MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL

Gizarte Segurantza

Espainiako ezkutua Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren logotipoaren ondoan, web-orrirako estekarekin. Esteka leiho berri batekin. Gizarte Segurantzaren logotipoa, hasiera orrira esteka duena
Informazio linguistikoa

Langileak

Hemen zaude: Hasiera » Langileak » Langileen prestazioak / Pentsioak  » Amatasuna » Erregimen Orokorra » Egoera babestuak / onuradunak / betebeharrak

Egoera babestuak / onuradunak / betebeharrak



Babestutako egoeratzat joko dira, ondoko egoera hauek direla eta, atsedenaldiaz eta baimenaz gozatzen denean:

  • Amatasun biologikoa, fetuak 180 egun baino gehiago dituenean gertatzen diren erditzeak barne, fetua bizirik edo hilda jaiotzen den kontuan izan barik.
  • Adopzioa eta familian hartzea, adopzioaren aurretik betirako edo aldi baterako, Kode Zibilaren arabera edo IAAEE  hura arautzen duten lege zibilen arabera, azken kasuan, urte beterako baino gehiago ez denean, eta nahiz eta aukeratzeak behin betikoak izan, honakoetan:
    • 6 urte baino gutxiagoko adingabeak.
    • Elbarritasunen bat duten 6 urtetik gorako baina 18 urte azpikoek, edo norberaren gora beherak edo bizipenak edo atzerritik etorritakoa izanda, gizarte eta familia txertaketa arazo bereziak dituztenak, zerbitzu eskudunek behar bezala egiaztatuta. Horretarako, elbarritasunen bat dutela esango da, elbarritasuna %33 edo gehiagokoa dela baloratzen denean.
    Ez da kontuan hartuko adingabearen adina Gizarte Segurantzaren Erregimeneko pertsonak badira, eta EBEPren aplikazio-esparruan badaude.

    Juridikoki parekagarritzat hartzen dira atzerriko ebazpen judizialek edo administrazio-ebazpenek aitortutako erakunde juridikoak, xedea eta ondorio juridikoak, adoptatzeko eta adoptatu aurreko hartzerako aurreikusitakoak badira, eta iraupena, 1 urtekoa baino gutxiagokoa ez bada, edozein dela haren izena.

    Ez dira adoptatu aurreko hartzearen parekagarritzat hartzen, iraunkorra edo arrunta izan, aurretik aipatutakoak ez diren bestelako familia-harrera modalitateak.
  • Pertsona fisikoaren adin txikikoaren tutoretza, tutorea, lege zibilen arabera adin txikikoa adoptatzerik ez duen senidea denean, tutorea eta zaindutakoa elkarrekin bizi direnean, hartutakoaren edo adoptatuaren adin berberekin.  

IGO



Amatasunagatiko subsidioari dagokionez:

  • Amatasunagatik, adopzioagatik edo abegi-emategatik legez ezarritako atsedenaldia hartzen duten besteen konturako edo norbere konturako langileak izango dira onuradunak, trebakuntzarako eta lanaldi partzialerako kontratatutakoak barne, edozein sexutakoa izanda ere, betiere, eskatutako betebeharrak betetzen baldin badituzte.
  • Atsedenaldia bi gurasoek, adopzio-hartzaileek edo hartzaileek, aldi berean edo batak bestearen ondoren, hartzen dutenean , biek izango dute onuradun izaera, beti ere bakoitzak bere aldetik eskatu baldintzak betetzen baditu.
  • Erditzearen kasuan, ama hiltzen bada, lanen bat egiten duen edo ez kontuan hartu gabe, beste gurasoak prestazioa jasotzeko eskubidea izango du dagokion aldian, betiere eskatutako baldintzak egiaztatzen baditu. Kasu horietan, prestazioaren gozamena bateragarria da amatasun-laguntza jasotzeko eskubidearekin.
  • Erditze kasuetan, ama langileak ez badu eskatutako kotizazio epea bete eta amatasun diru-laguntzarik gabeko subsidioa onartzen bazaio, amak atsedenaldiaren hasieran hala erabakiz gero, beste gurasoak  diruz lagundutako subsidioa eskatu ahal izango du dagokion atsedenaldirako, betiere, azken horrek eskatutako baldintzak betetzen dituela frogatzen baldin badu. Subsidio hori bateragarria da aitatasun subsidioarekin.
  • Erditze kasuan, bere konturako ama langilea, bere jarduera dela eta, dagokion elkargo profesionalak ezarritako gizarte-aurreikuspeneko mutualitatearen barruan badago:
    • Ez baldin badauka laguntzarik jasotzeko eskubiderik, amatasun babesa ez dagoelako mutualitatean sartuta, beste gurasoak jaso ahal izango du amatasunagatiko subsidioa , betiere, eskatutako baldintzak betetzen baldin baditu eta amari zegokion epean atsedenaldia hartzen badu. Subsidio hori bateragarria da aitatasun subsidioarekin.
    •  Bere borondatearen kontra, mutualitatearen kontu laguntza jasotzeko eskatzen zaizkion baldintzak betetzen ez baditu, aukeratu ahal izan zuenean amatasun babesa barne hartzea hautatu arren, beste gurasoak subsidioa aurreko paragrafoan aipatutako baldintza berberetan jaso ahal izango du.
    •  Aurreikuspen sistema pribatuan amatasun laguntzak jasotzeko eskubidea badu (iraupena eta zenbatekoa kontuan hartu gabe), edo, eskubide hori ez baldin badauka ez duelako laguntza hori barne hartzea aukeratu, beste gurasoak ez du Gizarte Segurantzako sistemaren subsidioa jasotzeko eskubiderik izango.
  • Amak ez baldin badauka laguntza jasotzeko eskubiderik, ez dagoelako RETAn sartuta, ezta gizarte aurreikuspen mutualitate alternatibo batean ere, beste gurasoak subsidioa jaso ahal izango du, betiere, eskatutako baldintzak betetzen baldin baditu eta amari egokituko litzaiokeen epean atsedenaldia hartzen badu. Subsidio hori bateragarria da aitatasun subsidioarekin.

Erditze, adopzio edo abegi anitzagatiko subsidio bereziari dagokionez:

Amatasunagatiko subsidioaren onuraduna dena izango da onuradun kasu honetan ere, betiere, sei asteko atsedenaldia hartzen badu, erditze, adopzio edo abegi anitza gertatzen denetik, baina gurasoetako edo abegi-emaileetako batek bakarrik jaso ahal izango du. Erditze kasuan, amak aukeratuko du laguntza nork jaso eta, adopzio edo abegi-emate kasuetan, interesatuek adostuko dute.


IGO



  • Afiliatuta eta altan edo altaren pareko egoeran egotea
  • Honelako kotizazio tarte bat beteta edukitzea:
    • Langileak erditzean edo harrerako ebazpen administratibo edo judizialaren datan edo adopzioa gauzatzen duen ebazpen judizialaren datan 21 urte baino gutxiago baditu, ez da eskatuko kotizazioaren gutxieneko epea.
    • Erditzean edo harrerako ebazpen administratibo edo judizialaren datan edo adopzioa gauzatzen duen ebazpen judizialaren datan langileak 21 eta 26 urte arteko adina badu.
      • 90 egun atsedenaldia hasi aurreko 7 urteetan, edo, txandaka,
      • 180 egun kotizatuta lan-bizitzan zehar, aipatutako dataren aurretik.
    • Erditzean edo harrerako ebazpen administratibo edo judizialaren datan edo adopzioa gauzatzen duen ebazpen judizialaren datan langileak 21 eta 26 urte arteko adina badu.
      • 180 egun atsedenaldia hasi aurreko 7 urteetan, edo, txandaka,
      • 360 egun kotizatuta lan-bizitzan zehar, aipatutako dataren aurretik.

Erditze kasuetan eta ama biologikoari bakarrik aplikatzen zaio:

Aurreko ataletan adierazitako adina izango da atsedena hasten duen unean beteta duena, eta erreferente moduan hartuko da erditzearen unea, dagokion gutxieneko kotizazio-aldia egiaztatzeko.

Langileak erditu aurretik hasi badu atseden aldia, eta erreferente moduan erditzeko aurreikusitako data hartuta laguntza jasotzeko eskubidea onartuta, behin gertatuta, ez du egiaztatutako eskatutako gutxieneko kotizazio-aldia, laguntza iraungiko da eta ordura arte jasotako prestazioak ez dira behar ez bezalakotzat hartuko. Kasu horietan, kotizazio gabeko laguntza aintzatetsiko da, dagokion aldirako, erditu duenetik zenbatzen hasita.

Nazioarteko adopzio/harrera kasuak, aldez aurretik, adoptatuaren jatorrizko herrialdera lekualdatuz:

Adopzio-hartzaileak |LEren 48.4 artikuluan aurreikusitako eten-aldira atxikitzen badira, adierazitako adina izango da atsedena hasten den unean beteta dutena, adopzioa ekartzen duen ebazpenaren aurreko 4 aste arte gozatzen hasi ahalko dena, erreferente moduan, ebazpenaren unea hartuta, eskatutako gutxieneko kotizazio-aldia egiaztatzen bada frogatzeko.

Adopzio-hartzaileak EBEPren 49, b) artikuluan xedatutakoari atxikitzen direnean, adina, adopzioa edo harrera egiteko baimena hasten den unean beteta duena izango da, adopzioa ekartzen duen ebazpenaren edo harreraren administrazio-erabakiaren aurretik 4 aste arteko gozatzen hasi ahalko da (hala dagokionean, oinarrizko ordainsariak jasotzeko eskubidea duen 2 hil arteko baimena agortuta). Horrela, erreferente moduan, ebazpenaren edo adminsitrazio-erabakiaren data hartuko da, gutxieneko kotizazio-aldia egiaztatzen den frogatzeko.

Subsidioa jasotzeko eskubidea atseden aldiaren hasieran aitortu den kasuetan, (baliatzeko aurreratu daitekeen lau aste horiek kontuan hartuta):

    • Ebazpen judiziala edota administratiboa ebatzi ostean ez baldin bada eskatutako kotizazio aldia egiaztatzen, subsidioa agortu egingo da, eta ordura arte jasotako prestazioak ez dira okerrekotzat hartuko.
    • Lau aste igaro ostean oraindik ez baldin bada ebazpen judiziala atera, erakunde kudeatzaileak prestazioa eteteko eskumena izango du, harik eta epaia atera arte.
    • Nazioarteko adopzioa edota harrera amaitu ezean, interesatuek ez dute ezeztapena eman arteko prestazioak itzultzeko beharrik izango (edota, hala balegokio, ordainketa eten artekoa lau aste horiek igaro izanagatik, aurreko paragrafoarekin bat).

Benetako kotizazio-alditzat hartzea:

Laneko kontratua iraungi edo langabeziagatiko prestazioa jasotzen hasi bitartean irauten duen aitatasunagatiko epea, Gizarte Segurantzaren erretiro, ezintasun iraunkor, heriotza eta biziraupena, amatasuna eta aitatasunagatiko prestazioetarako benetan kotizatutakotzat joko da.

Lanaldi partzialean kontratatutako langileen kasuan:

Kotizazio epealdiak egiaztatzeko, lan egindako lanorduen arabera egindako kotizazioak zenbatuko dira soil-soilik, ohiko orduak nahiz apartekoak, hauen baliokidetasuna kotizazio egun teorikoetan kalkulatuz:

    1. Benetan lan egindako orduen kopurua zati 5 egingo da, urteko 1826 orduen egunekoaren parekoa.
    2. Eskatzen diren 180 egunak hartzen dituzten 7 urteak langilearen egungo lanaldiaren eta dagokion jardueran ohiko jardunaldia denaren arteko alderantzizko proportzioan areagotuko dira, eten horretan, ohikoa baino lanaldi laburragoa egin denarekin lotuta bakarrik.
    3. Eguneko frakzioa, hala badagokio, egun osoaren paeko joko da.

Etxeko langileen sistema berezian sartuta dauden langileak badira, 2012tik 2018ra, benetan lan egindako orduak, 27/2011 legearen 39. xedapen gehigarriaren 2.a) ataleko 1., 2. eta 3. zenbakietan agertzen diren kotizazio-oinarrien arabera finkatuko dira, LPGEk ekitaldi bakoitzerako Erregimen Orokorraren gutxieneko ordutegi-oinarrirako ezarritako gutxieneko zenbatekoaren arabera banatuta.

Xede horietarako, |ABE aldia, haurdunaldi bitarteko arriskua edo amatasun-atsedenaldia, lanaldi partzialeko kontratuak irauten badu, eta mota horretako lan-harremana eteteak edo iraungitzeak eragindako langabezia-prestazioa, baja medikoaren, atsedenaren, kontratuaren etetearen edo iraungitzearen aurreko aldiaren izaera berekoak izango dira, hurrenez hurren.

Kotizatutakoen pareko jotzen diren legez ezarritako epeen zenbaketa, lanaldi partzialean lan egindakoen ondokoak, lan egindako azken epearen arabera egingo da.

Aldi berean jarduera bat baino gehiago egiten denean lanaldi partzialean, jardueretan akreditatutako kotizazio egun teorikoak gehituko dira, elkarrekiko kontaketa aplikatu behar den enplegu-aniztasun egoeretan, bai eta pluriaktibitate egoeretan ere.

Inola ere, ezingo da lanaldi osoan zerbitzuak bete izanda zegokiokeen kotizatutako egunak baino gehiago zenbatu.

Berezitasun hauek ez dira aplikatuko lanaldi partzialeko aitatatsunagatiko atedenaldiaz gozatzen duten lanaldi osoko langileekin.

Lan edo jarduera anitzaren kasua:

Onuradunak, amatasunagatiko atsedenak eta prestazioak gozatuko ditu, lan bakoitzean, eta etenik gabe, kasu bakoitzean aplikagarria den legediaren arabera.

Jarduera anitzeko kasuetan, langileek erregimen bateko prestazioa jasotzeko baldintzak egiaztatzen badituzte, laguntza bakarra onartuko zaie, erregimen horretarako kotizazioak bakarrik zenbatuz. Baldintzak ez badira erregimen baterako ere ez betetzen, guztietan kotizatutakoa batuko da, gainjartzen ez direnean, eta kotizazio-egun gehien dituen erregimeneko diru-laguntza emango da. Azkenik, zenbatuta ere, eskubidea ez bada lortzen, erditze kasuan, kotizazio gabeko amatasun-laguntza aintzatetsiko da.

Baimena partekatuta gozatzen bada, jarduera edo lan anitzean dagoen onuradunak bi enplegu edo jardueretan gozatutako egun kopurua bat etorri beharko da.

  • Kuoten ordainketan egunean izatea, langileak erantzule zuzenak direnekoetan nahiz eta prestazioa aitortua izan, kotizazioen alde biko zenbatekoaren ondorioz, inoren konturako langileen erregimenean.

    Horretarako, ordaintzera gonbidatzeko abuztuaren 20ko 2530/1970 Dekretuaren 28.2 Iart. jarraituko da. prestaziorako sarbidea izan zuen unean edo berau gauzatzen denean, edozein zelarik ere interesduna zegoen Gizarte Segurantzako erregimena.

    IGO



    Altaren pareko egoeratzat joko dira:

    1. Langabezi egoera, ordaindutakoaren araberako prestazioa jasotzeko eskubidea ematen duena.

    2. Kargu publikoren bat edo probintzia, elkarte edo estatu mailako sindikatu mailako funtzio publikoak eten osteko hurrengo hilabetean, derrigorrezko eszedentzia edo pareko egoera eragin zuena, eta hau den bitartean lanera bueltatzea eskatu behar da.

    3. Enpresak lurralde nazionaletik kanpora lekualdatzen duen langilea.

    4. Artista eta zezenketako profesionalentzat, kotizazioa arautzen duten arauak ezartzeagatik kotizatutako egunek kotizatu izaera izango dute eta alta egoeran, zerbitzua ematearekin bat etorri ez arren.

    5. Gorte Nagusietako diputatu eta senatarientzako eta Europako Parlamentuko diputatuentzako hitzarmen berezia, eta Autonomia Erkidegoetako

      legebiltzer eta gobernuetako kideentzako hitzarmen berezia.
    6. Besteren konturako eta norberaren konturako emakumezko langileei dagokien aintzat harturiko kotizazio efektiboko aldia genero indarkeriaren biktimak direnean .

    7. Lan-kontratua bukatu aurretik gozatu ez diren urteko ordaindutako oporrei dagokien epean langileak duen egoera.

    8. Langabeziagatiko prestaziorik jasotzen ez duten aldizkako langile finkoen kanpainen arteko aldiak, jarduera hasten denean prestazioa jasotzeko aukerari kalterik egin gabe.

    9. Nekazaritza Erregimen Berezian, lana dela-eta atzerrira joateko egoera (abenduaren 23ko 3772/1972 Dekretuaren 71. artikulua).

    10. Aldi Baterako Ezintasunaren (ABE) ondorengo amatasuna. ABEaren amaieraren (medikuaren alta dela-eta) eta amatasun egoeraren hasieraren artean jarraitasunik ez dagoenean, medikuak ABE egoeraren alta eman digulako eta amatasunagatiko atsedena egun berean hasten delako, edo amatasuna hurrengo egunean hasi delako.

    11. Amatasuna ABE egoeraren luzapenean gaudenean.

    IGO



    Copyright © Seguridad Social 1995. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra.

    AA estandarren adostasun-ikonoa HTML 4.0. estandarren adostasun-ikonoa CSS estandarren adostasun-ikonoa