
MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL
Contenido
Langileak
Hemen zaude: Hasiera » Langileak » Langileen prestazioak / Pentsioak » Amatasuna » Erregimen Orokorra » Prestazio ekonomikoa / Zenbatekoa
Prestazio ekonomikoa / Zenbatekoa
-
Prestazioa dagokion oinarri-arautzailearen %100aren pareko diru-laguntza da.
-
Erditze multiplearen eta adin txikiko bat baino gehiago aldi berean adoptatu edo etxean hartzen diren kasuetan, haur bakoitzeko diru-laguntza berezia emango da bigarrenetik aurrera, lehenengo haurragatik jasotzen denaren parekoa, erditze ondorengo 6 asteetan, edota, adopzioa edo harrera kasuetan, harreraren erabaki administratibo eta juridikoaren ondoren edo adopzioa onartzen duen ebazpen judizialaren ondoren.
Arau orokorra:
-
Oinarri arautzailea (OA)kontingentzia arruntek eragindako |ABE kasurako ezarritako laguntzaren baliokidea izango da, atsedenaldiaren hasierako data erreferentziatzat hartuta.
-
Atsedenaldia amak eta aitak, adoptatzaileek edo abegi-gurasoek gozatu badute, aldi berean edo batak bestearen ostean, bakoitzaren prestazioa bere OAren arabera zehaztuko da.
Lanaldi partzialeko kontratatua duten langileen kasuan:
-
Eguneko OA, gertaera aurreko 12 hilabeteetan enpresak egiaztatutako kotizazio oinarrien gehiketa zati 365 eginez atera emaitza izango da
-
Langilearen antzinekotasuna enpresan txikiagoa bada, oinarri -arautzailea egiaztatutako kotizazio oinarrien gehiketa zati hauei dagokien egun naturalen zenbatekoa izango da.
Artisten eta zezenketa-profesionalen kasuan:
-
Gertakaria eragin duen egoeraren aurreko 12 hilabeteetako kotizazio oinarrien batura zati 365 eginda lortzen den eguneko batez besteko emaitza izango da OA edo, egiaztatzen den kotizazio denboraldiaren eguneko batez bestekoa, denboraldi hori urtebetetik beherakoa baldin bada.
- Eguneko batez bestekoaren hileko kalkulua ezingo da izan, inolaz ere, langilearen lan kategoriari dagokion unean uneko gutxieneko kotizazio oinarria baino txikiagoa.
Izan ere, aurreko ataletan adierazitakoa kontuan izanda, INSSren behin behineko ebazpen bidez onartu ahal izango da, sistemaren datu korporatiboen oinarrietan datorren kotizazioko azken oinarriaren arabera.
Atsedenaldiaren aurreko hilaren kotizazio-oinarria behin behineko ebazpenekoaren berdina ez balitz, prestazioa berriro kalkulatuko da eta behin betiko ebazpena igorriko da. Oinarriak aldatu ez balu, behin behineko ebazpena indarrean sartuko da igorri eta 3 hileko epean.
Atsedenaldia lanaldi partzialeko erregimenean gozatuz gero:
-
OA murriztu egingo da, lanaldiaren murrizketaren alderantzizko proportzioan.
Enplegu-aniztasun edo jarduera-aniztasun kasuan:
-
OA kalkulatzeko, enpresa edo jarduera guztietako kotizazio oinarriak zenbatu behar dira, kotizaziorako indarrean dagoen gehienezko muga aplikatuz.
Prestakuntzarako kontratatutako langileen kasuan:
-
OA indarrean dagoen kotizazio-oinarri minimoaren % 75 izango da.
Salbuespen gisa, OA aldatu egingo da, ondorengo kasuetan:
-
Langileari dagokion erregimenean aplikatu beharreko gutxieneko kotizazio oinarria aldatzen bada, zenbatekoa eguneratzeko, gutxieneko kotizazio oinarri hori indarrean sartzen den datatik aurrera.
-
Kotizazio oinarria handitzen bada, legezko xedapen baten, hitzarmen kolektibo baten edo ebazpen judizial baten bidez soldatak igotzearen ondorioz, eta horrek atsedenaldiaren hasiera baino lehenagoko dataren batetik aurrera eragina baldin badauka.
-
Diru-laguntza kalkulatzeko sistemako datu-base korporatiboetan agertzen den azken kotizazioa hartu bada oinarritzat eta ondoren ikusi bada kotizazio hori ez datorrela bat atsedenaldia edo baimena hasi aurreko hilabeteko kontingentzia arrunten kotizazio oinarriarekin.
Garaia baino lehenagoko erditzeetan eta, beste edozein arrazoiren ondorioz, jaioberriak jaio ondoren ospitalean jarraitu behar badu, diru-laguntza berriz hasten denean, adingabeari ospitaleko alta ematen diotenean, eten aurretik ematen zen zenbateko bera jasoko da , salbu eta beharrezkoa bada oinarri erregulatzailea aldatzea legez aurreikusitako kasuren bat gertatzen delako.
Amatasunagatik izandako atsedenaldia amaitu arren, erditzaren ondorioz osasun asistentzia behar duen eta lanerako ezinduta dagoen onuraduna:
-
Aldi baterako ezintasun egoeratzat hartuko da (ABE) ohiko gaixotasunak eragindakoa.
-
Egoera horri dagokion diru-laguntza jasotzen hasiko da une horretan bertan, eskatutako baldintzak biltzen baditu eta jarraitu ezinik badago.
Erditzearen aurretik hasitako ABE, baldin eta interesdunak amatasun atsedena aukeratu ez badu:
-
ABE laguntza erditze une arte mantenduko da, eta interesdunak amatasun atsedena hautatzeko aukera salbu utziko da beti. Erditze datatik aurrera hasiko da amatasunagatiko atsedenaldia. Epe hori amaituta aldi baterako ezintasunak jarraitzen badu, etendako zenbaketari berrekingo zaio, kontratua amaitu bada ere.
-
Interesduna ABE egoeraren ondorioek eragindako luzapen aldian badago, amatasunagatiko diru-laguntza ere jaso ahal izango du, erditzearen egunetik aurrera, eskatzen zaizkion baldintzak betetzen baditu, eta ondorioen luzapen egoeraren zenbaketa etengo da eta berriz ekingo zaio, hala badagokio, amatasunagatiko laguntza amaitzen denean.
Ohiko edo lan arriskuetatik eratorritako aldi baterako ezintasuna, amatasunagatik hartutako atsedenaldian bat batean etorritakoa:
Amatasunagatik hartutako atsedenaldian, ez da onartzen aldi bateko ezintasunagatik laguntza jasotzeko eskubidea. Hori bukatzean, interesdunak osasun asistentzia behar badu eta lanerako ezinduta badago, dagokion aldi baterako ezintasuna jarriko da martxan, betiere, eskatutako baldintzak betetzen dituenean.
Hala ere, aldi baterako ezintasun prozesua amatasunagatik laguntza jasotzen ari den unean bitartean hasten bada aldi baterako lanaldian:
-
Bi laguntzak aldi berean jaso ahal izango dira. Oinarri arautzailea amatasunagatiko diru-laguntzarekin bateratzen den lanaldi partzialeko egunak kotizatzeko oinarriaren gainean kalkulatuko da. Norberaren konturako langilea bada, ABEarengatiko diru-laguntzaren oinarri arautzailea, kasu horretan, % 50 murriztuko da.
-
Amatasunagatik emandako laguntza bukatzean, langileak aldi baterako ezintasun egoeran jarraitzen badu, egoera horrengatik laguntza jasotzen jarraitu ahal izango du lanaldi osoaren erregimenari dagokion zenbatekoan. Iraupena eta ehunekoa kalkulatzeko, lanaldi partzialeko erregimenean egindako lanean, medikuak baja emandako eguna hartuko da erreferentziatzat.
Amatasun egoerara igaro delako ohiko edo laneko kontingentziengatiko ABE egoera eten zaion langilearen kontratua amaitzea:
Amatasunagatik hartutako atsedenaldia hasi ondoren, kontratua amaitzea:
-
Amatasunagatik jasotzen duen laguntza egoera hori bukatu arte jasoko da. Atsedenaldia lanaldi partzialaren erregimenean hartzen duenean, amatasunagatik emandako dirua bere osotasunean jasoko du, lan kontratua amaitzen den egunetik.
-
Beste gurasoa dagoeneko atsedenaldia baliatzen ari bada, lanaldi osoko edo partzialeko erregimenean, dagokion diru-laguntzari eutsi egingo zaio jasotzen ari den baldintza beretan.
-
Behin amaren amatasun-atsedenaldia bukatutakoan, ABE egoeran jarraituko balu, etendako zenbaketa berriro jarriko da martxan eta hari dagokion diru-laguntza ordainduko zaio, LGSS222.1 artikuluak dioena beteaz.
Amatasunagatik atsedenaldia hartu aurretik kontratua amaitzea, nahiz eta langilea langabezia totalaren egoerara pasa ez eta kontribuzio mailako laguntza ekonomikorik jaso ez, edo kontratua, amatasun egoeraren aurretik izandako aldi baterako ezintasun egoeran amaitu:
- Langileak amatasunagatik laguntza jasotzeko eskubidea du atsedenaldiaren lehen egunetik, aurreko aldi baterako ezintasun egoera eta egoera horri zegokion diru laguntza etenez, eta horren ordez, amatasunagatik dagokion diru laguntza jasoz.
- Amatasunagatik laguntza jasotzeko eskubidea izango du, medikuak alta emateagatik, aldi baterako ezintasun egoeraren amaieraren, eta amatasun egoeragatik hartutako atsedenaldiaren hasieraren artean jarraitasunik ez dagoenean, bai aldi baterako ezintasun egoeraren mediku alta eta amatasunagatik hartutako atsedenaldiaren hasiera egun bera direnean, eta baita azken hori aurrekoaren hurrengo egunean hasten denean ere.
- Aitaren edo amaren kontratua amatasunagatik hartutako atsedenaldia hasi baino lehenago amaitzen bada, kasu bakoitzari dagokion diru-laguntza bere osotasunean jasoko da, eta atsedenaldia ezingo dute biek batera hartu lanaldi partzialeko erregimenean.
Zerbitzuaren prestazioa edota jarduera berriz hasi ostean hasitako ABE, interesa duenak amatasun-subsidioa jasotzea etetea aukeratu duenean garaia baino lehen erditutako kasuan eta jaioberriak erditzearen ostean ospitalean jarraitu behar duenean:
-
Aldi baterako ezintasun egoera, haurrari ospitaleko alta ematean eteten da, eta ondorioz, amatasunagatik diru laguntza jasotzen hasiko da berriz.
-
Amatasunagatik diru laguntza jasotzen amaitzean, aldi baterako ezintasun egoerak jarraitzen badu, horri dagokion diru laguntza jasotzen hasiko da berriro.
Langilea amatasun egoeran dagoela kontratua amaitzea:
-
Amatasunagatik dagokion diru-laguntza jasotzen jarraituko du egoera hori bukatu arte, eta ondoren, legezko langabezia egoerara pasako da, eta, beharrezko baldintzak betetzen baditu, dagokion diru laguntza jasoko du.
-
Kasu horretan, langabeziagatiko kontribuzio mailako laguntza jasotzeko aldiari ez zaio kenduko amatasun egoeran emandako aldia.
Osoko langabeziagatik laguntza jasotzen ari den eta amatasun egoerara pasatzen den langilea:
-
Langabeziagatiko prestazioa eta Gizarte Segurantzarako kotizazioa etengo zaio eta aitatasunagatiko prestazioa jasotzen hasiko da, bere Erakunde kudeatzaileak kudeatuta.
-
Amatasunagatiko prestazioa iraungita, berriro langabezikoa hasiko da, jasotzeko falta zen eperako eta eten zenean zegokion zenbatekoarekin.
Zerikusia duen informazioa
Pie
Copyright © Seguridad Social 1995. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra.





