MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL

Gizarte Segurantza

Espainiako ezkutua Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren logotipoaren ondoan, web-orrirako estekarekin. Esteka leiho berri batekin. Gizarte Segurantzaren logotipoa, hasiera orrira esteka duena
Informazio linguistikoa

Langileak

Onuradunak

  • Biloba eta haurrideak, umezurtzak, gizonezkoak nahiz emakumezkoak, hildako datan egoera honetan badaude:

    • 18 urtetik beherakoak edo beren lan gaitasuna murriztua duten gorakoak, ezintasun iraunkor osoko edo baliaezintasun handiko mailan baloratua.

    • 22 urtetik beherakoak, dirua irabazteko lanik egiten ez dutenean edo, egitekotan, irabazitakoa, urteko zenbatekoan, uneoro ezarrita dagoen lanbide arteko gutxieneko soldataren %75eko muga gainditzen ez duenean, urteko zenbatekoan ere.

  • Ama eta amona alargunak, ezkongabeak, ezkonduak, senarrak 60 urte baino gehiago badu edo lan egiteko ezgaitua badago, judizialki bananduta edo dibortziatua.

  • 60 urte bete dituzten edo edozein lan egiteko ezinduak dauden aita eta aitonak .

  • Ordaindutakoaren araberako erretiro edo ezintasun iraunkorreko pentsiodunen seme-alabak eta haurrideak, edo, hildakoan, erretiro edo ezintasun iraunkorreko pentsiorako eskubidea izateko baldintzak betetzen zituzten langileak (ezitasun iraunkorreko espedientea ebazpenaren zain egonda), 45 urtetik gorako gizon eta emakumeak, ezkongabe, alargun, judizialki bananduta edo dibortziatuta, eragilearen zaintzan dedikazio luzea egiaztatzen duten bitartean.

Onuradun guztiek, gainera, honako baldintzak bete beharko dituzte:

  • Bi urteko epean eragilearekin elkarbizi eta bere kontura bizi izana edo elkarbizitzako familiartekoaren heriotza datatik, berau aipatu epealdian gertatu bazen.

  • Pentsio publikorako eskubiderik ez izatea.

  • Biziraupenerako baliabiderik ez izatea, lanbide arteko gutxieneko soldataren pareko edo gutxiagoko diru-sarrerak izateagatik, eta elikagaiak emateko beharra eta aukera duten familiartekoak izateagatik.

Kode Zibilaren 142 eta 143 artikuluen arabera, uztarkide, arbaso eta ondokoak elikagaiak emateko behartuta daude; harrideek "bizitzeko beharrezkoak den laguntza" baino ez dute eman behar, beraz elikagaiak emateko betebeharrik ez dute.

                              



Copyright © Seguridad Social 1995. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra.

AA estandarren adostasun-ikonoa HTML 4.0. estandarren adostasun-ikonoa CSS estandarren adostasun-ikonoa