MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL

Gizarte Segurantza

Espainiako ezkutua Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren logotipoaren ondoan, web-orrirako estekarekin. Esteka leiho berri batekin. Gizarte Segurantzaren logotipoa, hasiera orrira esteka duena
Informazio linguistikoa

Langileak

Hemen zaude: Hasiera » Langileak » Langileen prestazioak / Pentsioak  » Heriotza eta bizirautea » Erregimen bereziak

Erregimen bereziak

Nekazaritza Erregimen Berezia Erregimen Orokorrean sartzea:

REAn barne hartutako nekazaritzako besteren konturako langileak, eta baita zerbitzuak ematen dituzten enpresaburuak ere, Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean sartuta geratuko dira 12-01-01etik, langile horientzat Sistema berezi bat ezarriz, Erregimen Orokorrean bezalako baldintzetan, legez ezartzen dire berezitasunekin (28/2011 legea, irailaren 22koa).

Etxeko Langileen Erregimen Berezia Erregimen orokorrean sartzea:

2012-01-01ean eragina izanda, Etxeko Langileen Erregimen Berezia Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean sartuta geratuko da, langile horientzat sistema berezia ezarriz. Langile horiek eskubidea izango dute Gizarte Segurantzaren prestazioak jasotzeko, Erregimen Orokorraren baldintza beretan, legez zehazten diren berezitasunekin (27/2011 legea, abuztuaren 1ekoa). 



Erregimen Berezietako laguntzak jasotzeko eskatzen diren baldintza nagusiak honakoak dira kasu bakoitzean:

  • Dagokion Erregimenean altanedo antzeko egoeran egotea. Halere, alta gabeko egoeratik pentsioa jasotzeko eskubidea sor daiteke, ezarritako baldintzak betetzen direnean.

  • Beharrezkoa den kotizatzeko gutxieneko aldia bildutakoan, dagoenean.

  • Kuoten ordainketan egunean izatea, langileak erantzule zuzenak direnekoetan, nahiz eta prestazioa aitortua izan, kotizazioen alde biko zenbatekoaren ondorioz, inoren konturako langileen erregimenean.

    Horretarako, ordaintzera gonbidatzeko abuztuaren 20ko 2530/1970 Dekretuaren 28.2 Iart. jarraituko da, prestaziorako sarbidea izan zuen unean edo berau gauzatzen denean, edozein zelarik ere interesduna zegoen Gizarte Segurantzako erregimena.

IGO



Laguntzak Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorreko zehaztapen eta baldintza berdinak dituzte heriotza eta biziraupen prestazioak, ondorengo berezitasunekin:

Laneko kontingentziak (LI eta LG):

Langile autonomoek kontingentzia horiei dagozkien prestazioak baliatu ahal izango dituzte, betiere, beren borondatez jarduera babeslea LI eta LG dagozkien kontingentziak ere txertatuta hobetu badute, edo nahitaez estalita badituzte eta, horrez gain, aurrez edo aldi berean, aldi baterako ezintasunari dagokion prestazioa estalita izatea erabaki badute.

LI kontzeptua:

Langile autonomoak izandako lan-istripua, bere kontura egindako lanaren ondorio zuzen eta berehalakoan gertatutakoa eta erregimen berezi honetan sartu behar izatea mugatzen duena izango da. Horien artean:

  • Salbamenduzko ekintzetan edo antzerakoetan gertatutakoetan, batak zein besteak lanarekin zerikusia dutenean.
  • Laneko orduan edo lantokian langileak jasandako lesioak, besteentzat egiten duen lanarekin zerikusia duenean.
  • Langileak haren lana egitean hartzen dituen gaixotasunak, profesionalak ez izanik, hura burutzearekin zerikusia duela egiaztatzen denean.
  • Langileak aurretik izandako gaixotasunak, istripuaren ondorioz larritzen edo okertzen direnean.
  • Bere izaeran, iraupenean, larritasunean edo bukaeran eraldatutako istripuaren ondorioak, istripuak eragindako edo gaixotasunarentzat berria den ingurunean hartutako gaixotasunaren prozesuaren ondoriozko arazoak osatzen dituzten tartekatzen diren gaixotasunengatik.

Ez dira LI gisa hartuko honakoak:

  • Langilen lantokirako joan-etorrian jasandakoak.
  • Lanarekin zerikusirik ez duten ezinbesteko arrazoiek eragindakoak.
  • Langilearen dolo edo zuhurtziagabetasunagatik gertatutakoak.

 TRADE kasuan, LItzat hartzen dira langile horiek jarduera profesionalaren eraginez jasaten dituzten gorputzeko lesioak,  lantokirako joan-etorrian jasandakoak edo horien eraginez eta ondorioz jasandakoak. Aurkakorik frogatu ezean, lan-istripuak lanarekin ez duela zerikusirik ulertuko da baldin eta jarduera profesionalaren eremutik kanpo gertatu bada.

LG kontzeptua:

Laneko jardueran langileek beren kontura eginiko lanaren ondoriozko gaixotasunak dira. Hori horrela, erregimen berezi honen aplikazio eremuan dago langilea. Laneko gaixotasunen zerrendan zehaztutako elementuek eta substantziek eragindakoak izaten dira gaixotasun horiek. Gaixotasun horiek eragin ditzaketen jarduera nagusien zerrendak ere badira, azaroaren 10eko 1299/2006 ED Errege Dekretuaren eranskinean.

Gainordaina lan arriskuen prebentzio neurriak ez hartzeagatik:

Lan arriskuen prebentzio neurriak ez hartzeagatik ez da gainordainik aplikatuko.

Oinarri arautzailea:

  • Heriotza LIren edo LGren ondoriozkoa bada, gertakizunaren egunean langileak zuen kotizazio oinarriaren baliokidea izango da.
  • Kuota-salbuestea denean , kotizatzetik kanpo diren ekitaldi ekonomiko bakoitzeko hilabeteei dagozkien kotizazio-oinarriak ondokoak izango dira: aurreko urte naturaleko kotizazio-oinarrien bataz bestekoa, aipatutako azken urteko KPI aren bariazio-ehunekoa gehituta lortutakoak, horrela kalkulatutako oinarriak langile horientzako Estatuko Aurrekontu Orokorren Legeak urtero finkatutako gutxieneko kotizazio-oinarriak baino txikiagoak izan gabe.

Prestazioaren jatorrizko gertakizuna:

  • Heriotzaren  egunean, lan kontingentzien ondoriozkoa bada.
  • Kausatzailearen heriotzaren hilaren azken egunean.
  • Heriotzaren egunean, heriotzarengatik laguntzeko.
  • Jaiotza hilaren azken egunean, umezurtz pentsioaren onuraduna   beranduago   jaio bada.
  • Eskaera egindako egunean, alta gabeko edo antzerako egoera batetik hartzen denean pentsioa.

Ondorio ekonomikoak:

  • Heriotza lan kontingentzien ondoriozkoa bada:
    • Heriotzaren  ondorengo eguna, eskakizuna hura gertatu eta hurrengo 3 hileetan aurkezten denean.
    • Bestelakoetan, eskakizuna egin denetik 3 hile egin daitezke atzera, gehienez.
  • gainerako kasuetan: Gertakizun kausatzailearen egunetik hurrengo hilearen lehenengo egunean, eskakizuna hurrengo 3 hileetan eskatzen bada.

Erregimen honi buruzko informazio gehiago:


IGO



Heriotzak eta biziraupenak sortutako prestazioak Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorreko zehaztapen eta baldintza berekin aitortzen dira, ondorengo berezitasunekin:

  • Ezintasun iraunkorreko pentsiodunek eragindako prestazioak, baldin eta haien pentsioek erretiroari dagokion zenbateko berria badute, pentsio berriaren eta heriotza zein biziraupen prestazioen zenbatekoak kalkulatzeko erabili den oinarri arautzailearekin bat kalkulatuko dira. Hala zehaztu ostean, ezinduaren pentsioaren zenbateko berria kausatu duen gertakariaren egunetik hona izan diren hobekuntzak eta errebalorizazioak gehituko zaizkio, edota uko egindako pentsioa kausatu zuen gertakariaz geroztikoak bestela.
  • Kausatzailearen erretiro pentsiodun izaerak ez du eragotziko heriotza laneko istripuak edota gaixotasunak eragina izan dela zehaztea, alor horretako araudiari jarraiki. Hala zehaztuz gero, gertakari horiei dagozkien heriotza eta biziraute prestazioak bakarrik kausatuko dira.
  • Erregimen honi buruzko informazio gehiago:

IGO



Prestazioak Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorreko zehaztapen eta baldintza berberetan ematen dira.

Erregimen honi buruzko informazio gehiago:


Izapideak: ISMko (Itsasoko Gizarte Institutoa) Zuzendaritza Probintzialak eta Tokikoak


IGO



Copyright © Seguridad Social 1995. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra.

AA estandarren adostasun-ikonoa HTML 4.0. estandarren adostasun-ikonoa CSS estandarren adostasun-ikonoa