MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL

Gizarte Segurantza

Espainiako ezkutua Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren logotipoaren ondoan, web-orrirako estekarekin. Esteka leiho berri batekin. Gizarte Segurantzaren logotipoa, hasiera orrira esteka duena
Informazio linguistikoa

Langileak

Zenbatekoa / Ordainketa



Zenbatekoa oinarri arautzaileari, %20ko portzentajea aplikatuta lortzen da ezarritako gehieneko zenbatekoarekin:

  • Hainbat onuradun direnean, heriotza eta biziraupena dela medio emnadako prestazioen zenbatekoak ezin izango dira dagokion oinarri arautzailearen %100 baino handiago izan. Muga hori hasierako zenbatekoari aplikatuko zaio, baina jarraian etorriko diren errebalorizazioei ez die eragingo. 

    MugaAhori ezartze aldera, zurztasun-pentsioek lehentasuna izango dute familiako beste kideen "pentsioekiko"; horiei dagokienez, lehentasunaren ordena ondokoa da: 
    1. Kausatzailearen bilobak eta neba-arrebak, 18 urtez azpikoak edo ezinduak.
    2. Kausatzailearen aita eta ama.
    3. Kausatzailearen aitonak eta amonak.
    4. Modalitate kontributiboko erretiro edo ezintasun iraunkor pentsiodunaren seme-alabak nahiz neba-arrebak, 45 urte baino zaharragoak eta ezarritako gainerako betebeharrak betetzen naldin badituzte. 
  • Oinarri arautzailearen %10eko mugak ez du eragotziko "aldi baterako subsidioa" aitortzea familiakoen alde; izan ere, hura ez dago aipatutako mugek eraginda.

Arau bereziak:

  • Kusatzailea hiltzen denean ez balitz geratuko alargunik ez eta pentsioa jasotzeko eskubidedun umezurtzik ere, edo alarguntza pentsioa izateko eskubidea duen ezkonlaguna hilko balitz hura jasotzen ari zela eta umezurtz onuradunik geratu gabe,dagokien familiakoen aldeko pentsioa alarguntzako portzentajearekin (%52) gehitu ahal izango da.

    Gehiketa, lehendabizi, kausatzailearen bilobei eta neba-arrebei aplikatuko zaie, eta ez baleude, berriz,  ezintasun iraunkor nahiz erretiro kontributibo pentsiodunen arbasoei, seme-alabei eta neba-arrebei, eta onuradunen artean zati berberetan banatuko da.
  • Heriotzaren jatorrian laneko gaixotasuna edo laneko istripua baldin badago, eta onuradunak hildakoaren kargu egiten aziren gurasoak baldin badira, kausatzailearen beste familiako kide batzuk ez baldin badaude pentsioa jasotzeko eskubidearekin, eta gurasoek eurek ere ez badute hura jasotzeko eskubiderik, horie kalte-ordaina emango zaie oroharreko zenbatekoan.

    • Oinarri arautzailearen 9 hileko ordainsarikoa, arbasoa baldin bada.
    • Oinarri arautzailearen 12 hileko ordainsarikoa, bi arbasoak baldin badira.

IGO



  • Pentsioa hilabetero ordainduko da, aparteko bi pagarekin urtean, ekainean eta azaroan, lan-istripu edo laneko gaixotasun kasuetan izan ezik, kasu horietan ohiko hamabi hilabeteetan hainbanatuta baitaude.
  • Pentsioa, gutxieneko pentsioaren zenbatekoa barne, urte bakoitzaren hasieran errebalorizatuko da , urte horretarako ezarritako Kontsumoko Prezioen Indizearen arabera.
  • Onuradun bakoitzeko hileko gutxieneko kantitateak bermatuko dira. Ez dago alargunik edo umezurtz pentsiodunik, hauek bereiz daitezke:
    • Onuradun bakar bat 65 urterekin.
    • Onuradun bakar bat 65 urtetik beherakoa.
    • Hainbat Onuradun.
  • Pentsioa zerga-ordainketari lotuta dago, Pertsona Fisikoen Errentaren Gaineko Zerga (PFEZ) arautzen duten arauetan ezarritakoaren arabera, eta hala badagokio, zergaren konturako atxikipenen sistema orokorarren menpe, ondoko salbuespenarekin: salbuetsita egongo da terrorismo-egintzek eragindakoa bada edo ezintasun absolutua edo ezintasun handiko maila duten ezintasun iraunkorren ondorioz onartu bada.
  • Pentsioa  adin txikikoen edo  ezinduen  kasuan ordainduko da:

    • Umezurtzak 18 urte baino gutxiago baditu, haren ardura duenak, hazi eta hezitzeko betebeharra duen bitartean, edo adin txikikoaren zaintza dagokionari, eskudun erakunde publikoak egiaztatutako babesgabezia egoeran dagoenean.

      Inoiz ere ez da pentsioa  epai irmoarekin, giza hilketaren ondorioz edo emaztearen zein senarraren edo antzerako erlazio batek lotzen dituenaren, elkarrekin bizi ez direnean ere, aurkako lesioak burutu izanagatik kondenatu dutenean,  beraien artean errekontziliazioa gertatu denean ezik.  

    • Umezurtzak 18 urte edo gehiago baditu, hari ordainduko zaio zuzenean, judizialki ezindua denean ezik. Kasu horretan, haren zaintza duenari ordainduko zaio.

                              



Copyright © Seguridad Social 1995. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra.

AA estandarren adostasun-ikonoa HTML 4.0. estandarren adostasun-ikonoa CSS estandarren adostasun-ikonoa