MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL

Gizarte Segurantza

Espainiako ezkutua Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren logotipoaren ondoan, web-orrirako estekarekin. Esteka leiho berri batekin. Gizarte Segurantzaren logotipoa, hasiera orrira esteka duena
Informazio linguistikoa

Langileak

Hemen zaude: Hasiera » Langileak » Langileen prestazioak / Pentsioak  » Familia laguntzak » Seme-alabaren zaintzagatik, harreran hartutako adingabeagatik edo beste familiartekoengatik prestazio ez ekonomikoa

Seme-alabaren zaintzagatik, harreran hartutako adingabeagatik edo beste familiartekoengatik prestazio ez ekonomikoa

Izapideak eta Kudeaketak   atalera jo dezakezu bertsio laburrago bat ikusteko.



  • "Inoren konturako langile guztiak, sektore pribatu zein Administrazio Publikokoak, seme-alabak,  naturalak zein adoptatutakoak,  edo hartutako adingabekoak,  familia-harrera denean, behin betikoa zein adopzio aurrekoa, zaintzeko  eszedentzia epeaz gozatzen dutenak, nahiz eta hauek behin-behinekoak izan. Halaber, adina, istripua, gaixotasuna edo ezintasuna dela eta, berez ezin molda daitekeena eta ordainsari-erregimeneko jarduerarik ez duen  2. gradurainoko odolkidetasuna edo ahaidetasuna duen senitarteko bat zaintzeko 2. gradurainoko odolkidetasuna edo ahaidetasuna duen senitarteko bat zaintzeko hartzen dutenak.

    Horretarako, Iart.  46.3, martxoaren 24ko Lege RD rena, Langileen Estatutuaren Testu Bategina onartzen duenak dio:

    "Langileek seme-alaba bakoitza zaintzeko 3 urte edo gutxiagoko eszedentzia aldia edukitzeko eskubidea dute, bai naturalak bai adoptatuak direnean, edo harrera-kasuetan,  behin behinekoa zein adopzioaren aurrekoa denean, nahiz eta probisionalak izan, haurra jaiotzen den egunetik edo epailearen zein administrazioaren ebazpenaren egunetik hasita".

    "Eszedentzia-aldiaz gozatzeko eskubidea edukiko dute, baita ere, bi urte edo gutxiagokoa, hitzarmen kolektiboan epe hori luzatzea adostu denean ezik, senideren bat zaindu behar duten langileek, 2. graduko odolkidetasuna edo ahaidetasuna duen senitarteko bat zaintzeko, adinarengatik, istripu batengatik,   gaixotasun batengatik edo ezintasun batengatik bere kabuz balia ezin daitekeenean eta orainsari-eskubidea ematen dion jarduerarik egiten ez duenean."  

    "Atal honetan aztertutako eszedentzia, zatika har daitekeena, langileen banakako eskubidea da, gizonezkoena eta emakumezkoena. Hala ere, enpresa bereko langile bik edo gehiagok eskubide hau eragingo balute subjektu berbera dela eta, enpresariak bere aldibereko ekitaldia mugatu ahl izango du enpresaren funtzionamendurako justifikatutako arrazoiengatik." ...


IGO



Erretiro, ezintasun iraunkorra, heriotza eta biziraupena, amatasuna eta aitatasuna prestazioetarako benetan kotizatutzat joko dira:

  1. Langileen edukiko duten eszedentzia  aldiaren lehenengo bi urteakLangileen Estatutuaren (LE) 46.3 atalaren arabera,   seme-alaba bakoitzeko  edo hartutako adin txikiko bakoitzeko, betirako harrera familiar kasuetan zein adopzio aurrekoetan, nahiz eta aldi baterako izan.

    Adin txikikoa hartzean osatuko den  familia unitatea, zeinarentzat eskatu den eszedentzia, familia ugaria denean, kotizazio eraginkorreko aldia  hauxe izango da:

    - 30 hile kategoria orokorrekoa bada.
    - 36 hile  kategoria berezikoa bada. 

  2. Langileek gozatzen duten eszedentzia epearen lehen urtea, LEren 46.3 artikuluaren arabera, adina, istripua,  gaixotasuna edo  ezintasuna dela eta, bere kabuz ezin molda daitekeen eta ordainsaririk duen jarduerarik egiten ez duen  2. gradurainoko odolkidetasuna edo ahaidetasun duten bestelako senitartekoak zaintzeko hartutakoa.

  3. 8 urtetik azpiko adingabekoa zaintzeagatiko lanaldi-murrizketaren lehen bi urteetan egindako kotizazioak,Iart. ri dagokionez, LEren 37.5 artikuluaren arabera, lanaldi murrizketa izan ezean zegokiokeen zenbatekoaren %100ean handituta konputatuko dira. Lanaldi murrizketaren gainontzeko kasuetan, (8 urtetik gorako ezinduak edo 2. gradurainoko senitartekoak),  lehen urteari dagokiona izango da.

  4. 1 eta 2 ataletan adierazitako eszedentziak lanaldi murrizketaren ostekoak badira, LEren 37.5 artikuluaren arabera, egindako kotizazioak   lanaldi murrizketa izan ezean zegokiokeen zenbatekoaren %100ean handituko dira.

  5. Aurreko ataletako epeak osotasunean bete ezean, benetan betetako epea hartuko da  kotizatutzat.

  6. Ondorengo seme-alaba edo beste familiarteko batzuek eragin dezaketen lan-eszedentziarekin hasiko da kotizazio epe berri eraginkorra.

IGO



Seme-alaba edo hartutako adingabekoa  edo beste familiarteko batzuk zaintzeko ematen den lan-eszedentzia epeak hurrengoak eragingo ditu:

  • Konputagarria izango da antzinekotasunerako.
  • Lan-prestakuntzarako ikastaroetan parte hartzeko eskubidea izango da.
  • Lehenengo urtean,  langileak bere lanpostua gordeta eskubidea izango du; familia ugariak direnean,  epea eszedenziako lehenego 15 edo 18  hilabeteetara luzatuko da, kategoriaren arabera. Dagokion epea iraganda,  erreserba lan-talde edo kategoria bereko lanpostura egokituko da.

Langabeziako prestazioen gainean, eszedentzia epealdi osoa:

  • Alta pareko egoeraren izaera izango du.
  • Ez da okupazio kotizatutzat hartuko prestazio hauek lortzeko.
  • Eskatutako kotizazio epea zenbatzeko, langabeziako legezko 6 urte lehenagoko edo kotizatzeko beharra eten zeneko epera atzeratu ahalko da, langilea derrigorrezko eszedentzia egoeran egon zeneko epera.

Erretiro, ezintasun iraunkor, heriotza eta biziraupen, amatasun eta aitatasun prestazioetarako, "egiazko kotizaziotzat"   hartutako  eszedentzia-epeak ondoko honetarako balioko du:

  • Prestazioetarko eskubidea ematen duten gutxieneko epeak egiaztatzea.
  • Eragiten den prestazioaren oinarri-arautzailea   zehaztea. Zenbaketarako, kontuan izan beharreko kotizazio-oinarria:
    • Seme-alaba, hartutako adingabeko edo beste familiarteko batzuen zainketarko  lan-eszedentziaren aurreko 6 hilabeteei dagokien kotizazio -oinarrien batez bestekoa.
    • Kotizazioko 6 hilabete hauek atorturik izan ezean, eszedentzia aurreko epeari dagokien egiaztatutako kotizazio-oinarrien bataz bestekoa zenbatuko da.
  • Zenbait prestaziotan, aplikatu beharreko ehunekoa zehaztu,  erretiroa esate baterako.
  • Epe honetan, onuradunak  alta egoeran hartuko dira.

Langilea benetako kotizazio-epetzat jo daitekeena baino luzaroagoan den laneko eszedentzian den epealdia , altaren pareko egoeratzat  joko dira Gizarte Segurantzaren prestazioetarako, aldi baterako ezintasuna, amatasuna eta aitatasuna denean izan ezik.


IGO



  • Preskribiezina da prestazio ez ekonomikoaren onarpena, beraz, edozein unetan alegatu ahal izango du, dagokionean, dagoeneko onartutako prestazioen zenbatekoa aurreikusteko aukera sortuz, hala nola, lanpostua gordez benetan kotizatutako eszedentzia aldian ez zenbatzeagatik aurrez ukatutako prestazio berriak onartzeko.

  • Aipatutako preskribiezintasuna dela onartuko da, prestazioaren onarpen edo berrikuspenaren ondorio ekonomikoen kalterik eragin gabe eskaera aurkeztu denetik aurreko 3 hilabeteetatik aurrera egindakoak.

IGO



  • Enpresek Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrari jakinarazi beharko diote, gertatzen denetik hasita, 15 eguneko epean, langileek  seme-alaba zaintzeko, hartutako adin txikikoa edo bestelako senidea zaintzeko, lanpostua galdu gabe, hartu duen eszedentzia aldia noiz hasten den eta noiz bukatzen den.
  • Jakinarazpen hori ez egiteak zigorra ekar dezake,   bete ez debaren arabera, ED Legekoa 5/2000 dioena beteaz, abuztuaren 4koa, Ordena Sozialean Zigorrak eta Isunak Arautzen dituen Legearen Testu Bateratua onartzen duena.

IGO



Seme-alabak zaintzeagatik lan eszedentzia egoeran dauden langileak ordezkatzeko egindako bitarteko kontratuek gertaere arruntengatik Gizarte Segurantzari enpresa kotizazioen murrizpena egiteko eskubidea izango dute kontratu horiek jasotzaile bezala urte bat gehiago daramaten langabeziagatiko prestazioen, maila kontributibo edo laguntzazkoen, onuradunekin egin direnean.


IGO



Jatorria justifikatu beharra dagoen unean dagokion kotizatutako epea alegatzearekin nahikoa da.


IGO



Copyright © Seguridad Social 1995. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra.

AA estandarren adostasun-ikonoa HTML 4.0. estandarren adostasun-ikonoa CSS estandarren adostasun-ikonoa