (TC 1/9).
- Artista eta Zezenketetako profesionalek: jardueren aitorpena (TC 4/6) eta Zuzendaritza Probintzialean edo Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorreko Administrazioan aurkeztu ez diren jarduketen egiaztagiriak (TC 4/5).
- Norbere konturako langileek: Azken hiru hilabeteetako kuoten ordainagiria.
- Merkataritzako ordezkariak: Azken hiru hilabeteetako kuoten ordainagiria (TC 1/3).
ARRISKUA EGIAZTATZEN DUEN DOKUMENTAZIOA
3. Asistentzia ematen dion Osasun Zerbitzu Publikoko fakultatiboaren mediku-txostena. (1)
4 Osasun-ziurtagiria, enpresak edo norbere konturako emakumezko langileek lan-arriskuak babesteko hitzartutako Erakunde Kudeatzailearen Zerbitzu Medikuek luzatutakoa. Ziurtagiri honetan, ondoko hau egiaztatu beharko da: "haurdunaldia bitarteko arriskua" denean, lanpostuaren baldintzak langilearen edo fetuaren osasunerako txarrak direla eta, "edoskitze naturala bitarteko arriskua" denean, lanpostuaren baldintzak emakumearen edo seme-alabaren osasunerako txarrak direla.
5. Enpresaren edo norbere konturako emakumezko langilearen aitorpenak. (2)
- Emakumezko langileak egin lan eta jarduerak, lanpostuaren baldintzak, kategoria eta arrisku berezia.
- Bere egoerarekin bateragarria den lanposturik ez izatea.
BESTELAKO DOKUMENTAZIOA
6. Jardueraren egoeraren aitorpena, Langile Autonomoen Erregimen Bereziko emakumezko langileek baino ez.
7. Familia-liburua, "edoskitze naturala bitarteko arriskuagatiko" prestaziorako.
(1) Ez da beharrezkoa familia-liburua aurkeztea Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalak (GSIN) luzatutako arriskua egiaztatzen duen medikuaren ziurtagiria aurkezten bada.
(2) Kooperatiba sozietateak edo Lan sozietateak direnean, sozietatearen kudeatzaileak edo administratzaileak luzatuko du aitorpena.
Etxeko Langileen Erregimen Bereziko langileak direnean, etxeko arduradunak luzatuko du aitorpena.
Dokumentazio hau Gizarte Segurantzaren edozein Arreta eta Informazio zentrotan aurkez daiteke.
Zerikusia duen informazioa
Pie
Copyright © Seguridad Social 1995. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra.





