- Oinarri arautzailearen %52, oro har.
- Dagokion oinarri arautzailearen %70, pentsioa jasotzen deneko epe osoan eta hurrengo baldintzak betetzen direnean:
- Pentsiodunak familia kargak izatea. Familia-kargak direla izango da:
- 26 urtetik beherako seme-alabekin edo adineko ezinduekin, edo hartutako adingabekoekin elkarbizi denean. Honetarako, ezintasuntzat hartuko da %33 edo gehiagoko elbarritasuna denean.
- Familia-unitatearen diru-sarrerek, pentsiodunarenaz gain, osatzen duten kideen zenbatekoarekin zatituta, ez dutenean gainditzen, urteroko kopuruan, indarrean den lanbide arteko gutxieneko soldataren %75, aparteko bi ordainsarien zati proportzionala kontuan izan gabe.
- Alarguntasun pentsioa izatea diru-sarrera iturri nagusia edota bakarra, betebehar hau betetzen dela hartuko da kontuan pentsioaren urteko zenbatekoa pentsiodunaren diru-sarrera guztien %50 baino handiagoa denean.
- Gai guztiak kontuan hartuta pentsiodunaren urteko errendimenduek ez dutenean honako hau gainditzen: ekitaldi ekonomiko bakoitzean pentsio kontributiboen gutxienekoengatiko osagaiak aitortzeko aurreikusita dagoen muga, gehi ekitaldi ekonomiko bakoitzean gutxieneko alarguntasun pentsioari, familia kargarekin, egokitzen zaion urteko zenbatekoa. 2010-1-1 geroztik, 16.439,70 I€ urtean da diru-sarreren muga (6.923,90 + 9.515,80).
Alarguntza pentsioek, urteko zenbatekoan, gehi pentsiodunaren urteko diru-sarrerek ezingo dute aurreko paragrafoko diru-sarreren muga gainditu. Bestela, alarguntza-pentsioaren zenbatekoa gutxitu egingo da aipatu muga ez gainditzeko.
Eskatutako hiru baldintzek aldi berean izan beharko dute. Hauetako bat galtzeak baldintza betetzen utzi zeneko datatik hurrengo hilabeteko 1etik aurrera %52 aplikatzea ekarriko du.
- Banatze judizial edo dibortzio kasuetan:
Pentsio eskubidea duen onuradun bakarra denean, ordainsariaren zenbatekoa osoa izango da.
Dibortzio bitartean pentsio eskubidea duten hainbat onuradun izango balira aldi berean, orduan, horietako bakoitzari kausatzailearekin bizi izandako denborarekiko zenbateko proportzionaleko pentsioa onartuko zaio, betiere % 40 ezkontidearen edo izatezko bikotearen bizirik dirauenaren alde bermatuz.
Gehienezkoa: 2010-01-01etik aurrera, alarguntasun-pentsioaren zenbatekoa ezingo da osabidezko pentsioa baino handiagoa. Hura baino handiagoa balitz, azken horren zenbatekoraino jaitsiko da pentsioa.
Osabidezko pentsiorik ez duten banadutakoen edo dibortziatuen kasuan, hildako kausatzailearekin bizi izandako denborari proportzionala den zenbatekoa izango da pentsioa, onuradun bat baino gehiago badago, bikotekidearen alde dauden mugak (%40) galdu gabe.
-
Ezkontza deuseztatze kasuetan, hildako kausatzailearekin bizi izandako denborari proportzionala den zenbatekoa izango da pentsioa, onuradun bat baino gehiago badago, bikotekidearen alde dauden mugak (%40) galdu gabe.
Modu desberdinean kalkulatuko da, kausatzailearen egoeraren arabera (lanean dagoen langilea edo pentsioduna) eta heriotzaren kausaren arabera (kontingentzia arrunta edo lanekoa).
Erretiro-pentsiodunen edo ezintasun iraunkorreko pentsiodunen heriotza:
Oinarri arautzailea hildakoaren erretiro-pentsioa edo ezintasun iraunkorra zehazteko erabili zen berbera izango da, eta dagokion portzentajea aplikatuko zaio. Jatorrizko pentsioa sortu zen egunetik gertatu diren berbalorizazioen zenbatekoarekin areagotuko da emaitza, alarguntasun-pentsioen kasuan.
Hildakoa erretiro partzialeko egoeran bazen, kontuan hartuko dira lanaldi partzialeko aldiari dagozkion kotizazio-oinarriak, aldi horretan "lanaldi osoan" lan egin izango balu jasoko zuen zenbatekoaren % 100 arte areagotuak.
Lanean zeuden langileen heriotza:
- Kontingentzia arrunten ondorioz hil bada:
oinarri-arautzailea ondokoa izango da: interedunaren etengabeko 24 hilabetetako kotizazio-oinarrien gehiketa zati 28 eginda lortutakoa. Aldi hori pentsioa eragin duen gertakizunaren (heriotza) aurreko hilea baino 15 urte lehenago aukeratuko dute onuradunek.
- Langilearen heriotza, alta edo pareko egoeran, lanekoa ez den istripuaren ondorioz:
Langileak heriotzaren aurrreko 15 urteetan 24 hilez, jarraituak, kotizatu ez balu, oinarri arautzailea hurrengo bietatik onena izango da:
- Aurreko puntuan azaldutakoa.
- Heriotzaren aurreko 2 hileetako indarrean zegoen kotizatzeko gutxieneko oinarrien batura zati 28 eginez ateratzen dena, hildakoak kontratatutako zenbatekoan hartuta.
- Jarduera-aniztasuna:
Kotizazioa erregimen desberdinetan egiaztatzen bada eta pentsiorako eskubiderik eragiten ez denean, azken horretan egiaztatutako kotizazio-oinarriak, jarduera-aniztasunean, pentsioa eragiten duen erregimenean metatu daitezke, bereziki oinarri-arautzailea zehazteko. Hala ere, oinarrien gehiketa ezingo da une bakoitzean indarrean den gehieneko kotizazio muga baino handiagoa izan.
- Gizarte Segurantzaren kuotak ez ordaintzekokasuak (*):
Kontingentzia arruntengatiko kotizaziorik egin ez diren aldiengatik, kontratu indefinitua eta 65 urte edo gehiago duten eta 35 urtez edo gehiagoz kotizatu duten langileen kasuan, ondorengo arauak hartuko dira kontuan:
- Interesdunak kotizatu ohi dituen oinarriak hartuko dira, aurreko urte naturaleko kotizazio oinarrien batez bestekoa areagotuz lortzen dena baino handiagoak direnean ezik, adierazitako azken urteko Kontsumorako Prezioen Indizearen (IPC) batez besteko aldaketa-portzentajean, gehi portzentajearen bi puntu.
- Aitorturiko kotizazio-oinarriak aurreko urteko batez bestekoa baino handiagoak balira, 1 arauean xedatutakoa areagotuta, kotizazio-oinarritzat zenbateko hori hartuko da.
- 1 arauan aipaturiko batez bestekoaren kalkulurako, kotizaziotik kanpo utzi zaion jarduerari eta hark burutzen duen jardunaldiaren baliokideari dagozkion kotizazio-oinarriak hartuko dira.
- Aurreko urte naturaleko hileko guztietan kotizazio-oinarririk ez baleude, dauden kotizazio-oinarrien batez bestekoa erabiliko da, haiei dagozkien hile-kopuruarekin zatituz.
- Kuotak ez ordaintzeko salbuespen gisa agertzen den jarduerarengatik kotizazio-oinarririk ez balego, salbuespena hasi aurretiko urtean interesdunak besteentzat egindako lanengatik, hari dagokion lanaldiaren baliokideagatik dituen kotizazio-oinarriak hartuko dira kontuan.
- Aurreko urtean kotizazio-oinarririk ez balego, haiek dauden lehenengo urteko kotizazio-oinarriak hartuko dira kontuan eta 1 arauan aipaturiko batez bestekoa kalkulatuko da, eta aurreko ataletan aipatu diren arauak aplikatuko dira. Batez besteko hori urteko batez besteko aldaketa portzentaiaren arabera edo azken urteetakoen arabera areagotuko da, kuotak ez ordaintzeko aldira iritsi arte.
- Lan-istripu edo laneko gaixotasunagatiko prestazioak. Ondoko batugaiak zati 12 lortutako kozientea izango da:
- Istripuaren edo gaixotasunak eragindako baja datan langilearen eguneko soldata eta antzinakotasuna bider 365 egun.
Lanaldi partzialeko eta txandako kontratuetan, langileak egunero lan egiten ez duenean edo, eginda ere, bere lanaldia irregularra edo aldakorra bada, eguneko soldata epealdi bakoitzerako kontratuan zehaztutako lanorduen banaketaren arabera hitzartutako astekoa edo hilabetekoa zati 7 edo 30 lortutakoa izango da.
Aldizkako kontratu finkoak direnean, eguneko soldata egintza-eragilea gertatu arteko kanpainako egun naturalak, epealdi horretan langileak jasotako soldatekin zatituta lortutakoa izango da.
- Aparteko pagak, onurak edo partaidetza, bider istripua aurreko urteko zenbateko osoa.
- Istripua aurreko urteko plusak, ordainsari osagarriak eta aparteko orduak zatituta lortutako kozientea, bider epealdi horretan benetan lan egindako egun kopurua. Emaitza 273rekin biderkatuko da, jarduera-egun eraginkorren kopurua txikiagoa denean ezik. Orduan, hari dagokion biderkatzailea erabiliko da.
Lanaldi partzialeko, txandakako eta finkoak direnean, interesdunak gertakizunaren urtearen aurrekoan jaso zituen osagarrien batura aldi horretan benetan lan egindako orduekin zatituko da. Horrela lortutako emaitza, ondokoagatik biderkatuko da: 1826ri, jardueraren ohiko lanaldiaren eta kontratuan bildutakoaren arteko proportzionaltasun-koefizientea aplikatuta lortutako zenbatekoa.